2014/12/12

Tarteko Mailako 21. eskola, abenduaren 9 eta 10ekoa



21.      eskola, abenduaren 9 eta 10ekoa (arratsaldeko taldea aurrera pasatu da)

-          Kausazko perpausak: Haurrak Galdezka ariketaren kopiak banatu dizkiet, hots, euren ekoizpena, neuk arbel digitealean idatzi nuena.

-     Arratsaldeko taldean: amaitu zuzentzen auto-stopa egiten ari zen emakumearena, Emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, hiru gazte atxilotu dituzte”  izeneko ulermen jarduera. Oharrak:

o   Ostean = ondoren

o   Ustezko hiltzailea, ustezko erasotzailea, ustezko bortxatzailea, ustezko etakidea, ustezko bahitzailea, ustezko iruzurgilea

o   Jakinarazi = jakitera eman = adierazi  (eskutitz formaletarako egokia, aberatsa baita).
Londresen nagoela jakitera eman nahi dizut = jakinarazi nahi dizut
Gutun honen bidez, jakinarazi nahi nizuke erositako telebista hondatuta dagoela.

o   –TZEKO prest egon:
Ni prest nago zurekin afalTZEKO.

o   NOREN HITZETAN = NOREN ESANETAN = NORK DIOENEZ. Adib: Trafiko zuzendariAREN HITZETAN, abiadura-muga jaitsiko da; Trafiko zuzendariAREN ESANETAN, abiadura-muga jaitsiko da; Trafiko zuzendariAK DIOENEZ, abiadura-muga jaitsiko da
Irungo alkateAREN ESANETAN, zergak jaitsiko dira = Irungo alkateAREN HITZETAN, zergak jaitsiko dira  Irungo alkateAK (nork) DIOENEZ, zergak jaitsiko dira. (* Irungo alkartearen arabera).

o   Abian jarri = martxan jarri

o   EKIN = HASI. Baina ZERI kasua eskatzen du. Adib.: Ekin lanari! (zeri) = Hasi lanean! (zertan). Euskara ikasTEARI (ZERI) EKIN DIOT Irungo HEOean = Euskara ikasTEN (zertan) HASI NAIZ Irungo HEOean.
Goizetan yoga egiTEN HASI NAIZ = goizetan yoga egiTEARI EKIN DIOT.

o   Eginbideak = izapideak =  tramiteak
o   Leporatu = egotzi = errua bota

-          Zehar-estiloa: Kerman auto-stopean. Arratsaldeko taldean,  1., 2. eta 3. agerraldiak – ikasleek zehar-estilora pasa dituztenak – zuzendu ditugu. Goizeko taldean, 2. eta 3.a.
-     Gramatika eta ariketak I  liburuko 91. orrialdeko ariketak zuzendu ditugu. Zuzenketari ekin aurretik, joan den eguneko eskema baliatuz, izen zenbakarri, zenbakaitz, neurgarri eta neurgaitzen arteko aldea gogorarazi diet.

1.            GAIA: “Ni bidaiaZALEA naiz”. Zaletasunak

- HIZKUNTZA FUNTZIOA: gustuez galdetzen, zerbait gustukoa dugula edo ez dugula adierazten eta gorrotoa adierazten azaldu diet. Horretarako, egitura desberdinak arbel digitalean ipini eta komentatu egin ditugu. Eurei kopia bana eman diet. Ohartarazi ditut behin eta berriro, gustuez ari garenean, -TZEA nominalizazioa daramatela egitura horiek eta nominalizazio horrek ezinbestean aditza singularrean eskatzen duela. Nominalizazio bat baino gehiago ditugunean ere, singularra erabiliko dugu, nominalizazioak ez baitira pilatzen edo metatzen.
- AHOZKO ADIERAZPENA I : gustuez galdetzeko eta gustuak nahiz gorrotoak adierazteko egitura desberdinak ikusi ahala, ikasleek ahoz esaldiak egin dituzte egitura horietako bakoitza erabiliz (nominalizazioekin egin ditugu esaldi gehienak).
-     AHOZKO ADIERAZPENA II: orria banatu ondoren, binaka, elkarri hor dituzten gauzak egitea atsegin duten, ez duten atsegin ala gorroto duten  galdetu eta erantzun behar izan diote, ikusi berri ditugun egiturak baliatuz. 

-          Auto-ilaretan egoteak (zerk) neure onetik ateratzen nau (sacar de mis casillas); denbora galtzeak (zerk)  neure onetik ateratzen nau; jendea hitzordura berandu iristeak (zerk) neure onetik ateratzen nau.
-          Umeek neure onetik ateratzen naute (idem)

-          Gogoratu gustuak nola adierazten diren:
o   Niri beldurrezko filmak ikusTEA gustatzen ZAIT.
o   Horretan oinarrituta, NOR-NORI iragana aipatu, honako adibideon bidez:
o  Niri txikitan “El Coche Fantastico” gustatzen ZITZAIDAN.
o    Niri txikitan petisuisAK gustatzen ZITZAIZKIDAN
o Niri txikitan petisuisAK jaTEA gustatzen ZITZAIDAN
-     Goizeko taldean: Abiapuntutzat esaldiok harturik, eta nominalizazioek aditza singularrean daramatela gogorarazi ondoren, 209. orrialdeko 2. ariketa (iraganeko NOR-NORI adizkiak) egin dugu ahoz gurpilean, esaldien aldaerak eginez, hots, pertsonak eta objektuak (sing. / pl.) aldaraziz, ikasleek adizki egokia txerta zezaten. Esaldi batzuk egin ditugu eta gainerakoak hurrengoan egitekotan geratu gara.
-          ETXERAKO LANAK:
o   Lanbideen gaiari amaiera emateko, aukerako bideoa: “Gorrotxategi txokolategilea” blogean daukate (bideoa, galdera orria eta erantzun orria)
o   Bidaiatzeko aholkuak. Alde batetik, hutsuneak bete behar dituzte, hitz bankuko hitz egokiak txertatuz eta, bestetik, a / b / c artean zuzena aukeratu behar dute.
o   NOR-NORI iraganean: 122. orrialde osagarria. Erantzun eta guzti dute, eurek zuzen dezaten (ez dago blogean).
o   Adi ibili bidaiari presta dezatela mintzarako. Binaka.
o   Ekar dezatela lokailuen teoria
o   Ekar dezatela Begoña Lujanbioren jarduera.
o   Idazlana: lagun minarentzako emaila (astebeteko epea).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina