2015/03/11

Tarteko Mailako 37. eskola, martxoaren 5 eta 9koa



37.  eskola, martxoaren 5 eta 9koa

-        Goizeko taldean: Lekeitio, antzararen lepoaren bila izeneko ulermen-jarduera, testua esaldiekin osatzekoa, zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
-     NOR-NORK adizkia iraganean. 170  or. zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Honako esapide hau azaldu diet:

HOBERA EGIN / OKERRERA EGIN.
Adib: Gaixoak (nork) hobera egin zuenean, gela arrunt batera igo zuten  // 210. gelako gaixoak (nork) okerrera egin du eta larrialdietara jaitsi dute // Azkenaldian eguraldiak (zerk) nabarmen hobera egin du, baina iragarpenen arabera, datorren asteburuan (eguraldiak) okerrera egingo du. Ikasle horrek (nork) ikasturte hasieratik hobera egin du / okerrera egin du.


-       AHOZKO JARDUERA I: ITSASONTZIEN JOKOA, NOR-NORK iraganean. Ikasleak binaka elkartu eta honetan jardun dute. Honela, gaurkoan eurek ekoiztu behar izan dituzte esaldiak, nor-nork adizkiak erabiliz. Merezi duen jarduera da, luze jotzen duen arren. Jolasari ekin aurretik, argibideak eman dizkiet.
-   KONTZESIBOAK: Guretzat zerua infernua da jardueratik, apaiz lazkaotarrari buruzko kontzesiboak zuzentzeari ekin diogu. Azken hirurak zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak emanez. Ikasleek bi esaldi lotu behar zituzten perpaus kontzesiboak osatuz. Aukeran zuten nahi zuten egitura erabili. Zuzentzean, ordea, arbel digitalean aukera guztiak erabiliz zuzendu dugu ariketa. Luze jo duen arren,  merezi izan du eta ikasleek parte hartu ahal izan dute. Azken bietan, GABE ERE (=BARIK ERE) egitura azaldu diet, ezezko kontzesiboak egiteko erabil daitekeena. Kopiak banatuko dizkiedala agindu diet.
-        Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Eliza gainbehera doa. Koldo Intxausti apaizak adierazi zuena oinarritzat harturik – Eliza zaharkitua geratzen ari dela eta modernizatu beharra dagoela – erlijioen gainean jardun dute solasean ikasleek. Zeresan handia eman du gaiak.
-          Arratsaldeko taldean: Bob Dylani buruzko jarduera – entzunaren ulermena – zuzentzen amaitu dugu, erantzunak behar bezala arrazoituz.
Goizeko taldean: Beste erlijio bat taoismoa da. Izan ere, Koldo Intxausti kristaua bada ere, makina bat erlijio desberdin daude mundu osoan; horien arteko bat, taoismoa. Taoista batek egindako ekintza gogoangarriari buruzko ulermen jarduera egin dugu klasean, esaldiak txertatzekoa, Bere burua eltze batean egosi izeneko ulermen jarduera. Hutsuneak esaldiekin osatzeko astia utzi diet eta, ondoren, zuzendu egin dugu. Bide batez, ongi etorri zaigu jarduera hau euskal bihurkaria (NEURE BURUA eta kidekoak) errepasatzeko.
-          ETXERAKO LANAK:
o   Iraganeko NOR-NORK adizkiak: 171. orrialdeko ariketak.
o   Kontzesiboen berridazketa osagarriak
o   Arratsaldekoei: sinonimoak lantzeko ariketak eta erantzunak.
o   Goizekoei: euskal bihurkaria errepasatzeko berariaz prestatutako ariketa: esaldiak zuzentzekoa. Teoria errepasatu nahi izanez gero, Gramatika eta ariketak I  liburuko 53. gaian dute (160-161. orr.).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina