2020/05/02

A2ko 50. klasea, 2020ko apirilaren 29koa (on-line)


50.   klasea, 2020ko apirilaren 29koa (on-line)

-       Gaur, zehar-estiloa errepasatuz hasiko gara. Egin ezazue eskaneatu dudan ariketa (IKA, 266) eta, ondoren, zuzendu. 

-          GOGORATU!!!!
                                                            a)      Adierazpena (afirmación) denean > -(e)LA
                                                       b)      Esaldi nagusia ezezkoa denean > -(e)NIK. Gogoratu!! –(e)NIK erabiltzeko, esaldi nagusiak, printzipalak, izan behar du ezezkoa!!!
                                               Rosa gaixorik dagoELA uste dut
                                               Rosa ez dagoELA gaixorik uste dut (creo que no está)
                                               Ez dut uste Rosa gaixorik dagoENIK (no creo que esté…).
                                                              c)      Agindua denean > -T(z)EKO.
                                                          d)      Galdera denean > -(e)N. Berdin dio baiezkoa ala ezezkoa den. Beti –(e)N.

-    ENTZUNAREN ULERMENAF: Idiazabalgo gaztazko kroketak. Joan den egunean, kalabaza-zoparen errezeta ezagutu genuen. Gogoratzen? Bada, gaur, beste errezeta  bat ekarri dizuet: Idiazabalgo gaztazko kroketak.

OHARRA: Ikasleok, ohartu edo konturatu zarete prozesu batean prozesu horretako pausoak (= urratsak) nola lotzen diren “klip” batzuekin? Klip horiek testu antolatzaileak dira: Lehenik,… (“en primer lugar”) = Hasteko,… (“para empezar”) >>>> Gero,… (“después”) >>>> Geroago,… (“más tarde”) >>>> Ondoren,… (“a continuación”)  =  Jarraian… (“a continuación”) >>>> Azkenik… (“finalmente”).
OHARRA: Konturatu zarete osagaiak esatean lehenengo beti kantitatea jartzen dela eta gero produktua??? KANTITATEA + PRODUKTUA (mugagabean, singularreko –a gabe):
3 kilo patata_, kilo erdi tomate_, 250 gramo txorizo_, 2 litro ur_, 3 litro ardo_, dozena bat arrautza_, dozena erdi arrautza_, dozena eta erdi arrautza_, botila bat sagardo_, lata bat_ antxoa_, kartoi bat esne_, pote bat marmelada_, 3 basokada irin_, 2 basokada azukre_, lata bat freskagarri_ (“refresco”), koilarakdada bat olio_, katilukada bat kafesne_, pakete bat gatz_, platerkada babarrun_...
Ikusten duzuen bezala –KADA atzizkiak (el sufijo –KADA) kantitatea adierazten du (indica cantidad).

-     Honekin batera, bi orri igoko dizkizuet blogera, sukaldaritzarekin erlazioa daukaten hitzak ikasteko: Sukaldaritza lexikoa.

-    Ireki gure liburua 47. orrialdean: “Ohitura txarrak”. Askotan, ondo ez gaudenean bakarrik aldatzen ditugu gure ohitura txarrak. Jarraian, 1. ariketa egingo duzue. Hor ageri diren pertsonek, nahiz eta osasun arazoak eduki, orain dela gutxi arte, ohitura txarrak zeuzkaten. Osasunari buruzko aldizkari batean, euren = beraien kasua kontatu dute.  Ohitura txar horiek alde batera utzi (“dejar a un lado”) dituztela eta orain hobeto sentitzen direla ere esan dute.
Zer kontatu dute beren ohitura txarrei buruz? Irakurri eta osatu bakoitzak kontatu duena, taula laranjako esaldiak erabiliz. 

-        Ariketa honetan, EDUKI aditzaren lehenaldi trinkoa (autonomoa) agertu zaigu berriro: “Pertsona ha uek, orain dela gutxi arte, ohitura txarrak ZEUZKATEN (“tenían”)”. “Kolesterol altua NEUKAN eta janari koipetsuak (koipe asko daukaten janariak, “grasientos”) jaten nituen”. Gogoan dituzue? A2-1 liburuko 47. orrialdean agertu zitzaizkigun. Hantxe daukazue taula. Eta azaldu nituenean, ohar hauek egin nituen: 

                                                            a)      EDUKI aditzak eta UKAN aditzak, trinkoak (autonomoak) direnean, esanahi bera dute: Txikitan panpin bat NEUKAN = panpin bat NUEN. Baina egia da, UKAN aditz laguntzaile (“auxiliar de  otro verbo”) ere izan daitekeela: ikusi nuen, egin nuen, erosi nuen…

                                                                          b)      Objektua plurala denean, nahikoa daZ- tartean sartzea.

                                                             c)      Trinkoek ekintza amaitugabea edo amaitu zen ala ez ez dakiguna adierazten dute (o la acción está inacabada, o no sabemos si se acabó o no). Beraz, ez nahastu: 

Atzo bilera NEUKAN (“tenía”) Bilbon, baina ezin izan nintzen joan, gaixorik nengoelako.
Atzo bilera EDUKI NUEN (“tuve”) Bilbon (horrek esan nahi du, ekintza edo akzioa amaituta dagoela eta ni bilerara joan nintzela).

-        Liburuko 47. orrialdeko 2. ariketa ez dugu egingo (A2 mailarako hori gehiegizkoa da).

-    48. orrialdera igaro: “Ohitura aldaketak”. Bizitzan zehar (“a lo largo de la vida”), batzuetan, gure ohiturak aldatu egiten ditugu, arazo edo gaixotasun bat izan dugulako.
Gexan kazetaria da eta hiru kirolariren testigantzak (“testimonios”) grabatu ditu. Beraien = euren bizimodua (bizitzeko modua: “modo de vida”) eta ohiturak aldatu  behar izan dituzte, lesioengatik. Gexanek grabazioa transkribatu duenean, datu batzuk oker eman ditu. Entzun kirolari horiek esan dutena. Konturatuko zarete audioak entzunda, testutxo bakoitzean, bi esaldi oker daudela, ez direla egia. Ea identifikatzen dituzuen. Ariketa hau egiteko CD-ko 26, 27 eta 28. entzungaiak entzun behar dituzue. 

OHARRA: Grabazioetan esaldi hauek entzun dituzue: “eskalatzeari utzi diot” (“he dejado de escalar”), “pilotan jokatzeari utzi diot” (“he dejado de jugar a pelota”), “triatloian parte hartzeari utzi diot” (“he dejado de participar en los triatlones”). Adb. gehiago: “edateari utzi diot” (“he dejado de beber”), “gozoak jateari utzi diot” (“he dejado de comer dulce”). –T(Z)EARI UTZI: Cuando el verbo “utzi” lleva la nominalización –T(Z)EARI, significa “dejar de…”. Hau da, lehen egiten nuen zerbait, orain ez dudala egiten. Ez dugu aurten landuko, B1 mailan baizik. Lo que hemos visto este año ha sido –T(Z)EN UTZI, que significa “permitir o dejar”. Bai. Adibidez, gurasoek ez didate uzten gaupasak egiTEN; nik ez dizut utziko klasean mugikorra erabilTZEN… (A2.1 liburuko 122. orrialdean agertu zitzaigun. Gogoratzen duzue?).

-       Ondoren, egin ezazue 4. ariketa. Informazio okerra identifikatu eta azpimarratu duzue goiko testutxoetan? Ba orain ordezkatu (“sustituir”) informazio oker hori audioan entzun duzuen informazio zuzenarekin.  Horretarako, entzun berriz hiru entzungaiak.

-          49. orrialdera joko dugu (=joango gara): “Zaindu zeure burua”. Badakizue zer esan nahi duen???? Ez da “cuida tu cabeza”, “cuídate” (“entero”) baizik. Euskarazko izenorde bihurkaria (“ pronombre reflexivo”) da eta ekintza egiten duena eta jasaten duena pertsona bera denean erabiltzen da (se usa cuando el que realiza la acción y el que la recibe o soporta esa acción es la misma persona). 49. orrialdeko taula grisean dator. Ikusten? Eta lan koadernoko 54. orrialdean ere bai.   

Beraz, euskaraz “zaindu zaitez” (“cuídate”), “uretara bota naiz” (“me he tirado al agua”), “asko maite naiz” (“me quiero mucho”), “askotan galdetzen naiz” (“muchas veces me pregunto”), “arriskuan ikusi gara” (“nos hemos visto en  peligro”)… GAIZKI DAUDE, aditz horiek – zaindu, bota, maite, galdetu, ikusi…- transitiboak direlako, UKAN direlako eta ezin dutelako IZAN hartu. 

Nola adierazi, orduan, “cuídate”, “me he tirado”, “me quiero”, “me pregunto”… bezalakoak? Ba…. NEURE, ZEURE, BERE, GEURE, ZEUEN, BEREN + BURUA erabiliz: Zaindu (ezazu) ZEURE BURUA; uretara bota DUT NEURE BURUA; asko maite DUT NEURE BURUA; arriskuan ikusi DUGU GEURE BURUA…

-      Como podéis observar, esta estructura siempre lleva “burua” en singular, aunque sean más de una pertsona (neure burua_, zeure burua_ , bere burua_ geure burua_ , zeuen burua_ , beren burua_ ) y a efectos del verbo, funciona como una 3. persona del singular: Nik hura, zuk hura, hark hura, guk hura, zuek hura, haiek hura.

Nik neure burua asko maite dut
Zuk zeure burua asko maite duzu
Hark bere burua asko maite du
Guk geure burua_ asko maite dugu
Zuek zeuen burua_ asko maite duzue
Haiek beren burua_= euren burua_ asko maite dute
               
Eta noski, edozein kasutan deklina daiteke. Hona hemen adibide gehiago:
Ni oso harro nago NEURE BURUAREKIN  (“estoy orgulloso conmigo mismo”)
Askotan haserretzen zara ZEURE BURUAREKIN (“te enfadas mucho contigo mismo”)
BERE BURUA hil du (“se ha suicidado”)
Opari bat egingo diot NEURE BURUARI (“me haré un regalo a mí mismo”).
Arazo psikiatrikoak dituelako, batzuetan eraso egiten dio BERE BURUARI (“se agrede, ataca as sí mism@”).

-      49. orrialdean gaude. Denok dauzkagu GEURE BURUA zaintzeko ohiturak: batzuek elikadura (“alimentación”) zaintzen dute; beste batzuek, kirola edo jarduera fisikoa (“actividad física”) egiten dute… GEURE BURUA zaintzeko zer egiten dugun jakiteko, foro bat aurkitu dugu (=topatu dugu) sarean. Irakurri eta osatu pertsona batzuek zer kontatu duten foro honetan.  Horretarako, erabil itzazue taulatxo laranjan dauzkazuen izenordeak (“pronombres”).

-    “Zaindu” aditzak NOR kasua eskatzen du: Nik haurra (nor) zaintzen dut, zuk txakurra (nor) zaintzen duzu… Beraz, NEURE, GEURE, ZEURE… BURUA ere NOR kasuan joango da aditz honekin doanean: Felipe: “Emazteak eta biok asko zaintzen dugu geure burua (nor)”. Eva:  “Nik, neure burua (nor) zaintzeko, denetik jaten dut”.

-     Felipek diosasoian gaude” = “sasoi onean gaude”. Gaztelaniaz, “estamos en (buena) forma”.

-          “Gutiziak” (“caprichos”).

-      Kontuan izan, NOR-NORI-NORK aditza baldin badaukagu, NORI kasu bat behar dugula derrigorrez: Marta: “…gutiziak egiten dizkiot NEURE BURUARI”. Pepi: “Senarra eta biok…urtero oparitxoa egiten diogu GEURE BURUARI”. 

-        Unai: “astean behin, tarte bat hartzen dut NEURE BURUARENTZAT (“cojo un rato para mí”).

-     Iñigo: “hobeto sentitzen naiz NEURE BURUAREKIN” (“me siento mejor conmigo mismo”).

-     Ondoren, egizue 49-50. orrialdeetako 6. ariketa. Irakurri berriro Eva, Felipe, Marta, Pepi, Unai eta Iñigok foroan esan dutena eta erantzun 6. ariketako galderei. ERNE!!! Galderak 3. pertsonan daude! Beraz, goiko testutxoetako 1. pertsonak 3. pertsonara pasa behar dituzue galderei erantzuteko.

-     “A zer aldaketa! Aliziak aspaldiko lagun bat ikusi du kalean eta harrituta gelditu da bere itxurarekin. Lehen, lagunak ez zuen oso itxura ona, baina orain, askoz hobeto ikusi du. Etxera iritsi denean, lagun bati e-posta bat bidali dio, ikusi duena kontatzeko. Zuek osa ezazue e-maila hori, azpiko aukeren artean – a/b/c – egokia aukeratuz.

-      Azkenik, jo ezazue liburuko 52. orrialdera. Hor inkesta bat daukazue eta interesgarria da jakiteko ea zeuen burua zaintzen duzuen ala ez. Zaintzen al duzue zeuen burua? Osasuntsuak al dira zuen ohiturak? Erantzun test honi. Kontuan izan erantzun bakoitzak puntuazio bat daukala. Amaitzen duzunean, zenbatu edo batu puntu guztiak – horretarako, erabili 53. orrialdeko taulatxoa – eta lortzen duzun emaitzaren arabera, aholku batzuk jasoko dituzu (53. orrialdean datozenak). Interesgarria dela iruditzen zait.

-     Badakizue zer esan nahi duen “emaitzAREN ARABERA” horrek, ezta? (“según el resultado”). ZEREN edo NOREN + ARABERA.  Honi “posposizioa” deitzen zaio eta, ikasturtean zehar (“a lo largo del curso”) horrelako gehiago atera zaizkigu. Gaur, saiatuko naiz agertu zaizkigun guztiak – eta agertu ez diren batzuk – biltzen zuek txukun-txukun edukitzeko. Artxiboaren izena “Posposizioak” da. Horretarako, argi eduki ezazue zer den posposizioa. Hablamos de “posposición” cuando nos referimos a una palabra (arabera, bidez, truke, aurrean, gainean, buruz, esker…) que, obligatoriamente va unida a un caso concreto de declicación y que, en conjunto, tiene un significado concreto. Bai, posposizioek aurreko hitzean deklinabide kasu bat eskatzen dute (adib. NORI + BURUZ, NOREN + AURREAN…).

-   Orain, hauek lantzeko ariketa bat egingo duzue. Osatu 22 esaldietako hutsuneak posposizio egokiak hutsuneetan sartuz. Juxtu daude. Ondoren, zuzendu.

-          ETXERAKO LANAK:
                                              a)      Neure burua… Lan koadernoko 54. orrialdeko azalpena irakurri eta 55. orrialdeko 17 eta 18. ariketak egin.
                                                            b)      Agintera aditzak errepasatzeko, lan koadernoko 46-47. orrialdeetako taula  irakurri eta egin 47. orrialdeko 11. ariketa eta 48. orrialdeko 12.a.

OHARRAK:
1.       Hurrengo klasea, maiatzaren 6an igoko dizuet.
2.       Datorren asteazkenean, maiatzak 6, bideomintza saiotxo bat egin nahi nuke zuekin. Nik bidaliko dizuet esteka (“enlace, link”)
3.       Zaindu zeuen burua!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina