2020/05/15

A2 mailako 53. eskola, 2020ko maiatzaren 11koa izango litzatekeena (on-line)


53.       eskola, 2020ko maiatzaren 11koa izango litzatekeena (on-line)

-      ENTZUNAREN ULERMENA: Mutrikuko festak eta usadioak. Udaberriarekin batera hasten dira herrietako jaiak edo festak eta erromeriak. Ezagutzen dituzu Mutrikukoak? Badakizu noiz ospatzen diren? Mutrikuko festei eta ohiturei  buruzko entzungaia entzun – bi aldiz – eta ondoren, zuzendu.

-    Ireki gure liburua 72. orrialdean: “Ikasle-garaia”. Pertsona ospetsuei (= famatuei) elkarrizketak egiten dizkietenean, askotan, hastapenei (hastapenak: “los comienzos”) eta ikasle-garaiari (“época de estudiante”) buruz galdetzen diete. Imanol unibertsitateko Arte Ederretako irakaslea da eta sari garrantzitsuak irabazi ditu bere margolanengatik. Irratsaio batean elkarrizketa egin diote eta bere ikasle-garaiaz hitz egin dute. Entzun CD-ko 42. entzungaia eta azpimarratu entzun duzuna. OHARRA: Egia esan, ariketa honek ez du inolako misteriorik. Entzun duzuena markatu behar duzue, baina beste aukera ere ongi dago. Biak daude ongi, -(e)N daraman erlatibozkoa eta –TAKO daramana. Adib.: aprobetxatu nuEN garaia = aprobetxatuTAKO garaia; ezagutu nuEN ikaskide baten gurasoek = ezagutuTAKO ikaskide baten gurasoek; margotu nituEN koadroak = margotuTAKO koadroak; irabazti nuENA = irabaziTAKOA (“lo ganado”); egin nuENA = eginDAKOA (“lo que hice”); pasatu nituEN urteak = pasatuTAKO urteak; ikasi nuENA = ikasiTAKOA (“lo que aprendí””). 

-    Ondoren, egizue 73. orrialdeko 4. ariketa. Irakurri edo entzun berriro Imanoli egin diotEN elkarrizketa = eginDAKO elkarrizketa eta erantzun 4. ariketako 7 galdera horiei. OHARRA: Gogoan izan erantzuna aditzaren aurrean doala, justu galdetzaila – galderak egiteko partikula – dagoen tokian bertan!!

-     “A zer bidaia!!”. Bidaiatzen dugunean, bizipen (“vivencias”) eta esperientzia berriak izaten ditugu eta, askotan izaten dira hizketagai (“tema de conversación”). Batzuetan, oroitzapen (“recuerdos”) onak izaten ditugu, baina beste batzuetan, ez hain onak. Liburuko 73-74. orrialdeetako 5. ariketa. Karolinak itsasontziz egindako itsas-bidaia (“crucero”) batean gertatu zitzaioNA = gertatuTAKOA kontatu du bere blogean. Irakurri eta osatu Karolinak idatzi duENA = idatziTAKOA, 73. orrialde amaierako taulatxo horiko aditzak erabiliz.

-   Aditz horiek denek adierazten dute ekintza puntuala, momentu konkretu batean gertatzen ari zena (ez dakigu ekintza edo akzioa bukatu zen ala ez). Horretarako, aditz batzuekin, forma trinkoak erabiltzen dira (autonomoak) (nator, nentorren, noa, nindoan, nago, nengoen, …) eta beste aditz batzuekin, -TZEN ARI. Recuerda que para indicar un momento puntual, los verbos que tienen forma sintética (autónomoa) utilizan esa forma (nator, nentorren, noa, nindoan, nago, nengoen…) y los  que no la tienen – la mayoría en euskara – utilizan          TZEN ARI. Qué verbos tienen forma sintética? Los intransitivos EGON, JOAN, ETORRI, IBILI y los transitivos EDUKI, JAKIN, EKARRI, ERAMAN, ESAN. El resto de los verbos, emplea la construcción –TZEN ARI.

-      De los intransitvos, ya vimos el pasado del EGON. Bai, A2.1 liburuko 44. orrialdean agertu zitzaigun EGON aditzaren forma trinkoa lehenaldian (nengoen, zegoen, geunden, zeunden, zeundeten, zeuden). Nik taula bat eman nizuen aditz intransitibo horien orainaldiko + lehenaldiko adizkiekin (berriro eskaneatuko dizuet, ados?).

Ni nekatuta NAGO > NENGOEN
Pello haserre DAGO >> ZEGOEN
Gu eserita GAUDE >>> GEUNDEN
Zu nire ondoan ZAUDE >> ZEUNDEN
Zuek pozik ZAUDETE > ZEUNDETEN
Haiek triste DAUDE >   ZEUDEN

-   Gaur, karolinak bere itsas-bidaiari buruz idatzi duen testu horretan, beste hiru intransitiboak agertu zaizkigu: IBILI (zebilen, zebiltzan…), JOAN (zihoazen,…) eta ETORRI (zetozen,…). Hauen taulak 74. orrialdean dauzkazue (eta nik eskaneatutako taulan). 

-       Hori bai…GOGORATU!!!!

OHARRA: Gogoratu:  Trinkoek ekintza amaitugabea edo amaitu den ez dakiguna adierazten dute (o la acción está inacabada, o no sabemos si se ha acabado o no). Beraz, ez nahastu:
Atzo autoz eskolara NINDOAN (“iba”) eta istripua gertatu zitzaidan (ikusten duzue, ekintza edo akzioa ez zela amaitu, ez zen eskolara iritsi, istripu bat gertatu zitzaiolako. Gaztelaniaz, “imperfecto de indicativo”).
Atzo eskolara autoz JOAN NINTZEN (“fui”) (hemen ikusten da eskolara iritsi zela, ekintza edo akzioa bukatuta dago, “perfecto de Indicativo”).
Atzo presaka NENBILEN (“andaba”) zurekin topo egin nuenean (“cuando me encontré contigo”) (ez dakigu momentu horretan bakarrik, ala gero ere presaka ibili zinen. Ekintza edo akzioa ez dago amaituta).
Atzo, egun osoan presaka IBILI NINTZEN (“anduve”) (ekintza amaituta dago, bukatuta dago).
Etxera NENTORRENean (“cuando venía”), euria hasi zuen (ekintza amaitu gabe dago, ez dakigu etxera iritsi zen ala kafetegi batean sartu zen euritik babesteko).
Etxera ETORRI NINTZENean (“cuando vine”), bustitako arropak erantzi (“desvestir”) nituen (ekintza bukatuta dago).

OHARRA:  Aditz batek forma trinkoa baldin badauka, EZ dugu erabiliko –TZEN ARI momentu puntuala adierazteko. Los verbos que tienen forma sintética (trinkoa) utilizan ésta para indicar una acción puntual, momentánea y por tanto, NO utilizan        –TZEN ARI.
Mikel medikuarengana ZIHOAN (“iba”) (“joaten ari zen”), nik ikusi nuenean (iritsi zen? Ba, ez dakigu).
Sofan eserita GEUNDEN (“estábamos”) (“egoten ari ginen”) zuk telefonoz deitu zenuenean.
Zu patinekin ZENBILTZAN (“andabas”) (“ibiltzen ari zinen”) eta lurrera erori zinen.

-       Lan koadernoan, 68-69. orrialdeetan dauzkazue taulak. Begiratu eta egin 69. orrialdeko 8. ariketa, 70. orrialdeko 9.a eta 71. orrialdeko 10.a OHARRA: Norbaitek esango dit taula horietan aditz intransitiboez gain (EGON, JOAN, ETORRI eta IBILI) transitibo bat ere badagoela: EDUKI. Ikasleok: ez da berria, A2.1 liburuan ikusi eta landu genuen, 47. orrialdean.

-     Lau orrialde eskaneatuko dizkizuet aditz trinkoak praktikatzeko. Batean (IKA, 197), EGON aditza lehenaldian eta beste bitan (IKA, 51 eta IKA, 46), ETORRI, JOAN eta IBILI orainaldian + lehenaldian.  Eta, azkenekoan (IKA, 47) lau aditzak lantzeko letra-zopa bat duzue.

-      Liburuko 74. orrialdeko 6. ariketa. Karolinaren testua irakurri eta osatu ondoren, esan baieztapen (“afirmación”) horiek egia diren ala gezurra diren. Gezurrak baldin badira, zuzendu itzazue. 

-    Aditz trinkoekin jarri dizkizuedan adibide horietako bat hartuko dut berriro: Mikel medikuarengana ZIHOAN (“iba”) (“joaten ari zen”), nik ikusi nuenean (iritsi zen? Ba, ez dakigu). Ezagutzen duzue deklinabideko kasu hau???? NORENGANA kasua da eta bizidunekin (pertsonekin eta animaliekin) erabiltzen da. Es el equivalente al caso NORA pero con seres vivos. Deklinabide taulak begiratu itzazue:

                                                            a)      Singularrean: umeARENGANA = umeAGANA; gizonARENGANA = gizonAGANA  (ikusten duzuen bezala, singularreko –A determinatzailea daramate. Llevan el determinante –A del singular). Da lo mismo que la palabra acabe en vocal (semE) o en consonante (gizoN). Los dos cogen   ARENGANA o AGANA. Berdin dio hitza bokalez (semE) ala kontsonantez (gizoN) amaitzen den. Biek hartzen dute -ARENGANA edo -AGANA.

                                                            b)      Pluralean: umeENGANA; gizonENGANA. Da lo mismo que la palabra acabe en vocal (semE) o en consonante (gizoN). Los dos cogen  ENGANA. Berdin dio hitza bokalez (semE) ala kontsonantez (gizoN) amaitzen den. Biek hartzen dute -ENGANA.

                                                             c)      Izen bereziekin, izen propioekin: 

- Bokalez amaitzen bada: -RENGANA: RosaRENGANA, RobertoRENGANA, EvaRENGANA, GurutzeRENGANA, ManoloRENGANA, TxemaRENGANA…

- Kontsonantez bukatzen bada: -ENGANA: JuncalENGANA, InesENGANA, MirenENGANA, DavidENGANA

                                                      d)    Erakusleak: Erakusleekin (erakusleak: “demostrativos”) doan izena bizigabea baldin bada, HONETARA, HORRETARA, HARTARA, HAUETARA, HORIETARA eta HAIETARA erabiliko dugu, baina…biziduna baldin bada, HONENGANA, HORRENGANA, HARENGANA, HAUENGANA, HORIENGANA, HAIENGANA:

Etxe HONETARA (nora)   ---------- Emakume HONENGANA (norengana) (“a donde esta mujer”).
Denda HORRETARA (nora) ------ Gizon HORRENGANA (norengana) (“a donde ese hombre”).
Herri HARTARA (nora) -------  Haur HARENGANA (norengana) (“a donde aquel niño”).
Kale HAUETARA (nora) ------- Ikasle HAUENGANA (norengana) (“a donde est@s alumn@s”).
Mahai HORIETARA (nora) ------ Bidaiari HORIENGANA (norengana) (“ a donde es@s viajer@s”).
Leku HAIETARA (nora) ------ Turista HAIENGANA (norengana) (“a donde es@s turistas”).

Adibideak:
Dabid, bihar ez naiz etorriko klasera, dentistARENGANA (dentistaRA) joan behar dudalako. Txakurra parkeko haurrENGANA (haurrETARA) hurbildu da eta zaunkaka (“ladrando”) hasi zaie. Joan zaitez MirenENGANA, eta esaiozu mikrofonoa aktibatzeko. Datorren astean okulistARENGANA (okulistaRA) joan behar dut. Banantzea (“separarse”) erabaki zutenean, abokatuARENGANA (abokatuRA) joan ziren. Joan zaitez turista HORIENGANA eta esaiezu gure dendara etortzeko. Joan zaitez masajista HORRENGANA, berak kenduko dizu bizkarreko mina. Apaiza fededunENGANA hurbildu zen bedeinkatzeko (“para bendecir”).

-   Denborazko esaldiak. Zer moduz egin zenituzten joan den eguneko itzulpenak? (“Denborazkoak lantzeko itzulpenak”). Oraindik egin ez badituzue, egiteko aholkatzen dizuet. Gaur, beste orri bat eskaneatuko dizuet: Denborazkoak mintzagai”. Ahoz denborazko esaldiak lantzeko ariketa bat da, baina guk klasean egin ezin dugunez eta jeetsi bidez amesgaizto bat (“una pesadilla”) izango litzatekeenez, nahi baldin baduzue, idatzi eta bidali niri, baina mesedez, word formatuan. Aukerako ariketa da (“opcional”).

-    Liburuko 75. orrialdean, NOR-NORI-NORK lehenaldian dator. EZ dugu aurten ikusiko, A2 mailarako gehiegi da. Nik 3. pertsonak bakarrik ikasteko eskatzen dizuet: 

Aitak (nork: hark) gaur goizean amari (nori: hari) musu bat eman DIO > Aitak (nork: hark)  amari (nori: hari) atzo  musu bat eman ZION.
Aitak (nork: hark) gaur goizean, eskolara joan aurretik, seme-alabei (nori: haiei) musu bat eman DIE > Aitak (nork: hark) atzo goizean, lanera joan aurretik, seme-alabei (nori: haiei) musu bat eman ZIEN.
Gurasoek (nork: haiek) gaur goizean, txakurrari (nori: hari) pentsua (“pienso”) eman DIOTE > Gurasoek (nork: haiek) atzo txakurrari (nori: hari) pentsua eman ZIOTEN.
Gurasoek (nork: haiek) gaur goizean txakurrei (nori: haiei) pentsua eman DIETE > Gurasoek (nork: haiek) atzo txakurrei (nori: haiei) pentsua eman ZIETEN.

-      Beraz, liburuko 75 eta 76. orrialdeak ez ditugu ikusiko.

-    Bukatzeko, ariketa bat prestatu dizuet eta bertan, aditz egokia ipini behar duzue. KONTUZ!!! Orain arteko aditz guztiak nahastuta daude ariketa honetan!!!!! Kontuz denbora koherentziarekin ere. Artxiboaren izena: “aditzak dantzan”.

-    AHOZKO JARDUERA: Zer ordutan gera gaitezke? Nahi baduzue, jeetsi bidez praktika dezakezue zuen artean. Fitxa eskaneatuko dizuet. Ahozko azterketako 3. ariketa horrelakoa izaten da. Plan bat elkarrekin egitea. 

OHARRA: Hurrengo klasea, azkenekoa, igandean jarriko dizuet. Mila esker.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina