54. eskola: 2026ko maiatzaren 13koa. AZKEN KLASEA
- Egitura, esapide eta esamolde jatorrak
euskaraz (II) (272. fitxa)
Ikasleek euskarazko egitura, esapide nahiz esamolde jatorra hautatu behar
zuten, gaztelaniatiko kalkoak saihestuz. Zuzendu ahala, zenbait ohar egin
dizkiet. Ariketa honi aberasgarria deritzot guztiz, euren aberastasun lexikoa
hobetzeko.
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izanez gero, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
Arreta berezia eskaini diegu honako bi hauei, nahiz eta bere garaian azaldu nizkien (ebazpen orria banatu diet, beharrezko azalpenekin):
Moduzko -ELA(RIK).
Gogoan duzue?
Beraz, gaztelaniazko
“con…en…” itzultzeko, ez erabili “norekin…non”. Kalko hori saihestu. Nola? –LA(RIK) moduzkoa erabiliz. Adib.: ha entrado a clase con el cigarro en la boca
> zigarroarekin ahoan > ahoan zigarroa duELA(RIK) sartu da
klasera; nuestro abuelo siempre andaba con la txapela en la cabeza > txapelarekin
buruan > gure aitona beti txapela buruan zuELA(RIK) ibiltzen zen.
Mendizaleak mendira abiatu dira, motxilekin bizkarrean > Mendizaleak
mendira abiatu dira, motxilak bizkarrean dituzteLA(rik) = daramatzateLA(rik)”
(nola abiatu dira?). Artzaina bere ardiengana doa, makilarekin eskuan
> Artzaina bere ardiengana doa, makila eskuan duELA(rik) (nola doa?). Eztarriko mina duela eta, Miren zapiarekin
lepoan etorri da klasera > Eztarriko mina duela eta, Miren zapia lepoan
duELA(rik) etorri da klasera (nola
etorri da?).
Halaber, jakizue,
egitura osoa ezabatu daitekeela: Txapela
buruan ibiltzen da Olentzero.
Mendizaleak mendira abiatu dira, motxilak bizkarrean. Artzaina bere
ardiengana doa, makila eskuan. Miren zapia lepoan etorri da
klasera.
Partizipioa + BEHARREAN. Badakizue noiz
erabili behar den eta nola? Hau ere azaldu
nizuen bere garaian. Nahiz eta esanahi bakarra duen, hiru erabilera
desberdin ditu:
Bi
osagai aurkajarriz (adiz bera dutelarik): Uda honetan,
Mediterranioko kostaldera joan
BEHARREAN, Loyrako gazteluak ikustera joango gara Frantziara.
Bi
aditz desberdin aurkajarriz eta bigarren aditza EGINekin indartuz (egin, egiten, egingo),
predikatuan beste osagairik ez dagoenez, aditza delako galdegai edo
“protagonista” eta beraz, derrigorrez markatu edo indartu behar delako: Bidaia
luzeetan, autobusean noalarik, mugikorrarekin ibili BEHARREAN, irakurri EGITEN dut.
Bi
aditz aurkajarriz baina bigarrena indartu gabe, bigarren aditz horrek
badaramalako beste osagairen bat eta beraz, aditza ezin delako izan
“protagonista” edo galdegaia, beste osagai hori baizik.
Ondorioz, aditz horrek ez darama EGIN indartzailerik. Bidaia
luzeetan, autobusean noalarik, mugikorrarekin ibili BEHARREAN, libururen bat (ZER?) irakurtzen dut.
-
Edertasuna izeneko ulermen-jarduera – testua zenbait esaldi eta zatirekin osatzean
datzana – zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izanez gero, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Egungo
emakumeei buruzko ulermen-jarduera zuzendu dugu, Karmele Jaiorena, “Andreak”
izenekoa. Bertan, ikasleek zenbait esaldi txertatu behar izan dituzte testuan,
hiru distraktoreak saihestuz.
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izango balu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Zuzendu berri dugun testuko esaldi parte bat hartu dugu abiapuntu:
“Ibiltzera ateratzen diren andre batzuk, hain doaz azkar, urteak atzetik segika dituztela ematen du.”
“hain ikusten dira konbentzituta egiten ari direnaz, hain duin, beraien malla, zapatila eta ibiltzeko jakekin, gozamena ematen du haiek ikustea”.
Esaldi horiek aitzakiatzat hartuta, ondoriozko
perpausen erabilera azaldu diet adibideen bidez. Ikus dezaketen bezala,
egitura hauek guztiak dira erabilgarriak eta esanahi berekoak:
A) Kantitatea adieraziz:
HAINBESTE
jende ibiltzen da Indiako trenetan, pertsona batzuk ezin izaten dira bagoietan
sartu.
HAINBESTE jende
ibiltzen da Indiako trenetan, NON pertsona batzuk ezin
izaten dira bagoietan sartu.
HAINBESTE
jende ibiltzen da Indiako trenetan, EZEN pertsona batzuk ezin
izaten dira bagoietan sartu.
HAINBESTE
jende ibiltzen da Indiako trenetan, NON pertsona batzuk ezin
izaten BAITira bagoietan sartu.
HAINBESTE
jende ibiltzen da Indiako trenetan, NON pertsona batzuk ezin
izaten dirEN bagoietan sartu.
HAINBESTE
jende ibiltzen da Indiako trenetan, EZEN pertsona batzuk ezin
izaten BAITira bagoietan sartu.
HAINBESTE jende ibiltzen da Indiako trenetan, EZEN pertsona batzuk ezin izaten dirEN bagoietan sartu.
Denak berdinak dira. Ikusten duzuenez, aukera anitz dituzue. Oker dagoen bakarra honako hau duzue, gaztelaniatik kalkatua izateagatik:
HAINBESTE jende ibiltzen da Indiako trenetan, pertsona batzuk ezin
izaten dirELA bagoietan sartu
(gaztelaniaren kalkoa delako, “anda tanta
gente…que…”ren kalkoa, alegia, erderakada).
B) Kualitatea edo nolakotasuna adieraziz:
HAIN gustura gaude, pena ematen digu ikasturtea amaitzeak.
HAIN gustura gaude, NON pena ematen digu ikasturtea amaitzeak.
HAIN gustura gaude, EZEN pena ematen digu ikasturtea amaitzeak.
HAIN gustura gaude, NON pena ematen BAITigu ikasturtea
amaitzeak.
HAIN gustura gaude, NON pena ematen diguN ikasturtea amaitzeak.
HAIN gustura gaude, EZEN pena ematen BAITigu ikasturtea
amaitzeak.
HAIN gustura gaude, EZEN pena ematen diguN ikasturtea amaitzeak.
= HAIN gaude gustura,…
Denak berdinak dira. Oker
dagoena honako hau da:
HAIN gustura gaude, pena ematen diguLA ikasturtea amaitzeak (erdarakada delako, “estamos tan agusto, que…”ren
kalkoa).
HEMOS
ESTUDIADO TANTO, QUE ESPERAMOS APROBAR EL EXAMEN J
Hainbeste ikasi dugu, azterketa gainditzea espero dugu.
Hainbeste ikasi dugu, NON azterketa gainditzea espero dugu.
Hainbeste ikasi dugu, EZEN azterketa gainditzea espero dugu.
Hainbeste ikasi dugu, NON azterketa gainditzea espero BAITugu.
Hainbeste ikasi dugu, NON azterketa gainditzea espero duguN.
Hainbeste ikasi dugu, EZEN azterketa gainditzea espero BAITugu.
Hainbeste ikasi dugu, EZEN azterketa gainditzea espero duguN.
Hainbeste
Ikasi dugu, azterketa gainditzea espero duguLA.
- AHOZKO BITARTEKOTZA: Nola bihurtu zure etxea ziberleku segurua” eta “Zibersegurtasuna haurrekin”. Ikasleek binaka adostuta, bitartekotza ariketa hau prestatu dute klasean bost bat minutuz. Ondoren, elkarri azaldu diote infografia. Horrelako aholkuak emateko egitura hauek erabil ditzakete:
Komenigarria
da / litzateke = gomendagarria da / litzateke …-T(z)EA
Partizipioa
+behar(ko) ZENUKE
Komeni
zaizu…-T(z)EA
Nik,
zu izango banintz,…. nuke
…-T(z)EKO aholkatzen = gomendatzen dizut.
- AHOZKO BITARTEKOTZA (II)
-
AHOZKO ADIERAZPENA: Internet
bidez erostea . Gaurkoan, mintza-fitxa hau izan dute mintzagai.
o
Hiztegi lagungarria banatu diet.
o Elkarri iritzia eskatzeko eta emateko egitura sortaren ale bana eman diet.
Arriskuak gorabehera, batzuek Internet giza harremanetarako erabiltzen dute, lagun nahiz bikotekideak bilatzeko. Beste askok, berriz, nahiago izaten dute jendea aurrez aurre ezagutu, baina Internetera jotzen dute erosketak egiteko orduan. Egia esan, gero eta gehiago dira Internetez erosten dutenak (arropa, gailu elektronikoak, janaria – supermerkatu batzuek ematen baitute horretarako aukera – eta hamaika gai gehiago Azken urteotan – eta, batez ere, pandemiak gure mugikortasuna mugatu zuenetik – Internet bidezko erosketek egundoko (=sekulako = izugarrizko) hazkunde (=hazkuntza) izan omen dute. Interneten ia denetarik aurki genezake salgai, baita “haziak” ere, kar-kar-kar.
- Orainaldiko
Subjuntibo adizkiak lantzeko ariketetan zalantzarik baduten galdetu eta, izanez
gero, argitu. Bidali nien 2. ariketa sortan ( Subjuntiboko adizkiek
eragiten dizkiguten buruhausteak ) 2. ariketa espresuki sortua da
aginterako adizkiak eta aginte-subjuntiboa (1. eta 3. pertsonei aginduak
emateko) praktika ditzaten, hots, Subjuntiboaren 3. erabilera landu dezaten.
Gogorarazteko, zenbait adibide egin daitezke zuzenean:
a.
Xabiiiiii,
isil ZAITEZ!!!!! (agintera adizkia,
2. pertsonari emandako agindua delako).
b.
Isil
DAITEZELA (3. pl.) han atzean eserita
daudenak! (aginte-subjuntiboa, 3. pertsonari emandako agindua delako. –(e)LA
darama).
c.
Gu
isil GAITEZEN (1. pl.), badaezpada
ere, Dabid haserretu baino lehen (aginte-subjuntiboa, 1. pertsonari emandako
agindua delako. –(e)N darama).
d.
Pili,
ireki EZAZU leihoa!!! (agintera
adizkia, 2. pertsonari emandako agindua delako).
e.
Ireki
DEZAGUN leihoa (1.pl. ), gela honetan
bero izugarria dago eta (aginte-subjuntiboa, 1. pertsonari emandako agindua
delako. –(e)N darama).
f.
Norbaitek
ireki DEZALA leihoa (3. sing.), bero
handia baitago (aginte-subjuntiboa, 3. pertsonari emandako agindua delako.
–(e)LA darama).
g.
Miriam,
errepasa ITZAZU aditzak!!!!!!!!
(agintera adizkia, 2. pertsonari emandako agindua delako).
h.
Errepasa
DITZAGUN aditzak (1. pl.)
(aginte-subjuntiboa, 1. pertsonari emandako agindua delako. –(e)N darama).
i.
Ikasleek
errepasa DITZATELA aditzak (3. pl.)
(aginte-subjuntiboa, 3. pertsonari emandako agindua delako. –(e)LA darama).
j.
Orainaldiko
subjuntiboa lantzeko indartze-ariketak, “Subjuntiboko adizkiek eragiten
dizkiguten buruhausteak” deritzona (erantzunak ere banatu dizkiet,
egindakoan zuzen ditzaten).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Amaitzeko, ikasturte amaierako azterketaren nondik norakoak azaldu dizkiet (atalak, iraupena, trebeziak, puntuazioa…).
-
Etxerako lanak
- Zuzendu
“Sasoian sasoikoa” izeneko ulermen-jarduera (172. fitxa)
OHARRA: Norbaitek oraindik egin gabe baldin badauka edo berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Zuzendu
Orainaldiko Subjuntiboa lantzeko ariketa II: Subjuntiboko adizkiek
eragiten dizkiguten buruhausteak
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Zuzendu Arrasto digitala
izeneko cloze-testa, neuk emandako txostenarekin (ebazpena, zuzenketa-oharrak, azalpen horien
orrialde osagarriak).
OHARRA: Norbaitek
oraindik egin gabe baldin badauka edo berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P
formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
-
Biltegia::
- Perpaus kontzesiboak lantzeko indartze-ariketak (+
EBAZPEN orriak).
- EZEAN
= EZIK // IZAN EZIK // a EZ EZIK, b ERE. Hiru hauek bereizten eta behar
bezala erabiltzen treba zaitezten, 40 esaldi sortu dizkizuet, zuek berridatz
ditzazuen (erantzun-orriak ere banatu dizkizuet). Nolanahi ere, denak egun
berean ez egiteko aholkatzen dizuet, pixkanaka eginez joan zaiteztela. Zuek
ikusi zenbat egin. Norberak
zuzentzekoa.
- Orainaldiko
Subjuntiboko adizkiak lantzeko ariketak I: “Orainaldiko subjuntiboa langai”. Joan den astean bidali nizkien. Eginak
dituenak zuzen ditzala gaur banatu dizkiedan erantzun-orriekin eta
eginak ez dituenak egin eta zuzen ditzala. Hurrengo egunean argituko ditugu
balizko zalantzak.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Orainaldiko
Subjuntiboa lantzeko ariketa II: Subjuntiboko adizkiek eragiten
dizkiguten buruhausteak
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Arrasto
digitala, gure informazioa besteen esku(ra) izeneko cloze-testa.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- AUKERAKO ERREPASO ARIKETA: Baldintza
ahaztuko balitzait… Alegiazko Baldintza edo Hipotetikoaren
lau sistemak (NOR, NOR-NORI, NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK) errepasatzeko,
aproposa.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- AUKERAKO ENTZUMEN JARDUERA: Haurrak eta mugikorra (audioa eta ebazpen-orria eskuragarri
blogean).
- AUKERAKO JARDUERA: -ARAZI
aditz arazlea lantzeko indartze-ariketa. Gaurkoan, espreski prestatu dizuedan
indartze-ariketa dakarkizuet (ariketa aproposa eta egokia da guztiz, baina
luzea ere bada, eta astuna gerta dakizueke; horregatik, nik egunero esaldi
batzuk baino ez nituzke egingo). Jarduera bikoitza da: batetik, Indikatiboko orainaldiko nahiz lehenaldiko nor-nork adizkiekin osatzeko hainbat esaldi dituzue,
BEHARTU, BULTZATU (=animatu) eta GONBIDATU
aditzak dituztenak eta, beraz, -T(Z)ERA nominalizazioa eskatzen dutenak eta bestetik,
esaldi horietako batzuk – ez denak – -ARAZI erabiliz berridazteko jarduera.
Horretarako, neuk eman dizkizuet oinarrian dauden esaldiak (parentesi artean
dauzkazue), beharrezko aldaketak eginez esaldi horiek arazle bihur ditzazuen (bestela, hutsetik
egitea zailegia izan litekeelakoan).
OHARRA: kontuan izan, “bultzatu”, “behartu” nahiz
“gonbidatu” aditzekin BETI NOR-NORK erabili behar dela!!!! (beraz, alde
horretatik, ez duzue inolako zalantzarik izan behar).
–ARAZIrekin, berriz,
jatorrizko aditzaren arabera
(nor + -ARAZI > nor-nork) (nor-nork +
-ARAZI > nor-nori-nork).
Adibidez:
Zuk (nork) ni (nor, osorik) kristalak
garbiTZERA BEHARTU NAUZU (didazu).
Nik (nork) kristalak (zer) garbitu
ditut, nahi nuelako >
Zuk (nork) niri (nori) kristalak (zer)
garbiARAZI DIZKIDAZU.
Garrantzitsua da hau oso argi edukitzea; osterantzean, kosta egin
dakizueke ariketa behar bezala egitea. Horregatik eman dizuet nik bigarren
ariketa egiteko oinarrizko esaldia, hortik abiatuta –ARAZI erants diezaiozuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina