2020/05/17

A2 mailako 54. klasea, maiatzaren 13koa izango litzatekeena (on-line). AZKENEKOA


54.   klasea, 2020ko maiatzaren 13koa izango litzatekeena (on-line). AZKENEKO KLASEA

-       Zabaldu zuen liburua 82. orrialdean. Pertsona batzuek supermerkatu batean zertan lan egiten duten adieraziko digute. “Supermerkatuan”: Iñaki eta Idoia supermerkatu bateko hainbat ataletan (“en muchas secciones”) aritu dira lanean. 1. ariketan, erreparatu supermerkatuan dauden atalei eta lotu hitz bakoitza irudiarekin. 

-    Honekin lotuta, gaiari buruzko lexikoa ikasteko, egin itzazue lan koadernoko 83. orrialdeko 1. ariketa eta 84. orrialdeko 2. eta 3. ariketak. 

-       Ondoren, itzuli gure liburura eta egizue 82. orrialdeko 2. ariketa. Urtebete lanean aritu ondoren, kontratua bukatu zaie Idoia eta Iñakiri eta beren curriculumean eransteko edo gehitzeko (“erantsi” edo “gehitu”: “añadir”) datuak eskatu dizkiote arduradunari (“arduraduna”: “encargad@”). Arduradunak datu horiek prestatu ditu, baina Idoia, datu batzuk gehitu behar direla konturatu da. CD-ko 46. audioa entzun eta osatu Idoiak eta arduradunak izan duten elkarrizketa = izandako elkarrizketa, taulatxo horiko esaldiekin.

-        Ohartuko (=konturatuko) zarete esaldi guztiek daramatela ERE partikula (“también”):

                                                            a)      laneko segurtasun eta higiene-ikastaroa ERE egin dut.
                                                            b)      lan-ataletako datuak ERE aldatu behar dira.
                                                             c)      informazioan ERE aritu naiz.
                                                            d)      BAITA lurrindegian ERE.
                                                            e)      eginkizunak ERE BAI.
                                                             f)      lurrinak saltzen ERE BAI.

-    Esaldi hauetatik ondorio hau atera daiteke: esaldian aditza baldin badago, ERE bakarrik erabiltzen da; aditzik ez baldin badago, ERE BAI / ERE  EZ edo BAITAERE / EZTAERE. De esas frases deducimos la siguiente regla: si en la frase hay un verbo conjugado, sólo utilizaremos ERE, ya que el verbo nos indica si esa frase es afirmativa  o negativa. Pero si en la frase no hay verbo conjugado (porque ya ha aparecido en la frase anterior y no se quiere repetir), en tal caso hay que poner BAI o EZ para saber si el verbo desaparecido era afirmativo o negativo. Son las versiones cortas: ERE BAI / ERE EZ  o BAITAERE / EZTAERE.

-          Maite: “Ni Irunen bizi naiz”.

-          Xabier: “Ni ERE Irunen bizi naiz” 

-          = “Ni ERE BAI”.

-          = “BAITA ni ERE”.

-          Maite: “Ni ez  nago ezkonduta”

-          Xabier: “Ni ERE ez nago ezkonduta”

-          = “Ni ERE EZ”.

-          = “EZTA ni ERE”.

-    Honi buruzko azalpen labur bat daukazue liburuko 82 eta 83. orrialdeetan eta lan koadernoko 92. orrialdean. Irakurri eta egin ezazue lan koadernoko 92-93. orrialdeetako 9. ariketa. OHARRA: lan koadernoko 93. orrialdean, ERE partikularen esplikazioak jarraitzen du – beste taula bat dator –  baina hau  gehiegi da A2 mailarako; beraz, utzi. 92koarekin nahikoa duzue aurten.

-        Liburuko 83. orrialdeko 3. ariketa. Entzun edo irakurri berriro Idoia eta arduradunaren arteko elkarrizketa eta markatu txostenean gehitu behar diren datuak. 

-     Liburuko 83. orrialdeko 4. ariketa. Irakurri orain Iñakik eta arduradunak izandako elkarrizketa = izan duten elkarrizketa, eta erreparatu (“fijatu”) horiz nabarmenduta (=markatuta) dauden esaldiei. 

-      Ondoren, 5. ariketan, azpimarratu arduradunak Iñakiren lan-txostenetik (“txostena”: “informe”) kendu behar dituen datuak. “Apal-betetzailea”: apalak (“baldas”) produktuekin betetzen dituena: “reponedor”.

-      Hurrengo orrialdean, 84.ean, 6. ariketa duzue. Arduradunak Idoiari gehitu (“añadir”) eta Iñakiri kendu behar dizkion datuak hartu ditu, baina hain traketsa da (“es tan torpe”), ez du ondo apuntatu. Irakurri arduradunak idatzi dituen datuak (a-h) eta zuzendu gaizki apuntatu dituenak. 

-     Orain jo ezazue liburuko 87. orrialdera. Ikasketak amaitu eta gero, zer? Batzuetan, nahiz eta zer ikasiko dugun ongi pentsatu, ikasketak bukatu ondoren, ikasketekin zerikusirik (=erlaziorik) ez daukaten lanetan aritu behar izaten dugu. Euskadi Irratian, karrera bukatu eta gero, Josuren lan-ibilbidea (“trayectoria laboral”) zein izan den jakin nahi dute. Osatu liburuko 87 eta 88. orrialdeetan daukazuen elkarrizketa, 87. orrialdeko taulatxo laranjan dauzkazuen aditzak erabiliz. Ondoren, entzun CD-ko 48. entzungaia, ariketa zuzentzeko. Bai, lehenik egin ariketa eta gero entzun.

-    Ondoren, egizue 88. orrialdeko 6. ariketa. Jonen lan-ibilbidea ongi ulertu duzun ikusteko, 6. ariketako adierazpenak (a-g) egia ala gezurra diren adierazi eta, gezurrak baldin badira, zuzendu. 

-     OHARRA: Konturatu zarete 87. orrialdeko taulatxo laranjako aditz guztiak JAKIN aditzaren forma trinkoak edo sintetikoak (autonomoak) direla? Lehenaldian daude: NEKIEN (“sabía”) (< DAKIT), GENEKIEN (< DAKIGU), BANEKIEN (< BADAKIGU), NEKIZKIEN (< DAKIZKIT), ZEKIZKIEN (< DAKIZKI). Hortxe daukazue ezkerraldean, lehenaldiko JAKIN aditz trinkoen taula. Lan koadernoan ere badaukazue taula bat azalpenarekin eta adibideekin, 100. orrialdean. Ongi dago. 

-        Lan koadernoko 100. orrialdeko taula irakurri eta egin itzazue 101. orrialdeko 1. eta 2. ariketak. Biak dira JAKIN aditzaren forma trinkoak (autonomoak) praktikatzeko ariketak. 

-    Beno, ikasleok: EDUKI aditzaren lehenaldiko forma trinkoak (neu(z)kan, zeneu(z)kan, zeu(z)kan, geneu(z)kan, zeneu(z)katen, zeu(z)katen) ikusi genituen bere garaian (A2.1 liburuko 47.orrialdean). Orain, berriz,  JAKIN aditzarenak agertu zaizkigu A2.2 liburuko 87. orrialdean (neki(zki)en, zeneki(zki)en, zeki(zki)en, geneki(zki)en, zeneki(zki)ten, zeki(zki)ten). Ba, aditzekin amaitzeko, ERAMAN eta EKARRI aditzen lehenaldiko forma trinkoak falta zaizkigu. Non daude? Ba… A2.2 liburuko 115.orrialdean dauzkazue bien taulak.

-        OHARRAK: Berriro gogorarazi (“haceros recordar”) nahi dizuet hau:

Aditz trinkoek edo sintetikoek (autonomoek) ekintza puntuala adierazten dute, momentu konkretu batean gertatzen ari zena (ez dakigu ekintza edo akzioa bukatu zen ala ez). Horretarako, aditz batzuekin, forma trinkoak erabiltzen dira (autonomoak) (nator, nentorren, noa, nindoan, nago, nengoen, nekien, neraman, nekarren, neukan…) eta beste aditz batzuekin, -TZEN ARI. Recuerda que para indicar un momento puntual, los verbos que tienen forma sintética (autónomoa) utilizan esa forma (nator, nentorren, noa, nindoan, nago, nengoen, nekien, neraman, nekarren, neukan…) y los  que no la tienen – la mayoría en euskara – utilizan     TZEN ARI. Qué verbos tienen forma sintética? Los intransitivos EGON, JOAN, ETORRI, IBILI y los transitivos EDUKI, JAKIN, EKARRI, ERAMAN, ESAN. El resto de los verbos, emplea la construcción –TZEN ARI.

Gogoratu:  Trinkoek ekintza amaitugabea edo amaitu den ez dakiguna adierazten dute (o la acción está inacabada, o no sabemos si se ha acabado o no). Beraz, ez nahastu:
Atzo bilera bat NEUKAN (“tenía”) Bilbon, baina ezin izan nintzen joan (ekintza edo akzioa bukatu gabe dago, gaztelaniaz, “imperfecto”).
Atzo bilera bat EDUKI NUEN (“tuve”) Bilbon (horrek esan nahi du, ekintza edo
akzioa amaituta dagoela eta ni bilerara joan nintzela. Gaztelaniaz, “perfecto”).
Mezulari (“mensajero”) hark fardelak (paketeak) ZERAMATZAN bere furgonetan (“llevaba en ese momento”) istripua izan zuenean (ekintza edo akzioa momentu puntual honetan gertatzen ari zen; beraz, ez dago bukatuta eta ez dakigu istripuaren ondoren fardel horiek eraman zituen ala ez) (acción puntual, no acabada, “imperfecto”).
Mezulari hark fardelak ERAMAN ZITUEN hainbat etxetara (“llevó”) (ekintza amaituta dago, fardelak entregatu zituen) (acción acabada, “perfecto”).

Gogoratu: Aditz batek forma trinkoa baldin badauka, ez dugu erabiliko –TZEN ARI momentu puntuala adierazteko. Los verbos que tienen forma sintética (trinkoa) utilizan ésta para indicar una acción puntual, momentánea y por tanto, no utilizan –TZEN ARI.
Hiru urte ZERAMATZAN lanean enpresa hartan, nagusiak kalera bota zuenean (“llevaba tres años…cuando lo echó el jefe”) (Hiru urte eramaten ari zen lanean enpresa hartan…)
Tarta eder bat NEKARREN eta bidean lurrera erori zait (“traía”) (Tarta eder bat ekartzen ari nintzen eta…).

-TZEN ARI se emplea para indicar una acción puntual, con verbos que no disponen de forma sintética (trinkoa) para ello. Adib.: dutxatzen ari nintzen, bazkaltzen ari nintzen, idazten ari nintzen, irakurtzen ari ginen, garbitzen ari zineten, dantzatzen ari ziren…

-       Beraz, azkeneko trinkoak – EKARRI eta ERAMAN – ikusteko, liburuko 114. orrira egingo dugu jauzi (“salto”): “Mendian galduta”. Gaztetako kontuei buruz hitz egiten dugunean, beti daukagu pasadizo (“anécdota”) bat kontatzeko. Goazen 3. ariketa egitera. Lagun batzuek blog bat sortu dute, gaztetako pasadizoak, abenturak, bizipenak (“vivencias”) gogoratzeko. Albertok, gaur, mendian gertatutako bizipenari buruz idatzi du blog horretan. Zuek osatu Albertori gertatu zitzaiona, taula berdeko aditzak erabiliz. 

-      Ondoren, egizue 114-115. orrialdeetako 4. ariketa. Albertok idatzi duena ulertu baldin baduzue, orain adierazi egia ala gezurra diren ariketa honetako esaldiak (a-k). Gezurrak baldin badira, zuzendu.

-   OHARRA: Konturatu zarete taulatxo berdean dauden aditzen artean,  EDUKI, JAKIN, ERAMAN eta EKARRI aditzen forma trinkoak agertu direla??? GENEUKAN (“teníamos”) (< DAUKAGU), GENEKIEN (“sabíamos”) (< DAKIGU), ZEKARTZATEN (“traían”) (< DAKARTZATE), GENERAMAN (“llevábamos”) (< DARAMAGU), ZERAMAN (“llevaba”) (< DARAMA). Hortxe dauzkazue ERAMAN eta EKARRI aditz trinkoen lehenaldiko taulak, 115. orrialdean eta lan koadernoko 119. orrialdean. 

-       Lan koadernoko 119. orrialdeko taulak begiratu ondoren, egin itzazue 120. orrialdeko 12, 13 eta 14. ariketak eta 121. orrialdeko 15.a.

-   Nik aditz trinko guztien (IBILI, EGON, JOAN, ETORRI, EDUKI, JAKIN, ERAMAN, EKARRI) taula bat eskaneatuko dizuet, denak orri berean (“en la misma hoja”) edukitzeko. “Aditz trinkoak orain eta lehen. Taulak

-      Liburuko 115. orrialdeko 5.ariketa: “Sutea”: Auzo batean, sutea (“incendio”) gertatu da, eta bizilagunek une (=momentu) larriak pasatu dituzte. Telebistako kazetari bat auzora hurbildu da informazio bila eta lekuko (“testigo”) batzuen adierazpenak (“declaraciones”) grabatu ditu. Entzun CD-ko 59, 60 eta 61. entzungaiak eta erreparatu (“fijatu”) horiz markatuta dauden esaldiei. Konturatu zarete aditz horiek guztiek momentu puntukaria, puntuala adierazten dutela? Batzuk trinkoak dira (autonomoak) eta beste batzuek, -TZEN ARI daramate. 

-     Ondoren, entzun edo irakurri berriro 5. ariketako adierazpenak eta 116. orrialdeko 6. ariketan, lotu irudiak eta adierazpenak. 

-      116-117. orrialdeetako 7. ariketa. Kazetaria erredakziora iritsi denean, elkarrizketak ez direla ondo entzuten konturatu da. Horregatik, berria eman duenean, berak azaldu (“esplikatu”) behar izan ditu lekukoen adierazpenak. Zuek irakurri eta osatu suteari buruz eman duen berria (=albistea) eta lekukoen adierazpenak (“las declaraciones de los testigos”). Horretarako, irakurri 115. orrialdeko 5. ariketako adierazpenak. Ariketa honen helburua (“objetivo”) 5. ariketan 1. pertsonan  zeuden aditzak 3. pertsonara pasatzea da.
 
-   117-118. orrialdeetako 8. ariketa: “Argazki-albuma”: Argazki guztien atzean dago istorio bat. Leire argazki-albuma ikusten ari da bere seme Xabierrekin. Leireri oroitzapen (“recuerdos”) asko etorri zaizkio gogora (=burura) eta Xabierri kontatu dizkio. Zuek argazki bakoitzaren istorioa osatu behar duzue, 118. orrialdeko aukeren artean – a) b) c) – egokia aukeratuta. OHARRA: 8. eta 10. itemekin ez kezkatu, zeren horietan lehenaldiko nor-nori-nork aditzen pertsona konbinazio batzuk agertzen dira, guk ikusi ez ditugunak: oparitu nion (nik hari zerbait), kalte egin zidan (hark niri zerbait) (Lehenaldiko NOR-NORI-NORK aditzean, 3. pertsonak bakarrik azaldu nituen joan den eguneko klasean. Horiekin nahikoa da A2 mailan).

-       Bukatzeko, 118. orrialdeko 9. ariketa. Irakurri baieztapen horiek (a-j) eta adierazi egia ala gezurra diren. Gezurrak baldin badira, zuzendu itzazue.

-   AHOZKO JARDUERA: Non afalduko dugu?”. Hau izango litzateke ahozko azterketako 3. ariketa. Bi ikaslek elkarrekin hitz egin behar dute eta plan bat egiten saiatu behar dute. Bakoitzak bere aukera (“su opción”) defendatu behar du eta saiatu behar dute ados jartzen. Kasu honetan, A ikasleak jatetxe txinatar batera joan nahi du eta horren alde onak azalduko ditu (eta pintxoen alde txarrak); B ikasleak, berriz, tabernaz taberna ibili nahi du pintxoak jaten eta hori defendatuko du (jatetxe txinatarren alde txarrak azalduko ditu). Horrelakoak (zinemara joateko plana, bidaiatzeko plana…) egin ditugu behin baino gehiagotan klasean.

OHARRA: Gogoratu proposamenak nola egiten diren:

·  ZERGATIK EZ GOAZ larunbat gauean tabernaz taberna pintxoak jatera? ZERGATIK EZ GARA JOATEN larunbat gauean tabernaz taberna pintxoak jatera?
·    Datorren larunbatean sagardotegira JOAN GAITEZKE = sagardotegira JOAN AHAL GARA. Zer iruditzen zaizu?
·        Ostiral gauerako afari bat antolaTZEA PENTSATU DUT.  ELKARREKIN AFAL DEZAKEGU. Zer iruditzen zaizu? Ondo datorkizu? (“te viene bien?”)
·  Txinatar jatetxe batera joaTEA BURURATU ZAIT. Zer iruditzen zaizu ELKARREKIN joaTEA? Joango gara ELKARREKIN? Anima zaitez!


OHARRA: Gogoratu, horrelako ariketa batean, askotan AHALERA aditzak erabiltzen direla. Adib: Datorren ostiralean jatetxe txinatar batera JOAN GAITEZKE afaltzera eta nire urtebetetzea ospatzera. Zer iruditzen zaizu? Han marrazo-zopa (“sopa de tiburón”) JAN DEZAKEGU eta udaberriko “rollitoak” DASTA DITZAKEGU (“dastatu” = “probatu”).

-       Ahalerako aditzak errepasatu nahi badituzue, 2 orrialde eskaneatuko dizkizuet: Diru-kontuak”. 

-   Amaitzeko, eguraldiari buruz arituko gara. Hasteko, ez nahastu DENBORA (“tiempo cronológico”) eta EGURALDIA (“tiempo metereológico), zeren ikasle askok nahasten dituzte (“los confunden”). Ireki liburua 130. orrialdean: “Aspaldiko lagunarekin”. Irene, bere aspaldiko laguna, Andoni, bisitatzera joango da Murgi herrira Aste Santuko oporretan. Irenek ez du Murgi ingurua ezagutzen eta zer eguraldi egiten duen begiratu du interneten. 1. ariketa honetan, hitzak eta irudiak lotu behar dituzue. 

-    Ondoren, egin 130-131. orrialdeetako 2. ariketa. Murgira joateko bezperan (“la víspera”, zenbait kontu zehazteko (zehaztu: “concretar”), Irenek Andonirekin hitz egin du eta, bide batez (“de paso”), zer eguraldi egiten duen ere galdetu dio, hango eguraldia nahiko aldakorra (asko aldatzen dena: “variable”, “inestable”) zela ikusi baitzuen Interneten. Entzun CD-ko 66. audioa. Andoni eta Ireneren arteko elkarrizketa da. Markatu aukera egokia. 

-     130-131. orrialdeetan egin dituzuen bi ariketa horietan, EGURALDIAri buruzko lexikoa agertu zaizue. Hortxe daukazue lexiko hori taula grisean. 

-          OHARRAK:
                                                            a)      Kazkabarra = Txingorra: “granizo” > “Kazkabarra egin = Txingorra egin”: “granizar”.
                                                  b)      Euria gelditu du > “ATERTU du” (hortik dator “aterkia” hitza: “paraguas”).
                                                             c)      Haizea dago > Haizea DABIL (haizea mugitu egiten da, ez da geldirik egoten; beraz, inoiz ez darama “egon” aditza, “ibili” aditza baizik).
                                                            d)      Eguraldi ona / txarra DAGO = Eguraldi ona / txarra EGIN du, EGITEN du, EGINGO du.
                                                            e)      Hotz_ egiten du (“hace frío”), hotz handiA egiten du / Fresko _ egiten du (“hace fresco”) / Bero_ egiten du (“hace calor”), bero handiA egiten du / Sargori_ egiten du (“hace bochorno”)
                                                             f)      Euria (elurra, kazkabarra = txingorra) HASI DU.
                                                            g)      Euria (elurra, kazkabarra = txingorra) ARI DU
                                                            h)      ATERTU DU (“ha dejado de llover, de nevar, de granizar”).
                                                              i)      ATERI DAGO (“no llueve”, “está escampado”).
                                                              j)       Zerua LAINOTUTA = ESTALITA (“cubierto de nubes”) DAGO.
                                                            k)      HODEIAK UGARITU EGINGO DIRA (hodeiak ugaritu: “aumentar las nubes, la nubosidad”).
                                                              l)      OSKARBI DAGO (zerua garbi dago, urdin-urdin).
                                                          m)      OSTARTEAK DAUDE (“hay claros”), OSTARTEAK IREKIKO DIRA = OSTARTEAK ZABALDUKO DIRA (“se abrirán claros”).
                                                            n)      TENPERATURA JAITSI EGINGO DA = TENPERATURAK (nork) BEHERA EGINGO DU / TENPERATURA IGO EGINGO DA = TENPERATURAK (nork) GORA EGINGO DU.
                                                            o)      BEHE-LAINOA DAGO (“hay niebla”). Beraz, kontuz gidatu!
                                                            p)      EKAITZA DAKAR (“viene tormenta, tempestad”).
                                                        q)      TRUMOIA ARI DU (“está tronando”), TRUMOIA JO DU (“ha tronado”).
                                                             r)      TXIMISTA (“rayo,  relámpago”).

-          Ondoren, egin lan koadernoko 135. orrialdeko 1. eta 2. ariketak.

-    Eguzkia eta euria”. Eskaneatu dizuedan orri honetan, bi ariketa dituzue. Lehenengoan, eguraldi iragarpenari (iragarpena: “predicción”) begiratu eta hutsuneak bete behar dituzue ezkerreko hitzekin. Bigarren ariketan, klimaren inguruko esaldi horiek osatu behar dituzua aditzaren denbora-aspektu egokia erabiliz.

ERANTZUNAK:

Gaur kostaldean hodei ugari = hodei asko azaldu (“aparecer”) dira, zerua guztiz (“completamente”) lainotuta = estalita (“cubierto”) egon da eta euria egin du. Barrualdean (“en la zona interior”), berriz, eguzkia irten da. Itsasoaren egoera (“estado de la mar”): itsaskirria izan dugu eta haizeak helgoaldetik (“del sur”) eta mendebaldetik (“del oeste”) jo du.
Bihar, kostaldean, hodei ugari = hodei asko AZALDUKO DIRA, zerua estalita = lainotuta EGONGO DA eta euria EGINGO DU (= euria EGIN DEZAKE).
Barnealdean, elurra EGINGO DU (=elurra EGIN DEZAKE).
ItsasoaREN EGOERA: ITSASKIA IZANGO DUGU eta HAIZEAK IPARRALDETIK JOKO DU.

Poloak lehen izoztuta (nola) zeuden. Poloak orain urTZEN ARI DIRA (urtu: “derretirse”).
Tenperatura lehen baxuagoa zen. Tenperatura orain gora egiTEN ARI DA.
Lurra lehen hezeagoa zen (hezea: “húmedo”). Lurra orain lehorTZEN ARI DA (lehortu: “secarse”).
Eguzkiaren izpiak (“rayos”) goizean leunagoak (“más suaves”) ziren. Eguzkien izpiek orain gogor joTZEN DUTE.
Lehen ez zegoen zulorik ozono-geruzan (geruza: “capa”). Ozono-geruzaren zuloa orain handiTZEN ARI DA.

-       ENTZUNAREN ULERMENA: “Zer eguraldi egingo du bihar?” Eguraldiaren biharko iragarpena (“predicción”, “pronóstico”) entzungo duzue. Adierazi 9 esaldi horiek egiak ala gezurrak diren. Horretarako, entzun bi aldiz entzungaia. Nahi baduzue, zuzendu ondoren, hirugarren aldiz entzun.

-       AHOZKO JARDUERA: “Landare berezien azoka”. Datorren iganderako eguraldi ona eta eguzkitsua (“soleado”) iragarri (“anunciar”) dute. Beraz, Aian egiten den landare berezien azokara joatea erabaki duzu, oso landarezala baitzara. Egin ikaskideari hiru galdera, berak daukan informazioarekin zuri erantzuteko. Hau ahozko azterketako 2. ariketa bezalakoa da. 

Hauxe da guztia, ikasleok. Honekin amaituko dugu aurtengo ikasturtea. Norbaitek ariketa gehiago egin nahi baditu, hemen jarriko dizkizuet erreferentziak:

                                                           a)      Norantz (hacia…) eta Noraino (hasta…) kasuak errepasatu nahi badituzue, liburuko 131. orrialdeko 3. ariketa, 132. orrialdeko 4. ariketa eta 132-133. orrialdeetako 5. ariketa. 

                                                          b)      Deklinabidea errepasatu nahi baduzue, liburuko 136-137. orrialdeetako 6. ariketa. 

                                                           c)      konparaziozko esaldiak (hain, hainbeste, bezain, adina, baino…-ago) errepasatu nahi baduzue, liburuko 134. orrialdeko 1. ariketa eta 134-135. orrialdeetako 2. ariketa. 

                                                          d)      Denborazkoak errepasatu nahi badituzue, liburuko 119.orrialdeko 1. eta 2. ariketak (teoria 119 eta 120. orrialdeetako taula grisean daukazue).

                                                           e)      Ahozko  azterketako 2. ariketa zuen artean ahoz praktikatu nahi baduzue, eskatu niri eta bidaliko dizkizuet fitxa gehiago.
Mila esker denoi!!!!!!!!!

Nahiz eta klaseak amaitu, zuek zalantzaren bat baldin badaukazue edo zerbait jakin nahi baduzue, lasai idatzi ahal didazue, entzun? 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina