36. eskola,
otsailaren 25 eta 26koa
-
NOR-NORK
iraganean: perpausak osatzeko ariketa, orainaldiko adizkiak iraganean jartzekoa
(nahi duenak adizki hauekin perpausak egin eta niri eman diezazkidala tarte bat
dudanean zuzentzeko) eta zuzendu beharreko esaldiak zuzendu.
o
Ohartarazi AGURTU aditza NOR-NORK
dela, pertsona bat osorik agurtzen delako (nik zu agurtu zaitut > zintudan)
baina, AGUR EGIN edo AGUR ESAN, nor-nori-nork
(nik zuri agur egin = agur esan dizut > nizun), KASU EGIN edo JARAMON EGIN
bezala (zuk niri kasu egin = jaramon egin didazu > zenidan).
-
MINTZA
JOKOA: NOR-NORK IRAGANA: Nik esaldi bat ipini diet
arbelean eta ikasleek, ondokoari NORK edo NOR – edo biak – aldaraziz, adizki
egokia txertatu behar izan dute esaldian. Ahozko jarduera hau gustura egiten dute eta nahiko ondo. Hurrengoan beste
saio bat egitekotan geratu gara.
-
Arratsaldeko taldean, zaletasunekin jarraituz, “Xendazaletasuna edo
mendi-ibiliak egitea: ibiltariaren dekalogoa” ulermen jarduera zuzendu dugu. Luzetxo jo du,
testuko hainbat hitz azaldu behar izan baititut. Aipamen berezia merezi izan
dute honako esaldiok: “etxolen nahiz aterpeen ateak”
eta “landareen nahiz fruituen bilketa”, NAHIZ hori ez baita kontzesiboa. Lehenik ere
agertuak zaizkigun arren, berriz gogorarazteak kalterik ez dielakoan egingo…
-
Hau
azaltzeko, Gramatika eta ariketak liburuko 242. orrialdeko E puntua
azaldu diet, hots, “nahiz” edo “zein” “eta”ren parekoak izan ohi direla eta
perpausa baino osagai txikiagoak (sintagmak...) elkartzeko erabiltzen direla.
Aukerakoa izaten dela bakarra erabili ala osagai bakoitzaren aurrean bana ipini,
eta bi sintagmak deklina daitezkeela, edo nahi izanez gero, bigarrena bakarrik,
lehenengoa mugagabean utzita. Hauen antzeko beste hainbat egitura arbeleratu
ditugu.
o
Ana ETA Gloria berandu iritsi dira.
o
(NAHIZ) Ana NAHIZ Gloria berandu
iritsi dira.
o
(ZEIN) Ana
ZEIN Gloria berandu iritsi dira.
o
HALA Ana, NOLA Gloria berandu
iritsi dira.
o
BAI Ana, BAI Gloria berandu
iritsi dira.
o
Ana EZ EZIK, Gloria ERE berandu iritsi da
(aditza B osagaiarekin komunztatua).
o
EZ
BAKARRIK Ana, Gloria ERE berandu iritsi da (aditza B osagaiarekin
komunztatua).
-
Arratsaldeko taldean, Pertsonaia ezkutua izeneko jarduera egiten jarraitu dute eta,
amaitutakoan, zuzendu egin dugu.
-
Goizeko taldean, Musikaterapia
izeneko ulermen jarduera
zuzentzen amaitu dutu, astiro, erantzun zuzenak eta okerrak behar bezala
argudiatuz eta hainbat ohar eginez.
-
Goizeko taldean, Kantu eta
guzti zuzentzen aritu gara (ez dugu amaitu; hurrengoan amaitzekotan geratu gara). Zaletasunen
artean musikarekin gabiltza. Lazkaoko apaizari, Koldo Intxaustiri, heavy metal
musika gustatzen zaiola esan genuen bere garaian, baina musika anitz dago
munduan. Bestelakoa da guztiz abesbatzek edo koruek egiten dutena, lasai eta
goxoagoa. Honen harira, “kantu eta guzti” close-testa zuzentzen jardun
dugu, beharrezko azalpenak emanez:
o Alde batetik, testuan ageri diren mugagabe ugariak
azpimarrarazi dizkiet ikasleei, mugagabearen erabileraz ohar daitezen: edozeini, zenbait hiri, hamabost
kontzertu, hainbeste hiritan, 29 haur kantarik, 13 orkesta kidek, 2
bakarlarik...
o GaldetuZ
GERO: testu
askotan agertu zaigu jada, baldintzazko hau. “galdeTZEN BADIOGU edo “galdeTUKO BAGENIO”ren parekoa.
o Kauzako kateatuak: gaztelaniaz ez bezala, euskaraz
kausazko bakoitzak eraman behar du bere marka. Ikasleen galdera, denek marka
bera eraman behar duten ala ez. Bi aukera: kausazko horiek maila berekoak
badira, bai: Aspirina bat hartuko dut, buruko mina BAITut eta hotzikarak
BAITitut. Kausazko bat bestearen kausazkoa baldin bada, berriz, hau da,
bata bestearen menpe baldin badago, ez: Aspirina bat hartuko dut, buruko
mina BAITut, atzo parranda egin nuELAKO.
o A zein B = A nahiz B =
Bai A, bai B = A ez ezik, B ere = A eta B.
(Nahiz) Arantza nahiz Amaia, atzean eserita daude.
(Zein) Arantza zein Amaia, atzean eserita daude.
Arantza eta Amaia atzean eserita
daude.
Bai Arantza, bai
Amaia, atzean eserita daude.
Arantza ez ezik, Amaiai ere atzean
eserita DAGO.
Ez bakarrik Arantza, Amaia ere atzean eserita DAGO.
Lehenengo osagaia, nahi bada deklina daiteke;
bigarrena, derrigorrez:
Kopia hauek Arantza(rentzat) NAHIZ AmaiaRENTZAT dira.
Kopia hauek Arantza(rentzat) ZEIN AmaiaRENTZAT dira.
o Hain dira isilak...ez bait- Ondoriozkoa. Datorren urtean
sakonduko duten arren, azaletik aukera desberdinen berri eman diet
HAIN ikasle azkarra da, azterketan oso emaitza ona
lortu du.
HAIN ikasle azkarra da, azterketan oso emaitza ona
lortu BAITu.
HAIN ikasle azkarra da, NON azterketan oso emaitza
ona lortu BAITu.
HAIN ikasle azkarra da, EZEN azterketan oso
emaitza ona lortu BAITu.
HAIN ikasle azkarra da, NON azterketan oso emaitza
ona lortu duEN.
HAIN ikasle azkarra da, EZEN azterketan oso
emaitza ona lortu duEN.
HAINBESTE diru dauka, nahi duen guztia erosten du.
HAINBESTE diru dauka, nahi duen guztia erosten
BAITu.
HAINBESTE diru dauka, NON nahi duen guztia erosten
BAITu.
HAINBESTE diru dauka, EZEN nahi duen guztia
erosten BAITu.
HAINBESTE diru dauka, NON nahi duen guztia erosten
duEN.
HAINBESTE diru dauka, EZEN nahi duen guztia
erosten duEN.
-
Arratsaldekoekin, AHOZKO ADIERAZPENA. Ziberbikoteak
( bigarren saioa) (30´) Beste zaletasun bat Interneteko sare sozialetan ibiltzea da, esate
baterako, txateatzen. Honen harira, ziberbikoteei eta sare sozialei (watsapp,
tweeter, facebook, twentu,…) buruzko testua izan dute mintzagai: horretarako,
azpian dituzten puntuak jorratu behar izan dituzte binaka nahiz hirunaka
jarrita. Gaiaren gainean jardun dute, euren iritzia
emanez.
-
Goizekoekin, AHOZKO ADIERAZPENA: Inauterietako bidaia antolatzen (25´).
-
ETXERAKO
LANAK:
o Goizekoek, “Euskal
Inauteria” izeneko testua osorik irakur dezatela –
bertan, Euskal Herriko toki desberdinetako inauterien deskribapena egiten da,
beraz, datorren asterako egokia delakoan eman diet - . Osorik irakurri ostean,
ikasle bakoitzak zati bat prestatu beharko du gainerako taldekideei ahoz
azaltzeko. Neuk adierazi diot bakoitzari zein atal prestatu behar duen.
o Goizekoei, idazlan bat bidali diet. Inaute-aste horretan gune horietako batera
joateko landetxea erreserbatu behar dute internet bidez. Horretarako, 80
hitzeko emaila eskatu diet. Neuk jasotzeko izanen da.
o
Goizekoei, Jon Arretxeren “Ostegunak” irakurliburua irakurtzen has daitezela.
o
Goizekoei, iraganeko NOR-NORK eta bizidunen deklinabidea
uztartzen dituen orrialde osagarria.
o
Goizekoei, beste zaletasun bat
bizikletaz ibiltzea da. Honen harira, “Bizikleta
etorkizunerako garraiobidea ote?” izeneko cloze-testa.
o
Goizekoei, Jokalari bakartien kluba izeneko
ulermen-jarduera, jokozaletasuna gaitzat duena.
o
Goizekoei, gogorarazi
kontzesiboen gaiari amaiera emateko, badutela aukerako ariketa bat: 21.
orrialdeko 4. ariketa, eurek egin eta zuzentzekoa. Gogorarazi diet esaldi
bakoitza kontzesibo modu guztiak erabiliz egitea komeni zaiela eta erantzunak
banatu nizkiela. Dena den, ariketa horri buruzko galderak noiznahi egin ahal
dizkidatela esan diet, ariketa hori ez baita egun jakin baterako, eurek
errepasatzeko baizik.
o Arratsaldekoei, Extreme izeneko ulermen-jarduera, mendiko bizikletan ibiltzeko zaletasunari
buruzkoa. Elkarrizketatik ateratako hainbat esaldi bertan txertatu behar
dituzte, soberan dauden bi distraktoreak saihestuta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina