49. eskola: 2026ko apirilaren 27koa
- ENTZUNAREN ULERMENA: Zer berri? 8 (2026). Sei albistetxo entzun dituzte eta bi ariketa egin. Lehenengoan, albiste bakoitza albiste horren gaiarekin uztartu behar izan dute, alegia, berri bakoitza zeri buruzkoa den edo zertaz aritu diren hizketan jakin behar izan dute; bigarren ariketan, berriz, horko esaldiak zein hiztunek esan edo aipatu dituen aukeratu behar izan dute. Ariketa bakoitzerako, behin entzun behar da entzungaia; azken finean, entzungai berak direnez, bi ariketak egitean, azkenerako, albiste bakoitza bi aldiz entzuten da. Nahi izatera, zuzendu ostean, berriro entzun daitezke.
“Zaharrak berri”. Norbaitek “zer berri?” galdetzen dizunean, “zaharrak berri” erantzun diezaiokezu, ez dagoela berririk, ezer ez dela aldatu adierazteko. Gaztelaniazko “sin novedad” euskaraz modu txukunean adierazteko modua.
- Genero
berdintasunari buruz aritu gara azkenaldi honetan. Etxerako bazuten irakurgai
bat, “Gaztea, liraina eta argala izan behar duzu…emakumezkoa bazara”
izenekoa. Testu horretan argi adierazten da, telebistako emakumezko aurkezleei, gizonezkoei ez
bezala, horrelako ezaugarriak eskatzen zaizkiela, berdintasunik ezaren seinale. Emakumeei askotan gazteak, argalak eta lirainak izatea eskatzen zaie, gizonezkoei ez bezala.
Halaber, emakumeei makillatzea eskatzen zaie askotan. Horrekin duen
loturagatik, Max Factor(owitz) izeneko ulermen-jarduera
bidali nien etxerako, testuko hutsuneak esaldiekin txertatzean datzana. Gaur, jarduera
zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez (zuzenketa-orriaren ale bana
eman diet).
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
-
Testu
honetan honako esaldi hau irakurri ahal izan dugu:
20ko hamarkadan Max Factor kosmetikoak publiko zabalari eskaini zizkion, erabiltzen zituztenek zine izarren itxura izango zutela sinestaraziz.
Esaldi hori aitzakiatzat hartuta, -ARAZI
aditz erazlearen erabilera azaldu diet. Adib.
Jon (nor) Brisaren ondoan eseri DA (nahi duelako, berak aukeratu duelako)
Ø
Dabidek
(nork) Jon (non) Brisaren ondoan eserrARAZI DU.
Belen (nor) isildu DA
Ø
Irakasleak
(nork) Belen (nor) isilARAZI DU.
Borjak (nork) liburua (zer)
ireki DU.
Ø Irakasleak (nork) BorjaRI (nori) liburua (zer) irekiARAZI DIO.
Ez da -ARAZI aditz
erazlea agertu zaigun lehenengo aldia. Gatozen honen erabilera azaltzera:
1.
-ARAZIk adierazten duena zera dela, zerbait ez dela nahita hala egiten, beste
norbaitek edo zerbaitek eragin duelako edo horretara behartu (= derrigortu)
duelako baizik.
2.
Horrek ondorioa izango duela gramatikan, zeren eragile
(“agente”) bat dagoenez (nork edo zerk),
-ARAZI erabiltzen dugunean, beti transitiboa izango da, hau da,
nor-nork edo nor-nori-nork, beti nork edo zerk bat
daramalako (nahiz eta batzuetan isilean gorde eta espresuki esaldian ez
agertu).
3.
-ARAZI partikula aditzari lotuta
idatziko dugula beti, aditzoinari lotuta (-i eta –tu gabe): etorrarazi, ikusarazi, eginarazi, joanarazi,
haserrearazi, isilarazi, esnarazi, betearazi, errepikarazi… eta beti dela
–ARAZI. Salbuespena: adiERAZI.
4.
Behin aditzoinari –ARAZI lotzen diogunean, aditz
hori beste edozein aditz bezala jokatzen dela denboran zehar: Nik ikaslea isilARAZI dut; nik egunero ikaslea isilARAZTEN dut; laster isiltzen ez bada, neuk isilARAZIKO
dut.
5.
Aditza gradu bat
gora igoko dela –ARAZI atxikitzen edo eransten diogunean:
5.1 Aditza NOR sistemakoa denean, -ARAZI atxikitzean (=eranstean),
automatikoki NOR-NORK bihurtuko da. Logika osoa dauka, zeren eragile
edo “agente” bat (nork edo zerk) gehitu diogu eta horrek eragina izango du.
Ana
(nor) lehenengo ilaran eseri da
(berak nahi duelako)
>
Dabidek (nork) Ana (nor) lehenengo ilaran eserrARAZI DU (eserrARAZTEN du, eserrARAZIKO du…)
(esertzera behartu edo derrigortu du, nahiz eta agian Anak hala nahi ez izan).
Azkenean,
zu (nor) isildu zara (zuk nahi
duzulako)
>
Azkenean, irakasleak (nork) zu (nor) isilARAZI ZAITU.
Gurasoak
(nor) haserretu ziren (auskalo
zergatik)
>
Haurrak (nork) gurasoak (nor) haserreARAZI zituen, ez zuelako
barazki-purea jan nahi.
Ni
(nor) oso gustura sentitu naiz ikasturte
honetan (auskalo zergatik)
>
Zuek (nork) ni (nor) oso gustura sentiARAZI NAUZUE ikasturte honetan.
Kafea mahai gainean isuri genuenean, lehortzeko
trapu busti baten bila joan ginen (gure
borondatez)
> Kafea mahai gainean isuri genuenean, amak
(nork) gu (nor) lehortzeko trapu busti baten bila joanARAZI GINTUEN.
5.2 Aditza
NOR-NORK sistemakoa denean, -ARAZI atxikitzean (=eranstean), automatikoki
NOR-NORI-NORK bihurtuko da. Hemen ere eragile edo
“agente” bat (nork edo zerk) gehituko dugu eta aurretik
geneukan NORK kasua, automatikoki NORI bihurtuko da, ezin baitira bi NORK egon.
Alaznek (nork) koadernoa (zer) ireki du (berak nahi duelako)
> Dabidek (nork) Alazneri (nori) koadernoa (zer) irekiARAZI
DIO (irekiARAZTEN dio, irekiARAZIKO
dio…) (=Dabidek Alazne koadernoa irekitzera behartu edo derrigortu du).
Klasean bero egiten
duenez, Begoñak (nork) leihoa
(zer) zabaldu = ireki du (berak
erabaki du, berak nahi duelako ireki du)
> Gainerako
ikasleek (nork) Begoñari (nori) leihoa (zer) zabalARAZI
= irekiARAZI DIOTE (=zabaltzera
behartu dute).
Zuk (nork) atzo goizean komuna
(zer) garbitu zenuen (zuk hala erabaki zenuelako)
> Amak (nork) zuri (nori) komuna (zer) garbiARAZI ZIZUN (=
amak zu komuna garbitzera behartu zintuen).
Laburbilduz: Adibide hauen bidez, agerian geratu da jatorrizko esaldian dagoen aditza gradu bat igotzen dela: NOR baldin bada, NOR-NORK bihurtzen da eta, NOR-NORK izanez gero, NOR-NORI-NORK.
- Azalpena ulertu
eta eurenganatu duten ikusteko, ariketa praktiko bat egin dugu klasean.
Ikasleei zazpi esaldi eman dizkiet, NOR aditza daramatenak, eta gaztelaniaz
dutena euskaratu behar izan dute, ezinbestean, -ARAZI erabiliz. Gaurkoan egin
ditugunetan argi geratu da NOR aditza dutenak gradu bat igo eta NOR-NORK
bihurtzen direla:
·
(Ni)(nor)
Udaletxeko 2. solairuraino igo naiz
agiriak uztera.
> “La secretaria me ha hecho
subir hasta el segundo piso” >
Idazkariak (nork sing.) (ni)(nor)
2. solairuraino igoARAZI NAU (hark ni).
·
(Zu)(nor)
hobeto sentituko zara.
> “Esa infusión te hará
sentirte mejor” >
Infusio = belar-ur HORREK (nork) (zu) (nor) hobeto sentiARAZIKO
ZAITU.
·
(Ni)(nor)
oker nagoela ohartu naiz.
>“Tú me has hecho darme cuenta
de eso” >
Zuk (nork) (ni)(nor) horretaz
ohartARAZI NAUZU.
·
Autobusa
(zer) eskolaren aurrean gelditu da.
>“El viajero ha hecho parar el
autobús” >
Bidaiariak (nork sing.) autobusa (zer) eskolaren aurrean geldiARAZI
DU.
·
Ikasleak
(nor pl.) bat-batean isildu dira.
> “El profesor ha hecho callar
de repente a los alumnos” >
Irakasleak (nork) bat-batean ikasleak (nor pl.) isilARAZI DITU.
·
(Ni) izugarri
aspertuko naiz.
> “Esas
conferencias me aburrirán muchísimo” >
Hitzaldi horiek (nork pl.) (ni) (nor) izugarri
asperrARAZIKO NAUTE.
·
Ikastolara joateko, haurra
(nor) zortzietan esnatzen da.
> “Los
padres suelen despertar al niño/a a las ocho”
>
Gurasoek (= aita-amek)(nork pl.) haurra = umea (nor) normalean zortzietan esnARAZTEN DUTE.
·
Alabak
(nork) soinekoa (zer) aldatu du >
“los padres le han hecho cambiar el vestido a la hija” >
·
(Guk)(nork)
2 orduz itxaron dugu > “Ellos nos
han hecho esperar durante dos horas” >
·
Ikasleak
(nork sing.) ariketak (zer) errepikatu
ditu > “Dabid le ha hecho repetir
los ejercicios al alumno” >
·
(Zuk)
(nork) zer gogoratzen duzu? > “Esta música qué te hace recordar?” >
· Ikasleek (nork pl.) matrikula-orriak beteko dituzte > “La secretaria hará que los alumnos y las alumnas rellenen los impresos de matrícula” >
- Orainaldiko Ahalerako eta Alegiazko Ahalera edo Hipotetikoko lau sistemetako adizkiak nola sortzen diren gogorarazi diet, hots, Indikatiboko adizkietatik abiatuta zein urrats eman behar dituzten Ahalerako adizkiak eratzeko. Zenbait adibide ipini dizkiet arbelean:
1.Nor-nori:
Orainaldian ZAI > DAKI-nori-KE: erori ahal zaizu = eror_ dakizuke
Hipotetikoa: LEKI-nori-KE: eror_ lekidake, lekizkiguke…
2.Nor-nork:
Orainaldian
U
> ZAKE:
ik
zu zigortu ahal zaitut = …zigor_ zaitZAKEt, ekar_ naZAKEzu, ikus_ gaitZAKEzue…
Hipotetikoan
i. Indikatibo lehenalditik abiatuta, U > ZAKE eta –N kendu: nindUzun > nintZAKEzu; gintUzten > gintZAKEte; zintUztegun > zintZAKEtegu…
ii. edo orainaldiko ahaleratik abiatuta, A-ren ordez, -INT: nazakezu > nintzakezu; gaitzakete > gintzakete; zaitzaketegu > zintzaketegu. Hirugarren pertsonek, L-
3.Nor-nori-nork:
Orainaldian: DIEZA+ nori + KE + nork:
erosi ahal didazu = eros_ diEZAdaKEzu; utzi ahal dizkiet = utz_ diEZAzkieKEt
Hipotetikoan, NORK aurrera,
abiapuntua Indikatiboko lehenaldia delako: Nork + IEZA + nori + KE + (TE).
Beraz, orainaldian ez bezala,
hipotetikoan desberdin hasiko zaizkigu adizkiak, subjektuaren edo nork kasuaren
arabera: eros_ zenIEZAdaKE; utz_ nIEZAzkieKE…
-
Alegiazko Ahalerak edo Hipotetikoak eragiten
dizkigun buruhausteak izeneko ariketan zalantzarik izan duten galdetu
eta balizko zalantzak argitu. Eskura eman diet ebazpen orria, blogean jada
eskuragarri daukaten arren.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Elkarrizketa. Ibilgailu
elektrikoak mintzagai: Non entxufatua izango bagenu,
sikira!
Ibilgailu elektrikoak, hibridoak, hibrido
entxufagarriak…Badirudi gasolio eta gasolina bidez mendeetan ibili diren
ibilgailuak zaharkituak geratzen ari direla eta, ingurumena kutsatzen dutela
argudiatuta, ibilgailu elektrikoak erosarazi nahi dizkigutela. Zuk zeuk erosiko
zenuke?
·
Zenbat kilometroKO
autonomia daukate?
·
Kargagailuak topatzeko
(aurkitzeko) zailtasunak.
Etxe partikularretan? Lantokietan?
Gasolindegietan?
·
Su hartzeko arrisku handiagoa
·
Lau urteTIK BEHIN = lau urteTIK
lau urteRA
·
Nire kotxeak (a) EZ du zureak
(b) ADINA kutsatzen
·
Auto elektrikoak (a)
erregaidunak (b) BEZAIN seguruak dira?
·
· Erregai fosilak agortzeko arriskuan daude?
-
Etxerako lanak:
§
Andreak (Karmele Jaio) izeneko
jarduera, idatziaren ulermena lantzekoa.
§ -ARAZI lantzeko ariketaren 2. zatia (nor-nork >
nor-nori-nork).
§
Alegiazko Ahalera edo Hipotetikoa. Gramatika
eta ariketak II liburuko 19. orrialdeko ariketak (nor / nor-nori /
nor-nork / nor-nori-nork) egin eta nik emandako erantzun-orriarekin zuzendu.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.
§ EKARRI!!!! Fashion izan nahi, kosta ahala kosta eta perpaus kontzesiboei buruzko teoria.
-
Biltegia: EGINAK
BEHAR LUKETE:
§ Egitura, esapide eta esamolde jatorrak
euskaraz (II) (gelan
zuzenduko dugu).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
§ Sasoian sasoikoa deritzon jarduera, idatziaren ulermena
lantzekoa.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
§ Alegiazko Ahalera edo Hipotetikoa
lantzeko indartze ariketa (NOR eta NOR-NORK 3. pertsona errepasatzekoak). Hauekin
ere ez dut uste zailtasun handirik izango duzuenik hauek egiteko, maila
baxuagoetan jada lantzen baitira (hurrengo egunean, sistema guztiak ikusiko
ditugu eta haiek bai, haiek zailagoak
dira).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
§
Fashion izan nahi, kosta ahala kosta
izeneko ulermen-jarduera bidali diet etxerako.
§ Bidegorriak bai, baina… izeneko cloze-testa (erantzun orriak eta
azalpenak ere banatu dizkiet eta, zuzentzeaz gain, azalpen horiek arretaz
irakur ditzatela aholkatu diet).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa
hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
§ Perpaus kontzesiboei buruzko teoria (Gramatika eta ariketak II liburuko 42. gaia) irakur dezatela. Hurrengo
egunean azalduko diet.
§ AUKERAKO JARDUERA: ENTZUNAREN ULERMENA: Landa-eremua: “Bidea” dokumentala. Aritz Ganboa artzainari eta Xabier Unanue
ilustratzaileari elkarrizketa egin diete Euskadi Irratian, bi hauek ekoiztu
duten dokumental baten gainean. Itemak astiro irakur itzazue, bitan entzun eta,
entzun ahala, egin aukeraketa zuzena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina