Ikasleok:
Zuetako batzuek makrobiotikarekiko interesa agertu duzuenez, jateko ohitura eta filosofia honi buruzko jarduera topatu dut Ikasbil dokumentu biltegian. Egin nahi baduzue, klikatu HEMEN.
Bi makrobiotikorekin hitz egin dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Zer jaten duten, zer ez eta eguneroko bizitzan nola moldatzen diren otorduekin azaltzen dute irratsaio honetan.
Hiztegi lagungarria:
BARAZKIJALE. Haragia, eta animalietatik datorren edozein jaki baztertzen duen dieta jaten duena.
Pamela Anderson barazkijalea omen da.
EGUNEROKO JATORDUAREN ANTZEKOA. Egunero jaten denaren berdintsua.
Barazkijalea makrobiotiko bihurtu da: eguneroko jatorduaren antzekoa jaten du, baina jateko era aldatu behar izan du.
DAGOKIGUNA. Tokatzen zaiguna.
Euskal Herrian udan ateratzen diren barazkiak, udan hori jaten dugu makrobiotikook, urtaro horretan dagokiguna.
JOERA. Tendentzia.
Barazkijaleak ez badu era orekatuan jaten, joera du burdinaren falta izateko.
MAKROBIOTIKO. Asko (makro) bizi (bio) izateko dieta, yin eta yang-aren arteko orekan oinarritua.
Makrobiotikoentzat urdaila ahoan hasten da: mokadu bakoitza gutxienez 30 aldiz mastekatzen dute.
ONURA. Ondorio ona.
Kafeak onurak al ditu: bai ala ez?
OREKATU. Elkarren artean ezberdinak diren indarrak berdintzea.
Gatz gehiegi jaten baduzu, gatz gutxiko jakiekin orekatu behar duzu gorputza.
SASOI. Urtaroa.
Urteko sasoirik politena negua da: Gabonak, San Tomas, inauteriak… neguan dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina