38. eskola, martxoaren 10 eta 11koa
- Iraganeko NOR-NORK adizkiak. 171. orrialde
osagarriko 2. ariketa zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
o
Ezkongaietan = ezkongaiak ginenean. –GAI atzizkia: andregaia = emaztegaia, senargaia, apaizgaia, hautagaia, (hauteskundeak) (hautatu = aukeratu). Andregaiaren zain egon beharrak =Andregaiaren zain egoteak
(zu) urduri jartzen ZINTUEN.
o
Eskerrak…-EN (*-ela)
Eskerrak eguraldi ona egiten duEN (duela)
o
Eroria nenbilen= buru-makur
nenbilen = lur jota
o
Gau eta egun
o
Sutan jarri = asko haserrarazi
= oso haserre jarri
o
Alfer hutsa, lotsagabe hutsa, tonto hutsa (*alfer bat, * lotsagabe
bat, *tonto bat…) Gehienetan negatiboa den arren, positiboa ere izan
daiteke gutxi batzuetan. Adib.: artista hutsa zara.
o
Eskastu = gutxitu = murriztu
- Perpaus kontzesiboak. 203 orrialde
osagarriko ariketak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
-
Lazkaoko apaizari buruzko
berridazketak (kontzesiboen egitura desberdinak erabiliz arbel digitalean
zuzendu eta bateratu genituenak) biltzen dituen kopia banatu diet ikasleei,
txukun-txukun koadernoan jasota izan ditzaten. Guretzat zerua infernua da. Ikasleek esaldiak lotu behar zituzten
kontzesibozko perpausak sortuz eta ahalik eta modu desberdin gehien erabiliz.
Guk arbel digitalean modu guztietara zuzendu genituen. Gaurkoan, kopiak banatu
dizkiet eurek eduki ditzaten.
- Arratsaldeko
taldean: Beste erlijio bat taoismoa da. Izan ere,
Koldo Intxausti kristaua bada ere, makina bat erlijio desberdin daude mundu
osoan; horien arteko bat, taoismoa. Taoista batek egindako balentria edo ekintza
gogoangarriari buruzko ulermen jarduera egin dugu klasean, esaldiak
txertatzekoa, Bere burua eltze batean
egosi izeneko ulermen jarduera. Hutsuneak esaldiekin osatzeko astia utzi diet
eta, ondoren, zuzendu egin dugu. Bide batez, ongi etorri zaigu jarduera hau
euskal bihurkaria (NEURE BURUA eta kidekoak) errepasatzeko.
- Goizeko
taldean: NEURE BURUA lantzeko esaldiak zuzendu ditugu,
astiro, beharrezko azalpenak emanez. Gogorarazi diet teoria errepasatzeko Gramatika eta ariketak I liburuko
160-161. orrialdeetan dutela berau.
- Goizeko taldean: AHOZKO
ADIERAZPENA: Eliza gainbehera doa. Koldo Intxausti apaizak adierazi zuena oinarritzat
harturik – Eliza zaharkitua geratzen ari dela eta modernizatu beharra dagoela –
erlijioen gainean jardun dute solasean ikasleek. Zeresan handia eman du gaiak.
Lexiko
lagungarria:
Aita
Santua
Izatezko
bikotea: pareja de hecho
Balio moralak: valores morales
Ezagutza:
conocimiento
Erraustu:
incinerar
Bataiatu:
bautizar
Bataioa:
bautizo
Jaunartzea:
comunión
Gizarte
arauak = arau sozialak: normas sociales
Sinistuna:
creyente
Gotzaina
= apezpikua: obispo
Lagun
hurkoa: prójimo
Otoitz
egin = errezatu: rezar
Moja:
monja
Berpiztu:
resucitar
Haragitu:
reencarnar
- Goizeko
taldean: Bob Dylani buruzko jarduera
– entzunaren ulermena – zuzentzen amaitu dugu, erantzunak behar bezala
arrazoituz. Horretarako, item bakoitzari dagokion zatia bizpahiru aldiz
entzunarazi diet eta erantzun zuzena aukeratu ostean, berau arrazoitu diet
entzungaian erabilitako esaldiekin.
- Arrataldeko
taldean: Kantu eta
guzti deritzon cloze-testa zuzendu dugu. Zaletasunen
artean musikarekin gabiltza. Lazkaoko apaizari, Koldo Intxaustiri, heavy metal
musika gustatzen zaiola esan genuen bere garaian, baina musika anitz dago
munduan. Bestelakoa da guztiz abesbatzek edo koruek egiten dutena, lasai eta
goxoagoa. Honen harira, “kantu eta guzti” close-testa zuzentzen jardun
dugu, beharrezko azalpenak emanez:
a. Alde batetik, testuan ageri diren mugagabe ugariak
azpimarrarazi dizkiet ikasleei, mugagabearen erabileraz ohar daitezen: edozeini, zenbait hiri, hamabost
kontzertu, hainbeste hiritan, 29 haur kantarik, 13 orkesta kidek, 2
bakarlarik...
b. GaldetuZ
GERO: testu
askotan agertu zaigu jada, baldintzazko hau. “galdeTZEN BADIOGU edo “galdeTUKO BAGENIO”ren parekoa.
c. NOIZKO? Egun baterako ostatu hartu nahi nuke; bi egunetarako logela bat behar dugu; astebururako (sing.) badaukazue logela hutsik?; Bi astetarako joango gara Cadizera; lau hilabetetarako kontratatu dute. Datorren egunerako etxerako lanak.
d. Kausako kateatuak: gaztelaniaz ez bezala, euskaraz
kausazko bakoitzak eraman behar du bere marka. Ikasleen galdera, denek marka
bera eraman behar duten ala ez. Bi aukera: kausazko horiek maila berekoak
badira, bai: Aspirina bat hartuko dut, buruko mina BAITut eta hotzikarak
BAITitut. Kausazko bat bestearen kausazkoa baldin bada, berriz, hau da,
bata bestearen menpe baldin badago, ez: Aspirina bat hartuko dut, buruko
mina BAITut, atzo parranda egin nuELAKO.
e. HAURRENGAN (norengan)
f. A zein B = A nahiz B =
Bai A, bai B = A ez ezik, B ere = A eta B.
Gaur goizean 10etan jaiki naiz eta autobusa
hartu dut eskolara joateko. Autobusean nahiz
(zein) eskolan liburu bat
irakurtzen aritu naiz.
(Nahiz) Arantza nahiz Amaia, atzean eserita daude.
(Zein) Arantza zein Amaia, atzean eserita daude.
Arantza eta Amaia atzean eserita
daude.
Bai Arantza, bai
Amaia, atzean eserita daude.
Arantza ez ezik, Amaiai ere atzean
eserita DAGO.
Ez bakarrik Arantza, Amaia ere atzean eserita DAGO.
Lehenengo osagaia, nahi
bada deklina daiteke; bigarrena, derrigorrez:
Kopia hauek
Arantza(rentzat) NAHIZ AmaiaRENTZAT dira.
Kopia hauek Arantza(rentzat) ZEIN AmaiaRENTZAT
dira.
g. Virginia, isil zaitez behingoz =
behingoan!
h. Oroipenak = oroitzapenak: recuerdos.
Oroitzapenik politenak HOTELETAKO
OROITZAPENAK > HOTELETAKOAK
(nongoak) dituzte. Izan ere, NONGO kasua izenlaguna da eta, beraz, jarraian izen bat
eraman behar du. Ezin da joan aditz baten aurrean. Aditzaren
aurrean, NONGOA edo NONGOAK agertuko zaigu.
i.
Nik gauero zurrunga egiten dut; ni zurrungaka (nola) ari naiz; Ikasle
horrek, klasean aspertzen denean, aharrausi egiten du; Jose aharrausika (nola)
ari da. Eztul egin dut. Eztulka (nola) ari naiz. Txalo egiten dute. Txaloka
(nola) ari dira.
j.
Hain dira isilak...ez bait-… Ondoriozkoa. Datorren urtean sakonduko duten arren, azaletik
aukera desberdinen berri eman diet
HAIN ikasle azkarra da, azterketan oso emaitza ona
lortu du.
HAIN ikasle azkarra da, azterketan oso emaitza ona
lortu BAITu.
HAIN ikasle azkarra da, NON azterketan oso emaitza
ona lortu BAITu.
HAIN ikasle azkarra da, EZEN azterketan oso
emaitza ona lortu BAITu.
HAINBESTE diru dauka, nahi duen guztia erosten du.
HAINBESTE diru dauka, nahi duen guztia erosten
BAITu.
HAINBESTE diru dauka, NON nahi duen guztia erosten
BAITu.
HAINBESTE diru dauka, EZEN nahi duen guztia
erosten BAITu.
k. Bonboiak ekarri ditut, eta har itzazue lasai, baina
hartu hiru ikasle bakoitzeko. Zenbat balio du logelak gau bakoitzeko?
l.
EgoTEAK , kantaTZEAK (nominalizazioa NORK kasuan. ZERK?)
m. Dakar(tza)t, dakar, dakargu, dakarzu,
dakarzue, dakarte
/ darama(tza)t, darama, daramagu, daramazu, daramazue, daramate. Trinkoak izanik, une honetan gertatzen ari den eta, beraz, amaitugabea den
ekintza adierazten dute aditzok. Ez itzazue nahastu “ekarri dut” (amaitua,
burutua) eta “ekartzen dut” (ohikoa, egunerokoa) adizkiekin.
Atzo
Alcampora joan nintzen erosketak egitera (ekintza amaitua dago).
Atzo Alcampora nindoanEAN = nindoaLA(RIK), istripua izan nuen (ekintza amaitu gabe dago).
Lehen, astero Alcampora joaten nintzen (ohiturazko ekintza, askotan errepikatzen dena).
Bestalde, DAKAR,
DARAMAT…aditz trinkoak NOR-NORK motakoak dira eta, beraz, ezin dute NORI kasua
eraman. Horretarako, beste adizki batzuk beharko genituzke: dakarkiot,
daramakizut…
n. Egonak BAdira ERE (kontzesiboa)
-
ETXERAKO LANAK:
o
Arratsaldekoei: NEURE BURUA eta kideko bihurkaria lantzeko esaldiak.
o
Ziberbikoteak testua irakur dezatela.
o
Iraganeko
NOR-NORK adizkiak. 194-195. orrialde osagarriak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina