19. eskola, abenduaren 1 eta 2koa
- Frantziako ongilea entzungaiarekin batera zetorren esaldiaren berridazketak zuzendu. Ongi
etorri zaigu BAINO EZ = BAIZIK EZ = BESTERIK EZ = BAKARRIK gogorarazteko
Gaur hamahiru ikasle BAINO EZ
dira etorri
Gaur hamahiru ikasle BAIZIK EZ
dira etorri
Gaur hamahiru ikasle BESTERIK
EZ da etorri
Gaur hamahiru ikasle BAKARRIK
etorri dira
- Arratsaldeko
taldean, “Puntu bidezko gidabaimena” zuzendu dugu. Testua irakurri ahala,
hitz-bankuko hitzak toki egokian txertatu behar zituzten ikasleek.
- AHOZKO
ADIERAZPENA I (30´inguru): “Puntu bidezko
gidabaimena edo puntukako gidabaimena”. Gai honetaz
jardun dute solasean. Horretarako:
o
Mintza-fitxan dauzkaten puntuak
irakurri eta azaldu dizkiet.
o
Iritzia azaltzeko ikusiak ditugun
egitura desberdinak errepasatu ditugu arbel digitalean jarrita (eurei kopia
bana eman diet).
Gogora ditzagun iritzia emateko egiturak
1.1
Nudismoa
lizunkeria dela uste dut.
Mantadunen lana oso gogorra dela uste dut.
Anek Joserekin bizi behar lukeela uste dut.
Abiadura-muga igo behar luketela uste dut.
1.2
Nire
ustez, nudismoa naturala da.
Nire ustez, mantadunei ez genieke CDrik erosi behar.
Nire ustez, Anek eta Josek bikote egokia osatzen
dute.
Nire ustez, bidegabea da radarrak nonahi
ipintzea.
1.3
Nire
ustetan, nudismoa naturala da.
Nire ustetan, jende askok erosten ditu CD piratak.
Nire ustetan, Anek eta Josek elkarrekin bizi behar
lukete.
Nire ustetan, puntukako gidabaimena neurri egokia
izan da.
1.4
Nudismoa
lizunkeria dela iruditzen
zait.
Etorkinek lan egiteko eskubidea dutela iruditzen zait
Anek eta Josek elkarrekin bizi behar luketela iruditzen zait.
Puntukako gidabaimena neurri desegokia izan dela iruditzen
zait.
1.5
Nire
iritziz, nudismoa lizunkeria da.
Nire iritziz udalek gogorrago jokatu behar lukete.
Nire iritziz, Anek Joserekin bizi behar luke.
Nire iritziz, edanda gidatzen dutenek puntu
guztiak kentzea merezi dute.
1.6
Ados
nago / Ez nago ados nudismoa egiTEAREKIN (ados egon + zerekin = norekin)
Ados nago / Ez nago ados mantadunei CDak erosTEAREKIN
Ados nago / Ez nago ados
Ane eta Jose elkarrekin biziTZEAREKIN
Ados nago / Ez nago ados mozkorrei puntu guztiak
kenTZEAREKIN
1.7
Nudismoaren / nudismoa
egiTEAREN alde /aurka
nago (zeren + alde / aurka egon)
Mantadunei CDak erosTEAREN alde / aurka nago
Ane eta Jose elkarrekin biziTZEAREN alde / aurka nago.
Radar mugikorrak
ezkutuan jarTZEAREN alde / aurka nago.
1.8
NIRETZAT
nudismoa naturala da.
o
Arbelean mintzarako lexiko
lagungarria ipini diet.
-
HIZTEGI LAGUNGARRIA :
-
Helegitea
aurkeztu : recurrir
-
Abiadura-muga
gainditu
-
Autoa
nire izenean dago
-
Arau-haustea :
infracción
-
Batez
ere = batik bat
-
Legezkoa
da / legez kanpokoa da
-
Bigarren
mailako errepideak / autopistak eta autobideak
-
Oinezkoa
-
Hirigunea
-
Radar
mugikorra / finkoa
-
Kartzela-zigorra
-
Isuna
-
Ibilbidea :
trayecto
-
20,
30, 40…120 km / orduko abiadura
-
Elbarrientzako
gunea edo aparkalekua
-
Diru
(-) isunak
-
Bihurgunea
> bihurgune arriskutsua
-
TAO
isunak
-
Egoiliarrentzako
aparkalekua : plaza de residentes
-
Norbait
(osorik) harrapatu : atropellar a alguien. Auto batek oinezko bat (nor)
harrapatu du.
-
Harrapatzea :
atropello
-
Hildakoak :
víctimas mortales / zaurituak
-
Onik
atera : salir ileso
-
Segurtasun
neurriak : medidas de seguridad (abs, esp, airbag…)
-
Trafiko-ikurra :
señal de tráfico
-
Biribilgunea :
rotonda (biribila+ gunea)
- “Auto-stopa: garraiobide
merkeena” testuan
borobildutako hitz, esapide eta egituren sinonimoen zuzenketa, beharrezko
azalpenak emanez, testua irakurri ahala.
- IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Kerman
auto-stopean. Auto-stopa mintzagai dugunez, honi
buruzko bideo pasarte bat ikusi dugu: Kerman da protagonista. Ikasleek birritan
ikusi eta hainbat ulermen galdera erantzun behar izan dituzte. Ikasbil.net orrian duzue. klikatu hemen.
- Bideo horretan agertu denez, honako hau azaldu diet :
Hotz, beldur, indar, pazientzia, gogo, desio,
abiadura, atzerapen, eskarmentu, inbidia… handia (asko).
Beraz, zenbateko + hotza, indarra, pazientzia, gogoa, desioa, inbidia, abiadura, atzerapena, eskarmentua… (zenbat
hotz, indar, gogo, abiadura…). Izan ere, ez dute adierazten kantitatea, intentsitatea baizik.
ZENBATEKO + hotza, ZENBATEKO
+ gogoa…
- Goizeko taldean, AHOZKO ADIERAZPENA II: Kerman
auto-stopa egiten. Ikusi berri dugun bideo-pasartearen transkribaketa eman diet eta bik
antzeztu bitartean, gainerako ikasleek belztutako esaldiak zehar-estilora pasa
behar izan dituzte, ahoz, beharrezko aldaketak eginez (erakusleak, hirugarren
pertsona, -ELA, -TZEKO ala –EN gehitzea…). Gaurkoan lehenengo agerraldia
egin dugu.
-
ETXERAKO
LANAK:
o Goizekoei, Kermanen
bideoaren transkribaketa, belztutako esaldiak zehar-estilora pasa ditzaten.
Lehenengo agerraldia bakarrik.
o
Kermanen
bideoaren fitxan datorren ariketa, ZENBAT / ZENBATEKOA bereizten dituena (fitxa hau ikasbil.net orrian duzue. Klikatu hemen).
o Autostop
egiten ari den emakumearen ulermen-jarduera : Emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, hiru gazte atxilotu dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina