31. eskola, otsailaren 5 eta 9koa
- Arratsaldeko taldean : Ebakuntza estetikoa. Lokailuak lantzeko berariazko gutuna
zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
-
Perpaus
kontzesiboen errepasoa egin diet arbel digitalean.
- Kontzesibozko perpausen 2., 3.,
4., 5., 6. eta 7. berridazketak zuzendu
ditugu. Arbel digitalean idatzi dizkiet aukera guztiak, zuzenketa amaitzen
dugunean eurei banatzeko. Kontu izan dezatela denbora koherentziarekin.
-
Goizeko
taldean: : AHOZKO ADIERAZPENA: Oporretarako maleta egiten (20¨) Hirunaka bilduta, oporretarako maleta egiterakoan zer den oinarrizkoa
edo behar-beharrezkoa eta zer ez eztabaidatzen jardun dute ahoz.
- ENTZUNAREN ULERMENA: Bidaia merkeak.
Itemak behar bezala azaldu ostean,
hirutan entzun dugu entzungaia eta, ondoren, zuzendu egin dugu, behar bezala
argudiatuz.
- NOR-NORI-NORK
orainaldian. Ahozko jarduera amaitu dugu. Jonen esaldiak ahoz osatu ditugu,
gurpilean. Gaurkoa bigarren / hirugarren
saioa izan da. Dena den, nik pertsonak aldarazi dizkiet, erraztasuna
lortze aldera. Beraz, ariketa askoz gehiago luzatu dugu, baina merezi izan du.
-
ETXERAKO
LANAK:
o
Lazkaoko apaizaren testua – Guretzat
zerua infernua da - irakurri eta
mintzarako presta dezatela.
o
NOR-NORI-NORK
orainaldia. Itzulpenen erantzunak banatu dizkiet.
o
NOR-NORK
vs. NOR-NORI-NORK lantzeko hiru ariketak egin ditzatela.
o
KONTZESIBOEN
BERRIDAZKETAK. Beste erdiak
o
Arratsaldekoei: Agate Deuna izeneko ulermen jarduera,
gaur, otsailak 5, Agate Deuna edo Santa Ageda eguna dela-eta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina