2015/03/23

Tarteko Mailako 40. eskola, martxoaren 17 eta 18koa



40.  eskola, martxoaren 17 eta 18koa

-          Iraganeko NOR-NORK adizkiak: 195. Orrialde osagarria zuzendu dugu, astiro, beharrezko oharrak eginez. Oharrak:
a.       Gaitz erdi ! = Eskerrak!
b.      Errieta egin = errieta eman, baina ez “errieta bota” edo “bronka bota” (erdarakada) Gurasoek errieta eman  = egin didate, bart gauean berandu etxeratu naizelako.
Dabidek Israeli kargu hartu dio (“llamar la atención¨), berandu iritsi delako
c.       Lotsagarri utzi: dejar en ridículo = lotsarazi
d.      Ukatu (ezetz esatea) / uko egin:  San Pedrok ukatu egin zuen Jesukristo ezagutzen zuela; matrikulARI uko egin dio ikasle horrek.
e.       Nik lo hartu nuen = Loak (ni) hartu ninduen = lokartu nintzen (izan)
Guk lo hartu genuen = Loak hartu gintuen  = Lokartu ginen (izan)

-     Perpaus kontzesiboen berridazketa osagarriak zuzendu ditugu. Bertan, bi kontzesibozko egitura azpimarratu ditugu: -AGATIK (ERE) eta GABE ERE (=BARIK ERE), azken hau, ezezko perpausetan erabiltzen dena.

f.       GABE ERE (BARIK ERE) kontzesiboari dagokionez, esan partizipioarekin erabiltzen dela, baina derrigorrez ezezko perpausa izan behar duela. Zuek esan GABE ERE, badakit Ane gaixorik dagoela. (=Zuek ez esan arren,…). Lazkaoko apaizari buruzko berridazketetan atera zitzaigun jada.

g.      -AGATIK (ERE) kontzesiboari dagokionez, adierazi erraza dela              –T(z)EAGATIK kausazkoarekin nahasten, baina ez dezatela nahastu: lehenengoak, hots, kontzesiboak, partizipioa darama; bigarrenak, hau da, kausazkoak, nominalizazioa:
Asko ikasiagatik (ere), ez dut gainditu (=asko ikasi dudan arren) (KONTZESIBOA)
Asko ikasteagatik gainditu dut (=asko ikasi dudalako) (KAUSAZKOA)
-     Arratsaldeko taldean: Musika zaletasunarekin jarraituz, musikaterapia izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez eta erantzun zuzena behar bezala argudiatuz. Besteak beste, ohar hauek egin dizkiet:

·         NORI edo ZERI + AURRE EGIN: Arazoren bat duzunean, arazoARI aurre egin behar diozu, negar egin beharrean; arazoEI aurre egin behar diezu; berokia jantzi dut hotzARI aurre egiteko; jertsea erantzi dut, beroARI aurre egiteko; botika hau hartzen ari naiz gripeARI aurre egiteko…
·         Baliagarria: balio duena  = erabilgarria
·         (Begi)-bistan daude = argi daude
·         Haur ZEIN helduekin = haur NAHIZ helduekin = haur ETA helduekin = BAI haurrekin, BAI helduekin
·         Taldeka NAHIZ banaka = taldeka ZEIN banaka = taldeka ETA banaka = BAI taldeka, BAI banaka
·         Musika-tresnEZ (zertaz) BALIATZEN DA = musika-tresnak (zer) BALIATZEN DITU = ERABILTZEN DITU.
·         Eraginkorra: eragina duena, “efectivo”
·         Ahalmena = gaitasuna
·         Musika-terapia espezializazioAREN BERRI IZAN zuenean…
·         ZEREN BERRI IZAN: zerbait jakitea, zerbaitetaz enteratzea. Adib.: Renon euskara ikasteko beka batEN BERRI IZAN DUT.
·         ZEREN BERRI EMAN: zerbait jakinaraztea, informazioa ematea. Adib.: Renon euskara ikasteko beka batEN BERRI EMAN DIET ikasleei.
·         Bide HORRI (zeri) EKITEA erabaki zuen. NORI = ZERI + EKIN. Adib.: LanARI EKIN DIOT etxera iritsi orduko = LanEAN HASI NAIZ etxera iritsi orduko; Euskara ikasTEARI EKIN DIOT Irungo HEOean = Euskara ikasTEN HASI NAIZ Irungo HEOean. Testu hau zuzenTZEARI ekingo diogu = Testu hau zuzenTZEN hasiko gara.
·         Uztartzea = lotzea = bateratzea (kontestu honetan): compaginar
·         UztarTZEA AHALBIDETZEN ZION = uztarTZEKO AUKERA EMATEN ZION
·         Egituratu = antolatu
·         Antzeman = nabaritu = sumatu
·         AlzheimerrAK JOTAKO helduekin…; DepresioAK JOTAKO pertsona batekin,…
·         BukatuTZAT EMAN = bukatuTZAT HARTU = bukatuTZAT JO; tratamenduTZAT HARTU.
·         Onuragarria = mesedegarria // kaltegarria da…TZEA.
·         Frogatu = egiaztatu: Frogagiria = egiaztagiria
-       Goizeko taldean: Musikazaletasunari helduta,  Kantu eta guzti zuzentzen amaitu dugu, beharrezko oharrak eginez.
Pianoarekin BAINO EZ gara joan = pianoarekin BAIZIK EZ gara joan = pianoarekin BESTERIK EZ gara joan = pianoarekin BAKARRIK joan gara.
18    ikasle baino ez dira etorri
18 ikasle basterik ez da (sing.) etorri
18 ikasle baizik ez dira etorri
19    ikasle bakarrik etorri dira.

b.      Bakarlariak ETA laguntzaileak izango dituzte taldean
Bakarlariak (a) EZ EZIK, laguntzaileak (B) ERE izango dituzte taldean.
Geles (A) EZ EZIK, Pili (B) ERE, leihoaren parean dago.
Geles ETA Pili leihoaren parean daude.
Geles NAHIZ Pili leihoaren parean daude.
Geles ZEIN Pili leihoaren parean daude.
BAI Geles, BAI Pili, leihoaren parean daude.
EZ BAKARRIK Geles, Pili ERE, leihoaren parean dago.

c.       Debekatuta dago aparkatzea, bertakoek IZAN EZIK (= salbu); debekatuta dago pasatzea, oinezkoak IZAN EZIK (=salbu); Denok joan ginen afaltzera, Maite IZAN EZIK.

d.      Gehiago ikasi EZIK = EZEAN, ez duzu gaindituko (ezezko baldintza) = Gehiago ikasten ez baduzu,…
Gehiago ikasiZ GERO, gaindituko duzu: gehiago ikasten baduzu…
Si llueve a la tarde, me quedaré en casa: Arratsaldean euria eginEZ GERO, etxean geratuko naiz = Arratsaldean euria egiTEN BADU, etxean geratuko naiz.
Si no llueve, saldré a pasear:Arratsaldean euria egin EZIK = egin EZEAN, paseatzera aterako naiz. Arratsaldean euria egiTEN EZ BADU, paseatzera aterako naiz.

e.       Erabat = guztiz = zeharo
f.        Hala nola = esate baterako = adibidez = besteak beste.
Gela honetan neska asko daude, hala nola, Virginia, Silvia, Elena, Helena…
g.      Hala ere = dena den = BAINA
Buruko mina daukat, baina lanean jarraituko dut
Buruko mina daukat; hala ere, lanean jarraituko dut.
Buruko mina daukat; dena den, lanean jarraituko dut.
Buruko mina eduki arren, lanean jarraituko dut.
Nahiz eta buruko mina eduki, lanetan jarraituko dut.
h.      Izan ere = zeren (kausazkoa)
i.        Nola hala (de algún modo, como sea): Ikasturte hau gainditu behar dut nola hala (nola edo hala) = kosta ahala kosta
-         Goizeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Julian Gaiarre. Abesbatzek edo koralek musika klasikoa egiten dutela-eta, arlo honetako tenore nafar ospetsu honen biografiaren berri ematen duen entzungaia ipini diet bitan (aurrekoan behin entzun ahal izan genuen) eta zuzendu egin dugu, erantzunak behar bezala arrazoituz.
-          HilTZERAKOAN: juxtu hil baino lehen, hil aurretik.
-          HilTZEAN: hil zenean.
-          HilDAKOAN: hil ondoren.
-        Esku artean dugun eduki gramatikala (erlatibozko perpausak) eta musikazaletasuna uztartzen dituen jarduera bat egin dugu jarraian: “Gure koadrila”. Banaka nahiz binaka egin dute. Bertan, musika zaletasuntzat duten koadrilakideak ageri dira eta ikasleek koadrilakide bakoitzaren taula osatu behar dute. Ulermen jarduera egokia da oso. Bide batez, esaldi horietan ageri diren erlatibozkoak azpimarrarazi dizkiet ikasleei. Zuzentzeke geratu da.
-     Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Itxura fisikoa eta itxurakeria. Lehenengo saioa egin dugu, 15-20 minutuz. Hurrengoan jarraitzekotan geratu gara.
-          ETXERAKO LANAK:
o   Adizki trinkoak lantzeko 191-192. orrialdeak zuzentzeko erantzun-orria banatu diet. Gainerako orriak gelan zuzenduko ditugu.
o   Erlatibozkoen teoria irakur dezatela
o   Erlatibozkoak lantzeko lehenengo ariketak egin ditzatela
o   Iraganeko NOR-NORK: hutsuneak betetzeko, iraganera pasatzeko eta okerrak zuzentzeko ariketa
o   Iraganeko NOR-NORK eta bizidunen deklinabidea uztartzen dituen ariketa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina