33. eskola, otsailaren 12 eta 23koa
-
Arratsaldeko taldean: Agate
Deuna izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Jarduera honetan, hainbat
esaldi txertatu behar izan dituzte
ikasleek testuan. Atzealdeko orrialdean, Santa Ageda koplak dituzte.
Arratsaldeko
taldean: Bidaien
zaletasunari helduta, “Kamioi zahar batean Hego Afrikan barrena” close-testa
zuzendu dugu, beharrezko azalpenak eta oharrak eginez, besteak beste:
- Hego AfrikaN BARRENA = Hego AfrikaN ZEHAR (Hego Afrikatik). Paseo bat eman dut Hendaiako hondartzaN
BARRENA = hondartzaN ZEHAR (hondartzatik). Mozorroak dabiltza Tolosako kaleETAN BARRENA = kaleETAN ZEHAR (kaleetatik).
- egokitu = suertatu =
tokatu + nor-nori: zitzaidan…
- alajaina! (“caramba”). Gaur dotore etorri zara, alajaina!
- ibilera:
ibiltzeko era edo modua (orrazkera, janzkera, hizkera…)
-TZAT ukan / eduki / hartu
/jo (hala dela pentsatu. Adib.: tontotzat hartu dute = daukate: tontoa dela uste dute). Nik hau garrantzitsuTZAT hartzen dut: uste
dut garrantzitsua dela.
- -ENETAKOA(K)
- Gure artean ongi konpontzen gara > gure arteKO + izena (harremana, hizkuntza,
maitasuna, pasioa, adiskidetasuna…)
Arropa eguraldiaren arabera
aukeratu behar da > eguraldiaren araberaKO
arropa (izena) sartu behar da maletan.
- Horrela deitzen ZAIO /
DIOTE barbakoa afrikarrARI (“dio”k sujetua eskatuko luke).
- Nik (nork) gaua (zer) eman = igaro = pasa(tu) =
egin DUT ///
Ni (nor) gauean (noiz) egon NAIZ
Adib. Mikelek bere ama gaixorik du ospitalean eta gaua (zer) bertan eman =
igaro = pasa(tu) du / … eta gauean (noiz) bertan egon da ama zaintzen.
Modu berean: Mikelek egun osoa (zer) lantokian igarotzen = pasatzen = egiten =
ematen du / Mikel egun osoaN (noiz) lantokian egoten da.
- INOIZ = NOIZBAIT baiezko
esaldietan (ezezkoa izateko EZ partikula behar du). Inoiz (=noizbait) pentsatu dut lanbide hau uztea eta Nafarroan
landetxe bat zabaltzea / Inoiz ez dut pentsatu hori egiterik.
- BAgenuen ERE: genuen
ARREN (kontzesiboa).
- berriketa = hizketaldi =
solasaldi
- ordu txikiak arte. Adib.: Ordu
txikitan etxeratu zaigu semea.
-
inguratu. Bi esanahi ditu. Testuinguru honetan “hurbildu, gerturatu”
esan nahi du. Adib. Txakur bat inguratu
zait usnaka. Beste esanahia: Etsaiek
gaztelua inguratu zuten.
- Ugariak dira
“kokerbooms” izenekoak (izeneko zuhaixkak)
= izena dutenak ( izena duten zuhaixkak).
Tin-tinek txakur bat zeukan, Milu
izeneko txakurra > Milu izenekoa =
Milu izena zuena.
- HAIN / BEZAIN. BEZAIN bi
terminoren arteko konparazioa egiteko erabiltzen da.
- traidore SAMARRA = NAHIKO traidorea (pixka bat traidorea) (pixka bat
zaila) : NAHIKO zaila = zail SAMARRA.
- ONGARRIA : baratzan botatzen zaie barazkiei
(abono).
- ONGILEA : ona egiten duena.
- ONDASUNA = ABERASTASUNA (bien, riqueza).
- harean = hondarretan > hondartza ,
hareatza
- behinena =
garrantzitsuena
- sarritan = maiz =
askotan
- zenbait + MUGAGABEA
- Nondik + gertu = Nondik
hurbil
- adierazgarri = ezaugarri
= bereizgarri
- diraute = irauten dute =
jarraitzen dute
- -TZEKO IRRIKITAN NAGO
(ikasle bakoitzak ahoz adibide bat bota du, zertarako irrikitan dagoen
adieraziz).
Hamaikak joTZEKO irrikiTAN NAGO. Oporrak harTZEKO
IRRIKITAN NAGO.
-
Zimbawe eta Zambia artean daudEN ur-jauziak
> Zimbawe eta Zambia artean daudENAK.
- OSTADARRA edo ORTZADARRA. Ortzea : zerua.
Erromako Zubia
- ilargi betea = ilbetea /
ilberria / ilgora / ilbera (ilargiaren lau faseak)
- Arratsaldeko taldean: AHOZKO
ADIERAZPENA: Inauterietako bidaia
antolatzen (25´). Binaka, fitxa bat izan dute esku artean eta bidaia bat antolatu behar izan dute,
emandako gidoia jarraituz. Ohartarazi ahalera erabiltzen dela horrelako planak
egiten direnean:
Horretarako, orainaldiko ahalerako IZAN eta UKAN
adizkien taula banatu diet, erabil dezaten.
-
Goizeko taldean: kontzesiboen berridazketak zuzentzen amaitu dugu:
12.etik 14.era.
-
Goizeko taldean: NOR-NORK iragana: Jonen esaldien erdiak zuzendu
ditugu (iraganeko aditzarekin osatu beharrekoak). Zuzendu ahala, ordea, nik
NORK edo NOR edo bi kasuak aldatu dizkiet eta esaldi bakoitzaren hainbat
aldaera egin ditugu. Luze jo duen arren, merezi izan du.
- Goizeko taldean: Bidaiei helduta, orain arte, aisialdiarekin zerikusia zuten bidaiak
ikusi ditugula (Kuba, Islandia, Hego Afrika …), baina oraingo honetan bidaia
solidario bat izango dugula aztergai azaldu diet. Bidaia solidarioak: Tanger ez turistikoa, Ana Romeroren eskutik izeneko
ulermen-jarduera zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
- Goizeko
taldean: ENTZUNAREN
ULERMENA: “Bestelako inauteriak”: igaro berri ditugun inauterien
aitzakian, bitan entzun dugu entzungaia eta ikasleek herri bakoitzeko
inauteriak inauteri horietako pertsonaia nagusi, ohitura, etab.ekin lotu behar
izan dituzte. Ondoren, zuzendu egin dugu
eta interneten ikusi ditugu pertsonaia berezi horiek.
-
Goizeko taldean: azterketa
zuriko idazlan luzeak banatu ditut, etxera eraman ditzaten.
-
ETXERAKO LANAK:
o
Goizekoei: NOR-NORK iraganean.
Itzulpenen erdiak.
o
Arratsaldekoei: Bidaia
gazteak izeneko cloze-testa
(Inauterietarako)
o
Arratsaldekoei: Bueltarik
gabeko bidaia deritzon ulermen-jarduera (Inauterietarako.
o Arratsaldekoei:
Guretzat zerua
infernua da. Esaldiak osa ditzatela, kontzesiboak eginez. Berez, sei dira. Zenbat eta modu gehiagotan egin,
hobeto.
o
Arratsaldekoei: NOR-NORK
iragana. Orriko bigarrena – hutsuneak
bete – egin ditzatela. Nahi duenak itzulpenak egin ditzake, Inaute astea
probextuz.
o
Arratsaldekoei: Euskal Herriko
inauteriei buruzko testua – Euskal Inauteria – osorik irakurri eta taldeka hala adostuta,
bakoitzak presta dezala zati bat itzultzen garenean besteei azaltzeko.
(Inauterietarako).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina