2015/02/25

Tarteko Mailako 34. eskola, otsailaren 24 eta 25ekoa



34.  eskola, otsailaren 24 eta 25ekoa

-       Arratsaldeko taldean: Bidaiatzeko zaletasunari jarraiki, “Bidaia gazteak” izeneko cloze-testa zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
-    Goizeko taldean: Bidaien zaletasunari helduta,  “Kamioi zahar batean Hego Afrikan barrena” close-testa zuzendu dugu, beharrezko azalpenak eta oharrak eginez, besteak beste:

2015/02/24

Bestelako inauteriak

Perpaus kontzesiboak lantzen

Iraganeko NOR-NORK aditzaren eskema

Euskal Herriko Inauteriak

Tarteko Maila: Inauterietarako bidaia antolatzen

Tarteko Mailako 33. eskola, otsailaren 12 eta 23koa



33.  eskola, otsailaren 12 eta 23koa

-          Arratsaldeko taldean: Agate Deuna izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Jarduera honetan, hainbat esaldi txertatu behar  izan dituzte ikasleek testuan. Atzealdeko orrialdean, Santa Ageda koplak dituzte.

2015/02/12

Tarteko Mailako 32. eskola, otsailaren 10 eta 11koa


32. eskola, otsailaren 10 eta 11koa

-         AHOZKO SAIOA: nor-nori-nork orainaldian. Ahoz jardun dugu esaldietan adizki egokia txertatzen. Nik pertsonak aldarazi dizkiet, adizki hauen erabileran treba daitezen.

2015/02/10

Tarteko Maila: Hegaldi merkeak

Tarteko Mailako 31. eskola, otsailaren 5 eta 9koa


31. eskola, otsailaren 5 eta 9koa

-      Arratsaldeko taldean : Ebakuntza estetikoa. Lokailuak lantzeko berariazko gutuna zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.

Inauteriak ate-joka!

Tarteko Maila nahiz Maila Aurreratua: Denboralea denean, kontuz gidatu

Ikasleok: badirudi joan den asteko denboralea joana dela, baina batek daki noiz helduko zaigun hurrengoa. Badakizue eguraldiak laguntzen ez duenean, autoz ibiltzea oso arriskutsua izan litekeela eta istripuak ugaritzea ohikoa izaten dela. Hori dela eta, adituek bi gomendio emango dizkizuete honako bideo-pasarte honetan. Entzun arretaz.

2015/02/09

Maila Aurreratua: irakurgaiak

Ikasleok, datorren egunerako irakurri eta mintzarako prestatu beharreko testuak Berria egunkarian argitaratu ziren joan den astean. Izenburuen gainean klikatzen baduzue, zuzenean joan ahal izango zarete albiste horietara, esteken edo loturen bidez: Eremu Euskalduna makaltzen.           Geratzeko etorri da elurra


Maila Aurreratua: Iraganeko baldintza edo irreala

Maila Aurreratua: Zer egingo zenuke...?

Maila Aurreratua: gaztelaniazko pasiboak eragin dezakeen erdarakada saihestu nahian

Maila Aurreratua: Urriaren 20ko albisteak

Maila Aurreratua: Urriaren 20 albistegia entzungai

2015/02/04

Maleta prestatzen

Agate Deuna

Tarteko Mailako 30. eskola, urtarrilaren 27 eta otsailaren 4koa


30. eskola, urtarrilaren 27 eta otsailaren 4koa

-  Goizeko taldean : Ebakuntza estetikoa. Lokailuak lantzeko berariazko gutuna zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
-   Goizeko taldean : Gaur, otsailak 4, Santa Ageda bezpera dela-eta, aitzakia horrekin, santu honi buruzko ulermen jarduera banatu diet. Jarduera honetan, hainbat esaldi txertatu behar  izan dituzte ikasleek testuan. Atzealdeko orrialdean, Santa Ageda koplak dituzte. Klasean egiteko astia utzi diet eta zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak emanez.