39. eskola, martxoaren 12 eta 16koa
- NOR-NORK iraganean: 194. orrialde
osagarriko lehenengo ariketa zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
Ohartarazi ditut “etxeko bezala” erderakada dela. Euskaraz, “etxekoTZAT hartu gintuzten”.
- Arratsaldekoekin:
NEURE BURUA lantzeko esaldiak zuzendu ditugu, astiro,
beharrezko azalpenak emanez. Gogorarazi diet teoria errepasatzeko Gramatika eta ariketak I liburuko
160-161. orrialdeetan dutela berau.
-
Nola? Ongi
sentitzen naiz, gaizki sentitzen gara, urduri sentituko zara…
-
Zer? Nik buruko
mina sentitzen dut, bere heriotza sentitzen dugu.
- Kontzesiboak. 205. orrialde
osagarria zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
-
Goizeko
taldean: Kantu eta
guzti deritzon cloze-testa zuzendu dugu. Zaletasunen
artean musikarekin gabiltza. Lazkaoko apaizari, Koldo Intxaustiri, heavy metal
musika gustatzen zaiola esan genuen bere garaian, baina musika anitz dago
munduan. Bestelakoa da guztiz abesbatzek edo koruek egiten dutena, lasai eta
goxoagoa. Honen harira, “kantu eta guzti” close-testa zuzentzen jardun
dugu, beharrezko azalpenak emanez:
a. Alde batetik, testuan ageri diren mugagabe ugariak
azpimarrarazi dizkiet ikasleei, mugagabearen erabileraz ohar daitezen: edozeini, zenbait hiri, hamabost
kontzertu, hainbeste hiritan, 29 haur kantarik, 13 orkesta kidek, 2
bakarlarik...
b. GaldetuZ
GERO: testu
askotan agertu zaigu jada, baldintzazko hau. “galdeTZEN BADIOGU edo “galdeTUKO BAGENIO”ren parekoa.
c. NOIZKO? Egun baterako ostatu hartu nahi nuke; bi egunetarako logela bat behar dugu; astebururako (sing.) badaukazue logela hutsik?; Bi astetarako joango gara Cadizera; lau hilabetetarako kontratatu dute. Datorren egunerako etxerako lanak.
d. Kausako kateatuak: gaztelaniaz ez bezala, euskaraz
kausazko bakoitzak eraman behar du bere marka. Ikasleen galdera, denek marka
bera eraman behar duten ala ez. Bi aukera: kausazko horiek maila berekoak
badira, bai: Aspirina bat hartuko dut, buruko mina BAITut eta hotzikarak
BAITitut. Kausazko bat bestearen kausazkoa baldin bada, berriz, hau da,
bata bestearen menpe baldin badago, ez: Aspirina bat hartuko dut, buruko
mina BAITut, atzo parranda egin nuELAKO.
e. HAURRENGAN (norengan)
f. A zein B = A nahiz B =
Bai A, bai B = A ez ezik, B ere = A eta B.
Gaur goizean 10etan jaiki naiz eta autobusa
hartu dut eskolara joateko. Autobusean nahiz
(zein) eskolan liburu bat
irakurtzen aritu naiz.
(Nahiz) Arantza nahiz Amaia, atzean eserita daude.
(Zein) Arantza zein Amaia, atzean eserita daude.
Arantza eta Amaia atzean eserita
daude.
Bai Arantza, bai
Amaia, atzean eserita daude.
Arantza ez ezik, Amaiai ere atzean
eserita DAGO.
Ez bakarrik Arantza, Amaia ere atzean eserita DAGO.
Lehenengo osagaia, nahi
bada deklina daiteke; bigarrena, derrigorrez:
Kopia hauek
Arantza(rentzat) NAHIZ AmaiaRENTZAT dira.
Kopia hauek Arantza(rentzat) ZEIN AmaiaRENTZAT
dira.
g. Virginia, isil zaitez behingoz =
behingoan!
h. Oroipenak = oroitzapenak: recuerdos.
Oroitzapenik politenak HOTELETAKO
OROITZAPENAK > HOTELETAKOAK
(nongoak) dituzte. Izan ere, NONGO kasua izenlaguna da eta, beraz, jarraian izen bat
eraman behar du. Ezin da joan aditz baten aurrean. Aditzaren
aurrean, NONGOA edo NONGOAK agertuko zaigu.
i.
Nik gauero zurrunga egiten dut; ni zurrungaka (nola) ari naiz; Ikasle
horrek, klasean aspertzen denean, aharrausi egiten du; Jose aharrausika (nola)
ari da. Eztul egin dut.
Eztulka (nola) ari naiz. Txalo egiten dute. Txaloka (nola) ari dira.
j.
Hain dira isilak...ez bait-… Ondoriozkoa. Datorren urtean sakonduko duten arren,
azaletik aukera desberdinen berri eman diet
HAIN ikasle azkarra da, azterketan oso emaitza ona
lortu du.
HAIN ikasle azkarra da, azterketan oso emaitza ona
lortu BAITu.
HAIN ikasle azkarra da, NON azterketan oso emaitza
ona lortu BAITu.
HAIN ikasle azkarra da, EZEN azterketan oso
emaitza ona lortu BAITu.
HAINBESTE diru dauka, nahi duen guztia erosten du.
HAINBESTE diru dauka, nahi duen guztia erosten
BAITu.
HAINBESTE diru dauka, NON nahi duen guztia erosten
BAITu.
HAINBESTE diru dauka, EZEN nahi duen guztia
erosten BAITu.
k. Bonboiak ekarri ditut, eta har itzazue lasai, baina
hartu hiru ikasle bakoitzeko. Zenbat balio du logelak gau bakoitzeko?
l.
EgoTEAK , kantaTZEAK (nominalizazioa NORK kasuan. ZERK?)
m. Dakar(tza)t, dakar, dakargu, dakarzu,
dakarzue, dakarte
/ darama(tza)t, darama, daramagu, daramazu, daramazue, daramate. Trinkoak izanik, une honetan gertatzen ari den eta, beraz, amaitugabea den
ekintza adierazten dute aditzok. Ez itzazue nahastu “ekarri dut” (amaitua,
burutua) eta “ekartzen dut” (ohikoa, egunerokoa) adizkiekin.
Atzo
Alcampora joan nintzen erosketak egitera (ekintza amaitua dago).
Atzo Alcampora nindoanEAN = nindoaLA(RIK), istripua izan nuen (ekintza amaitu gabe dago).
Lehen, astero Alcampora joaten nintzen (ohiturazko ekintza, askotan errepikatzen dena).
Bestalde, DAKAR,
DARAMAT…aditz trinkoak NOR-NORK motakoak dira eta, beraz, ezin dute NORI kasua
eraman. Horretarako, beste adizki batzuk beharko genituzke: dakarkiot,
daramakizut…
n. Egonak BAdira ERE (kontzesiboa)
- Arratsaldeko taldean: Musikazaletasunari
helduta,
Kantu eta guzti zuzentzen amaitu dugu, beharrezko oharrak eginez.
o.
Pianoarekin BAINO EZ gara
joan = pianoarekin BAIZIK EZ gara joan = pianoarekin BESTERIK EZ gara joan =
pianoarekin BAKARRIK joan gara.
18
ikasle baino ez dira etorri
18 ikasle basterik ez da (sing.) etorri
18 ikasle baizik ez dira etorri
18 ikasle bakarrik etorri dira.
b.
Bakarlariak ETA laguntzaileak izango dituzte
taldean
Bakarlariak (a)
EZ EZIK, laguntzaileak (B) ERE
izango dituzte taldean.
Argeme (A) EZ
EZIK, Marta (B) ERE, leihoaren
parean dago.
c.
Debekatuta dago aparkatzea,
bertakoek IZAN EZIK (= salbu); debekatuta dago pasatzea, oinezkoak IZAN EZIK (=salbu); Denok joan ginen afaltzera, Maite IZAN EZIK.
d.
Gehiago ikasi EZIK = EZEAN, ez duzu gaindituko (ezezko baldintza) = Gehiago ikasten ez
baduzu,…
Gehiago ikasiZ GERO,
gaindituko duzu: gehiago ikasten baduzu…
e. Erabat = guztiz = zeharo
f.
Hala nola = esate baterako = adibidez = besteak beste.
Gela honetan neska asko daude, hala nola, Virginia, Silvia, Elena, Helena…
g. Hala
ere = dena den = BAINA
Buruko mina daukat, baina lanean jarraituko dut
Buruko mina daukat; hala ere, lanean jarraituko dut.
Buruko mina daukat; dena den, lanean jarraituko dut.
Buruko mina eduki arren, lanean jarraituko dut.
Nahiz eta buruko mina eduki, lanetan jarraituko dut.
h. Izan ere = zeren (kausazkoa)
i.
Nola hala (de algún modo, como sea): Ikasturte hau gainditu behar dut nola hala (nola edo hala) = kosta ahala
kosta
- ENTZUNAREN
ULERMENA: Julian Gaiarre. Abesbatzek edo koralek musika klasikoa egiten dutela-eta, arlo
honetako tenore nafar ospetsu honen biografiaren berri ematen duen entzungaia
ipini diet. Itemak irakurri ostean, entzungaia entzun eta zuzendu egin dugu. Arratsaldeko
taldean: hirutan entzun eta zuzendu egin dugu, erantzunak behar bezala
arrazoituz. Goizeko taldean, berriz, itemak azaldu eta behin baino ezin izan
dugu entzun. Hurrengoan jarraitzekotan geratu gara.
-
HilTZERAKOAN: juxtu hil baino lehen, hil aurretik.
-
HilTZEAN: hil zenean.
-
HilDAKOAN: hil ondoren.
-
ETXERAKO LANAK:
o
Ekar dezatela Musikaterapiari
buruzko ulermen-jarduera.
o
Kontzesiboak lantzeko 3. ariketa
osagarria
o
Trinkoak errepasatzeko ariketak.
Horretarako, aditz trinkoen taulak ere banatu dizkiet: orainaldikoak nahiz
lehenaldikoak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina