54. klasea, 2020ko maiatzaren 13koa izango litzatekeena (on-line). AZKENEKO KLASEA
- Zabaldu zuen liburua 82.
orrialdean. Pertsona batzuek supermerkatu batean zertan lan egiten duten
adieraziko digute. “Supermerkatuan”: Iñaki eta Idoia supermerkatu bateko
hainbat ataletan (“en muchas secciones”) aritu dira lanean. 1. ariketan,
erreparatu supermerkatuan dauden atalei eta lotu hitz bakoitza irudiarekin.
- Honekin lotuta, gaiari buruzko
lexikoa ikasteko, egin itzazue lan koadernoko 83. orrialdeko 1. ariketa eta 84.
orrialdeko 2. eta 3. ariketak.
- Ondoren, itzuli gure liburura eta
egizue 82. orrialdeko 2. ariketa. Urtebete lanean aritu ondoren, kontratua
bukatu zaie Idoia eta Iñakiri eta beren curriculumean eransteko edo gehitzeko
(“erantsi” edo “gehitu”: “añadir”) datuak eskatu dizkiote arduradunari
(“arduraduna”: “encargad@”). Arduradunak datu horiek prestatu ditu, baina
Idoia, datu batzuk gehitu behar direla konturatu da. CD-ko 46. audioa
entzun eta osatu Idoiak eta arduradunak izan duten elkarrizketa = izandako
elkarrizketa, taulatxo horiko esaldiekin.
-
Ohartuko (=konturatuko) zarete
esaldi guztiek daramatela ERE partikula (“también”):
a)
laneko segurtasun eta higiene-ikastaroa ERE egin dut.
b)
lan-ataletako datuak ERE aldatu behar dira.
c)
informazioan ERE aritu naiz.
d)
BAITA
lurrindegian ERE.
e)
eginkizunak ERE BAI.
f)
lurrinak saltzen ERE BAI.
- Esaldi hauetatik ondorio hau atera
daiteke: esaldian aditza baldin badago, ERE bakarrik erabiltzen
da; aditzik ez baldin badago, ERE BAI / ERE EZ edo BAITA…ERE
/ EZTA…ERE. De esas frases
deducimos la siguiente regla: si en la
frase hay un verbo conjugado, sólo utilizaremos ERE, ya que el verbo nos indica si esa frase es
afirmativa o negativa. Pero si en la
frase no hay verbo conjugado (porque ya ha aparecido en la frase anterior y no
se quiere repetir), en tal caso hay que poner BAI o EZ para saber si
el verbo desaparecido era afirmativo o negativo. Son las versiones cortas: ERE BAI / ERE EZ o BAITA…ERE / EZTA…ERE.
-
Maite: “Ni Irunen
bizi naiz”.
-
Xabier: “Ni ERE Irunen bizi naiz”
-
= “Ni ERE BAI”.
-
= “BAITA ni ERE”.
-
Maite: “Ni ez nago ezkonduta”
-
Xabier: “Ni ERE ez nago
ezkonduta”
-
= “Ni ERE EZ”.
-
= “EZTA ni ERE”.
- Honi buruzko azalpen labur bat
daukazue liburuko 82 eta 83. orrialdeetan eta lan koadernoko 92. orrialdean.
Irakurri eta egin ezazue lan koadernoko 92-93. orrialdeetako 9. ariketa. OHARRA: lan koadernoko 93. orrialdean, ERE partikularen
esplikazioak jarraitzen du – beste taula bat dator – baina hau
gehiegi da A2 mailarako; beraz, utzi. 92koarekin nahikoa duzue aurten.
- Liburuko 83. orrialdeko 3.
ariketa. Entzun edo irakurri berriro Idoia eta arduradunaren arteko
elkarrizketa eta markatu txostenean gehitu behar diren datuak.
- Liburuko 83. orrialdeko 4.
ariketa. Irakurri orain Iñakik eta arduradunak izandako elkarrizketa = izan
duten elkarrizketa, eta erreparatu (“fijatu”) horiz nabarmenduta (=markatuta)
dauden esaldiei.
- Ondoren, 5. ariketan, azpimarratu
arduradunak Iñakiren lan-txostenetik (“txostena”: “informe”) kendu behar dituen
datuak. “Apal-betetzailea”: apalak
(“baldas”) produktuekin betetzen dituena: “reponedor”.
- Hurrengo orrialdean, 84.ean, 6.
ariketa duzue. Arduradunak Idoiari gehitu (“añadir”) eta Iñakiri kendu behar
dizkion datuak hartu ditu, baina hain traketsa da (“es tan torpe”), ez du ondo
apuntatu. Irakurri arduradunak idatzi dituen datuak (a-h) eta zuzendu gaizki
apuntatu dituenak.
- Orain jo ezazue liburuko 87.
orrialdera. Ikasketak amaitu eta gero,
zer? Batzuetan, nahiz eta zer ikasiko dugun ongi pentsatu, ikasketak bukatu
ondoren, ikasketekin zerikusirik (=erlaziorik) ez daukaten lanetan aritu behar
izaten dugu. Euskadi Irratian, karrera bukatu eta gero, Josuren lan-ibilbidea
(“trayectoria laboral”) zein izan den jakin nahi dute. Osatu liburuko 87 eta
88. orrialdeetan daukazuen elkarrizketa, 87. orrialdeko taulatxo laranjan
dauzkazuen aditzak erabiliz. Ondoren, entzun CD-ko 48.
entzungaia, ariketa zuzentzeko. Bai, lehenik egin ariketa eta gero
entzun.
- Ondoren, egizue 88. orrialdeko 6.
ariketa. Jonen lan-ibilbidea ongi ulertu duzun ikusteko, 6. ariketako
adierazpenak (a-g) egia ala gezurra diren adierazi eta, gezurrak baldin badira,
zuzendu.
- OHARRA: Konturatu zarete 87. orrialdeko taulatxo laranjako aditz guztiak JAKIN aditzaren forma trinkoak edo sintetikoak (autonomoak)
direla? Lehenaldian daude: NEKIEN (“sabía”) (< DAKIT), GENEKIEN (< DAKIGU), BANEKIEN (< BADAKIGU), NEKIZKIEN (< DAKIZKIT), ZEKIZKIEN (< DAKIZKI). Hortxe
daukazue ezkerraldean, lehenaldiko JAKIN aditz trinkoen
taula. Lan koadernoan ere badaukazue taula bat azalpenarekin eta adibideekin,
100. orrialdean. Ongi dago.
- Lan koadernoko 100. orrialdeko
taula irakurri eta egin itzazue 101. orrialdeko 1. eta 2. ariketak. Biak dira
JAKIN aditzaren forma trinkoak (autonomoak) praktikatzeko ariketak.
- Beno, ikasleok: EDUKI aditzaren lehenaldiko forma trinkoak (neu(z)kan,
zeneu(z)kan, zeu(z)kan, geneu(z)kan, zeneu(z)katen, zeu(z)katen) ikusi
genituen bere garaian (A2.1 liburuko 47.orrialdean). Orain, berriz, JAKIN aditzarenak agertu
zaizkigu A2.2 liburuko 87. orrialdean (neki(zki)en, zeneki(zki)en, zeki(zki)en,
geneki(zki)en, zeneki(zki)ten, zeki(zki)ten). Ba, aditzekin amaitzeko, ERAMAN eta EKARRI aditzen
lehenaldiko forma trinkoak falta zaizkigu. Non daude? Ba… A2.2 liburuko
115.orrialdean dauzkazue bien taulak.
- OHARRAK: Berriro gogorarazi (“haceros
recordar”) nahi dizuet hau:
Aditz
trinkoek edo sintetikoek (autonomoek) ekintza puntuala adierazten dute, momentu
konkretu batean gertatzen ari zena (ez dakigu ekintza edo akzioa bukatu zen ala
ez). Horretarako, aditz batzuekin, forma trinkoak erabiltzen dira (autonomoak)
(nator,
nentorren, noa, nindoan, nago, nengoen, nekien, neraman, nekarren, neukan…)
eta beste aditz batzuekin, -TZEN ARI.
Recuerda que para indicar un momento puntual, los verbos que tienen forma
sintética (autónomoa) utilizan esa forma (nator, nentorren, noa, nindoan, nago,
nengoen, nekien, neraman, nekarren, neukan…) y los que no la tienen – la mayoría en euskara –
utilizan –TZEN ARI. Qué verbos tienen forma sintética? Los intransitivos EGON, JOAN, ETORRI, IBILI y los transitivos EDUKI, JAKIN, EKARRI, ERAMAN, ESAN. El resto de los verbos,
emplea la construcción –TZEN ARI.
Gogoratu: Trinkoek
ekintza amaitugabea edo amaitu den ez dakiguna
adierazten dute (o la acción está inacabada, o no sabemos si se ha acabado o
no). Beraz, ez nahastu:
Atzo bilera bat NEUKAN
(“tenía”) Bilbon, baina ezin izan nintzen joan (ekintza
edo akzioa bukatu gabe dago, gaztelaniaz, “imperfecto”).
Atzo bilera bat EDUKI
NUEN (“tuve”) Bilbon (horrek esan nahi du, ekintza
edo
akzioa
amaituta dagoela eta ni bilerara joan nintzela. Gaztelaniaz, “perfecto”).
Mezulari (“mensajero”) hark fardelak (paketeak) ZERAMATZAN bere furgonetan (“llevaba en
ese momento”) istripua izan zuenean (ekintza edo akzioa momentu puntual honetan
gertatzen ari zen; beraz, ez dago bukatuta eta ez dakigu istripuaren ondoren
fardel horiek eraman zituen ala ez) (acción puntual, no acabada, “imperfecto”).
Mezulari hark fardelak ERAMAN ZITUEN hainbat etxetara (“llevó”) (ekintza amaituta dago,
fardelak entregatu zituen) (acción acabada, “perfecto”).
Gogoratu: Aditz batek forma trinkoa baldin badauka, ez
dugu erabiliko –TZEN ARI momentu puntuala adierazteko. Los verbos que tienen forma sintética (trinkoa) utilizan ésta para
indicar una acción puntual, momentánea y por tanto, no utilizan –TZEN ARI.
Hiru urte ZERAMATZAN
lanean enpresa hartan, nagusiak kalera bota zuenean (“llevaba tres años…cuando
lo echó el jefe”) (Hiru urte eramaten ari zen lanean enpresa hartan…)
Tarta eder bat NEKARREN
eta bidean lurrera erori zait (“traía”) (Tarta eder bat ekartzen ari
nintzen eta…).
-TZEN ARI se
emplea para indicar una acción puntual, con verbos que no disponen de forma
sintética (trinkoa) para ello. Adib.: dutxatzen ari nintzen, bazkaltzen ari
nintzen, idazten ari nintzen, irakurtzen ari ginen, garbitzen ari zineten,
dantzatzen ari ziren…
- Beraz, azkeneko trinkoak – EKARRI eta ERAMAN – ikusteko,
liburuko 114. orrira egingo dugu jauzi (“salto”): “Mendian galduta”. Gaztetako kontuei buruz hitz egiten dugunean,
beti daukagu pasadizo (“anécdota”) bat kontatzeko. Goazen 3. ariketa egitera.
Lagun batzuek blog bat sortu dute, gaztetako pasadizoak, abenturak, bizipenak (“vivencias”)
gogoratzeko. Albertok, gaur, mendian gertatutako bizipenari buruz idatzi du
blog horretan. Zuek osatu Albertori gertatu zitzaiona, taula berdeko aditzak
erabiliz.
- Ondoren, egizue 114-115.
orrialdeetako 4. ariketa. Albertok idatzi duena ulertu baldin baduzue, orain
adierazi egia ala gezurra diren ariketa honetako esaldiak (a-k). Gezurrak
baldin badira, zuzendu.
- OHARRA: Konturatu zarete taulatxo berdean dauden aditzen artean, EDUKI, JAKIN, ERAMAN eta EKARRI aditzen forma trinkoak agertu direla??? GENEUKAN (“teníamos”) (<
DAUKAGU), GENEKIEN (“sabíamos”) (< DAKIGU), ZEKARTZATEN (“traían”) (< DAKARTZATE), GENERAMAN
(“llevábamos”) (< DARAMAGU), ZERAMAN (“llevaba”) (< DARAMA). Hortxe dauzkazue ERAMAN eta EKARRI aditz trinkoen lehenaldiko taulak, 115. orrialdean eta
lan koadernoko 119. orrialdean.
- Lan koadernoko 119. orrialdeko
taulak begiratu ondoren, egin itzazue 120. orrialdeko 12, 13 eta 14. ariketak
eta 121. orrialdeko 15.a.
- Nik aditz trinko guztien (IBILI, EGON, JOAN, ETORRI, EDUKI, JAKIN, ERAMAN, EKARRI) taula bat eskaneatuko dizuet, denak
orri berean (“en la misma hoja”) edukitzeko. “Aditz trinkoak orain eta lehen. Taulak”
- Liburuko 115. orrialdeko
5.ariketa: “Sutea”: Auzo batean,
sutea (“incendio”) gertatu da, eta bizilagunek une (=momentu) larriak pasatu
dituzte. Telebistako kazetari bat auzora hurbildu da informazio bila eta lekuko
(“testigo”) batzuen adierazpenak (“declaraciones”) grabatu ditu. Entzun CD-ko 59, 60 eta 61. entzungaiak eta erreparatu (“fijatu”)
horiz markatuta dauden esaldiei. Konturatu zarete aditz horiek guztiek momentu
puntukaria, puntuala adierazten dutela? Batzuk trinkoak dira (autonomoak) eta
beste batzuek, -TZEN ARI daramate.
- Ondoren, entzun edo irakurri
berriro 5. ariketako adierazpenak eta 116. orrialdeko 6. ariketan, lotu irudiak
eta adierazpenak.
- 116-117. orrialdeetako 7. ariketa.
Kazetaria erredakziora iritsi denean, elkarrizketak ez direla ondo entzuten
konturatu da. Horregatik, berria eman duenean, berak azaldu (“esplikatu”) behar
izan ditu lekukoen adierazpenak. Zuek irakurri eta osatu suteari buruz eman
duen berria (=albistea) eta lekukoen adierazpenak (“las declaraciones de los
testigos”). Horretarako, irakurri 115. orrialdeko 5. ariketako adierazpenak. Ariketa honen helburua (“objetivo”) 5.
ariketan 1. pertsonan zeuden aditzak 3.
pertsonara pasatzea da.
- 117-118. orrialdeetako 8. ariketa:
“Argazki-albuma”: Argazki guztien
atzean dago istorio bat. Leire argazki-albuma ikusten ari da bere seme
Xabierrekin. Leireri oroitzapen (“recuerdos”) asko etorri zaizkio gogora
(=burura) eta Xabierri kontatu dizkio. Zuek argazki bakoitzaren istorioa osatu
behar duzue, 118. orrialdeko aukeren artean – a) b) c) – egokia aukeratuta. OHARRA: 8. eta 10. itemekin ez kezkatu, zeren horietan
lehenaldiko nor-nori-nork aditzen pertsona konbinazio batzuk agertzen dira, guk
ikusi ez ditugunak: oparitu nion (nik
hari zerbait), kalte egin zidan (hark
niri zerbait) (Lehenaldiko NOR-NORI-NORK
aditzean, 3. pertsonak bakarrik azaldu nituen joan den eguneko klasean.
Horiekin nahikoa da A2 mailan).
-
Bukatzeko, 118. orrialdeko 9.
ariketa. Irakurri baieztapen horiek (a-j) eta adierazi egia ala gezurra diren.
Gezurrak baldin badira, zuzendu itzazue.
- AHOZKO JARDUERA: “Non afalduko dugu?”. Hau izango
litzateke ahozko azterketako 3. ariketa. Bi ikaslek elkarrekin hitz egin behar
dute eta plan bat egiten saiatu behar dute. Bakoitzak bere aukera (“su opción”)
defendatu behar du eta saiatu behar dute ados jartzen. Kasu honetan, A ikasleak
jatetxe txinatar batera joan nahi du eta horren alde onak azalduko ditu (eta
pintxoen alde txarrak); B ikasleak, berriz, tabernaz taberna ibili nahi du
pintxoak jaten eta hori defendatuko du (jatetxe txinatarren alde txarrak
azalduko ditu). Horrelakoak (zinemara joateko plana, bidaiatzeko plana…) egin
ditugu behin baino gehiagotan klasean.
OHARRA: Gogoratu proposamenak nola
egiten diren:
· ZERGATIK EZ GOAZ larunbat gauean
tabernaz taberna pintxoak jatera? ZERGATIK EZ GARA JOATEN
larunbat gauean tabernaz taberna pintxoak jatera?
· Datorren
larunbatean sagardotegira JOAN GAITEZKE = sagardotegira
JOAN AHAL GARA. Zer
iruditzen zaizu?
· Ostiral gauerako
afari bat antolaTZEA PENTSATU DUT. ELKARREKIN
AFAL DEZAKEGU. Zer iruditzen zaizu? Ondo datorkizu? (“te viene bien?”)
· Txinatar jatetxe batera joaTEA BURURATU
ZAIT. Zer iruditzen zaizu ELKARREKIN joaTEA? Joango gara ELKARREKIN? Anima
zaitez!
OHARRA: Gogoratu, horrelako
ariketa batean, askotan AHALERA aditzak erabiltzen direla. Adib: Datorren ostiralean jatetxe txinatar batera JOAN GAITEZKE afaltzera
eta nire urtebetetzea ospatzera. Zer iruditzen zaizu? Han marrazo-zopa (“sopa
de tiburón”) JAN DEZAKEGU eta
udaberriko “rollitoak” DASTA
DITZAKEGU (“dastatu” = “probatu”).
- Ahalerako aditzak errepasatu nahi
badituzue, 2 orrialde eskaneatuko dizkizuet:
“Diru-kontuak”.
- Amaitzeko, eguraldiari buruz
arituko gara. Hasteko, ez nahastu DENBORA (“tiempo cronológico”) eta EGURALDIA (“tiempo metereológico”), zeren ikasle askok
nahasten dituzte (“los confunden”). Ireki
liburua 130. orrialdean: “Aspaldiko
lagunarekin”. Irene, bere aspaldiko laguna, Andoni, bisitatzera joango da
Murgi herrira Aste Santuko oporretan. Irenek ez du Murgi ingurua ezagutzen eta
zer eguraldi egiten duen begiratu du interneten. 1. ariketa honetan, hitzak eta
irudiak lotu behar dituzue.
- Ondoren, egin 130-131.
orrialdeetako 2. ariketa. Murgira joateko bezperan (“la víspera”, zenbait kontu
zehazteko (zehaztu: “concretar”), Irenek Andonirekin hitz egin du eta, bide
batez (“de paso”), zer eguraldi egiten duen ere galdetu dio, hango eguraldia
nahiko aldakorra (asko aldatzen dena: “variable”, “inestable”) zela ikusi
baitzuen Interneten. Entzun CD-ko 66. audioa. Andoni eta Ireneren arteko
elkarrizketa da. Markatu aukera egokia.
- 130-131. orrialdeetan egin
dituzuen bi ariketa horietan, EGURALDIAri buruzko lexikoa agertu zaizue. Hortxe
daukazue lexiko hori taula grisean.
-
OHARRAK:
a)
Kazkabarra = Txingorra:
“granizo” > “Kazkabarra egin = Txingorra egin”: “granizar”.
b)
Euria gelditu du > “ATERTU du” (hortik dator “aterkia” hitza: “paraguas”).
c)
Haizea dago > Haizea DABIL (haizea mugitu egiten da, ez da geldirik egoten;
beraz, inoiz ez darama “egon” aditza, “ibili” aditza baizik).
d)
Eguraldi ona / txarra DAGO =
Eguraldi ona / txarra EGIN du, EGITEN du, EGINGO du.
e)
Hotz_ egiten du (“hace frío”),
hotz handiA egiten du / Fresko _ egiten du (“hace fresco”) / Bero_ egiten du
(“hace calor”), bero handiA egiten du / Sargori_ egiten du (“hace bochorno”)
f)
Euria (elurra, kazkabarra =
txingorra) HASI DU.
g)
Euria (elurra, kazkabarra =
txingorra) ARI DU
h)
ATERTU DU (“ha dejado de
llover, de nevar, de granizar”).
i)
ATERI DAGO (“no llueve”, “está
escampado”).
j)
Zerua LAINOTUTA = ESTALITA (“cubierto de
nubes”) DAGO.
k)
HODEIAK UGARITU EGINGO DIRA
(hodeiak ugaritu: “aumentar las nubes, la nubosidad”).
l)
OSKARBI DAGO (zerua garbi
dago, urdin-urdin).
m)
OSTARTEAK DAUDE (“hay
claros”), OSTARTEAK IREKIKO DIRA = OSTARTEAK ZABALDUKO DIRA (“se abrirán
claros”).
n)
TENPERATURA JAITSI EGINGO DA =
TENPERATURAK (nork) BEHERA EGINGO DU / TENPERATURA IGO EGINGO DA = TENPERATURAK
(nork) GORA EGINGO DU.
o)
BEHE-LAINOA DAGO (“hay
niebla”). Beraz, kontuz gidatu!
p)
EKAITZA DAKAR (“viene
tormenta, tempestad”).
q)
TRUMOIA ARI DU (“está tronando”),
TRUMOIA JO DU (“ha tronado”).
r)
TXIMISTA (“rayo, relámpago”).
-
Ondoren, egin lan koadernoko 135.
orrialdeko 1. eta 2. ariketak.
- “Eguzkia eta euria”. Eskaneatu dizuedan
orri honetan, bi ariketa dituzue. Lehenengoan, eguraldi iragarpenari
(iragarpena: “predicción”) begiratu eta hutsuneak bete behar dituzue ezkerreko
hitzekin. Bigarren ariketan, klimaren inguruko esaldi horiek osatu behar
dituzua aditzaren denbora-aspektu egokia erabiliz.
ERANTZUNAK:
“Gaur kostaldean
hodei ugari = hodei asko azaldu (“aparecer”) dira, zerua guztiz
(“completamente”) lainotuta = estalita (“cubierto”) egon da eta euria egin du. Barrualdean (“en la zona interior”),
berriz, eguzkia irten da. Itsasoaren egoera (“estado de la mar”): itsaskirria
izan dugu eta haizeak helgoaldetik (“del sur”) eta mendebaldetik (“del oeste”)
jo du.
Bihar, kostaldean, hodei ugari = hodei asko
AZALDUKO DIRA, zerua estalita =
lainotuta EGONGO DA eta euria EGINGO DU (= euria EGIN DEZAKE).
Barnealdean, elurra EGINGO DU (=elurra EGIN DEZAKE).
ItsasoaREN EGOERA: ITSASKIA IZANGO
DUGU eta HAIZEAK IPARRALDETIK JOKO
DU.
Poloak lehen izoztuta (nola) zeuden. Poloak orain urTZEN ARI DIRA
(urtu: “derretirse”).
Tenperatura lehen baxuagoa zen. Tenperatura orain gora egiTEN ARI DA.
Lurra lehen hezeagoa zen (hezea: “húmedo”). Lurra orain lehorTZEN ARI
DA (lehortu: “secarse”).
Eguzkiaren izpiak (“rayos”) goizean leunagoak (“más suaves”) ziren.
Eguzkien izpiek orain gogor joTZEN DUTE.
Lehen ez zegoen zulorik ozono-geruzan (geruza: “capa”). Ozono-geruzaren
zuloa orain handiTZEN ARI DA.
- ENTZUNAREN ULERMENA: “Zer eguraldi egingo du bihar?” Eguraldiaren
biharko iragarpena (“predicción”, “pronóstico”) entzungo duzue. Adierazi 9
esaldi horiek egiak ala gezurrak diren. Horretarako, entzun bi aldiz
entzungaia. Nahi baduzue, zuzendu ondoren, hirugarren aldiz entzun.
- AHOZKO JARDUERA: “Landare berezien azoka”. Datorren
iganderako eguraldi ona eta eguzkitsua (“soleado”) iragarri (“anunciar”) dute.
Beraz, Aian egiten den landare berezien azokara joatea erabaki duzu, oso
landarezala baitzara. Egin ikaskideari hiru galdera, berak daukan
informazioarekin zuri erantzuteko. Hau ahozko azterketako 2. ariketa bezalakoa
da.
Hauxe da guztia, ikasleok. Honekin amaituko dugu aurtengo
ikasturtea. Norbaitek ariketa gehiago egin nahi baditu, hemen jarriko dizkizuet
erreferentziak:
a)
Norantz (hacia…) eta
Noraino (hasta…) kasuak errepasatu nahi badituzue, liburuko 131. orrialdeko 3.
ariketa, 132. orrialdeko 4. ariketa eta 132-133. orrialdeetako 5. ariketa.
b)
Deklinabidea
errepasatu nahi baduzue, liburuko 136-137. orrialdeetako 6. ariketa.
c)
konparaziozko
esaldiak (hain, hainbeste, bezain, adina, baino…-ago) errepasatu nahi baduzue,
liburuko 134. orrialdeko 1. ariketa eta 134-135. orrialdeetako 2. ariketa.
d)
Denborazkoak
errepasatu nahi badituzue, liburuko 119.orrialdeko 1. eta 2. ariketak (teoria
119 eta 120. orrialdeetako taula grisean daukazue).
e)
Ahozko azterketako 2. ariketa zuen artean ahoz
praktikatu nahi baduzue, eskatu niri eta bidaliko dizkizuet fitxa gehiago.
Mila
esker denoi!!!!!!!!!
Nahiz eta klaseak amaitu, zuek zalantzaren bat baldin badaukazue edo zerbait jakin nahi baduzue, lasai idatzi ahal didazue, entzun?