32. eskola, otsailaren 10 eta 11koa
- AHOZKO SAIOA: nor-nori-nork orainaldian. Ahoz jardun dugu esaldietan adizki egokia
txertatzen. Nik pertsonak aldarazi dizkiet, adizki hauen erabileran treba
daitezen.
- NOR-NORK
vs. NOR-NORI-NORK. Bien arteko aldea gogorarazi ondoren, hutsuneak betetzeko
ariketan eta itzulpenetan zalantzarik izan duten galdetu eta, izan badituzte,
argitu. Ordenari arreta berezia ipini
diogu, hainbat ikaslek zalantzak izan baitituzte itzulpenetan. Teorian,
bederen, ulertu dutela dirudi. Honela, ikusi dugu euskaraz
NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK ez dituztela nahastu behar, erdararen eraginez askotan nahasten
baitituzte. Azkeneko ariketa klasean bertan zuzendu dugu.
-
NOR-NORK
vs. NOR-NORI-NORK aldea gogorarazi diet adibideon bidez:
o
ZUK (nork) GU (nor) besarkatu
GAITUZU
o
NIK (nork) ZUEK (nor) agurtu
ZAITUZTET
o
GUK (nork) ZU (nor) azokan ikusi
ZAITUGU
Baina…
·
ZUK (nork) GURI (nori) besarkada bat (zer) eman
DIGUZU
·
NIK (nork) ZUEI (nori) agur (zer)
egin DIZUET
·
GUK (nork) ZURI (nori) tatuajea
(zer) ikusi DIZUGU
-
Euskal aditza. NOR-NORK IRAGANA
- Alde batetik, arbelean orainaldiko eskema eta iraganekoa jarri dizkiet eta iraganekoaren azalpena egin diet, orainaldiko eskemarekiko aldeak azpimarratuz.
- Bestetik, honako oharrak egin dizkiet:
i.
Orainaldiaren antzekoa dela, baina
orainaldiko –a- tartekatu beharrean, -ind / -int eta amaierako –N dutela adizki
hauek, lehenaldikoak diren seinale.
ii.
Pertsona marken ordena orainaldiko
adizkietakoa bezalakoa dela; lehenik NOR eta amaieran NORK (nahiz eta
esaldietan orden estandarrean normalean subjektua aurrean agertzen den).
iii.
NOR zu eta zuek pertsonak
bereizteko bigarren honek –zte- hartzen duela.
iv.
Haiek zu / Hark zuek konbinazioak berdinak
direla: ZINTUZTEN. Ez hala, haiek zuek: ZINTUZTETEN.
v.
Nor 3. pertsonako adizkiak ez
direla eskeman honetan ageri, eta ezin direla bertan sartu, haietan NORK kasua
aurrean baitoa: nuen, genituen... Betiko UKAN direla.
- Ondoren, 54. orrialdeko taula gainbegiratu dugu, ikasleak ohar daitezen NOR kasu marka aurrean doala eta NORK edo subjektuaren marka, atzean.
- Azkenik, Jonen orriko lehenengo ariketa egin dugu ahoz. (AHOZKO JARDUNA). Ikasleek, banan-banan, horko esaldietako nor-nork adizkiak orainalditik lehenaldira pasa behar izan dituzte eta gero, nik, gainerakoei, NORK kasua aldatuz, gainerako adizkiak botarazi dizkiet. Luze jo duen arren, merezi izan du.
- Perpaus KONTZESIBOAK: Kontzesibo desberdinak
erabiliz egin beharreko berridazketak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko
azalpenak emanez. Gaurkoan, arratsaldeko taldean, 8.etik 14era. Goizekoan, berriz, 8.etik 11.era.
- Arratsaldeko taldean: Bidaiei
helduta, orain arte, aisialdiarekin zerikusia zuten bidaiak ikusi ditugula
(Kuba, Islandia, Hego Afrika …), baina oraingo honetan bidaia solidario bat
izango dugula aztergai azaldu diet. Bidaia
solidarioak: Tanger ez turistikoa, Ana Romeroren eskutik izeneko
ulermen-jarduera zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
-
Goizeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA (30´): Inauterietarako bidaia antolatzen. Ikasleak hiruzpalau kideko taldeetan bildu dira eta elkarrekin bidaia bat
adosten saiatu dira elkarrekintza jarduera honen bidez. Horretarako,
orainaldiko eta alegiazko ahalerako adizkien taulak banatu dizkiet, adizki
horiek erabil ditzaten.
-
ETXERAKO
LANAK:
o
Bidaia gazteak izeneko cloze-testa (Inauterietarako)
o
Bueltarik gabeko bidaia deritzon ulermen-jarduera (Inauterietarako).
o
Ekar dezatela
Kamioi zahar batean Hego Afrikan Barrena deritzon
jarduera.
o
Guretzat zerua infernua da. Esaldiak osa ditzatela, kontzesiboak eginez. Berez, sei dira. Zenbat eta modu gehiagotan egin,
hobeto.
o
NOR-NORK iragana. Orriko bigarrena – hutsuneak bete – egin
ditzatela. Nahi duenak itzulpenak egin ditzake, Inaute astea probextuz.
o
Euskal Herriko inauteriei
buruzko testua – Euskal Inauteria – osorik
irakurri eta taldeka hala adostuta, bakoitzak presta dezala zati bat itzultzen
garenean besteei azaltzeko (Inauterietarako).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina