2015/02/04

Tarteko Mailako 30. eskola, urtarrilaren 27 eta otsailaren 4koa


30. eskola, urtarrilaren 27 eta otsailaren 4koa

-  Goizeko taldean : Ebakuntza estetikoa. Lokailuak lantzeko berariazko gutuna zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
-   Goizeko taldean : Gaur, otsailak 4, Santa Ageda bezpera dela-eta, aitzakia horrekin, santu honi buruzko ulermen jarduera banatu diet. Jarduera honetan, hainbat esaldi txertatu behar  izan dituzte ikasleek testuan. Atzealdeko orrialdean, Santa Ageda koplak dituzte. Klasean egiteko astia utzi diet eta zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak emanez.

-    ENTZUNAREN ULERMENA: Maleta prestatzen. Bidaien gaia lantzen ari garenez, bidaiatzean maleta prestatzea ezinbestekoa dela eta, horri buruzko entzungaia entzun dugu. Laia Varela moda-adituak maleta egiteko aholkuak emango dizkigu entzungai honetan.  Bizpahiru aldiz entzun ondoren, jarduera zuzendu dugu.
-    6. itemean esaldi bat berridatzi behar izan dute ikasleek (horretarako astia utzi diet eta, ondoren, arbelean zuzendu dugu).
o   Praka luzeak eraman behar dira beti, NAHIZ ETA uda izan.
o   Praka luzeak eraman behar dira beti, uda IZAN ARREN = uda dEN ARREN.
o   Praka luzeak eraman behar dira beti, uda BAda ERE.
o   Praka luzeak eraman behar dira beti, uda izanAGATIK (ERE).
-       Honek ataka ireki die perpaus kontzesiboei eta, beraz, PERPAUS KONTZESIBOEN AZALPENA egin diet, neure apunteak baliatuz (eurek etxean irakurriak izan behar dituzte). Ulertu dutela dirudi, ariketekin ikusiko.
o    Nahiz eta... partizipioa
o   Nahiz eta... aditz jokatua + -en
o   Partizipioa... arren
o   Aditz jokatua + -en ... arren
o   Ba- + aditz jokatua... ere
o   -Ta/da... ere (-rik...ere)
-          Laburbiltzeko, honako taula hau arbeleratu diet:
    1. Nekatuta EGON ARREN, klasea ematen jarraituko dut.
    2. Nekatuta nagoEN ARREN, klasea ematen jarraituko dut.
    3. NAHIZ ETA nekatuta EGON, klasea ematen jarraituko dut.
    4. NAHIZ ETA nekatuta nagoEN, klasea ematen jarraituko dut.
    5. Nekatuta BAnago ERE, klasea ematen jarraituko dut.
    6. Nekatuta egonDA ERE, klasea ematen jarraituko dut.
    7. Nekatuta egonIK ERE, klasea ematen jarraituko dut.
    8. Nekatuta egonAGATIK (ERE), klasea ematen jarraituko dut.
-    Goizeko taldean: NOR-NORI-NORK orainaldian. Jonen esaldiak ahoz osatu ditugu, gurpilean. Gaurkoa bigarren saioa izan da. Dena den, nik pertsonak aldarazi dizkiet, erraztasuna lortze aldera. Beraz, ariketa askoz gehiago luzatu dugu, baina merezi izan du. Hurrengoan amaitzekotan geratu gara.
-          Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Oporretarako maleta egiten (30¨) Hirunaka bilduta, oporretarako maleta egiterakoan zer den oinarrizkoa edo behar-beharrezkoa eta zer ez eztabaidatzen jardun dute ahoz.
-       Arratsaldeko taldean: Joan den egunean mintzagai izan zuten testuko hirugarren kasuan, autokarabana hartuta oporrak igarotzen dituen gizon bat ageri zaigu. Horrekin duen loturagatik, Autokarabana, ibilgailu “eroso” hori izeneko ulermen-jarduera emanarazi diet ikasleei, galderak eta erantzunak uztartzekoa, distraktoreak saihestuz. Gelan egin eta zuzendu dugu.
-          ETXERAKO LANAK:
o   Perpaus kontzesiboekin egin beharreko berridazketak (2-7).
o   Ekar dezatela Kamioi zahar batean Hego Afrikan barrena
o   Arratsaldekoei: Ebakuntza estetikoa, lokailuekin osatzeko testua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina