2020/05/07

A2 mailako 52. klasea, 2020ko maiatzaren 4koa (on-line)


51.       eskola, 2020ko maiatzaren 4koa izango litzatekeena (on-line)

-   Eusakarazko izenorde bihurkaria (“reflexivo”) – neure burua… – lantzeko lan koadernoko 55 eta 56. orrialdeko ariketetan zalantzarik bai? Hala balitz, galdetu lasai.

-      ENTZUNAREN ULERMENA: Sagar- pudinga. Gaur beste errezeta bat ekarri dizuet – azkenekoa – entzun eta hutsuneak betetzeko. Entzun hiru aldiz eta osatu hutsuneak. Ondoren, zuzendu. OHARRA: Zuzenketatan batzuetan aukera bat baino gehiago daude; horregatik jarri dut “=”. Eta parentesi artean dagoena aukerakoa (“opcional”) da.

-      Orain, nahi baduzue, idazlantxo bat egin ahal didazue. Errezeta bat idatzi eta bidali niri. Hori bai, idatzi aurretik, kontuan izan…

1.     OHARRA: Errezeta, prozesu bat da eta, beraz, prozesu horretako pausoak (= urratsak) lotu egin behar dira testu antolatzaileekin. Horiek “klip” batzuen funtzioa egiaten dute urrats edo pauso bat beste batekin lotzeko:
Lehenik,… (“en primer lugar”) = Hasteko,… (“para empezar”) >>>>
Gero,… (“después”) >>>>
Geroago, (“más tarde”) >>>>
Ondoren,… (“a continuación”)  =  Jarraian (“a continuación”) >>>>
Azkenik (“finalmente”).

2.      OHARRA: Konturatu zarete osagaiak esatean lehenengo beti kantitatea jartzen dela eta gero produktua??? KANTITATEA + PRODUKTUA (mugagabean, singularreko –a gabe):
3 kilo patata_, kilo erdi tomate_, 250 gramo txorizo_, 2 litro ur_, 3 litro ardo_, dozena bat arrautza_, dozena erdi arrautza_, dozena eta erdi arrautza_, botila bat sagardo_, lata bat_ antxoa_, kartoi bat esne_, pote bat marmelada_, 3 basokada irin_, 2 basokada azukre_, lata bat freskagarri_ (“refresco”), koilarakada bat olio_, katilukada bat kafesne_, pakete bat gatz_, platerkada babarrun_...Ikusten duzuen bezala –KADA atzizkiak (el sufijo –KADA) kantitatea adierazten du (indica cantidad).

-      Ireki gure liburua. 9. gaiari helduko diogu. Izenburua: Haiek garaiak! (“menuda época, aquella!”). Hasteko, gizon eta emakume batzuek gaztetan (=gazte-garaian = gazteak zirenean) zer egiten zuten, haiei zer (egitea) gustatzen zitzaien eta nolakoak ziren kontatuko digute eta gaur egungo bizimoduan zer egiten duten, zer gustatzen zaien eta nolakoak diren gaur egun. OHARRA: gai hau oso ongi etorriko zaizue lehenaldiko edo iraganeko aditzak (IZAN, UKAN, NOR-NORI) errepasatzeko. 57. orrialdean dauzkazue taulak (bere garaian A2.1 liburuan ere ikusi eta ikasi genituenak, gogoratzen?).

-     56. orrialdeko 1. ariketa: “Lehen eta orain”. Xanti, Julia, Jokin eta Nekanek beren gazte-garaiko (=gaztetako) gustuei, ohiturei eta zaletasunei buruz hitz egin dute aldizkari batean eta bakoitzak hiru argazki ekarri ditu. CD-ko 30,31,32 eta 33. entzungaiak entzun eta lotu pertsona bakoitza beheko irudiarekin. Ariketarako beharrezko hiztegia ondoko taula grisean daukazue.

-      Ondoren, 57. orrialdeko 2. ariketa egingo duzue. Irakurri eta osatu bakoitzak (Xanti, Julia, Jokin eta Nekane) zer kontatu duen. Horretarako, berriz entzun daitezke audioak, BAINA saia zaitezkete entzun gabe betetzen – batzuk oso errazak baitira – eta gero, falta zaizkizuenak betetzeko eta besteak zuzentzeko entzun ditzakezua audioak.

-       Ondoren, egizue 57. orrialdeko 3. ariketa. Esan horko baieztapen (“afirmación”) horiek egia ala gezurra diren eta gezurrak direnak, zuzendu itzazue.

-       Ondoren, lau protagonista horiek gaur egun nola bizi diren azaldu dute eta bakoitzaren bizimoduari buruzko pasarte edo zati batzuk jaso dituzte aldizkarian. 58. orrialdeko 4. ariketa. Irakurri lau pasarteak, lau testutxoak (laranja, marroia, urdina eta berdea) eta lotu pasarte bakoitza, testutxo bakoitza pertsonaia egokiarekin. Lehenago 2. eta 3. ariketak egin baldin badituzue, ariketa hau erraza da.

-      “Gizarte-aldaketa”. Garai bateko (=lehengo) gizartearen bizimodua eta gaur egungo gizartearena oso desberdinak dira. Normalean, adainekoak (=helduak = zaharrak) gehiago konturatzen dira nola aldatu diren gauzak urteen joan-etorrian (“en el transcurso de los años”) eta askotan horri buruz hitz egitea gustatzen zaie. 59. orrialdeko 1. ariketa egingo dugu. Irratsaio (irratiko saio: “programa de radio”) honetan, hiru lagun (=hiru pertsona) gonbidatu dituzte lehengo = garai bateko bizimodua nolakoa zen kontatzera. Entzun CD-ko 34, 35 eta 36. entzungaiak eta markatu bakoitzak zein gairi buruz hitz egin duen.

-       Ondoren, egizue 59-60. orrialdeetako 2. ariketa. Irratsaioko elkarrizketa horiek sarean jarri dituzte jendeak entzuteko edo irakurtzeko. Zuek hiru lagun horiek kontatu dutena osatu behar duzue taulatxo marroiko esaldiak hutsuneetan sartuz. Nahi baduzue, berriro entzun ditzakezue audioak, baina ez da beharrezkoa; testuinguruan (“contexto”) argi dago zein esaldi sartu behar duzuen hutsune bakoitzean.

-          Ariketa honetatik abiatuko gara:

                                                            a)      Goazen konparaziozkoa (-ago/-agoa/-agoak) errepasatzera. Horretarako, hiru testutxo horietako esaldi batzuk jarriko dizkizuet eta zuek saiatu konparazioa ongi egiten (ez begiratu testuetan). Kontuan izan izenondo ala adjektiboa den (nolakoa?  nolakoak?), aditzondo edo adberbioa den (nola? noiz? non? ) ala kantitatea adierazten duen (zenbat?).

Gaur egun (a) garai batean (b) BAINO (asko)_________________ jaten dugu, baina gaur egun (a) lehen (b) BAINO (gaizki)_______________ jaten dugu: janari azkarra (hanburgesa eta pizza gehiegi, adibidez).
Orain (a) lehen (b) BAINO denda (handi)__________________ daude gure herri eta hirietan eta denetik (“de todo”) eros dezakegu.
Oraingo etxetresnak (a) (“electrodomésticos”) lehengoAK (< lehengo etxetresnAK) (“los de antes”) (b) BAINO askoz (on)____________ eta (eroso)_________________ dira.
Orain (a) emakumea lehen (b) BAINO (libre)___________________ da.
Gaur egungo errepideak eta garraioak (a) lehengoAK (< lehengo errepideak eta garraioAK) (“los de antes”) (b) BAINO (on)_________________ eta (ziur = seguru)___________________ dira.
Orain (a) jendea lehen (b) BAINO (erraz)_________________ eta (azkar)________________ mugitzen da leku batetik bestera.
Lehen (a) orain (b) BAINO (zaila)_________________ zen leku batetik bestera mugitzea.

Orain, zuzendu ariketa. Hona hemen ERANTZUNAK:

Gaur egun (a) garai batean (b) BAINO (asko) GEHIAGO (zenbat? Kantitatea. Irregularra)  jaten dugu, baina gaur egun (a) lehen (b) BAINO (gaizki) OKERRAGO__ (nola? Adberbioa. Irregularra) jaten dugu: janari azkarra (hanburgesa eta pizza gehiegi, adibidez).
Orain (a) lehen (b) BAINO denda (handi) HANDIAGOAK (nolakoak? Adjektiboa pluralean) daude gure herri eta hirietan eta denetik (“de todo”) eros dezakegu.
Oraingo etxetresnak (a) (“electrodomésticos”) lehengoAK (< lehengo etxetresnAK) (b) BAINO askoz (on) HOBEAK (nolakoak? Adjektiboa pluralean. Irregularra)  eta (eroso) EROSOAGOAK (nolakoak? Adjektiboa pluralean)  dira.
Orain (a) emakumea lehen (b) BAINO (libre) LIBREAGOA (nolakoa? Adjektiboa sing.)  da.
Gaur egungo errepideak eta garraioak (a) lehengoAK (< lehengo errepideak eta garraioAK) (b) BAINO (on) HOBEAK (nolakoak? Adjektiboa pluralean. Irregularra)  eta (ziur = seguru) ZIURRAGOAK = SEGURUAGOAK (nolakoak? Adjektiboa pluralean)  dira.
Orain (a) jendea lehen (b) BAINO (erraz) ERRAZAGO__ (nola? Adberbioa) eta (azkar) AZKARRAGO__ (nola? Adberbioa) mugitzen da leku batetik bestera.
Lehen (a) orain (b) BAINO (zaila) ZAILAGOA (nolakoa? Adjektiboa sing.) zen leku batetik bestera mugitzea.
 
                                                            b)      Berriz hartuko ditut hiru testutxo horietako esaldi batzuk:

Lehen (a) ez genuen jaten orain (b) jaten duguN BEZALA (nola? Adberbioa)
Lehen (a) ez zeuden orain (b) daudEN BEZALAKO dendak eta supermerkatuak (nolako dendak eta supermerkatuak? Adjektiboa pluralean).
Lehengo errepideak eta garraioak (a) ez ziren oraingoAK (< oraingo errepideak eta garraioak) (“los de ahora”) (b) BEZALAKOAK (nolakoak? Adjektiboa pluralean).
Lehen (a) jendea ez zen ibiltzen orain (a) ibiltzen dEN BEZALA (nola? Adberbioa).
Lehengo etxetresnak oso bestelakoak = oso ezberdinak = oso desberdinak ziren.

Esaldi horietan, konparazioetan erabiltzen diren BEZALA (nola?) eta BEZALAKOA(k) (nolakoa? nolakoak?) agertu zaizkigu. Tira, hau ez da berria. A2.1 liburuan ere agertu ziren eta landu genituen (A2.1 liburuko 83. eta 84. orrialdeetan landu genuen. Gainera, nik orri osagarri bat banatu nizuen). Egun hartako klasean hauxe azaldu nizuen.

BEZALA eta BEZALAKOAren arteko aldea
A      B BEZALAKOA DA  = Ak Bk BEZALAKOAK DIRA (nolakoa da? / nolakoak dira?) (Adjektiboa)
Ak     Bk BEZALAKO + IZENA + DU = DAUKA (nolako + izena + du = dauka?) (Adjektiboa, izen batekin doalako).
A(k)    B(k)  BEZALA mugitzen da (ibiltzen da, dago, hitz egiten du…) (nola?) (Adberbioa)

Beno, orduan, oraingo esaldi horietan zer da berria dena? Ba, BEZALA eta BEZALAKOA(k) aurrean aditz batekin ere erabil daitezkeela eta kasu horretan, aditzak –(e)N hartu behar duela. A2.2 liburuko 59. orrialdeko taula grixean dator azalpena eta lan koadernoko 77. orrialdean.  Resumiendo, tanto BEZALA como BEZALAKOA(k) se pueden usar sin un verbo delante (como vimos en las pags. 83-84 del libro A2-1) o se pueden usar con un verbo precediéndoles (esto es nuevo, lo tenéis en la pag. 59 del libreo de A2.2 y en el 77 del lan koadernoa), en cuyo caso, ese verbo debe llevar obligatoriamente –(e)N.  Es más elaborado, pero también más difícil. Yo, sin duda,  en este nivel con el simple –sin verbo, el que vimos en el A2.1 – veo suficiente. Beraz, lasai. No os compliquéis, porque hay alumnos que para sorprender al profesor utilizan la forma complicada – la del verbo – y se les olvida la –(e)N final, con lo que su gozo se queda en un pozo. Mejor el sencillo pero bien (Hau da nire aholkua, ikasleok).

Nik (a) zuk (b) BEZALA (nola?) egin ditut ariketak
= Nik (a) zuk (b) egin dituzuN BEZALA (nola?) egin ditut ariketak.
Gu (a) zuek (b) BEZALAKOAK (nolakoak?) gara.
= Gu (a) zuek (b) zareteN BEZALAKOAK (nolakoak?) gara.
Nik (a) zuk (b) BEZALAKO mugikorra (nolako mugikorra?) erosi dut.
= Nik (a) zuk (b) daukazuN BEZALAKO mugikorra (nolako mugikorra?) erosi dut.

-          60. orrialdeko 3. ariketa EZ dugu egingo.

-    Goazen 60-61. orrialdeetako 4. ariketa egitera: “Emakume haiek”. Lehengo emakumeen bizimodua (bizitzeko modua: “modo de vida”) nolakoa zen kontatzen digutenean, harrituta gelditzen gara gauza askorekin. Adibidez, badakizue duela urte batzuk emakumeek ezin zutela banketxean kartilarik eduki senarraren baimenik gabe? Ezin zutela bozkatu (“votar”)? Ezin zutela gidatu? Zorionez (“afortunadamente”) gauzak asko aldatu dira, onerako (“para bien”).
Libek, 50eko hamarkadako emakumeen bizimoduari buruzko informazioa bildu (“recoger”) ondoren, aldizkari baterako artikulua idatzi du. Artikulu hori 61. orrialdean daukazue. Irakurri eta erreparatu (“fijatu”) horiz markatuta dauden hitzei. Baiiiiiiiiii…Mugagabea agertu zaigu berriro!!!!!:

 ZENBAIT + ikasketa_ (“a” propioa du), ZENBAIT + liburu_, ZENBAIT + film_
 HAINBAT + lan_, HAINBAT + debeku_, HAINBAT + arropa (“a” propioa du), emakume_ + ASKO, muga_ + ASKO

Ikusten duzue? Izen horiek ez daramate singularreko A edo pluraleko AK. Mugagabean daude. Arrazoia? Ba ZENBAIT, HAINBAT, ASKO, GUTXI… partikulekin mugagabea erabili behar da. Hor daukazue azalpen (“explicación”) labur bat 61. orrialdeko taulatxo grisean eta 62. orrialdean. Baita lan koadernoan ere, 80. orrialdean.

Es decir, hasta ahora ya hemos visto cuatro casos en los que hay que usar el MUGAGABEA (el indefinido) A2.2 liburuko 21 eta 22. orrialdeetan ikusi genuen eta lan koadernoko 17 eta 18. orrialdeetan. Gogoratzen zarete? Nik, zuei gogorarazteko (“para haceros recordar”),

1.       Izen Bereziekin, izen propioekin: Mikel_ , AneRI, InesI, JokinEKIN
2.     ZER, ZEIN eta ZENBAT galdera partikulekin: ZER ordu_ da? ZENBAT euro_ balio du erloju horrek? ZER orduTATIK ZER orduTARA dago irekita gimnasioa? (44., 45. eta 46. klasean azaldu nizuen. Handik kopiatu dut taula, zuek gogoratzeko):

Laburbilduz (“resumiendo”): ZER, ZEIN  eta ZENBAT GALDETZAILEEKIN agertzen diren hitzak (galderetan eta zehar-galderetan) MUGAGABEAN.
-          Zer ordu_ da?  (zer orduA da?)
-          Zein etxeTAN bizi zarete? (zein etxeAN, zein etxeETAN)
-          Zenbat zuhaitz_ bota dituzte? (zenbat zuhaitzA, zenbat zuhaitzAK)
-          Zein bizilagunI tokatu zaio loteria? (zein bizilagunARI, zein bizilagunEI)
-          Zenbat laguneKIN izan zarete oporretan? (zenbat lagunAREKIN, zenbat lagunEKIN)
-          Zein kaleTAN (zein auzoTAN) bizi zara? (zein kaleAN, zein kaleETAN, zein auzoAN, zein auzoETAN) > Noski, erantzuna singularrean izango da, zehatza edo konkretua delako: Puiana auzoAN (sing.) bizi naiz; Nafarroa kaleAN (sing.) bizi naiz. Zein unibertsitateTAN (mugagabea) ikasi duzu? Deustuko unibertsitateAN (sing.) ikasi dut.
OHARRA: Hitzak  amaierako –a bokala berea edo propioa duenean, mugagabean ez du galtzen: zein dendaTAN, zenbat seme-alaba, zein fabrikaTAKO, zer gauza, zein eskolatara...

3.       ZENBAKIEKIN (46. klasean azaldu nizuen. Handik kopiatu dut taula hau):

Zenbaki konkretu bat daukagunean, deklinatzean, bi aukera dauzkagu: MUGAGABEA eta PLURALA. Baina kontuz!!! Ez dira berdinak.
MUGAGABEA erabiliko dugu, ezagunak ez direnean, lehenengo aldiz agertzen direnean, konkretuak ez direnean.
PLURALA erabiliko dugu konkretuak edo ezagunak direnean, aurretik testuan agertu direnen.

Begira zer jartzen duen Lan Koadernoak: “Los nombres que acompañan a los números se declinan en plural, cuando son conocidos o ya se han mencionado anteriormente, y en caso de que sean desconocidos o se mencionan por primera vez, son indeterminados, mugagabea”:
Idoiak hiru seme_ (mugagabea) (“tres hijos”) dauzka eta Idoiaren hiru semeAK (plurala) (“los tres hijos”) oso argalak dira.
Beste adibide bat:
Dabidek bi ikasle_ (mugagabea) (“dos alumnos”) zigortu ditu. Ez dakigu zein diren bi ikasle horiek: X eta Y, Y eta Z, …
Dabidek bi ikasleAK (plurala) (“los dos alumnos”) zigortu ditu. Ikasle konkretuak dira. Noski, horretarako, testuinguru edo kontestu bat behar dugu. Adib. Bi ikasle_ (mugagabea) (“dos alumnos”) berandu iritsi dira klasera eta Dabidek, bi ikasleAK (“los dos alumnos”, “ los que han llegado tarde”. Ikasle konkretuak dira, berandu iritsi direnak) zigortu ditu.

Beste adibide bat, NORK kasuan:
Iraileko azterketa bi ikasleK (nork mugagabea) (“dos alumnos”) egin dute eta azterketa hori bi ikasleEK (nork plurala) (“los dos alumnos”. Ikasle konkretuak dira, irailean azterketa egitera etorri direnak) gainditu dute.

Como veis, la primera presentación es en mugagabea, pero una vez que ya los hemos mencionado, al referirnos a ellos, utilizaremos el plural.

Hona hemen beste adibide batzuk:
Auzoko hiru etxeTAN (mugagabea) gertatu dira lapurretak (“en 3 casas”)
Auzoko hiru etxeETAN (plurala) gertatu dira lapurretak (“en las 3 casas”, alegia, honek esan nahi du gure auzoan hiru etxe daudela edo 3 etxe konkretu direla).
Gaur hogei bizilagun_ (mugagabea) bildu = elkartu gara (“20 vecinos”).
Gaur hogei bizilagunAK  (plurala) bildu = elkartu gara  (“los 20 vecinos”. Honek esan nahi du gure eraikinean 20 bizilagun bizi garela eta denok elkartu garela.)
Erriberriko (Olite) kanpinean bi igerileku_ (mugagabea) (“dos piscinas”) daude eta bi igerilekuAK (plurala) (“las dos piscinas”), kanpoaldean daude.
Hiru seme_ (mugagabea) (“tres hijos”) dauzka eta hiru semeAK  (plurala) (“los tres hijos”) aitarekin aritzen dira lanean.
Istripuan bost lagun_ (mugagabea) (“cinco personas”) zauritu dira eta bost laguAK = bostAK  (plurala) (“las cinco personas” edo “las cinco”) erietxera eraman dituzte anbulantzian.
Landetxeak hamar logela_ dauzka  (mugagabea) (“tiene diez dormitorios”) eta hamar logelAK  (plurala) (“los diez dormitorios”) argitsuak (“luminosos”) dira. Landetxean bi komun_ (mugagabea) (“dos baños”) daude eta bi komunAK (plurala) (“los dos baños”) korridorearen (=pasiloaren) amaieran daude. Landetxera bost lagun_ (mugagabea) (“cinco amigos”) joan ginen eta bost lagunOK (plurala) (“los cinco amigos”) gela berean egin genuen lo, literetan”. Landetxeak bi egongela_ (mugagabea) (“dos salas”) dauzka eta bi egongelAK  (plurala) (“las dos salas”) bezero guztiek erabil ditzakete.

Ikusten duzuenez, ohikoa edo normala  izaten da lehenengo aurkezpena mugagabean izatea, ezezagunak direlako, baina gero, horiei erreferentzia egiten diegunean, plurala erabiltzea, jada konkretuak edo ezagunak direlako, testuan jada agertu direlako.

OHARRA: Ez ahaztu hitzak –A berea edo propioa duenean, mugagabean mantendu egin behar duela!!!: bi ume_ , bi mutil_ , lau gizon_, hiru txakur_,baina zortzi neskA, bi gauzA, bi animaliA, lau anaiA, bi zalantzA, bi amA, bi pertsonA, hamar logelA, bi egongelA,…

4.       Gaur agertu zaiguna: ZENBAIT (“algunos”), HAINBAT (“muchos”), ASKO / GUTXI, HORRENBESTE = HAINBESTE (“tant@s”), GEHIAGO / GUTXIAGOzenbatzaileekin (liburuko 61. eta 62. orrialdeetan. Lan koadernoko 80. orrialdean).
Adibidez:
Hainbat ikasle_  (NOR mugagabea) (“muchos alumn@s”) konektatu zen atzo bideomintza egiteko.
Gizonek emakumeek baino diru_ GEHIAGO irabazten omen dute.
Dabidek HAINBESTE etxeko lan_ (ZER mugagabea) “tantos deberes”) bidaltzen di(zki)gu, ez daukat ezertarako astirik!!
Erosketak egitera noa, hozkailuan janari_ GUTXI dago eta.
Cadizeko ZENBAIT herri_  (ZER mugagabea) (“algunos pueblos”) txuri-txuriak dira.
Jende_ ASKO (NOR mugagabea) ateratzen da egunero paseatzera iluntzeko 8etan, baina oso jende_ GUTXIk (NORK mugagabea) darama maskara (“mascarilla”).
Zenbait lekuTAN (NON mugagabea) (“en algunos lugares”) ez dituzte aurtengo udan jaiak ospatuko.
Zenbait irakasleRI (NORI mugagabea) (“a algunos profesores”) ez zaie gustatzen klaseak on-line ematea.
Gaixo_ ASKOk (NORK mugagabea) ezin izan dute gainditu (“superar”) koronabirusa.
Hainbat gizonI (NORI mugagabea) ilea erortzen zaio eta burusoil geratzen dira.

-          Mugagabearen erabilera hau lantzeko, egin itzazue lan koadernoko 81. orrialdeko 21 eta 22. ariketak (horretarako, lehenago irakurri lan koadernoko 80. orrialdeko taulan daukazuen teoria).

-    Emakume haiek” testua ongi ulertu baldin baduzue, orain ongi egingo duzue 61. orrialdeko 5. ariketa. Baieztapen (“afirmación”) horiek egia ala gezurra diren esan behar duzue eta, gezurrak baldin badira, zuzendu.

-   Ondoren, 62. orrialdeko 6.a egingo dugu: “Nola janzten ziren?”. Modak garai bakoitzaren izpiritua islatzen du (“la moda refleja el espíritu de cada época”). Diseinu eta moda-eskolan, 60ko hamarkadako modari buruz hitz egin die irakasleak ikasleei. Entzun CD-ko 37. entzungaia eta osatu testua, taulatxo laranjan dauzkazuen hitzekin. Ondoren, erantzun 61. eta 62. orrialdeetako galderei. OHARRA: Ez ahaztu askotan errepikatu dudana: erantzuna justu aditzaren aurrean doala, galdetzailea (galdera partikula) doan leku berean, erantzun hori delako esaldiko elementurik garrantzitsuena. Adibidez:

60ko hamarkadan ZER jarri ziren modan? > 60ko hamarkadan ile motza eta emakume argalak jarri ziren modan.
Ile motza eta emakume argalak NOIZ jarri ziren modan? Ile motza eta emakume argalak 60ko hamarkadan jarri ziren modan.
ZER oparitu dio aitak amari? > Aitak amari gona oparitu dio, ez prakak.
NORK oparitu dio gona amari? Amari gona aitak oparitu dio, ez izeba Kontxik.
NORI oparitu dio aitak gona? Aitak gona amari oparitu dio, ez niri.

-    “Aste Santua”. 63 eta 64. orrialdeetako 8. ariketa. Egunkari batek lehengo (=garai bateko) (“de antes”) Aste Santuari buruzko elkarrizketa egin die adineko pertsona batzuei eta hor daukazue beraiek zer kontatu duten. Emilia, Kepa eta Markelen lekukotzak (“testimonios”) irakurriko dituzue. Zuek zer egin behar duzue? Ba testutxo horiek osatu a), b) eta c) artean aukeratuz. Ariketa hau ongi etorriko zaizue, ikusi ditugun zenbait eduki_ (mugagabea) (“algunos contenidos”) errepasatzeko.

-       Idatziaren ulermena: “Zein sare sozial erabiltzen duzu?”. Gai horri buruzko testu bat aurkitu dut www.ikasbil.eus web-orrian eta ariketa bat prestatu dizuet ikusteko ea testua ongi ulertzen duzuen. Saiatu naiz hitzen itzulpenak parentesi artean jartzen, zuek hobeto ulertzeko. Bestalde, erreparatu (“fijaos”) horiz dauden mugagabeei. Gaur ikusi ditugun partikulekin doaz: hainbat, zenbait, asko… Ea nola egiten duzuen. Egin eta zuzendu.

-          ETXERAKO LANAK:
                                                            a)      Mugagabea. Lan koadernoko 80. orrialdea irakurri eta 81. orrialdeko 21. eta 22. ariketak egin.

                                                  b)      ERAMAN eta EKARRI aditzen forma trinkoak (autonomoak) errepasatzeko ariketak: IKA, 246 eta IKA, 247 (Guk A2.1 liburuko 108. orrialdean ikusi genituen).

OHARRA: Gogoratu:  Trinkoek ekintza amaitugabea edo amaitu den ez dakiguna adierazten dute (o la acción está inacabada, o no sabemos si se ha acabado o no). Beraz, ez nahastu:
Gair bilera bat DAUKAT (“tengo”) Bilbon, baina ez dakit joango naizen.
Gaur bilra bat EDUKI DUT (“he tenido”) Bilbon (horrek esan nahi du, ekintza edo akzioa amaituta dagoela eta ni bilerara joan naizela).
Mezulari (“mensajero”) horrek fardelak (paketeak) DARAMATZA bere furgonetan (“lleva en este momento”) (ekintza edo akzioa momentu puntual honetan gertatzen ari da; beraz, ez dago bukatuta) (acción puntual, no acabada).
Mezulari horrek fardelak ERAMAN DITU hainbat etxetara (“ha llevado”) (ekintza amaituta dago, fardelak entregatu ditu) (acción acabada).
OHARRA:  Aditz batek forma trinkoa baldin badauka, ez dugu erabiliko –TZEN ARI momentu puntuala adierazteko. Los verbos que tienen forma sintética (trinkoa) utilizan ésta para indicar una acción puntual, momentánea y por tanto, no utilizan –TZEN ARI.
Mikelek arrautzak DARAMATZA (“lleva”) etxera (Mikel arrautzak eramaten ari da etxera).
Zer DAKARZU motxilaren barruan? (“qué traes?”) (Zer ari zara ekartzen motxilaren barruan?)

                                                             c)      Aditzaren denbora aspektua (etorri naiz, etortzen naiz, etorriko naiz, etorri nintzen, etortzen nintzen, nator, nentorren…) errepasatzeko ariketa. IKA, 227.

                                                            d)      Aukerakoa (opcional): Baldintza lantzeko galdera batzuk. Erantzunak idatzi eta nik zuzentzea nahi baldin baduzue, bidali, baina mesedez, word artxiboan idatzita bidali, asko eskatzea ez baldin bada. Artxiboaren izena: “Baldintza lantzeko ariketa osagarria”.

OHARRAK: Hurrengo klasea, 52.a, igandean jarriko dizuet, tartean egun gehiago izateko. Errepasatzeko ariketak (IKA 227, 246, 247) maiatzaren 15etik aurrera egiteko utz ditzakezue. Gaurko klasearen deskribapena oso luzea atera zait, baina konturatuko zarete zati batzuk aurreko klase batzuetatik kopiatuta daudela.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina