34. eskola,
otsailaren 18 eta 19koa
-
NOR-NORK
iraganean. 194. orrialdeko ariketa zuzendu dugu.
Ohartarazi “etxeko bezala” erderakada dela > “etxekoTZAT hartu
gintuzten”.
-
AHOZKO
ADIERAZPENA I: ITSASONTZIEN JOKOA, NOR-NORK iraganean. Ikasleak binaka elkartu eta honetan jardun dute. Honela, gaurkoan eurek
ekoiztu behar izan dituzte esaldiak, nor-nork adizkiak erabiliz. Merezi duen
jarduera da, luze jotzen duen arren.
-
Goizeko taldean, Agate Deuna izeneko
ulermen-jarduera zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Otsailaren 5ean
Santa Ageda eguna zela-eta, aitzakia horrekin, santu honi buruzko
ulermen jarduera banatu nien. Jarduera honetan, hainbat esaldi txertatu behar
zituzten ikasleek testuan. Atzealdeko orrialdean, Santa Ageda koplak dituzte.
-
Goizeko taldean, perpaus
kontzesiboen berridazketa osagarriak zuzendu ditugu. Bertan, bi kontzesibozko egitura azpimarratu
ditugu: -AGATIK (ERE) eta GABE ERE (=BARIK ERE), azken hau, ezezko perpausetan
erabiltzen dena.
a.
GABE ERE
(BARIK ERE) kontzesiboari dagokionez, esan partizipioarekin erabiltzen dela,
baina derrigorrez ezezko perpausa izan behar duela. Zuek esan GABE ERE, badakit Ane gaixorik dagoela. (=Zuek ez esan arren,…). Lazkaoko apaizari buruzko
berridazketetan atera zitzaigun jada.
b.
-AGATIK (ERE)
kontzesiboari dagokionez, adierazi erraza dela
–T(z)EAGATIK
kausazkoarekin nahasten, baina ez dezatela nahastu: lehenengoak, hots,
kontzesiboak, partizipioa darama; bigarrenak, hau da, kausazkoak,
nominalizazioa:
Asko
ikasiagatik (ere), ez dut gainditu (=asko
ikasi dudan arren) (KONTZESIBOA)
Asko ikasteagatik gainditu dut (=asko
ikasi dudalako) (KAUSAZKOA)
-
Arratsaldeko taldean, perpaus
kontzesiboekin jarraituz, 21.
orrialdeko 3. ariketa zuzendu dugu –
aditz jokatuekin nahiz partizipioekin – egin beharreko oharrak eginez, hala
nola, honako hauek:
o
Logura
naiz = logurak (nola) nago / gose naiz = goseak (nola) nago / hotz naiz =
hotzak (nola) nago / bero naiz = beroak (nola ) nago / egarri naiz = egarriak (nola) nago / beldur naiz =
beldurrak edo beldurrez (nola) nago. Alegia, MUGAGABEA + IZAN = -AK + EGON
o
Gaixotasunekin
erabiltzen den egitura hau: GripeAK JOTA dago, dabil / SukarrAK JOTA dago
ohean / DepresioAK jota dabil azkenaldian / MalariAK JOTA hiltzen dira Afrikan
/ Fredy Mercury HIESAK JOTA hil zen / Aitona bihotzekoAK JOTA ingresatu dute /
AntsietateAK JOTA nabil horrenbeste lanekin! / (salbuespena) lur JOTA dago,
dabil.
o
Ohartarazi
ezezko ordenaz: Anderrek ezer ikusten EZ duen arren...
-
Arratsaldeko
taldean, musika zaletasunarekin jarraituz, musikaterapia izeneko ulermen jarduera
zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez eta erantzun zuzena behar
bezala argudiatuz. Besteak beste, honako ohar hauek egin dizkiet:
-
NORI edo ZERI + AURRE EGIN: Arazoren bat duzunean, arazoARI aurre egin
behar diozu, negar egin beharrean; arazoEI aurre egin behar diezu; berokia
jantzi dut hotzARI aurre egiteko; jertsea erantzi dut, beroARI aurre egiteko;
botika hau hartzen ari naiz gripeARI aurre egiteko…
-
Baliagarria: balio duena =
erabilgarria
-
Haur ZEIN helduekin = haur NAHIZ helduekin = haur ETA helduekin = BAI
haurrekin, BAI helduekin
-
Taldeka NAHIZ banaka = taldeka ZEIN banaka = taldeka ETA banaka = BAI
taldeka, BAI banaka
-
Musika-tresnEZ (zertaz) BALIATZEN DA =
musika-tresnak (zer) BALIATZEN DITU = ERABILTZEN DITU.
-
Eraginkorra: eragina duena, “efectivo”
-
Ahalmena = gaitasuna
-
Musika-terapia espezializazioAREN BERRI IZAN
zuenean…
-
ZEREN
BERRI IZAN: zerbait jakitea, zerbaitetaz enteratzea. Adib.:
Renon euskara ikasteko beka batEN BERRI IZAN DUT.
-
ZEREN
BERRI EMAN: zerbait jakinaraztea, informazioa ematea. Adib.:
Renon euskara ikasteko beka batEN BERRI EMAN DIET ikasleei.
-
Bide HORRI (zeri) EKITEA erabaki zuen. NORI = ZERI + EKIN. Adib.: LanARI EKIN
DIOT etxera iritsi orduko = LanEAN HASI NAIZ etxera iritsi orduko; Euskara
ikasTEARI EKIN DIOT Irungo HEOean = Euskara ikasTEN HASI NAIZ Irungo HEOean.
-
Uztartzea = lotzea = bateratzea (kontestu
honetan): compaginar
-
UztarTZEA AHALBIDETZEN ZION = uztarTZEKO AUKERA
EMATEN ZION
-
Egituratu = antolatu
-
Antzeman = nabaritu
-
AlzheimerrAK JOTAKO helduekin…; DepresioAK JOTAKO
pertsona batekin,…
-
BukatuTZAT EMAN = bukatuTZAT HARTU =
bukatuTZAT JO; tratamenduTZAT HARTU.
-
Onuragarria = mesedegarria //
kaltegarria
-
Frogatu = egiaztatu
-
AHOZKO ADIERAZPENA. Ziberbikoteak ( lehenengo
saioa). (Goizeko taldean, luzaroago
jardun dugu, 25 bat minutuz; arratsaldekoekin, asko jota, 15 minutuz). Beste
zaletasun Interneteko sare sozialetan ibiltzea da, esate baterako, txateatzen.
Honen harira, ziberbikoteei buruzko testua izango dute mintzagai: testua
laburtu baino, azpian dituzten puntuak jorratu behar izan dituzte binaka nahiz
hirunaka jarrita. Gaiaren gainean jardun dute,
euren iritzia emanez. Hasterako, hainbat
ohar egin dizkiet:
o
fidakaitza edo mesfidatia // fidakorra
o
bikotea //
bikotekidea
o
neskatan
/ mutiletan egitea = ligatzea
o
Aurreiritziak:
norbait edo zerbait ezagutu aurretik daukagun iritzia, “prejuicio”.
o
norekin + maitemindu
o
aurrez aurre ezagutzea
-
ETXERAKO
LANAK :
o
195. orrialdeko
2. ariketa, iraganeko NOR-NORK adizkiak lantzekoa.
o
Ziberbikoteei
buruzko testuan ELKAR guztiak azpimarra ditzatela.
o
Goizekoei kontzesiboak
lantzeko 21. orrialdeko 3. ariketa.
o
Bi taldeetan, 21. orrialdeko 4. ariketa
(kontzesiboak). Aukerakoa da, nahi duenak egin eta zuzen dezan. Aholkua: perpaus bakoitza ahalik eta forma
desberdin gehien erabiliz egin dezatela. Kontzesiboak lantzeko etxerako izango
duten azken ariketa da. Erantzunak banatu dizkiet.
o
Goizekoek ekar dezatela musikaterapiari buruzko ulermen
jarduera; arratsaldekoek, berriz, “kantu eta guzti” izenekoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina