46. eskola: 2026ko apirilaren 15ekoa
-
-Partiz.+BEHARRIK = ZERTAN + partizipioa(RIK) // partizipioa + BEHAR.
A) Joan den egunean agertu zitzaigun esaldi hau
hartu dugu abiapuntutzat:
Altuerak eta gaitasun fisikoak EZ DAUKATE zertan
lotuta egon(ik)
= …EZ DAUKATE lotuta egon BEHARRIK.
B) Ikasle batek niri idatzitako balizko e-maila bat
eta neuk emandako erantzuna irakurri ditugu ozenki.
Egun on, Dabid:
X nauzu. Gauza bat: orain arte ez dut
hutsegiterik egin, klase guztietara joan izan naiz, baina datorren asteartean
ezin izango naiz joan, hitzordua baitaukat Leitzako belarzale batekin.
Zuritze-agiria ekarri behar dizut hutsegitea zuritzeko?
Zure erantzunaren zain naukazu.
Mila esker
X
Egun on, X:
Lasai, orain arte hutsegiterik ez
daukazunez eta ikasturte osoan zuritu gabeko 14 hutsegite egin daitekeenez, ez daukazu = ez duzu zuritze-agiria ekarri
beharrIK. Beraz, ez zaitez kezkatu.
Datorren ostegunean ikusiko dugu elkar.
Ordura arte.
Dabid
Ikasleei galdetu diet, nik bidalitako
e-mailean zergatik jarri dudan
“Ez daukazu = ez duzu
zuritze-agiria ekarri beharrIK”
eta ez
“Ez duzu zuritze-agiria ekarri behar”.
Alegia, zein den BEHARRik eta BEHAR arteko aldea.
Adibide horietatik abiatuta, hasteko, BEHAR / BEHARRIK ez direla gauza bera ohartarazi ditut eta, ondoren, partizipioa + BEHARRIK eta bere pareko adiera duen ZERTAN + partizipioa + (rik) azaldu dizkiet.
Hasteko, ez ditzatela nahas partizipioa + BEHAR egiturarekin!!!!!
1. BEHAR vs. BEHARRIK arteko desberdintasuna:
Liburutegian
liburu bat mailegatzeko EZ DAUKAZU (=ez duzu) ZERTAN eskolara ETORRI(rik) = EZ DAUKAZU (= ez duzu) eskolara ETORRI BEHARRIK (baina, nahi baduzu, etor zaitezke).
Ez duzu eskolara etorri
BEHAR, ez baitzaitu inork artatuko (debekua adierazten du).
Agiri
horiek entregatzeko EZ DAUKAZU (=ez duzu) ZERTAN udaletxera JOAN(ik) = EZ DAUKAZU (= ez duzu)
udaletxera JOAN BEHARRIK,
Internet bidez bidal ditzakezu (baina nahi baduzu, joan zaitez udaletxera).
Agiri horiek entregatzeko ez duzu udaletxera joan BEHAR, Diputaziora baizik.
Gaur
egungo bikoteek EZ DAUKATE (= ez dute)
seme-alabak ZERTAN EKARRI(rik) familia bat
osatzeko, garai batean ez bezala = Gaur egungo bikoteek EZ DAUKATE (=ez dute) seme-alabak EKARRI BEHARRIK familia bat osatzeko, garai batean ez
bezala.
Gaur egungo bikote batzuek
ez dute = ez lukete seme-alabarik ekarri
BEHAR, gero ez baitakite behar bezala hezten.
Gaur
egun haur bat izateko emakume batek EZ DAUKA (=ez du) ZERTAN gizon bat BILATU(rik), intseminazio bidez izan dezake = Gaur egun haur
bat izateko emakume batek EZ DAUKA (= ez du) gizon
bat BILATU BEHARRIK,
intseminazio bidez izan dezake.
Gaur egun haur bat izateko emakume batek ez du gizonik bilatu BEHAR, gizonek buruhausteak baino ez baitituzte eragiten.
J Inpetsonala egiteko: EZ DAGO
(= ez da) ZERTAN + partizipioa = EZ DAGO (= ez da) + partizipioa + BEHARRIK.
Gaur egun, medikuarenean hitzordua hartzeko
EZ DAGO ZERTAN anbulatoriora JOAN(ik), Internet bidez har daiteke
= Gaur egun, medikuarenean hitzordua hartzeko EZ DAGO anbulatoriora JOAN BEHARRIK, Internet bidez har daiteke.
“Zure azalpena ulertu dugu, EZ DAUKAZU
ZERTAN berriro azaldu BEHAR / BEHARRIK”.
Edo: “EZ DAUKAZU ZERTAN berriro azaldu(rik)”
Edo: “EZ DAUKAZU berriro azaldu BEHARRIK”.
Eta ez ditzatela nahastu ZERTAN eta BEHAR!!!
“Nahi ez baduzue, EZ DAUKAZUE ZERTAN
etorri BEHAR fardelaren bila, nik etxera bidali ahal dizuet (=bidal
diezazueket) eta.”
Edo: “ EZ DAUKAZUE ZERTAN etorri(rik) fardelaren bila, nik etxera
bidali ahal dizuet (=bidal diezazueket) eta.”
Edo: “EZ DAUKAZUE fardelaren bila etorri BEHARRIK, nik etxera bidali ahal dizuet (=bidal diezazueket) eta.”
Hona hemen ikasle baten idazlanean irakurritako esaldia:
* Egia esan, Eguberriak beste edozein egun bezalakoak dira, eta EZ DITUGU gehiegikeria izugarriak EGIN BEHAR.
Debekatuta al dago ba, gehiegikeriak egitea? Ez, ezta? Hona esaldi zuzena:
Egia esan, Eguberriak beste edozein egun bezalakoak dira, eta EZ DAUKAGU (= ez dugu) gehiegikeria izugarriak EGIN BEHARRIK .
Alegia, ez daukagula gehiegikeriak egin beharrik, baina norbaitek nahi badu, egin ditzala. Ez dago debekurik.
-
BEHAR
vs. BEHARRIK arteko aldea
ulertu duten jakiteko, 9 esalditan aukeraketa egokia egin behar izan dute. Ariketa
egiteko tartea utzi eta jarraian, zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak
emanez. Ulertu dutela dirudi.
- Orainaldiko Ahalera. Gramatika eta ariketak II liburuko 14. orrialdera jo dugu. Orainaldiko
Ahalerako adizkiak (nor / nor-nori / nor-nork / nor-nori-nork)
gogorarazi dizkiet eta adizki hauetara heltzeko Indikatibotik zein urrats eman
behar diren, “Orainaldiko Ahalera
igarobidea” eta eskema (“Indikatibotik Ahalerarako urratsak
orainaldia”) arbelean jarrita.
Indikatiboko adizkietatik
Ahalerako adizkietara igarotzeko urrats nagusienak honakook dira:
- Nor orainaldiko adizkiak (ez dute zailtasunik eta honezkero badakizkizue).
14. orrialdeko lehenengo taulari erreparatu diogu.
- Nor-nori orainaldikoak, singular nahiz pluralean (baina nor = zer 3. pertsona dutenak bakarrik) (14. orrialdeko 2. taula): Indikatiboko orainaldiko ZAI > DAKI bihurtzen da+ nori pertsona marka + -KE. Adib.: zait > dakiDAke; zaizu> dakiZUke; zaie > dakiEke; zaizkigu > dakizkiGUke; zaizkio > dakizkiOke… Adib.: mugikorra lurrera erori ahal zaizu = mugikorra lurrera eror_ dakiZUke; orain hartzen ez badituzu, giltzak bulegoan ahaztu ahal zaizkizu = …giltzak bulegoan ahaztu dakizkiZUke; eskale hori diru eske hurbildu ahal zaigu = eskale hori diru eske hurbil_ dakiGUke…
- Nor-nork orainaldikoak: horretarako, Indikatiboko erroa -U- automatikoki –ZAKE bihurtzen da. Gainerakoan, ez da ezer aldatzen, ez pertsona marken ordena, ez deus. 14. orrialdeko 3. taulako adizkiei banan-banan erreparatu diegu, ikasleak ohar daitezen, alde batetik, aipatutako aldaketa hori gertatu dela denetan (Indikatiboko U> ahalerako ZAKE) eta, bestetik, pertsonen markek Indikatiboko orainaldiko nor-nork adizkietako ordena bera jarraitzen dutela, hau da, hasieran nor pertsona markak datozela eta amaieran, nork edo subjektuaren markak. Adib.: naUzu > naZAKEzu; zaitUgu > zaitZAKEgu; dUzu > deZAKEzu; gaitUzte > gaitZAKEte; zaitUztet > zaitZAKEtet; ditUzue > ditZAKEzue… Adib.: Eraman ahal naUzu autoz eskolaraino? = Eraman naZAKEzu autoz eskolaraino?; nahi baduzu, guk zu bazkaltzera gonbidatu ahal zaitUgu = …guk zu bazkaltzera gonbida_ zaitZAKEgu; irakasleak ariketak egitera derrigortu ahal gaitU = irakasleak ariketak egitera derrigor_ gaitZAKE > haiek zuek haserrarazi ahal zaitUztete > haiek zuek haserraraz_ zaitZAKEtete…
- Nor-nori-nork orainaldikoak. Aditz hauek nola daude osatuta Indikatiboko orainaldian? Lehenik, NOR=ZER (beti 3. pertsona, singularra nahiz plurala); gero, NORI pertsona morfema eta, azkenik, NORK edo subjetuaren marka: dizut, didazu, diguzu, diet, diegu…Ordena horretatik datorkio aditzari NOR-NORI-NORK izena. Ba ahaleran ez dugu ordena aldatuko. Bi aldaketatxo bakarrik egingo ditugu: DI horri –EZA gehituko diogu (pluralean ere bai) eta NORI eta NORK pertsona marken artean, -KE tartekatuko dugu: Beraz: DIEZA(zki) + NORI pertsona marka + KE + NORK pertsona marka. (14. orrialdeko laugarren taula) Adib: dizut > diEZAzuKEt; diguzue > diEZAguKEzue; didate > diEZAdaKEte; dio > diEZAioKE; dizuegu > diEZAzueKEgu… Adib.: Dabid, fotokopia bat eman ahal didazu? = Dabid, fotokopia bat eman diEZAdaKEzu?; nik zuei materiala blogean ipini ahal dizuet = nik zuei materiala blogean ipin_ diEZAzueKEt; haiek guri lagundu ahal digute = haiek guri lagun_ diEZAguKEte; zuk guri zalantzak argitu ahal dizkiguzu = zuk guri zalantzak argi_ diEZAzkiguKEzu; haiek haiei apunteak utzi ahal dizkiete = haiek haiei apunteak utz_ diEZAzkieKEte…
- Sistema
bakoitzean Indikatiboko adizkietatik Ahalerako adizkietara igarotzeko urrats
nagusiak azaldu ahala, ariketa praktiko bat egin behar izan dute ikasleek
klasean, Orainaldiko Ahalerak
eragiten dizkigun buruhausteak! izenekoa. Gaurkoan, NOR-NORI eta NOR-NORK
egin ditugu. Hurrengorako utzi dugu NOR-NORI-NORK sistema, nahiz eta azalpena
gogorarazteko astia izan dudan.
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izanez gero, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- AHOZKO
ADIERAZPENA: Turista mota (40´): Aste Santua igaro berri dugula eta, ikasleak
agian norabait oporretan joango zirelakoan, turismoaz aritu gara solasean
gaurkoan.
-
(Gaur)
Egungo gazteek, dena antolatuta daukaten bidaiak egin beharrean,
bidaia-txartela bakarrik erosten omen dute askotan eta gero gerokoak. Zuk zer duzu nahiago, bidaia antolatuak
(hegaldia, egonaldia, otorduak, txangoak, eskupekoa...dena barnean dutenak) egin ala bidaia-txartela bakarrik hartu eta
gero zeure kontura (=zeure kabuz = zeure kasa) ibili? Zergatik? Eta
promozionatzen diren lekuetara joan ala txoko ezkutuen bila ibili?
- Zein
izango litzateke zure ametsetako bidaia? Nora joango zinateke dena ordainduta
edukiz gero (=edukiko bazenu)? OHARRA: ez ahaztu egoera hipotetikoa denez,
adizki hipotetikoak erabili behar dituzula.
- Inoiz
izan duzu arazorik zure bidaiaren batean? Zein arazo? Nola konpondu zenuen?
Erreklamazioa jarri behar izan zenuen?
- Zuk
trukatuko zenuke zeure etxea ezezagun batzuekin? Zergatik? Eta partekatuko al
zenuke autoa ezezagun batekin / batzuekin bidaia bera egiteko? Zeure burua
fidakaitzat (fidakaitza = mesfidatia) daukazu? Ala
fidakorra zarela uste duzu?
- Zer
deritzozu couchsurfing-ari[1]?
Zuk partekatuko zenuke etxea bidaiari ezezagunekin? Hartuko al zenituzke zure
etxean?
-
Etxerako lanak:
-
Berridatzi
iradokizuna (ez debekua) adierazten duen partizipioa + BEHARRIK
egiturarekin osatutako esaldiak ZERTAN + partizipioa (rik)
egitura erabiliz.
- Bidegorriak
bai, baina… izeneko
cloze-testa (erantzun orriak eta azalpenak ere banatu dizkiet eta,
zuzentzeaz gain, azalpen horiek arretaz irakur ditzatela aholkatu diet).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Perpaus
kontzesiboei buruzko teoria (Gramatika
eta ariketak II liburuko 42. gaia)
irakur dezatela. Hurrengo egunean azalduko diet.
- Gramatika eta ariketak II liburuko 15.
orrialdeko ariketak, Orainaldiko Ahalerako sistema guztiak (nor, nor-nori,
nor-nork, nor-nori-nork) lantzekoa (neuk prestatutako erantzun-orriak banatu
dizkiet, egin ahala, eurek zuzen ditzaten).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa
hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- BAKARRIZKETA fitxa bi, hurrengorako euren jarduna presta
dezaten: Etxebizitza
turistikoak / Bertako produktuekiko joera.
- Iritzi
artikulua: Etorkinak, “bigarren
mailako” pertsonak? / Amazon gabe ezin izango nintzateke bizi.
- AUKERAKO ENTZUMEN JARDUERA: Miren Gaztañaga aktoreari egindako
elkarrizketa (entzungaia eta ebazpen-orria, blogean eskuragarri).
[1] Zer DERITZOZU couchsurfing-ARI = Zer
IRIZTEN DIOZU couchsurfing-ARI
= Zer IRUDITZEN ZAIZU couchsufing-A
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina