2014/12/16

Tarteko Mailako 22. eskola, abenduaren 11 eta 15ekoa



22.      eskola, abenduaren 11 eta 15ekoa

-   NOR-NORI aditza iraganean: 122. orrialde osagarrian zalantzarik izan duten galdetu. Eurek zuzentzekoa zen. Ohar bitez 9. esaldian duten nominalizazioaz, honek singularra baitu eskakizun, nahiz eta objektua pluralean egon, ekintza bakarra delako. Beste adibide bat: Niri beldurrezko filmak gustatzen ZAIZKIT; niri beldurrezko filmak ikusTEA gustatzen ZAIT.

-   AHOZKO JARDUERA: nor-nori aditza iraganean. 209. orrialdeko 2. ariketa ahoz egin dugu, gurpilean, pertsonak eta objektua – singularrra nahiz plurala – aldaraziz.
-     LOKAILUAK: azalpen teorikoa, lokailu eta testu antolatzaile nagusiak ezagut ditzaten. Izan ere, euren ekoizpenetan – idatzian nahiz ahozkoan – ideiak eta paragrafoak elkarrekin lotzeko kohesio elementuak erabili beharra daukate. Arreta berezia ipini diet ondoriozkoen eta kausazkoen arteko aldean:

o   Jertsea erantzi dut; izan ere, bero handia egiten du = jertsea erantzi dut, zeren bero handia egiten du

o   Bero handia egiten du; beraz = hortaz = horregatik = hori dela eta = ondorioz = horren ondorioz, jertsea erantzi dut.

-       Bidaien zaletasunari bete-betean heldu diogu. Hasteko,“Begoña Lujanbio: Oporretako datak jakin bezain pronto komeni da bidaia-agentziara joatea”  ulermen jarduera zuzendu dugu. Bertan, Hernani Bidaiak bidaia-agenzian lan egiten duen Begoña Lujanbiori egindako galderak eta erantzunak parekatu behar zituzten ikasleek.. Bide batez, beltxez dauden hitz eta egituren azalpena egin diet, horrek zuzenketa luzatu duen arren.
-          AHOZKO ADIERAZPENA (25´). Adi ibili, bidaiari I. Ikasleek euren artean aipagai izan dituzte hainbat herrialdetako ohitura bitxiak. Horretaz jardun dute solasean, binaka jarrita. Batek, Afrika eta Amerikako hainbat usadio kontatu dizkio besteari eta honek, Asia, Europa nahiz Ozeaniako hainbat ohitura.
-          ETXERAKO LANAK
o   Aukerako etxerako lana: 211. orrialdeko 3. ariketa (iraganeko nor-nori adizkiekin egin beharreko itzulpenak). Erantzunak banatu  dizkiet.
o   Herrialde exotikoetara arriskurik gabe bidaiatzeko aholkuak izeneko ulermen-jarduera.
o   Lokailuekin hutsuneak betetzeko 33 esaldi.
o   Zehar-estiloa errepasatzeko ariketa: Zehar-estiloa errepasatuz…
o   Goizeko taldean: Olentzerori buruzko bi testu, mintzarako presta ditzaten: Olentzero eta Olentzeroren baserritik paseotxo bat  testuak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina