2014/02/18

Tarteko Mailako 33. eskola, otsailaren 13 eta 17koa


33.  eskola, otsailaren 13 eta 17koa

-            Perpaus kontzesiboak: Goizeko taldean, 203. orrialde osagarria zuzendu dugu; arratsaldeko taldean, berriz, kontzesiboen berridazketa osagarriak. Bertan, bi kontzesibozko egitura azpimarratu ditugu: -AGATIK (ERE) eta GABE ERE (=BARIK ERE), azken hau, ezezko perpausetan erabiltzen dena.

a.       GABE ERE (BARIK ERE) kontzesiboari dagokionez, esan partizipioarekin erabiltzen dela, baina derrigorrez ezezko perpausa izan behar duela. Zuek esan GABE ERE, badakit Ane gaixorik dagoela. (=Zuek ez esan arren,…). Lazkaoko apaizari buruzko berridazketetan atera zitzaigun jada.


b.      -AGATIK (ERE) kontzesiboari dagokionez, adierazi erraza dela              –T(z)EAGATIK kausazkoarekin nahasten, baina ez dezatela nahastu: lehenengoak, hots, kontzesiboak, partizipioa darama; bigarrenak, hau da, kausazkoak, nominalizazioa:

Asko ikasiagatik (ere), ez dut gainditu (=asko ikasi dudan arren) (KONTZESIBOA)

Asko ikasteagatik gainditu dut (=asko ikasi dudalako) (KAUSAZKOA)

-          Lazkaoko apaizari buruzko berridazketak (kontzesiboen egitura desberdinak erabiliz arbel digitalean zuzendu eta bateratu genituenak) biltzen dituen kopia banatu diet ikasleei, txukun-txukun koadernoan jasota izan ditzaten. Guretzat zerua infernua da.  Ikasleek esaldiak lotu behar zituzten kontzesibozko perpausak sortuz eta ahalik eta modu desberdin gehien erabiliz. Guk arbel digitalean modu guztietara zuzendu genituen. Gaurkoan, kopiak banatu dizkiet eurek eduki ditzaten.

-          NOR-NORK iraganean. 170-171. orrialdeetako 2. ariketa zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.

o   Ezkongaietan = ezkongaiak ginenean. –GAI atzizkia:  andregaia = emaztegaia, senargaia, apaizgaia, hautagaia, (hauteskundeak)

o   Eskerrak…-EN (*-ela) Eskerrak eguraldi ona egiten duEN (duela)

o   Eroria nenbilen= buru-makur  nenbilen = lur jota

o   Gau eta egun

o   Sutan jarri = asko haserrarazi = oso haserre jarri

o   Alfer hutsa, lotsagabe hutsa, tonto hutsa (*alfer bat, * lotsagabe bat, *tonto bat…) Gehienetan negatiboa den arren, positiboa ere izan daiteke gutxi batzuetan. Adib.: artista hutsa zara.

o   Eskastu = gutxitu = murriztu

-          Otsailaren 5ean  Santa Ageda eguna zela-eta, aitzakia horrekin, santu honi buruzko ulermen jarduera banatu nien. Jarduera honetan, hainbat esaldi txertatu behar zituzten ikasleek testuan. Atzealdeko orrialdean, Santa Ageda koplak dituzte. Arratsaldeko taldean, zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak emanez. Goizekoan, bere garaian agindu nienez, klasean egiteko astia utzi diet eta hurrengoan zuzentzekotan geratu gara. Gehienek amaitu dute; amaitu ez dutenek, amai dezatela etxean.

-          Goizeko taldean, Gramatika eta ariketak liburuko 53. gaia (160. or.) laburbildu ostean, 161. orrialdea zuzendu dugu (izenordain bihurkariak: neure burua…). Honetaz ohartarazi ditut:

o   ZERTAZ? = NORTAZ? BERE BURUAZ…

§  Barre egin

§  Beste egin = bere burua hil

§  Fidatu (NOREKIN fidatu ere ongi legoke)

-          Goizeko taldean, ENTZUNAREN ULERMENA: Bidaia merkeak. Itemak behar bezala azaldu ostean, hirutan entzun dugu entzungaia eta, ondoren, zuzendu egin dugu, behar bezala argudiatuz.

-          Arratsaldeko taldean, azterketa zuriko idazlan laburrak banatu dizkiet. Lehenik, idazlanok zuzentzeko aintzat hartutako irizpideen berri eman diet: egokitasuna, koherentzia eta kohesioa, aberastasuna eta zuzentasuna, eta horietako bakoitzean zer neurtzen dugun azaldu diet; ondoren, denbora utzi diet idazlan laburra koadernoan berridaz dezaten, nire zuzenketak eta oharrak kontuan izanik. Bitartean, mahaiz mahai ibili naiz ikasleen zalantzak argitzen eta galderei erantzuten (goizekoekin amaitzeke). Luzea etxerako eman diet, baina niri itzultzekotan.

-          Arratsaldeko taldean, AHOZKO ADIERAZPENA: Eliza gainbehera doa? (bigarren saioa). Izan ere, joan den egunean talde honetan gutxiegi hitz egin genuen gaiaz. Gaurkoan luze jardun dugu.

-          ETXERAKO LANAK:

o   Kontzesiboak: Arratsaldekoek, azkenekoak: 21. orrialdeko 3. ariketa. Aurten liburu mehea erosi behar izan ez dutenez, neuk eman diet kopia. Goizekoei, kontzesiboen berridazketa osagarriak.

o   Beste zaletasun bat: xendazaletasuna.“Xendazaletasuna edo mendi-ibiliak egitea: ibiltariaren dekalogoa”  izeneko testua, hitz-bankua duena. Dena den, argi adierazi diet hau ez dugula hurrengo klasean zuzenduko, datorren astean baizik.

o   Nor-nork iragana: 194. orrialdeko lehenengo ariketa.

o   Ziberbikoteak testua mintzarako presta dezatela.

o   Ekar dezatela musikaterapiari buruzko ulermen-jarduera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina