23.
eskola, abenduaren 16 eta 17koa
- Arratsaldeko taldean: Zehar-estiloa
errepasatze aldera izeneko ariketa analitikoa zuzendu, beharrezko
azalpenak emanez.
- Lokailuen
ariketa analitikoa (33 esaldi, lokailu egokiekin osa zitzaten) zuzendu dugu
astiro, beharrezko azalpenak emanez.
- 211.
orrialdeko 3. ariketan (nor-nori erabiliz egin beharreko itzulpenak)
zalantzarik izan duten galdetu, eta izan badute, izan dituzten zalantzak argitu.
- Itzulpen
batean, “axola izan” aditza agertu da. Ikasle baten zalantza honako hau zen: ea
ez duen –tzen forma hartzen (“axolatzen”).
Horri erantzunez, zera azaldu behar
izan dut. Aditz esapide bat dela, nahi izan, behar izan, ahal izan, ezin izan,
balio izan, bizi izan, merezi izan, inporta izan, komeni izan, ari izan… bezalakoa eta, beraz, ez duela –tzen
hartzen.
Aditz hauekin denbora desberdinetan
ekintzak nola adierazten diren azaldu diet, azken eskutitzean askok ez baitute “izaten” erabili ohiturazko ekintza
adierazteko.
Adib. “ herri honetako biztanleek egunero 20 kilometro egin behar IZATEN dituzte ur bila joateko”; Hemen,
ura da arazo nagusia. Ibaira joan behar IZATEN
dute ur bila”; “Gure Gobernuz Kanpoko Erakundeak lan asko egin behar IZATEN du, eta maitasun handia (asko)
eman behar IZATEN diegu hemengo
haurrei”; “Komuna behar dudanean, beste txabola batera joan behar IZATEN dut, nire txabola barruan ez
baitago komunik”.
·
Ur bila joan behar
dut (tengo que ir)
·
Ur bila joan behar
izan dut (ekintza amaitua dago,
baina gaur: he tenido que ir)
·
Ur bila joan behar
izaten dut (normalean, beti, egunero,…: suelo tener que ir)
·
Ur bila joan beharko
= behar izango dut (geroaldia:
tendré que ir)
·
Ur bila joan behar
nuen, baina ez nintzen joan
(lehenaldian, ekintza amaitugabea denean edo amaitu zen ala ez ez dakigunean:
tenía que ir)
·
Ur bila joan behar
izan nuen (lehenaldian, ekintza
amaitua: tuve que ir)
·
Ur bila joan behar
izaten nuen (lehenaldian, ohiturazko ekintza, behin baino gehiagotan
gertatzen zena: solía tener que ir)
·
Ur bila joan beharko
= behar izango nuen (iba a tener que ir)
- IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Bidaien gaiari buruz ari garenez, “Islandia, hotzean bero” izeneko bideo-pasartea ikusi dugu hiru aldiz.
Horretarako, lehenik esaldiak irakurri ditugu. Ikasleek adierazpen horiek
egiazkoak diren ala ez erantzun behar izan dute. Ondoren, zuzendu egin dugu,
beharrezko azalpenak emanez. Nahi izanez gero, zuzendu ostean, berriz jar
dakieki bideoa, erantzunak egiazta
ditzaten eta goza dezaten.
- NOR-NORK
orainaldian: eskema banatu diet eta eskema nola egituratuta dagoen azaldu diet.
Horretarako, arbel digitalean eskema
jarri dugu eta eskema horren egituraz ohartarazi ditut, hau da, hasieran NOR
pertsona markak datozela eta amaieran, berriz, NORK pertsona markak. Jarraian,
eskemarekin batera dituzten oharrak azaldu dizkiet, azalpena osatze aldera. Ondoren,
Gramatika eta ariketak liburuko 34. orrialdean duten taula ikusarazi
diet. Bertan dituzte eskema horrekin atera daitezkeen konbinazio guztiak.
Jarraian, eskemaren azpialdean dituzten oharren berri eman diet. Azkenik,
bakoitzari konbinazio bat eskatu diot, arbeleko eskema baliatuz, egin dezan.
Honela ohartu ahal izan dira, esaterako, HAIEK ZU eta HARK ZUEK konbinazioak
berdinak direla eta HAIEK ZUEK adizkiak –tete- duela.
- Goizeko tadean: AHOZKO ADIERAZPENA (15´): Olentzero eta Olentzeroren
baserritik paseotxo bat testuak laburbildu dizkiote elkarri ahoz.
-
ETXERAKO
LANAK:
o Islandiari
buruzko ulermen jarduera, hitz bankuko antolatzaile eta lokailuekin osatu beharrekoa.
o
NOR-NORK
orainaldia: Jonen esaldietan txerta dezatela aditza.
o
Arratsaldeko taldean: Olentzerori buruzko bi testu, mintzarako presta ditzaten: Olentzero eta Olentzeroren baserritik paseotxo bat testuak.
o
Goizeko taldean: Eguberrietako txostena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina