2015/03/02

Tarteko Mailako 35. eskola, otsailaren 26 eta martxoaren 2koa



35.  eskola, otsailaren 26 eta martxoaren 2koa

-          Goizeko taldean: Bidaia gazteak zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.  
-          Arratsaldeko taldean: Bueltarik gabeko bidaia zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Testu interesgarria, bidaia batzuek buelta edo itzulerarik ez dutela ikusteko, etorkinenak, esaterako. 

Honako ohar hauek egin dizkiet:
o   Bizi baldintzak hobetu nahian = hobetzeko asmoz = asmotan
o   20 urte zituELA = 20 urte zituENEAN
o   Ordurako = para entonces
o   Geroztik = Ordutik = Harrezkero
o   Gizartean sartzea = gizarteratzea
o   Erabat = guztiz = zeharo
o   Edonola ere = Nolanahi ere = Hala ere = Dena den
o   Sumatzen da = nabaritzen da = antzematen da neguan gaudela.
o   Aparta = ez-ohikoa = berezia
o   Txilaba soinean dute = txilaba jantzita dute / daukate.
o   Musulmenen erara hil = musulmanen modura hil.
o   Euskal herritarTZAT DAUKA
o   Uko egitea : ezetz esatea
-     NOR-NORK iraganean: Lehenengo orrialdeko bigarren ariketa zuzentzen amaitu dugu. Bertan,  hutsuneak bete behar zituzten, iraganeko nor-nork adizki egokiak erabiliz.
a.       Aipamen berezia merezi izan du –TZEAK nominalizazioak   (Gu gauez ibilTZEAK (zerk) ez gintuen beldurtzen; Pobre izaTEAK (zerk) gu ez gintuen lotsatzen; Zuek, gezurra esaTEAK (zerk) galdu zintuzten) eta ordena estandarra betetzen ez zuten esaldiek, horietan huts egin baitute errazen ikasleek.

b.      Halaber, -ARAZI aditz arazlearen lehen zantzuak azaltzeko aukera izan dut. Ohartarazi ditut, IZAN edo NOR motako adizkiek –arazi hartzen dutenean NOR-NORK bihurtzen direla: Ni haserretu naiz > Zuk ni haserrarazi NAUZU (NINDUZUN); Ni lotsatu naiz > Zuek ni lotsarazi NAUZUE (NINDUZUEN); Gu etorri ginen > Zuek gu etorrarazi GINTUZUEN. Ivan isildu da > Dabidek Ivan isilARAZI DU.

Gogora ditzagun iritzia emateko egiturak (eurei kopia bana eman diet)

1.1  Nudismoa lizunkeria dela uste dut.
Mantadunen lana oso gogorra dela uste dut.
Toreatzaileek zezenak gaizki tratatzen dituztela uste dut.
Anek Joserekin bizi behar lukeela uste dut.

1.2  Nire ustez, nudismoa naturala da.
Nire ustez, mantadunei ez genieke CDrik erosi behar.
Nire ustez, tradizioaren izenean, onartu behar lirateke zezenketak.
Nire ustez, Anek eta Josek bikote egokia osatzen dute.

1.3  Nire ustetan, nudismoa naturala da.
Nire ustetan, jende askok erosten ditu CD piratak.
Nire ustetan, zezenek ez dute horrela hiltzerik merezi.
Nire ustez, Anek eta Josek elkarrekin bizi behar lukete.

1.4  Nudismoa lizunkeria dela iruditzen zait.
Etorkinek lan egiteko eskubidea dutela iruditzen zait
Zezenketak debekatu behar liratekeela iruditzen zait.
Anek eta Josek elkarrekin bizi behar luketela iruditzen zait.

1.5  Nire iritziz, nudismoa lizunkeria da.
Nire iritziz udalek gogorrago jokatu behar lukete.
Nire iritziz, denok joan behar genuke noizbait zezenketak ikustera.
Nire iritziz, Anek Joserekin bizi behar luke.

1.6  Ados nago / Ez nago ados nudismoa egiTEAREKIN (ados egon + zerekin = norekin)        
Ados nago / Ez nago ados mantadunei CDak erosTEAREKIN
Ados nago / Ez nago ados zezenketak debekaTZEAREKIN.
Ados nago / Ez nago ados Ane eta Jose elkarrekin biziTZEAREKIN

1.7  Nudismoaren / nudismoa egiTEAREN alde /aurka nago (zeren + alde / aurka egon)
Mantadunei CDak erosTEAREN alde / aurka nago
Zezenketak debekaTZEAREN alde / aurka nago
Ane eta Jose elkarrekin biziTZEAREN alde / aurka nago.

1.8  NIRETZAT nudismoa naturala da.
NIRETZAT, mantadun guztiak atxilotu behar lituzkete
NIRETZAT, zezenketak debekatu behar lirateke

-          AHOZKO ADIERAZPENA. Animalien eskubideak (30´). Toreatzaileena ere lanbide bitxia da, eta animalien eskubideekin estuki lotua. Horren gaineko fitxa bana eman diet eta animalien eskubideez jardun dute solasean. Ongi jardun dute, hizpidea ematen duen gaia da.
-     Arratsaldeko taldean: idazlana zuzentzeko irizpideen berri eman diet eta, jarraian, idazlan laburra berridatzi dute koadernoan.
-      PERPAUS KONTZESIBOAK: Arbelean, orain arte ikusitako egituren adibide bana ipini dut, ikasleei gogorarazteko:

c.       Iruzurgilea dela argi EGON ARREN, aske utzi du epaileak Barcenas diruzaina.
d.      Iruzurgilea dela argi dagoEN ARREN, aske utzi du epaileak Barcenas diruzaina.
e.  NAHIZ ETA iruzurgilea dela argi EGON, aske utzi du epaileak Barcenas diruzaina..
f.   NAHIZ ETA iruzurgilea dela argi dagoEN, aske utzi du epaileak Barcenas diruzaina..
g.      Iruzurgilea dela argi  BAdago ERE, aske utzi du epaileak Barcenas diruzaina..
h.      Iruzurgilea dela argi  egonDA ERE, aske utzi du epaileak Barcenas diruzaina..
i.        Iruzurgilea dela argi  egonIK ERE, aske utzi du epaileak Barcenas diruzaina.
j.    Iruzurgilea dela argi egonAGATIK (ERE), aske utzi du epaileak Barcenas diruzaina.
-          ETXERAKO LANAK:
o   Nor-nork itzulpenen beste erdiak  eginak izan ditzatela.
o   Ekar ditzatela Lazkaoko apaizari buruzko berridazketak.
o   Lekeitioko ulermen-jarduera: Lekeitio, antzararen lepoaren bila.
o   Arratsaldekoei: emaila landetxean erreserba egiteko.
o   Musikaterapia, gaitz askori aurre egiteko tresna izeneko ulermen-jarduera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina