2014/02/25

Tarteko Mailako 35. eskola, otsailaren 20 eta 24koa


35.  eskola, otsailaren 20 eta 24koa
 
-          NOR-NORK iraganean : 195. orrialdeko ariketa zuzendu dugu. Oharrak:

a.       Gaitz erdi ! = Eskerrak!

b.      Errieta egin = errieta eman, baina ez “errieta bota” edo “bronka bota” (erdarakada) Gurasoek errieta eman  = egin didate, bart gauean berandu etxeratu naizelako.

c.       Lotsagarri utzi: dejar en ridículo = lotsarazi

d.      Ukatu (ezetz esatea) / uko egin:  San Pedrok ukatu egin zuen Jesukristo ezagutzen zuela; matrikulARI uko egin dio ikasle horrek.

e.       Nik lo hartu nuen = Loak (ni) hartu ninduen = lokartu nintzen

-          Goizeko taldean, perpaus kontzesiboekin jarraituz, 21. orrialdeko 3. ariketa zuzendu dugu  – aditz jokatuekin nahiz partizipioekin – egin beharreko oharrak eginez, hala nola, honako hauek:

o   Logura naiz = logurak (nola) nago / gose naiz = goseak (nola) nago / hotz naiz = hotzak (nola) nago / bero naiz = beroak (nola ) nago / egarri naiz  = egarriak (nola) nago / beldur naiz = beldurrak edo beldurrez (nola) nago. Alegia, MUGAGABEA + IZAN = -AK + EGON

o   Gaixotasunekin erabiltzen den egitura hau: GripeAK JOTA dago, dabil / SukarrAK JOTA dago ohean / DepresioAK jota dabil azkenaldian / MalariAK JOTA hiltzen dira Afrikan / Fredy Mercury HIESAK JOTA hil zen / Aitona bihotzekoAK JOTA ingresatu dute / AntsietateAK JOTA nabil horrenbeste lanekin! / (salbuespena) lur JOTA dago, dabil.

o   Ohartarazi ezezko ordenaz: Anderrek ezer ikusten EZ duen arren...

-          Pertsonaia ezkutua izeneko  jarduera, kontzesiboak lantzekoa. Ahozko nahiz idatzizko ekoizpena. Guretzat zerua infernua da” orriko  2. ariketari heldu diogu. Bertan ,ikasleek, taldeka bilduta,  pertsonaia ezagun eta kontraesankor bati buruzko lau perpaus kontzesibo (eta koherente) asmatu behar izan dituzte taldeka. Zuzentzen dugunean, gainerako taldeek asmatu egin beharko dute nor den pertsonaia hori.

-          Honi ekin aurretik, ordea,  iazko eta duela bi urteko ekoizpenak erabiliz (arbel digitealean jarri dizkiet), ikasleek kontzesibo horiek irakurri eta asmatu egin behar izan dituzte arbeleko pertsonaiak. Bide batez, eurenak nola egin behar dituzten ikusi ahal izan dute. Ahal bada, honako egitura hauek erabiliz: NAHIZ ETA ...-EN, -EN ARREN, BA-...ERE, -TA ERE.  Ondoren, arbel digitalean zuzendu dugu goizeko taldean.

-          Goizeko taldean, musika zaletasunarekin jarraituz, musikaterapia izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu (ez dugu amaitu) astiro, beharrezko azalpenak emanez eta erantzun zuzena behar bezala argudiatuz. Besteak beste, honako ohar hauek egin dizkiet:

-          NORI edo ZERI + AURRE EGIN: Arazoren bat duzunean, arazoARI aurre egin behar diozu, negar egin beharrean; arazoEI aurre egin behar diezu; berokia jantzi dut hotzARI aurre egiteko; jertsea erantzi dut, beroARI aurre egiteko; botika hau hartzen ari naiz gripeARI aurre egiteko…
-          Baliagarria: balio duena  = erabilgarria
-          Haur(rekin) ZEIN helduekin = haur(rekin) NAHIZ helduekin = haur ETA helduekin = BAI haurrekin, BAI helduekin
-          Taldeka NAHIZ banaka = taldeka ZEIN banaka = taldeka ETA banaka = BAI taldeka, BAI banaka
-          Musika-tresnEZ (zertaz) BALIATZEN DA = musika-tresnak (zer) BALIATZEN DITU = ERABILTZEN DITU.
-          Eraginkorra: eragina duena, “efectivo”
-          Ahalmena = gaitasuna
-          Musika-terapia espezializazioAREN BERRI IZAN zuenean…
-          ZEREN BERRI IZAN: zerbait jakitea, zerbaitetaz enteratzea. Adib.: Renon euskara ikasteko beka batEN BERRI IZAN DUT.
-          ZEREN BERRI EMAN: zerbait jakinaraztea, informazioa ematea. Adib.: Renon euskara ikasteko beka batEN BERRI EMAN DIET ikasleei.
-          Bide HORRI (zeri) EKITEA erabaki zuen. NORI = ZERI + EKIN. Adib.: LanARI EKIN DIOT etxera iritsi orduko = LanEAN HASI NAIZ etxera iritsi orduko; Euskara ikasTEARI EKIN DIOT Irungo HEOean = Euskara ikasTEN HASI NAIZ Irungo HEOean.
-          Uztartzea = lotzea = bateratzea (kontestu honetan): compaginar
-          UztarTZEA AHALBIDETZEN ZION = uztarTZEKO AUKERA EMATEN ZION
-          Egituratu = antolatu
-          Antzeman = nabaritu
-          AlzheimerrAK JOTAKO helduekin…; DepresioAK JOTAKO pertsona batekin,…

-          Arratsaldeko taldean, Kantu eta guzti zuzendu dugu. Zaletasunen artean musikarekin gabiltza. Lazkaoko apaizari, Koldo Intxaustiri, heavy metal musika gustatzen zaiola esan genuen bere garaian, baina musika anitz dago munduan. Bestelakoa da guztiz abesbatzek edo koruek egiten dutena, lasai eta goxoagoa. Honen harira, “kantu eta guzti” close-testa zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez:

o   Alde batetik, testuan ageri diren mugagabe ugariak azpimarrarazi dizkiet ikasleei, mugagabearen erabileraz ohar daitezen:  edozeini, zenbait hiri, hamabost kontzertu, hainbeste hiritan, 29 haur kantarik, 13 orkesta kidek, 2 bakarlarik...

o   GaldetuZ GERO:  testu askotan agertu zaigu jada, baldintzazko hau. “galdeTZEN BADIOGU edo “galdeTUKO BAGENIO”ren parekoa.

o   Kauzako kateatuak: gaztelaniaz ez bezala, euskaraz kausazko bakoitzak eraman behar du bere marka. Ikasleen galdera, denek marka bera eraman behar duten ala ez. Bi aukera: kausazko horiek maila berekoak badira, bai: Aspirina bat hartuko dut, buruko mina BAITut eta hotzikarak BAITitut. Kausazko bat bestearen kausazkoa baldin bada, berriz, hau da, bata bestearen menpe baldin badago, ez: Aspirina bat hartuko dut, buruko mina BAITut, atzo parranda egin nuELAKO.

o   A zein B = A nahiz B = Bai A, bai B = A ez ezik, B ere = A eta B.
 
(Nahiz) Arantza  nahiz Amaia, atzean eserita daude.
(Zein) Arantza  zein Amaia, atzean eserita daude.
Arantza eta Amaia atzean eserita daude.
Bai Arantza, bai Amaia, atzean eserita daude.
Arantza  ez ezik, Amaiai ere atzean eserita DAGO.
Ez bakarrik Arantza, Amaia ere atzean eserita DAGO.

Lehenengo osagaia, nahi bada deklina daiteke; bigarrena, derrigorrez:

Kopia hauek  Arantza(rentzat) NAHIZ AmaiaRENTZAT  dira.

Kopia hauek Arantza(rentzat)  ZEIN AmaiaRENTZAT dira.

o   Hain dira isilak...ez bait-  Ondoriozkoa. Datorren urtean sakonduko duten arren, azaletik aukera desberdinen berri eman diet

HAIN ikasle azkarra da, azterketan oso emaitza ona lortu du.
HAIN ikasle azkarra da, azterketan oso emaitza ona lortu BAITu.
HAIN ikasle azkarra da, NON azterketan oso emaitza ona lortu BAITu.
HAIN ikasle azkarra da, EZEN azterketan oso emaitza ona lortu BAITu.
HAIN ikasle azkarra da, NON azterketan oso emaitza ona lortu duEN.
HAIN ikasle azkarra da, EZEN azterketan oso emaitza ona lortu duEN.
HAIN ikasle azkarra da, azterketan oso emaitza ona lortu duELA.
 
HAINBESTE diru dauka, nahi duen guztia erosten du.
HAINBESTE diru dauka, nahi duen guztia erosten BAITu.
HAINBESTE diru dauka, NON nahi duen guztia erosten BAITu.
HAINBESTE diru dauka, EZEN nahi duen guztia erosten BAITu.
HAINBESTE diru dauka, NON nahi duen guztia erosten duEN.
HAINBESTE diru dauka, EZEN nahi duen guztia erosten duEN.
HAINBESTE diru dauka, nahi duen guztia erosten duELA.

o   EgoTEAK , kantaTZEAK  (nominalizazioa NORK kasuan. ZERK?)

o   Dakar(tza)t, dakar, dakargu, dakarzu, dakarzue, dakarte / darama(tza)t, darama, daramagu, daramazu, daramazue, daramate. Trinkoak izanik, une honetan gertatzen ari den eta, beraz, amaitugabea den ekintza adierazten dute aditzok. Ez ditzatela nahastu “ekarri dut” (amaitua, burutua) eta “ekartzen dut” (ohikoa, egunerokoa) adizkiekin.

o   Egonak BAdira ERE (kontzesiboa)

o   Pianoarekin BAINO EZ gara joan = pianoarekin BAIZIK EZ gara joan = pianoarekin BESTERIK EZ gara joan = pianoarekin BAKARRIK joan gara.
 
o   Debekatuta dago aparkatzea, bertakoek IZAN EZIK (= salbu)

o   Cristina EZ EZIK, Tania ERE leiho ondoan dago eserita.

o   Gehiago ikasi EZIK = EZEAN, ez duzu gaindituko (ezezko baldintza) = Gehiago ikasten ez baduzu,…

o   ORAIN DELA = DUELA (ORAIN DUELA)

o   NONGOAK: hoteletakoAK < hoteletako oroitzapenAK

o   Erabat = guztiz = zeharo
 
o   Hala nola = esate baterako = adibidez
 
o   Nola hala (de algún modo, en cierta manera): Ikasturte hau gainditu behar dut nola hala (nola edo hala)
 
o   Hala ere = dena den
 
o   Izan ere = zeren (kausazkoa)

-          ETXERAKO LANAK :

o   NOR-NORK hutsuneak betetzeko, iraganera pasatzeko eta okerrak zuzentzeko ariketa.

o   Erlatibozko perpausen apunteak irakur ditzatela, kontzesiboen ostean hauei helduko baitiegu.

o   Arratsaldeko taldean, beste zaletasun bat, bizikletaz ibiltzea:“Bizikleta etorkizunerako garraiobidea ote?” izeneko cloze-testa.

o   Sinonimoak lantzeko ariketa (erantzun eta guzti).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina