32. eskola, otsailaren 11 eta 12koa
-
Kontzesiboen
berridazketak datozen orrien kopia bana eman diet ikasleei, eurek txukun-txukun
koadernoak ipin ditzaten.
-
Kontzesiboekin
jarraituz, arratsaldeko taldean, orria
(203 eta 205. orrialdeak) zuzendu dugu; goizekoan, berriz, E orriko 205. orrialdea eta Guretzat
zerua infernua da jarduerako azken hiru kontzesiboak (modu guztietara).
Zuzenketa astiro egin dugu,beharrezko azalpenak emanez. Besteak beste, honako hau gogorarazi diet:
-
Nik ikasturte amaierako azterketa GAINDITU
(partizipioa) NAHI DUT (subjektu
bakarra: nik nahi dut, nik gainditu).
-
Nik zuek ikasturte amaierako azterketa gaindiTZEA
(nominalizazioa) NAHI DUT (bi
subjektu: nik nahi dut, zuek gainditzea).
-
Nik NAHIAGO DUT hondartzara JOAN (partizipioa),
mendian ibili baino (subjektu
bakarra: nik nahiago dut, ni hondartzara joan)
-
Nik NAHIAGO DUT zuk bazkaria prestaTZEA (nominalizazioa),
ni oso sukaldari kaskarra naiz eta (bi subjkektu: nik nahiago dut, zuk prestatzea).
-
NOR-NORK
adizkia iraganean. 170 or. zuzendu dugu,
astiro, beharrezko azalpenak emanez. Honako esapide hau azaldu diet:
HOBERA
EGIN / OKERRERA EGIN.
Adib: Gaixoak
(nork) hobera egin zuenean, gela
arrunt batera igo zuten // 210. gelako
gaixoak (nork) okerrera egin du eta
larrialdietara jaitsi dute // Azkenaldian eguraldiak (zerk) nabarmen hobera egin du, baina iragarpenen
arabera, datorren asteburuan (eguraldiak) okerrera
egingo du.
-
Arratsaldeko taldean, Gramatika
eta ariketak liburuko 53. gaia
(160. or.) laburbildu ostean, 161. orrialdea zuzendu dugu (izenordain
bihurkariak: neure burua…). Honetaz
ohartarazi ditut:
o
ZERTAZ? = NORTAZ? BERE BURUAZ…
§ Barre egin
§ Beste egin = bere burua hil
§ Fidatu (NOREKIN fidatu ere ongi legoke)
-
Arratsaldeko
taldean, Kermanen Tresnak entzungaia zuzendu dugu.
-
Arratsaldeko
taldean, ENTZUNAREN
ULERMENA: Bidaia merkeak. Itemak behar bezala azaldu ostean,
hirutan entzun dugu entzungaia eta, ondoren, zuzendu egin dugu, behar bezala
argudiatuz.
-
AHOZKO ADIERAZPENA: Eliza gainbehera doa. Koldo Intxausti apaizak adierazi zuena oinarritzat harturik – Eliza zaharkitua
geratzen ari dela eta modernizatu beharra dagoela – erlijioen gainean jardun
dute solasean ikasleek. Goizeko taldean, 25-30 minutuz; arratsaldeko
taldean, 15 minutuz (hurrengoan
jarraitzekotan). Zeresan handia eman du gaiak.
-
Goizeko taldean, azterketa zuriko idazlanak zuzentzeko
irizpideen berri eman ondoren, idazlanok banatu dizkiet eurek klasean bertan
koadernora pasa ditzaten. Bien bitartean, ni mahaiz mahai ibili naiz euren zalantzak
argitzen. Luzea etxerako eman diet, baina niri itzultzekotan.
-
ETXERAKO
LANAK:
o
Egina
ez badute, 171. orrialdeko ariketa egin dezatela (nor-nork iragana)
o
Ekar
dezatela Musikaterapia, hurrengoan
zuzentzeko.
o
Perpaus
kontzesiboen berridazketa osagarriak; goizekoei, 203. orrialdeko kontzesiboak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina