2015/02/10

Tarteko Maila nahiz Maila Aurreratua: Denboralea denean, kontuz gidatu

Ikasleok: badirudi joan den asteko denboralea joana dela, baina batek daki noiz helduko zaigun hurrengoa. Badakizue eguraldiak laguntzen ez duenean, autoz ibiltzea oso arriskutsua izan litekeela eta istripuak ugaritzea ohikoa izaten dela. Hori dela eta, adituek bi gomendio emango dizkizuete honako bideo-pasarte honetan. Entzun arretaz.

2015/02/09

Maila Aurreratua: irakurgaiak

Ikasleok, datorren egunerako irakurri eta mintzarako prestatu beharreko testuak Berria egunkarian argitaratu ziren joan den astean. Izenburuen gainean klikatzen baduzue, zuzenean joan ahal izango zarete albiste horietara, esteken edo loturen bidez: Eremu Euskalduna makaltzen.           Geratzeko etorri da elurra


Maila Aurreratua: Iraganeko baldintza edo irreala

Maila Aurreratua: Zer egingo zenuke...?

Maila Aurreratua: gaztelaniazko pasiboak eragin dezakeen erdarakada saihestu nahian

Maila Aurreratua: Urriaren 20ko albisteak

Maila Aurreratua: Urriaren 20 albistegia entzungai

2015/02/04

Maleta prestatzen

Agate Deuna

Tarteko Mailako 30. eskola, urtarrilaren 27 eta otsailaren 4koa


30. eskola, urtarrilaren 27 eta otsailaren 4koa

-  Goizeko taldean : Ebakuntza estetikoa. Lokailuak lantzeko berariazko gutuna zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
-   Goizeko taldean : Gaur, otsailak 4, Santa Ageda bezpera dela-eta, aitzakia horrekin, santu honi buruzko ulermen jarduera banatu diet. Jarduera honetan, hainbat esaldi txertatu behar  izan dituzte ikasleek testuan. Atzealdeko orrialdean, Santa Ageda koplak dituzte. Klasean egiteko astia utzi diet eta zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak emanez.