34. eskola, otsailaren 24 eta 25ekoa
- Arratsaldeko taldean: Bidaiatzeko
zaletasunari jarraiki, “Bidaia gazteak”
izeneko cloze-testa zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
- Goizeko
taldean: Bidaien zaletasunari helduta, “Kamioi
zahar batean Hego Afrikan barrena” close-testa zuzendu dugu, beharrezko
azalpenak eta oharrak eginez, besteak beste:
- Hego AfrikaN BARRENA = Hego AfrikaN ZEHAR (Hego Afrikatik).
Paseo bat eman dut Hendaiako hondartzaN
BARRENA = hondartzaN ZEHAR (hondartzatik). Mozorroak dabiltza Tolosako kaleETAN BARRENA = kaleETAN ZEHAR (kaleetatik).
- egokitu
= suertatu = tokatu + nor-nori:
zitzaidan…
- alajaina!
(“caramba”). Gaur dotore etorri zara,
alajaina!
-
ibilera: ibiltzeko era edo modua (orrazkera, janzkera, hizkera, izaera…)
-TZAT ukan / eduki / hartu /jo
(hala dela pentsatu. Adib.:
tontotzat hartu dute = daukate: tontoa
dela uste dute). Nik hau
garrantzitsuTZAT hartzen dut: uste dut garrantzitsua dela.
-
-ENETAKOA(K)
- Donostia hiri paregabea da,
ikusgarria da.
- Aktore hori miresgarria da.
- Gure
artean ongi konpontzen gara >
gure arteKO + izena (harremana,
hizkuntza, maitasuna, pasioa, adiskidetasuna…)
Arropa eguraldiaren arabera
aukeratu behar da > eguraldiaren araberaKO
arropa (izena) sartu behar da maletan.
Gaur ekonomiari buruz
hitz egingo dugu > Ekonomiari buruzKO
+ izena (artikulua, erreportaia, dokumentala…)
- Horrela
deitzen ZAIO / DIOTE barbakoa afrikarrARI (“dio”k sujetua eskatuko luke).
Ospitalera iristen zarenean, zure datu pertsonalak
eskatuko DIZKIZUTE (eskatuko dizkizu medikuak, erizainak…)
Aireportuan maletak ireki DIZKIGUTE (ireki dizkigu
poliziak)
- Klase honek 125 minutu irauten du
(sing.)
- Nik (nork) gaua (zer) eman = igaro = pasa(tu) = egin DUT ///
Ni (nor) gauean
(noiz) egon NAIZ
Adib. Mikelek bere ama gaixorik du ospitalean eta gaua
(zer) bertan eman = igaro = pasa(tu) du / … eta gauean (noiz) bertan egon da
ama zaintzen.
Modu berean: Mikelek egun osoa (zer) lantokian
igarotzen = pasatzen = egiten = ematen du / Mikel egun osoaN (noiz)
lantokian egoten da.
- INOIZ = NOIZBAIT baiezko esaldietan (ezezkoa izateko EZ partikula behar
du). Inoiz (=noizbait) pentsatu dut
lanbide hau uztea eta Nafarroan landetxe bat zabaltzea / Inoiz ez dut pentsatu
hori egiterik.
-
BAgenuen ERE: genuen ARREN (kontzesiboa).
-
berriketa = hizketaldi = solasaldi
- ordu
txikiak arte. Adib.:
Ordu txikitan etxeratu zaigu semea.
- inguratu. Bi esanahi ditu.
Testuinguru honetan “hurbildu, gerturatu” esan nahi du. Adib. Txakur bat inguratu zait usnaka. Beste
esanahia: Etsaiek gaztelua inguratu
zuten.
-
Ugariak dira “kokerbooms” izenekoak
(izeneko zuhaixkak) = izena dutenak ( izena duten zuhaixkak).
Tin-tinek
txakur bat zeukan, Milu izeneko txakurra > Milu
izenekoa = Milu izena zuena.
- HAIN /
BEZAIN. BEZAIN bi terminoren arteko konparazioa egiteko erabiltzen da.
- traidore SAMARRA = NAHIKO
traidorea (pixka bat traidorea) (pixka
bat zaila) : NAHIKO zaila = zail SAMARRA.
- hondoratu = urperatu
- ONGARRIA : baratzan botatzen
zaie barazkiei (abono).
- ONGILEA : ona egiten duena.
- ONDASUNA = ABERASTASUNA
(bien, riqueza).
- harean = hondarretan >
hondartza , hareatza
-
behinena = garrantzitsuena
-
sarritan = maiz = askotan
-
zenbait + MUGAGABEA
- Nondik
+ gertu = Nondik hurbil
-
adierazgarri = ezaugarri = bereizgarri
-
diraute = irauten dute = jarraitzen dute
- -TZEKO
IRRIKITAN NAGO (ikasle bakoitzak ahoz adibide bat bota du, zertarako irrikitan
dagoen adieraziz).
Hamaikak joTZEKO irrikiTAN NAGO. Oporrak harTZEKO
IRRIKITAN NAGO.
Zu ikusteko
eta besarkatzeko irrikitan nago (= zu ikusteko eta besarkatzeko gogo handia
daukat) (gogo asko)
- Zimbawe eta
Zambia artean daudEN ur-jauziak >
Zimbawe eta Zambia artean daudENAK.
- OSTADARRA edo ORTZADARRA edo ERROMAKO ZUBIA. --- - Ortzea :
zerua.
- Eragin = sorrarazi
Gaur euriak
(nork) istripu asko eragin ditu = istripu asko sorrarazi ditu.
- ilargi
betea = ilbetea / ilberria / ilgora / ilbera (ilargiaren lau faseak)
-
Arratsaldeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: “Bestelako inauteriak”: igaro berri ditugun inauterien
aitzakian, bitan entzun dugu entzungaia eta ikasleek herri bakoitzeko
inauteriak inauteri horietako pertsonaia nagusi, ohitura, etab.ekin lotu behar
izan dituzte. Ondoren, zuzendu egin dugu
eta interneten ikusi ditugu pertsonaia berezi horiek.
-
AHOZKO ADIERAZPENA: Euskal Herriko
Inauteriak (25-30´) Inauteriez
aritu gara solasean. Aurrez esan bezala, ikasleak taldeka bildu dira eta Euskal Inauteria izeneko testua oinarritzat harturik, ikasle
bakoitzak prestatu duen zatia azaldu die taldekideei. Adibidez, ikasle batek
Gipuzkoan inauteriak nola ospatzen diren azaldu die taldekideei; beste
taldekide batek, berriz, Nafarroako hainbat herritako ohituren berri eman die;
hirugarren batek Markitos izan du mintzagai…Honela, herri desberdinetako inaute-ohituren
berri izan dute denek, elkarri emandako informazioari esker.
- Goizeko taldean: Azterketa
zuriko idazlan laburrak banatu dizkiet. Lehenik, idazlanok zuzentzeko aintzat
hartutako irizpideen berri eman diet: egokitasuna, koherentzia eta kohesioa,
aberastasuna eta zuzentasuna, eta horietako bakoitzean zer neurtzen dugun
azaldu diet; ondoren, denbora utzi diet idazlan laburra koadernoan berridatz
dezaten, nire zuzenketak eta oharrak kontuan izanik. Bitartean, mahaiz mahai
ibili naiz ikasleen zalantzak argitzen eta galderei erantzuten. Luzea etxerako eman nien, baina niri
itzultzekotan.
- Arratsaldeko
taldean: NOR-NORK iragana: Jonen esaldien erdiak zuzendu
ditugu (iraganeko aditzarekin osatu beharrekoak). Zuzendu ahala, ordea, nik
NORK edo NOR edo bi kasuak aldatu dizkiet eta esaldi bakoitzaren hainbat aldaera
egin ditugu. Luze jo duen arren,
merezi izan du.
-
ETXERAKO LANAK:
o NOR-NORK iraganean. Itzulpenen
erdiak (arratsaldekoei),
itzupenen beste erdiak (goizekoei). Bi taldeetan, itzulpenen erantzunak
banatu dizkiet.
o
Kontzesiboak: 203 eta 205. orrialde osagarriak (E),
kontzesiboak lantzekoak.
o Goizekoei:
emaila.
Inaute-aste horretan gune horietako batera joateko landetxea erreserbatu behar
dute internet bidez. Horretarako, 80 hitzeko emaila eskatu diet. Neuk jasotzeko
izanen da.
o
Hurrengo egunean Bueltarik gabeko bidaia ekar dezatela
o
Arratsaldekoei: azterketako
idazlan luzeak banatu dizkiet.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina