- eskola, martxoaren 3 eta 4koa
- Goizeko taldean: Bueltarik gabeko bidaia zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Testu interesgarria, bidaia
batzuek buelta edo itzulerarik ez dutela ikusteko, etorkinenak, esaterako.
o
Bizi baldintzak hobetu nahian = hobetzeko asmoz = asmotan
o
Luzaro(an) egon naiz autobusaren zain ( denbora asko egon naiz)
o
20 urte zituELA(rik) = 20 urte zituENEAN
o
Ordurako = para entonces
o
Geroztik = Ordutik = Harrezkero
o
Gizartean sartzea = gizarteratzea
o
Erabat = guztiz = zeharo
o
Edonola ere = Nolanahi ere = Hala ere = Hala eta guztiz ere = Dena den
o
Buruko mina daukat; edonola ere, lanera etorri naiz.
o
Euria gogotik ari du; hala eta guztiz ere, ez dut aterkirik ekarri.
o
Sumatzen da = nabaritzen da = antzematen da neguan gaudela.
o
Eskubideak // betebeharrak
o
Aparta = ez-ohikoa = berezia
o
Txilaba soinean dute = txilaba jantzita dute / daukate.
o
Soinean daramat (=jantzita daramat) zuk oparitutako jertsea.
o
Urteotan:urte hauetan; egunotan: egun hauetan
o
Musulmenen erara hil = musulmanen modura hil.
o
Euskal herritarTZAT DAUKA
o
Uko egitea : ezetz esatea, “renunciar”. Xabierrek matrikulari uko egin
dio.
- Goizeko
taldean: San Jose zubia iristear dugula-eta, agian baten
batek autokarabana bat alokatzeko asmoa izango du lau egun horietan norabait
joateko. Ibilgailu hauen hainbat ezaugarri ezagutzeko, Autokarabana, ibilgailu “eroso” hori izeneko ulermen-jarduera eginarazi
diet ikasleei, galderak eta erantzunak uztartzekoa, distraktoreak saihestuz.
Gelan egin eta zuzendu dugu.
- Arratsaldeko
taldean: Lekeitio,
antzararen lepoaren bila izeneko ulermen-jarduera,
testua esaldiekin osatzekoa, zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
- KONTZESIBOAK: Guretzat zerua infernua da jardueratik, apaiz lazkaotarrari buruzko
kontzesiboak zuzentzeari ekin diogu. Lehenengo hirurak zuzendu ditugu,
beharrezko azalpenak emanez. Ikasleek bi
esaldi lotu behar zituzten perpaus kontzesiboak osatuz. Aukeran zuten nahi
zuten egitura erabili. Zuzentzean,
ordea, arbel digitalean aukera guztiak erabiliz zuzendu dugu ariketa. Luze jo
duen arren, merezi izan du eta ikasleek
parte hartu ahal izan dute. Kopiak banatuko dizkiedala agindu diet. Esaldi
kontzesibo horietako batean agertu den ATSEGIN
IZAN aditzak hautsak harrotu dizkigu, ikasle askok ez baitzekiten
partizipioak IZAN behar duela, aditz berezia izaki. Honen harira, gogorarazi
diet aditz hori beste hauen kidekoa dela: NAHI IZAN, BEHAR IZAN, AHAL IZAN,
EZIN IZAN, BALIO IZAN, MEREZI IZAN, AXOLA IZAN, INPORTA IZAN, USTE IZAN… Eta
honelakoek IZAN hartzen dutela denboran zehar jokatzeko:
o
Jan nahi
dut (quiero comer)
o
Jan nahi IZAN
dut (he querido comer): amaitua, baina gaur
o
Jan nahi IZATEN
dut (suelo querer comer): ohiturazkoa
o
Jan nahi IZANGO
dut = jan NAHIKO dut (querré comer)(jango
nahi dut)
o
Jan nahi
nuen (quería comer): lehenaldia, baina amaitugabea
o
Jan nahi IZAN
nuen (quise comer): lehenaldia, amaitua
o
Jan nahi IZATEN
nuen (solía querer comer): lehenaldia, ohiturazkoa.
AHAL + IZAN: etorri ahal naiz /
AHAL + UKAN: egin ahal dut
EZIN + IZAN: ezin naiz etorri /
EZIN + UKAN: ezin dut egin
BEHAR + UKAN:
etorri behar dut, egin behar dut
NAHI + UKAN: etorri
nahi dut, egin nahi dut.
o
Nik ikasturte amaierako azterketa GAINDITU
(partizipioa) NAHI DUT (subjektu
bakarra: nik nahi dut, nik gainditu).
o
Nik zuek ikasturte amaierako azterketa gaindiTZEA
(nominalizazioa) NAHI DUT (bi
subjektu: nik nahi dut, zuek gainditzea).
o
Nik NAHIAGO DUT hondartzara JOAN (partizipioa),
mendian ibili baino (subjektu
bakarra: nik nahiago dut, ni hondartzara joan)
o
Nik NAHIAGO DUT zuk bazkaria prestaTZEA
(nominalizazioa), ni oso sukaldari kaskarra naiz eta (bi subjkektu: nik nahiago dut, zuk prestatzea).
-
Arratsaldeko taldean, honako
esaldiok itzularazi dizkiet ikasleei. Banan-banan itzultzeko astia utzi
ondoren, zuzendu egin ditugu. Honela, bigarren osagaitzat –IZAN duten aditz
berezi horien funtzionamenduan trebatu ahal izan dira.
o
Puedo cantar: kantatu ahal dut = kanta dezaket
o
He podido aparcar hace media hora: Orain dela ordu
erdi (bat) aparkatu AHAL IZAN DUT.
o
Todos los días suelo poder ver el rosco: Egunero
ikusi AHAL IZATEN DUT erroskoa
o
Mañana podré dormir: Bihar lo egin AHAL IZANGO dut
= lo egin AHALKO dut.
o
Ayer podía venir, pero no vine: Atzo etorri AHAL
NINTZEN = etor NINTEKEEN, baina ez nintzen etorri.
o
Ayer al final, pude venir: atzo etorri AHAL IZAN
NINTZEN.
o
El año pasado solía poder venir a clases de
euskera los martes: Iaz = joan den urtean = pasa den urtean asteartero =
astearteETAN(noiz pl.) euskarako klaseetara = eskoletara etorri AHAL IZATEN
NINTZEN.
o
No puedo callarme: EZIN NAIZ ISILDU
o
No he podido callarme y le he dicho la verdad: EZIN
IZAN NAIZ ISILDU eta egia esan diot.
o
Yo en clase no suelo poder callarme: Ni klasean
EZIN IZATEN NAIZ ISILDU.
o
Mañana no podré venir: bihar EZIN IZANGO NAIZ
ETORRI = bihar EZINGO NAIZ ETORRI.
o
Ayer llamé porque no podía venir: Atzo deitu
(egin) nuen, EZIN NINTZElako ETORRI.
o
Ayer no pude venir:, EZIN IZAN NINTZEN ETORRI.
o
El año pasado no solia poder venir a clase: iaz EZIN
IZATEN NINTZEN klasera ETORRI
-
Koldo Intxaustik
musikazaletasunari ireki zizkion ateak. Berari heavy metal musika gustatzen
zaio; beste batzuei, berriz, bestelako musika, esaterako, Bob Dylanena. ENTZUNAREN ULERMENA: Bob
Dylan. Entzungaia entzun
aurretik, astiro itemak azaldu dizkiet. Jarraian, bi aldiz entzun dugu.
Hirugarren entzunaldia egin ahala, zuzendu egin dugu. Zuzendu ahala, pasarte
ilunak edo ikasleek huts egindakoak berriz entzun ditugu. Erantzunen argudioak
neuk arbel digitalean ipini dizkiet. Arratsaldeko
taldean, azken biak zuzentzea falta da. Goizeko
taldean, lehena bakarrik zuzendu ahal izan dugu.
-
ETXERAKO
LANAK:
o
NOR-NORK
170-171. orr.
o
Ekar dezatela
Musikaterapiari buruzko ulermen jarduera.
o
Kantu eta guzti izeneko cloze-testa, musikazaletasunarekin jarraitzeko.
o
Goizekoei: sinonimoen jarduera +
erantzunak (ez dago blogean).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina