2014/02/26
Tarteko Mailako 36. eskola, otsailaren 25 eta 26koa
36. eskola,
otsailaren 25 eta 26koa
-
NOR-NORK
iraganean: perpausak osatzeko ariketa, orainaldiko adizkiak iraganean jartzekoa
(nahi duenak adizki hauekin perpausak egin eta niri eman diezazkidala tarte bat
dudanean zuzentzeko) eta zuzendu beharreko esaldiak zuzendu.
o
Ohartarazi AGURTU aditza NOR-NORK
dela, pertsona bat osorik agurtzen delako (nik zu agurtu zaitut > zintudan)
baina, AGUR EGIN edo AGUR ESAN, nor-nori-nork
(nik zuri agur egin = agur esan dizut > nizun), KASU EGIN edo JARAMON EGIN
bezala (zuk niri kasu egin = jaramon egin didazu > zenidan).
2014/02/25
Tarteko Mailako 35. eskola, otsailaren 20 eta 24koa
35. eskola,
otsailaren 20 eta 24koa
-
NOR-NORK
iraganean : 195. orrialdeko ariketa zuzendu dugu. Oharrak:
a.
Gaitz
erdi ! = Eskerrak!
b.
Errieta
egin = errieta eman, baina ez “errieta bota” edo “bronka bota” (erdarakada) Gurasoek
errieta eman = egin didate, bart gauean
berandu etxeratu naizelako.
c.
Lotsagarri
utzi: dejar en ridículo = lotsarazi
d.
Ukatu
(ezetz esatea) / uko egin: San Pedrok
ukatu egin zuen Jesukristo ezagutzen zuela; matrikulARI uko egin dio ikasle
horrek.
e.
Nik
lo hartu nuen = Loak (ni) hartu ninduen = lokartu nintzen
2014/02/19
Tarteko Mailako 34. eskola, otsailaren 18 eta 19koa
34. eskola,
otsailaren 18 eta 19koa
-
NOR-NORK
iraganean. 194. orrialdeko ariketa zuzendu dugu.
Ohartarazi “etxeko bezala” erderakada dela > “etxekoTZAT hartu
gintuzten”.
2014/02/18
Tarteko Mailako 33. eskola, otsailaren 13 eta 17koa
33. eskola, otsailaren 13 eta 17koa
-
Perpaus
kontzesiboak: Goizeko taldean, 203. orrialde osagarria zuzendu dugu; arratsaldeko
taldean, berriz, kontzesiboen berridazketa osagarriak. Bertan, bi kontzesibozko egitura azpimarratu
ditugu: -AGATIK (ERE) eta GABE ERE (=BARIK ERE), azken hau, ezezko perpausetan
erabiltzen dena.
a.
GABE ERE
(BARIK ERE) kontzesiboari dagokionez, esan partizipioarekin erabiltzen dela,
baina derrigorrez ezezko perpausa izan behar duela. Zuek esan GABE ERE, badakit Ane gaixorik dagoela. (=Zuek ez esan arren,…). Lazkaoko apaizari buruzko
berridazketetan atera zitzaigun jada.
b.
-AGATIK (ERE)
kontzesiboari dagokionez, adierazi erraza dela
–T(z)EAGATIK
kausazkoarekin nahasten, baina ez dezatela nahastu: lehenengoak, hots,
kontzesiboak, partizipioa darama; bigarrenak, hau da, kausazkoak,
nominalizazioa:
Asko
ikasiagatik (ere), ez dut gainditu (=asko
ikasi dudan arren) (KONTZESIBOA)
Asko ikasteagatik gainditu dut (=asko
ikasi dudalako) (KAUSAZKOA)
2014/02/12
Tarteko Mailako 32. eskola, otsailaren 11 eta 12koa
32. eskola, otsailaren 11 eta 12koa
-
Kontzesiboen
berridazketak datozen orrien kopia bana eman diet ikasleei, eurek txukun-txukun
koadernoak ipin ditzaten.
-
Kontzesiboekin
jarraituz, arratsaldeko taldean, orria
(203 eta 205. orrialdeak) zuzendu dugu; goizekoan, berriz, E orriko 205. orrialdea eta Guretzat
zerua infernua da jarduerako azken hiru kontzesiboak (modu guztietara).
Zuzenketa astiro egin dugu,beharrezko azalpenak emanez. Besteak beste, honako hau gogorarazi diet:
-
Nik ikasturte amaierako azterketa GAINDITU
(partizipioa) NAHI DUT (subjektu
bakarra: nik nahi dut, nik gainditu).
-
Nik zuek ikasturte amaierako azterketa gaindiTZEA
(nominalizazioa) NAHI DUT (bi
subjektu: nik nahi dut, zuek gainditzea).
-
Nik NAHIAGO DUT hondartzara JOAN (partizipioa),
mendian ibili baino (subjektu
bakarra: nik nahiago dut, ni hondartzara joan)
-
Nik NAHIAGO DUT zuk bazkaria prestaTZEA (nominalizazioa),
ni oso sukaldari kaskarra naiz eta (bi subjkektu: nik nahiago dut, zuk prestatzea).
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)