2020/05/10

A2 mailako 52. klasea, 2020ko maiatzaren 6koa (on-line)


52.       eskola, 2020ko maiatzaren 6koa (on-line)

-      ENTZUNAREN ULERMENA: “Erizainaren kontsultan”. Irakurri itemak (hiztegitxo bat jarri dizuet entzungaia hobeto ulertzeko). Entzun bi aldiz eta zuzendu (erantzun orrian, parentesi artean, zati batzuk transkribatu dizkizuet, zuek argi edukitzeko zergatik den hori erantzun zuzena).

-     Ireki gure liburua 65. orrialdean: “Senar-emazteak”. Emakumeen eta gizonen arteko harramanak oso ezberdinak ziren lehen; emakumeen eta gizonen rolak edo zereginak (“quehaceres”) oso bereizita zeuden. Gizonen zeregina zen etxetik kanpo lan egitea eta dirua ekartzea; emakumearen zeregina, berriz, etxeko lanak egitea eta haurrak zaintzea. Gaur egun, zorionez, asko aldatu dira gauzak.

-    65. orrialdeko 1. ariketa egingo duzue. Marixolek eta Kepak hirurogei urte baino gehiago daramatzate elkarrekin eta elkarrizketak egin diete telebistan, garai bateko (=lehengo) gazteen harremanei buruz hitz egiteko.  Irakurri Marixol eta Kepari egin dieten elkarrizketaren zatiak eta lotu bakoitza taulatxo berdeko galderekin. 

-       Konturatu zarete askotan errepikatzen zen ekintza zelako –TZEN erabiltzen dela testu horietan behin eta berriz? Eta lehenaldian, garai bateko edo lehengo kontuak direlako: normalean herrian ibilTZEN GINEN; kafetxo bat harTZEN GENUEN; bueltatxoa emaTEN GENUEN; etxera joaTEN GINEN; han etorTZEN ZEN Kepa nire bila.

-       Ariketa horretatik esaldi batzuk aukeratuko ditut:

                                                            a)      Ahal_ genuenEAN, Donostiara joaten ginen arratsalde pasa egitera.
                                       b)      Haserretzen ginenEAN, ohera joan aurretik, bakeak egiten genituen (=elkarrekin adiskidetzen ginen).
                                                             c)      Kalera ateratzen ginenEAN, goiz etxeratu behar genuen.
                                                             d)      Zenbat urte zenituzten elkarrekin ateratzen hasi zinetenEAN?

-    Badakizu zer diren, ezta? DENBORAZKO esaldiak dira. Euskarazko –(e)NEAN, denbora adierazteko erabiltzen da (gaztelaniaz: “cuando…”). Hona hemen orainaldiko adibide batzuk:

                                                            a)      Zu etortzen zarenEAN, nire ondoan esertzen zara klasean (“cuando vienes,.. te sueles sentar…”).

                                                            b)      Euria egiten duENEAN, ura sartzen zaigu logelara itoginetatik (“de las goteras”) (“cuando llueve…nos suele entrar…”).

                                                             c)      Presidenteak esaten duENEAN, etxetik irten ahal izango gara (“cuando lo diga…podremos salir…”).

                                                            d)      Mikelek bere etxera jatera gonbidatzen gaituENEAN, guk postrea eramango dugu (“cuando nos invite…llevaremos…”).

                                                            e)      Zer egingo duzu zuri aurpegian zimurrak (“arrugas”) ateratzen zaizkizuNEAN? (“qué harás… cuando te salgan…”).

                                                             f)      Hobeto ezagutzen zaitudaNEAN, gehiago maitatuko zaitut (“cuando te conozca mejor, te querré más”).

                                                            g)      Loiuko aireportura iristen garENEAN (iritsiKO garENEAN), deituko dizut kotxez gure bila joateko.

                                                            h)      Hilabete amaierako soldata ordaintzen digutENEAN, gutizia (“capricho”) batzuk erosiko ditugu (“cuando nos paguen…compraremos”).

                                                              i)      Zuk deitu didazuNEAN, dutxan nengoen (“cuando me has llamado, estaba…”).

                                                              j)      Ertzaina ikusi duzuNEAN, abiadura moteldu duzu (“cuando has visto al ertzaina, has aminorado la velocidad”).

-       OHARRA: Ekintza oraindik gertatu ez   baldin bada, denborazko zatian -TZEN erabiltzen da, eta ez geroaldiko –KO. Cuando aún no ha sucedido la acción, se emplea –TZEN  en la frase temporal y no el –KO del futuro.

                                                            a)      Presidenteak esaTEN duENEAN (esanGO duENEAN), etxetik irten ahal izango gara (“cuando lo diga…podremos salir…”).

                                                            b)      Mikelek bere etxera jatera gonbidaTZEN gaituENEAN (gonbidatuKO gaituENEAN), guk postrea eramango dugu (“cuando nos invite…llevaremos…”).

                                                             c)      Zer egingo duzu zuri aurpegian zimurrak (“arrugas”) ateraTZEN zaizkizuNEAN? (ateraKO zaizkizuNEAN) (“qué harás… cuando te salgan…”).

                                                            d)      Hobeto ezaguTZEN zaitudaNEAN (ezagutuKO zaitudaNEAN), gehiago maitatuko zaitut (“cuando te conozca mejor, te querré más”).

                                                            e)      Hilabete amaierako soldata ordainTZEN digutENEAN (ordainduKO digutENEAN), gutizia (“capricho”) batzuk erosiko ditugu (“cuando nos paguen…compraremos”).

                                                             f)      Loiuko aireportura irisTEN garENEAN (iritsiKO garENEAN), deituko dizut kotxez gure bila joateko.

Honen ondorioa hau da. La consecuencia de ello es la siguiente. En las dos frases siguientes, la primera parte os saldrá igual. Orduan, nola jakingo dugu geroaldia den ala ohiturazko ekintza? Cómo sabremos si es futuro o una acción habitual? Pues gracias a la segunda parte (esertzen da / eseriko da). Bigarren zatiari esker jakingo dugu. 

Arantxa klasera etorTZEN dENEAN, normalean Inesen ondoan esertzen da (“cuando viene Arantxa…se suele sentar…”).
Arantxa klasera etorTZEN dENEAN (etorriKO dENEAN), Inesen ondoan eseriko da (“cuando venga…se sentará”).

 - Gure ariketako adibideak (genuENEAN, ginENEAN, zinetENEAN) lehenaldiko adibideak agertu zaizkigu. Lehenaldiko aditza + -(e)NEAN. Hortxe daukazue honi buruzko taulatxo grisa 65. orrialdean eta baita lan koadernoko 65. orrialdean ere. 

-    Taulatxo horiek irakurri, zeuenganatu (“asimilar”) eta egin lan koadernoko 65-66. orrialdeetako 6. ariketa.

-          Zer denborazko egitura gehiago ezagutzen dituzue? Badakizue zer adierazten duten hauek? : BAINO LEHEN = AURRETIK / ONDOREN = ETA GERO / BITARTEAN / -TZEAN… Goazen horiek errepasatzera (suposatzen dut lehenengo mailan ikusi zenituztela).

                                                a)      Partizipioa + AURRETIK = partizipioa + BAINO LEHEN: Supermerkatura sartu AURRETIK = sartu BAINO LEHEN, eskuak gel desinfektatzailearekin garbitu behar dira eta eskularruak jantzi behar dira. Gaztelaniaz, “antes de…”.

                                                      b)      –T(z)ERAKOAN (también indica anterioridad, pero tiene un matiz y es que sucede justo antes. Ya lo veréis el próximo año): Errepidea zeharkaTZERAKOAN (justo antes de cruzar la carretera), begira ezazu ezkerretara eta eskubitara.

                                                        c)      Partizipioa + ONDOREN = Partizipioa + OSTEAN = Partizipioa + ETA GERO: Supermerkatutik irten ONDOREN = irten OSTEAN = irten ETA GERO, eskularruak zakarrontzira bota behar dira, birziklatzeko. Gaztelaniaz, “después de…”.

                                                            d)      -(e)NEAN: Egoera gogor hau amaitzen dENEAN, familiarekin elkartu eta bidaia bat egingo dugu, galdutako denbora berreskuratzeko (“para recuperar el tiempo perdido”).

                                                  e)      –T(Z)EAN. Gaztelaniaz “al…”, “en el momento de…”). Leihoa irekiTZEAN, euliak sartu dira sukaldera.

                                                             f)      BITARTEAN (“mientras…”). Hau bi modutara erabil daiteke.
-          Partizipioa + BITARTEAN: Zuk afaria prestatu BITARTEAN, nik garbigailua jarriko dut.
-          -(E)N BITARTEAN: Zuk afaria prestatzen duzuN BITARTEAN, nik garbigailua jarriko dut.

                                             g)      Partizipioa + BEZAIN LASTER = Partizipioa + BEZAIN AZKAR: Autobidean istripua ikusi BEZAIN LASTER = ikusi BEZAIN AZKAR deitu genuen larrialdietako 112 zenbakira. Gaztelaniaz, “tan pronto como…”.

                                                            h)      Partizipioa + ARTE. “Hasta…”. Ez zaitez mugitu, nik esan ARTE!

Ikusten duzuen bezala, ez dira zailak, zeren gehienek partizipioa daramate eta ez aditz jokatua (“la mayoría  no llevan verbo conjugado”). Beraz, edozein pertsona eta denboratan erabil ditzakezue. Taula bat eskaneatu eta igoko dizuet blogera.

-     Denborazkoak lantzeko, ariketa bat igoko dizuet blogera: “Denborazkoak lantzeko itzulpenak”. Ea zer moduz egiten duzuen. Egin eta zuzendu.

-     Liburura itzuliko gara, 66. orrialdera, hain zuzen ere. Telebistak Marixol eta Kepari buruzko elkarrizketa-saioa (“programa”) web-gunean (=web-orrian) jarri du eta esaldi batzuk atera dituzte laburpen gisa (“ a modo de resumen”). Entzun CDko 38. entzungaia eta osatu itzazue webguneko esaldiak, a), b) eta c) artean aukeratuz. 

-    “Bizi-baldintzak”. 66-67. orrialdeetako 3. ariketa. Atzera begiratzen baldin badugu, bizi baldintzak (“condiciones de vida”) zenbat aldatu diren konturatzen gara. Foro batean, garai bateko bizi-baldintzei buruz idazten du jendeak. Irakurri Mila, Felix, Pilar, Eusebio eta Eugeniak foro horretan zer idatzi duten eta osatu testuak, taulatxo berdeko baldintzekin. OHARRA: Egin aurretik, erreparatu (fijatu) 66. orrialdeko taulatxo grisean. Bertan, baldintza agertzen zaigu berriro, baina oraingoan, lehenaldiko aditz batekin. Ez du misteriorik.

                                                            a)      Haurrak gutxi jaten BADU, amak zigortu egiten du postrerik gabe (“si el niño come poco, la madre lo suele castigar sin postre”).

                                                            b)      Ni txikitan gaizki portatzen BANINTZEN, zigortuta nire gelan geratzen nintzen (“si me portaba mal, me solía quedar castigado en mi cuarto”).

-      Ondoren, egizue 67. orrialdeko 4. ariketa. Irakurri horko baieztapenak (“afirmaciones”) eta esan egia ala gezurra diren. Gezurrak baldin badira, zuzendu.

-     “Hainbat ohitura” (hainbat + mugagabea. Gogoratzen zarete? Joan den egunean azaldu nizuen). Garai bateko (=lehengo) ohiturak hizpide (“tema de conversación”) izaten dira askotan, lagunartean, irratiko tertulietan… Irratsaio (“programa de radio”) honetan, lehengo (=garai bateko) ohiturei buruz hitz egiten ari dira eta entzuleei (“a los oyentes”) deitzeko eskatu diete, irratsaioan parte hartzeko. Entzule batzuek deitu dute, eta lehengo ohitura batzuei buruz hitz egin dute. Entzun CD-ko 39, 40 eta 41. audioak eta markatu zerrendako zein ohitura aipatu (“mencionar”) dituzten entzuleek.

-        Ohartu zarete = konturatu zarete esaldi guztietan –T(Z)EKO OHITURA (“costumbre de…”) agertzen dela? Bai, “ohitura” hitzak haurrean –T(Z)EKO nominalizazioa eskatzen duelako. Nik goizetan ongi gosalTZEKO OHITURA dut = daukat. Gaztetan, gaupasak egiTEKO OHITURA genuen = geneukan. Ez daukat = ez dut sare sozialak erabilTZEKO OHITURArik. Sagardoa edaTEKO OHITURArik ez baldin badaukazu = ez baldin baduzu, basokada bat edan eta mozkortu egingo zara. IKUS 68. orrialdeko taulatxoa eta lan koadernoko 71. orrialdean daukazuena.

-        Egin itzazue lan koadernoko  72-73. orrialdeetako 11 eta 12. ariketak.

-      Baina…. zer hitz gehiagok eskatzen dute aurrean –T(Z)EKO nominalizazioa??? Taula igoko dizuet blogera.

-     “Jaiegunak”. Emiliori garai bateko (=lehengo) jaiegunei buruzko artikulu bat idazteko eskatu diote. 69. orrialdean daukazue Emiliok idatzi duena, hainbat pertsonarekin hitz egin ondoren. Zuek testua irakurri eta osatu behar duzue, a), b) eta c) artean aukeratuz. Azken edukiak (“los últimos contenidos”) errepasatzeko ariketa egokia da.

-       Garai bateko (=lehengo) eta gaur egungo ohiturak alderatzen (=konparatzen) baditugu, konturatuko gara gaur egun egunkaria gero eta gutxiago erosten eta irakurtzen dela, jende askok Internet erabiltzen duelako informazioa bilatzeko eta berriak (=albisteak) irakurtzeko. Horrekin lotuta, egin ezazue cloze-test hau: “Orain ez dugu egunkaria irakurriz ikasten” izena du. Ondoren, zuzendu. Bai ariketa, bai erantzun-orria blogera igoko dizkizuet (ez daude liburuan).

-       Jo ezazue liburuko 70. orrialdera. Denok kontatu ditugu noizbait (“alguna vez”) garai bateko (=lehengo) bizipenak (“vivencias”), esperientziak edo pasadizoak (“anécdotas”); adibidez, ikasle-garaikoak, bidaietakoak, txikitakoak… “Lekurik ederrena”. Gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu sare sozialak (twitter, instagram, facebook…) zaletasunak partekatzeko (“partekatu”: “compartir”), lagun berriak ezagutzeko, bidaiei buruzko foroak kontsultatzeko, edo beste gauza askotarako. Koldori, beste jende askori bezala, bere bizipenak (“vivencias”) eta argazkiak Facebook-en partekatzea gustatzen zaio eta askotan, bere Facebook-eko orrian, galderak egiten ditu, lagunak idaztera animatzeko. 70. orrialdeko 1. ariketa honetan, Koldok Facebook-en egin dituen galderak osatu behar dituzue taula horian dauzkazuen 8 erlatibozko esaldiak erabiliz. Bai, denak dira erlatibozkoak. 

-      Erlatibozko esaldi horiek idatziko ditut hemen, baina bi modu desberdinetan idatziko dizkizuet: -(e)N markarekin eta –TAKO/ -DAKO (aditza –n letraz amaitzen bada) markarekin. Bai, hau erlatiboak egiteko beste modu bat da, eta oso erraza, aditza ez delako jokatzen (resulta una manera fácil de hacer las relativas, porque el verbo no se conjuga con –TAKO/-DAKO). Eta EZ AHAZTU!!!! Euskaraz erlatiboa betiiiiiiiiiii bere ondoko erreferentearen aurrean (gaztelaniaz, alderantziz): Erosi dudaN autoa gorria da = Nik erosiTAKO autoa gorria da (el coche QUE he comprado es rojo). Zein auto? (“qué auto?”) Erosi dudaNA = Nik erosiTAKOA (“el que he comprado”).

                                                            a)      ­Zein izan da ezagutu duzuN lekurik ederrena? (“cuál ha sido el lugar más bello que has conocido?”)
= Zein izan da (zuk) ezagutuTAKO lekurik ederrena?

                                                            b)      Zer izan da jan duzuN jakirik (=janaririk) arraroena?
= Zer izan da (zuk) janDAKO jakirik arraroena?

                                                             c)      Zein izan da ikusi duzuN filmik onena?
Zein izan da (zuk) ikusiTAKO filmik onena?

                                                            d)      Zer izan da erosi duzuN gauzarik garestiena?
= Zer izan da (zuk) erosiTAKO gauzarik garestiena?

                                                            e)      Nor izan da ezagutuTAKO pertsonarik bereziena? (“quién ha sido la persona más especial que has conocido?”)
= Nor izan da ezagutu duzuN pertsonarik bereziena?

                                                             f)      Zein izan da irakurriTAKO libururik interesgarriena?
= Zein izan da irakurri duzuN libururik interesgarriena?

                                                            g)      Zein izan da bizi izanDAKO unerik (=momenturik) hunkigarriena? (“cuál ha sido el momento más emotivo que has vivido?”)
= Zein izan da bizi izan duzuN unerik hunkigarriena?

                                                            h)      Zein izan da eginDAKO bidaiarik luzeena?
= Zein izan da egin duzuN bidaiarik luzeena?

-      -TAKO/-DAKO erlatiboari buruzko teoria hortxe daukazue, 70-71. orrialdeetako taula grisean eta lan koadernoko 76. orrialdean. Asko erabiltzen da erlatibo hau, bai idatzia, bai ahoz, zeren oso erraza da. Nahikoa da partizipioari + -TAKO/-DAKO lotzea pentsatu gabe zer aditz den (nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork). Basta con añadir –TAKO/-DAKO al participio sin tener que pensar qué sistema es (nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork). Por tanto, resulta una manera fácil y muy usada para hacer frases de relativo. Eso sí, al igual que con    –(e)N, el relativo ira justo delante del referente que está concretando (en castellano es al revés).

OHARRA:
–TAKO /-DAKO erabiltzeko, ekintzak amaituta egon behar du. Para poder emplear esta forma, es necesario que la acción esté acabada, es decir, si no está acabada (porque se está realizando ahora, porque se realiza a menudo o porque es una acción futura) no podremos utilizar –TAKO/-DAKO. En cambio, el relativo –(e)N se puede usar siempre: 

Atzo gertatu zEN istripua = atzo gertatuTAKO istripua larria izan zen (ekintza amaitua, bukatua) (“el accidente que ocurrió ayer…”).
Gaur goizean erosi dudaN jertsea = gaur goizean erosiTAKO jertsea marka onekoa da (ekintza amaitua,  bukatua) (“el jersey que he comprado esta mañana…”).
Hor kanpoan dabilEN haurra = hor kanpoan ibiliTAKO haurra (ekintza  ez da amaitu, ez da bukatu, une honetan gertatzen ari da. Beraz, ezin dugu –TAKO erabili erlatibo hau egiteko) (“el niño que anda ahí afuera…”).
Bilbora doaN trena = Bilbora joanDAKO trena (ekintza ez da amaitu, ez da bukatu, une honetan gertatzen ari da, Beraz, ezin dugu –TAKO erabili erlatiboa egiteko) (“el tren que va a Bilbao…”).
Egunero erosten dudaN ogia = Egunero erositako ogia (ekintza ez da amaitu, ez da bukatu, egunero gertatzen da. Beraz, ezin dugu –TAKO erlatiboa erabili) (“el pan que suelo comprar todos los días…”).
Bihar egingo duguN txangoa = Bihar eginDAKO txangoa (ekintza ez da amaitu, ez da bukatu, bihar izango da. Beraz, ezin dugu –TAKO erabili erlatibo hau egiteko) (“la excursión que haremos mañana…”).
-     Erlatibo hau lantzeko, egin itzazue lan koadernoko 76-77. orrialdeetako  16. eta 17. ariketak. 

-    Liburuko 71. orrialdeko 2. ariketa. Irakurri eta osatu pertsona batzuek Koldoren Facebook-eko orrialdean idatzi dutena. Aukeratu erantzun egokia: a),b) ala c).

-        ETXERAKO LANA:

Nora egingo dugu ikasturte amaierako bidaia?” . Fitxa hau begiratu, hurrengo bideomintza saioan denok elkarrekin honetaz hitz egiteko.

OHARRAK:
Hurrengo klasea, 53.a, datorren ostegunean, maiatzak 14, jarriko dizuet.
Datorren asteazkenean, 18:30ean, bideomintza saioa. Ados? Denon artean ikasturte amaierako bidaia antolatzen saiatuko gara.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina