20. eskola, abenduaren 3 eta 4koa
- Arratsaldeko
taldean: Kerman auto-stopean. Bideoa ikusi ahala erantzun beharrezko ulermen galderak zuzendu ditugu.
-
Honako hau gogorarazi diet:
- Hotz, beldur, indar, pazientzia, gogo,
desio, abiadura, atzerapen, inbidia, eskarmentu, ilusio… handia (asko).
-
Beraz,
zenbateko + hotza, indarra, pazientzia, gogoa, desioa, abiadura, ilusioa… (zenbat
hotz, indar, gogo, abiadura…)
-
Izan
ere, intentsitatea adierazten dute,
ez kantitatea.
-
Gai
hau sakontze aldera, Gramatika eta
ariketak I liburuko 90. orrialdea azaldu diet (29. gaia). Azaldu ahala,
arbelean honako eskema hau egin diet :
Izenak
|
Zenbakarriak (zenbatu daitezkeenak) :
« zenbat ? » « asko »
|
|
Zenbakaitzak (zenbatu ezin direnak)
|
Neurgarriak (zenbatu ez arren, neur daitezkeenak)
« zenbat ? » « asko »
|
|
Neurgaitzak (ezin direnak, ez zenbatu, ez neurtu)
« zenbateko… ? » « handia »
|
- Kermanen
bideo-pasartearen transkribaketarekin batera zetorren ariketa (Zenbat ?
vs. Zenbatekoa ?) zuzendu dugu.
- Goizeko taldean : Kerman auto-stopean: etxean joan den eguneko bideo-pasartearen
transkribaketako lehenengo agerraldia
zehar-estilora pasa behar zuten. Hau
zuzendu dugu, eszena bakoitza bi ikaslek antzeztu ahala. Ordena onargarria eta
hobestutako ordena aipatu ditugu.
-
Goizeko taldean : AHOZKO JARDUERA I: Kerman
auto-stopean. Bigarren eta hirugarren agerraldiak
antzeztu ditugu (lehenengoa joan den egunean antzeztu genuen). Bi ikaslek
antzeztu ahala, gainerako ikasleei adierazpen, agindu eta galdera horiek
zehar-estilora pasarazi dizkiet ahoz, beharrezko aldaketak eginez. Ariketa
aberasgarria da.
-
Arratsaldeko taldean : AHOZKO JARDUERA I: Kerman
auto-stopean. Ikusi
berri dugun bideo-pasartearen transkribaketa eman diet eta bik antzeztu
bitartean, gainerako ikasleek belztutako esaldiak zehar-estilora pasa behar
izan dituzte, ahoz, beharrezko aldaketak eginez (erakusleak, hirugarren
pertsona, -ELA, -TZEKO ala –EN gehitzea…). Lehenengo,
bigarren eta hirugarren agerraldiak antzeztu ditugu. Bi ikaslek antzeztu ahala,
gainerako ikasleei adierazpen, agindu eta galdera horiek zehar-estilora
pasarazi dizkiet ahoz. Ariketa aberasgarria da.
-
AHOZKO ADIERAZPENA II (25´) Autostopa. Hirunaka, mintzagai dituzten puntuak garatu behar
izan dituzte ahoz. Saia bitez ikusiak ditugun egiturak (iritzia eman eta
eskatzekoak) erabiltzen.
HIZTEGI LAGUNGARRIA:
·
Elkartasun(ik) eza: falta de
solidaridad
·
Fidakaitza = mesfidatia naiz:
desconfiado
·
Jokaera = jokabidea:
comportamiento
·
Aurreztu: ahorrar
·
Kutsadura: contaminación
·
Hedabideak = komunikabideak:
medios de comunicación
-
Auto-stopari
dagokionez, bidaiatzeko modua izan arren, bere arriskuak ere badituela adierazi
diet. Honekin duen loturagatik, Emakume bati sexu erasoa egitea egotzita,
hiru gazte atxilotu dituzte” izeneko
ulermen jarduera zuzendu dugu (klasean ere egin liteke). Zuzendu ahala, honako
ohar hauek egin dizkiet:
o Sexu erasoak egin zizkioteLAKOAN (zizkiotelako ustean, zizkiotela pentsatuz).
Adib.: Bihar ere hotz egingo duELAKOAN NAGO (duela uste dut). Adiera,
bederen, uler dezatela. Iritzia adierazteko erabiltzen dela azpimarratu diet
eta datorren urtean sakonduko dugula.
o Autostop egiten ari zeLA(RIK). Denbora adierazten du, baina
puntukaria da; beraz, edo ARIrekin erabiliko dugu, edo aditz trinko batekin: dutxatzen
ari nintzela, deitu zenuen; sofan
nengoela, txirrina jo zuten;
eskolara nentorrela /nindoala istripua izan nuen.
Arratsaldeko taldean honaino iritsi gara.
o Ostean = ondoren
o Ustezko hiltzailea, ustezko erasotzailea, ustezko bortxatzailea,
ustezko etakidea, ustezko bahitzailea, ustezko iruzurgilea…
o Jakinarazi = jakitera eman = adierazi (eskutitz formaletarako egokia, aberatsa baita).
Gutun honen
bidez, jakinarazi nahi nizuke
erositako telebista hondatuta dagoela.
o –TZEKO prest egon:
Ni prest nago
zurekin afalTZEKO.
o NOREN HITZETAN = NOREN ESANETAN = NORK DIOENEZ. Adib: Trafiko zuzendariAREN HITZETAN, abiadura-muga jaitsiko
da; Trafiko zuzendariAREN ESANETAN,
abiadura-muga jaitsiko da; Trafiko zuzendariAK DIOENEZ, abiadura-muga jaitsiko da
Irungo alkateAREN ESANETAN, zergak jaitsiko dira =
Irungo alkateAREN HITZETAN, zergak
jaitsiko dira Irungo alkateAK (nork) DIOENEZ, zergak jaitsiko
dira. (* Irungo alkartearen arabera).
o Abian jarri = martxan jarri
o EKIN = HASI.
Baina ZERI kasua eskatzen du. Adib.:
Ekin lanari! (zeri) = Hasi lanean! (zertan). Euskara ikasTEARI (ZERI) EKIN DIOT Irungo HEOean = Euskara ikasTEN (zertan) HASI NAIZ Irungo
HEOean.
Goizetan yoga
egiTEN HASI NAIZ = goizetan yoga egiTEARI
EKIN DIOT.
o Eginbideak = izapideak =
tramiteak
-
ETXERAKO LANAK:
o
Goizekoek: Kerman auto-stopean. Bigarren eta hirugarren agerraldiak zehar-estilora pasa ditzatela. Arratsaldekoek, hirurak.
o Gramatika eta ariketak I liburuko 90. orrialdea irakur dezatela eta 91. orrialdeko ariketak egin
ditzatela. Gelan zuzentzekotan.
o Lokailuei buruzko teoria irakur
dezatela, euren testugintzan kohesioa
hobetze aldera (ez dago blogean; gelan izango duzu aleren bat soberan).
o
Zaletasunen
gaiari heltzera goaz eta ikusiko dugun lehen zaletasuna bidaiatzea izango da.
Horren harira, Begoña Lujanbiori egindako elkarrizketa: “Begoña Lujanbio: Oporretako
datak jakin bezain pronto komeni da bidaia-agentziara joatea” testua irakurri eta galdera-erantzunak pareka ditzatela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina