2022/02/17
2022/02/16
B2.2 mailako 35. eskola, 2022ko otsailaren 14 eta 15ekoa
35. eskola, 2022ko otsailaren 14 eta 15ekoa
- Joan den astean, mugikorraren gehiegizko erabileraz aritu ginen. Heldu askok mugikorrarekiko menpekotasun handia dute, eta haurrek? Horren harira, Haurrak eta mugikorrak jarduera sorta zuzendu dugu.
Lehenik, Mugikorrek eragiten dituzten onurak eta kalteak deritzon ulermen-jarduera zuzendu dugu. Testua irakurri ahala, zenbait hitz eta egituraren sinonimoak aipatu dizkiet (kopia bana eman diet).
i. Onurak = abantailak
ii. Kalteak = desabantailak
iii. Gogoeta = hausnarketa
iv. Egundoko = sekulako = izugarrizko = ikaragarrizko + gorakada.
Gorakada + izugarria = ikaragarria = itzela
v. Hedatu = zabaldu
vi. Desplazamenduak = joan-etorriak
vii. Saihestu = ekidin
viii. Inoiz = noizbait
Inoiz pentsatu dut lan hau uztea eta Nafarroan landetxe bat zabaltzea (=noizbait pentsatu dut).
Inoiz EZ dut pentsatu lan hau uzterik, asko gustatzen zaidalako.
ix. Baliagarriak = erabilgarriak
x. Baina Izan baditu bere alderdi txarrak ere; Jakin badakit B2 maila gogorra dela.
xi. Zenbait leku publikotan NAHIZ pribatutan = leku publikotan ZEIN pribatutan
xii. Noiznahi = edonoiz = edozein momentutan
Nonahi = edonon = edozein tokitan
Nornahi = edonor = edozein pertsona
Zernahi = edozer = edozein gauza
xiii. Adizkioa = menpekotasuna = mendekotasuna
xiv. (=beldur dira mugikorra gazteriarentzako droga berri bat bihurtuko ote den)
xv. Gaur batez beste 15 gradu ditugu > Batez besteko tenperatura 15 gradukoa izan da.
xvi. Ezagutzak = ezaupideak: conocimientos
xvii. Zuhur = zuhurtziaz = zentzuz
xviii. Analizatu = aztertu
xix. Eboluzionatzen du = bilakatzen da
xx. Xehetasunak = ñabardurak
xxi. Zertarako….-EN
xxii. Behar-beharrezkoa = derrigorrezkoa = ezinbestekoa = nahi eta nahi ezkoa = nahitaezkoa
Halaber, BELDUR IZAN …(EZ) OTE…-€N egituraren erabilera gogorarazi diet:
Beldur naiz gripea harrapatu ote dudaN >>>> ez dut gripea harrapatu nahi.
Ondoren, aholkuak emateko egituren berri eman diet.
Aholkuak emateko egiturak azaldu dizkiet.
Hor agertu zaizkigun nominalizazio horietatik abiatuta, nominalizazioen taula banatu diet eta –T(Z)EA nominalizazioa zein aditzek eskatzen duten azaldu diet. Gogorarazi diet AHAZTU aditzak bi nominalizazio desberdin eraman ditzakeela eta adiera desberdina dutela:
Liburua ekarTZEA ahaztu zait!!!
Atzo agindu =hitzeman nizuen gaur bizkotxoa ekarriko nuela, baina ahaztu egin zait bizkotxoa egiTEA, lanez lepo ibili naiz eta.
Aspaldian praktikatu ez dudanez, ingelesez hitz egiTEN ahaztu zait (nola hitz egiten den)
Aspaldian egin ez dudanez, bizkotxoa egiTEN ahaztu zait (nola egiten den.: zenbat arrautza, zenbat gramo irin,…)
Gero, Mugikorrak arduratsu erabiltzeko aholkuak deritzon cloze-testa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Ongi etorri zaigu honako hauek ezagutarazteko edo gogorarazteko:
· Partizipioa + -(e)Z GERO (baldintzazkoa) //
Aditz jokatua + -(e)NEZ GERO (kausazkoa):
1. Goizegi emanEZ GERO = goizegi ematen badiozu. (baldintzazkoa da).
2. Goizegi eman diozuNEZ GERO = goizegi eman diozulako (kausazkoa da).
· -KO BADIZU: ez da baldintza erreala (eskatzen badizu); ez da alegiazkoa (eskatuko balizu). Bien arteko nahasketa bat da eta “zertarako?” galderari erantzuten dio: “erosiKO BADIZU “ = “erosteko”.
· -OK plural hurbila lehenengo nahiz bigarren pertsona izan daitekeela gogorarazteko:
o GurasoOK haurrak ongi hezten ditugu
o GurasoOK haurrak ongi hezten dituzue
- ENTZUNAREN ULERMENA: Haurrak eta mugikorrak: Noiz eman telefono mugikorra haurrari? (x1): Galdera horretatik abiatuta, Izaskun Estonba irakasleak gogoeta egin eta gurasoei zenbait aholku edo gomendio emango dizkie egon daitezkeen arriskuak saihesteko edo ekiditeko. Itemak irakurri ostean, ikasleek bitan entzun dute entzungaia eta entzun ahala, adierazpen horiek egiazkoak diren ala ez markatu behar izan dute. Jarraian, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala argudiatuz.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Haurrak eta mugikorrak (30´). Entzun eta irakurriak ditugu adituen gomendioak nahiz jarraibideak. Baina zuek guraso moduan zer iritzi duzue honetaz guztiaz???? Galdera hau luzatu eta horrezaz hizketan aritu dira. Hiru galderari erantzun diete. Talde bakoitzean seme-alabak dituen ikasleren bat, gutxienez, egon dadin saiatu naiz, bere ikuspuntua garrantzitsua izan daitekeelakoan.
- Goizeko taldean: BADAGO…-T(Z)EA, BADAUKAT…-T(Z)EA… EZ DAGO…-T(Z)ERIK, EZDAUKAT…-T(Z)ERIK egiturak, nominalizazioekin ahalera / ezintasuna adieraztekoak, lantzeko berridazketak zer moduz egin dituzten galdetu (erantzun orria ere banatu nien) eta balizko zalantzak argitu (ikasleren batek ordenarekin izan ditu zalantzak).
- Gai hori Gramatika eta ariketak II liburuko 25. gaian lantzen denez, liburuko 102. orrialdea laburbiltzen duen nire laburpena irakurtzeko esan diet – liburuan nahasi samar datorrelakoan – eta 103. orrialdeko ariketak egiteko.
- ETXERAKO LANAK:
a. –T(z)EA nominalizazioa lantzeko ariketa analitikoa (erantzunekin).
b. Gramatika eta ariketak II liburuko 25. gaiari dagozkion ariketak, 103. orrialdekoak (erantzunak, hurrengoan banatuko dizkiet).
c. –(e)Z GERO eta –(e)NEZ GERO bereizteko berridazketak.
d. Idazlantxoa. Semea / alaba mugikor eske dabilkien lagunaren e-postari erantzun, zure aholkuak emanez.
e. 10-15 minutuz prestatu Internet eta sare sozialen gaineko bitartekotza fitxa (adostu bikoteka zeinen zein).
f. Ahots morroiak deritzon ulermen-jarduera.
g. Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORK sistema lantzeko neuk berariaz prestatutako ariketa.
h. Eginak izan behar dituzue:
§ Deklinabidea lantzeko bigarren orrialdea (“Zenbait herritan = herrik ez dituzte Inauteriak ospatzen”).
§ Maitasunaren arriskuak izeneko ulermen-jarduera.
§ Otsailak 14, San Valentin eguna izeneko cloze-testa.
§ AUKERAKO ENTZUNGAIAK, San Valentin egunari buruzkoak:
§ San Valentin eguna dela eta
§ Maitasuna adierazteko moduak
§ Maitasun anitza
§ Maitasun istorio bitxiak
§ Noizkoa da San Valentin eguna ospatzeko ohitura?
2022/02/15
2022/02/12
B2.2 mailako 34. eskola, 2022ko otsailaren 9 eta 10ekoa
34. eskola, 2022ko otsailaren 9 eta 10ekoa
- Joan den eguneko entzumen jardueraren – “Beti pantailari begira” – erantzunak arbeleratu eta ikasleei gogorarazi ostean, lehenengo itemean agertu zitzaigun esaldi batek eman digu abiapuntua: Amaiak ez du mugikorra begiratzerik izan = ezin izan du begiratu. Abiapuntu hori hartuta, honakook azaldu dizkiet:
§ BADAGO…-T(Z)EA (=BADA…-T(Z)EA) (inpertsonalak)
§ BADAUKAT…-T(Z)EA (=BADUT…-T(Z)EA)
ahalerazko egiturak (subjektua den pertsona bat daramatenak)
§ EZ DAGO…-T(Z)ERIK (=EZ DA…-T(Z)ERIK) (inpertsonalak)
§ EZ DAUKAT…-T(Z)ERIK (=EZ DUT…-T(Z)ERIK) (subjektudunak) ezintasuna adieraztekoak
(galderetan, ezezko erantzunetan eta baiezkoetan).
Eta, ondoren,
ahalera / ezintasun egitura hauen erabilera denboran zehar:
§
EZ DUT IZAN… -T(Z)ERIK = EZ DUT…-T(Z)ERIK IZAN (ekintza
amaitua dagoenean)
§
EZ DUT IZANGO…-T(Z)ERIK =
EZ DUT…-T(Z)ERIK IZANGO
(geroaldiko ezintasuna adierazteko)
§ EZ DUT IZATEN…-T(Z)ERIK = EZ DUT…-T(Z)ERIK IZATEN (ohiturazkoa, maiztasuna adierazten duena).
- Joan den egunean zuzendu genuen Zer egin behar nuke Googlek nitaz dakien informazio guztia ezabatzeko? cloze-testa erreferentziatzat hartuta, lehenik, HAU GUZTIA / HAUEK GUZTIAK deklinabide taula ipini diet arbelean eta eurek zuzentzeko taula osatua eman diet.
- Ohar berezia merezi izan du NORTAZ edo ZERTAZ kasuak;
izan ere, “honetaz
guztiaz” da eta ez “honez guztiaz”. Hau da, gaia adierazteko, zertaz
ari garen adierazteko, HONETAZ / HORRETAZ / HARTAZ GUZTIAZ erabiltzen da
(eta ez HONEZ / HORREZ / HAREZ GUZTIAZ):
Gaur
hainbat arazoZ
(mugagabea, izenekin -Z) hitz egingo dugu
= hainbat arazoRI BURUZ hitz egin dugu (arazoTAZ)
Gaur
zure arazoAZ (sing.)
aritu gara hizketan = zure arazoARI BURUZ aritu gara hizketan.
Gaur
zure arazoEZ (plurala)
hitz egingo dugu = zure arazoEI BURUZ hitz egin dugu.
Gaurko
solasaldian, HONETAZ hitz egingo dugu = HONI BURUZ
hitz egingo dugu (honez hitz egingo dugu).
Baina egia da “honez” forma izan badela. Kontua da testu antolatzaile edo lokailu gisara erabiltzen dela, hau da, ideia bati beste bat eransteko edo gehitzeko, eta ez gaia adierazteko. Testu antolatzaile gisa erabiltzen dugunean, hiru aukera dira zilegi: HONEZ GAIN = HONETAZ GAIN = HONEZAZ GAIN:
Gaurko klasean, hasteko, baldintza lantzeko ariketak zuzenduko ditugu; gainera, entzungai bat jarriko dizuet; halaber, gramatika azalpen batzuk emango dizkizuet eta, HONEZ GAIN = HONETAZ GAIN = HONEZAZ GAIN, mintza saio bat egingo dugu sare sozialen gainean.
- Ondoren, zuzendu beharreko perpausak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Berriro gogorarazi diet lehenik erakuslea doala eta jarraian “guzti” zenbatzailea, aurrekoaren kasu berean deklinaturik. Baina erakuslea mugagabean deklinatzen den bezala, “guzti” singularrean nahiz pluralean deklinatu beharko dutela. Horrek nahasaraz litzake.
- Oroitarazi diet, halaber, ohikoa dela hauetakoak iritzi artikulu nahiz gutun formalen azken ondorio edo konklusioa adierazteko lokailu gisa erabiltzea: HAU GUZTIA DELA ETA, HONEGATIK GUZTIAGATIK, ARRAZOI HAUENGATIK GUZTIENGATIK, HONEN GUZTIAREN ONDORIOZ…
- Arreta berezia eskaini diogu IRITZI aditzari. Aditz honek, trinkoa izan ala ez, ZERI edo NORI eskatzen du, IRUDITU aditzak ez bezala (nahiz eta biak esanahi berekoak izan). Hona hemen zenbait adibide:
§
HONI guztiARI zer DERITZOdan
(= zer IRIZTEN DIOdan) galdetu dit = HAU guztiA zer IRUDITZEN ZAIdan
galdetu dit.
§
Zer DERITZOZUE (= zer IRIZTEN
DIOZUE) hurrengo klasea eskola ondoko zelaian emaTEARI? = Zer IRUDITZEN
ZAIZUE hurrengo klasea eskola ondoko zelaian emaTEA?
§ Dabid, oso ongi DERITZOGU (=IRIZTEN DIOGU) hurrengo klasea kanpoan emaTEARI = Dabid, oso ongi IRUDITZEN ZAIGU hurrengo klasea kanpoan emaTEA.
- Bestalde, zuzendu dugun esaldietako bat honako hau izan da: Leku HORIETARA GUZTIETARA joan beharko nuke mundua ezagutuKO BADUT.
Azkeneko
egitura honi erreparatu diogu, atentzioa ematen baitu. Izan ere, ez da
baldintza erreala (ezagutzen badut), ezta hipotetikoa
ere (ezagutuko banu), bien arteko nahasketa bat baizik. Egitura berezia
da. Aditz nagusiak –KO darama (baldintza
hipotetikoak bezala) eta laguntzailea, berriz, Indikatiboko adizki erreala da (badut). Konbinazio bitxi
honek adiera edo esanahi berezia du, helburuzkoa, “Zertarako?” galderari erantzuten
diona:
“… mundua ezagutuKO BADUT = mundua ezaguTZEKO
= mundua ezaguTZEARREN = mundua
ezagutu nahi badut”.
Hona
hemen beste adibide pare bat:
Lana gogor egin beharko dut, gaindituKO BADUT
(=gaindiTZEKO = gaindiTZEARREN = gainditu nahi badut).
Betaurrekoak jantzi beharko dituzu, ongi ikusiKO BADUZU (= ikusTEKO = ikusTEARREN = ikusi nahi baduzu).
- Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: NOR-NORI lantzeko ariketa analitikoetan zalantzarik baduten galdetu eta, izanez gero, argitu. Ohar bitez, bi esalditan, ikusi ez ditugun adizkiak ageri direla (“ni zuri > nintzaizuke) (“ni zuei” > nintzaizueke).
- Ondoren, Alegiazko NOR-NORI baldintza lantzeko berariaz
prestatu nien ariketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Ohar
bitez, nominalizazio bat tartean denean,
aditza singularrean doala, nahiz eta nominalizazio horrek berekin daraman
objektua plurala izan, nominalizazioak ekintza bakarra adierazten baitu: Gure
amari entsaladarako tomateak (objektu plurala) erostea
(nominalizazioa) ahaztuKO BALITZAIO,…(balitzaizkio);
txokolatezko bonboiak jatea gustatuKO BALITZAIT,…(balitzaizkit).
- Alegiazko adizkiekin jarraituz, gaurkoan, NOR-NORK sistemari heldu diogu. Indikatiboko iraganeko adizkietatik abiatuta nola sortzen diren gogorarazi diet. Horretarako, hainbat adibide egin ditugu arbelean, eurek ikus zezaten Indikatiboko lehenaldiko adizkietatik baldintzako adizkietara igarotzeko zer-nolako aldaketak egin behar dituzten (amaierako –(e)N kendu, BA- jarri eta 3. pertsona baldin bada, Z > L. Bestalde, 1. pertsonako adizkian amaieran –DA geratzen bada, -T bihurtu). Halaber, ondorioko adizkietan –KE non sartu behar duten azaldu diet, oso nahasgarria baita. Eurei azalpen orriaren kopia bana eman diet. Jarraian, baldintzaren apunteetan dituzten taulei erreparatu diegu, adizki horien osaeraz ohar zitezen eta, bereziki, -KE non tartekatzen den ikus zezaten.
- Goizeko taldean: Deklinabidea lantzeko lehenengo orrialdea zuzendua izango dute honezkero (“Getariako arrantzaleek…”). Balizko zalantzak argitu ostean, nik neuk ohar pare bat egin diet.
- AHOZKO ADIERAZPENA (30-35´): Beti pantailari begira bizi gara, ez bakarrik haurrak, baita helduok ere. Hor dituzten puntuen gainean solastu dira ikasleak; puntu bakoitzerako denbora-tarte jakina utzi diet.
§ Batzuek
nahiago omen dute etxetik azpiko arroparik gabe atera mugikorrik gabe baino;
ezin omen dira eskuko telefonorik gabe inora joan eta etxean ahaztuz gero,
etxera itzultzeko gai omen dira. Zu ere horrelakoa zaitugu?
§ Amaiaren
hitzek zer pentsatua ematen dute, ezta? Kaleko oinezkoei edota autobus,
tren…barnean doazenei erreparatu besterik ez dugu ikusteko zenbat eta zenbat
doazen mugikorrari begira edo mugikorrez hizketan.
§ Zuk
zertarako erabiltzen duzu eskuko telefonoa: hitz egiteko soilik? Ala bestelako
funtzioak ere erabiltzen dituzu, hala nola, watsappa, internet, musika
entzuteko, gps moduan, argazki kamera gisa…
§ Ba
al dakizu hotel bat ireki berri dutela eta bertara doazenek mugikorra
harrera-gunean utzi behar dutela derrigorrez? Zu gai izango zinateke bertan
egonaldi bat egiteko?
§ Mugikorrak
sortzen duen menpekotasuna arriskutsua izan liteke? Oinezkoen harrapatzeak,
auto istripuak… eragin ditzakeelako, adibidez? Eta osasun aldetik, ez al dira
ba – hasieran hala esaten zuten – telefono uhinak guztiz kaltegarriak gure
osasunerako? Badirudi ahaztu egin zaigula.
§ Edozein mugikorrekin konformatzen den horietakoa zaitugu ala azkenekoa, punta-puntakoa erosi behar izaten duten horietakoa?
-
ETXERAKO LANAK:
§
BADAGO…-T(Z)EA, BADAUKAT…-T(Z)EA… EZ DAGO… -T(Z)ERIK, EZ DAUKAT…-T(Z)ERIK egiturak,
nominalizazioekin ahalera / ezintasuna adieraztekoak, lantzeko berridazketak (erantzun
orria ere banatu diet).
§
Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORK
sistemako ariketa analitikoak (erantzunekin).
§ Deklinabidea lantzeko bigarren orrialdea (“Zenbait herritan = herrik ez dituzte
Inauteriak ospatzen”) zuzentzeko ebazpen orria banatu diet.
§
Iritzi artikulua. Bi gai hauetako bat aukeran: Futbolak
pasioa ala erokeria eragiten du? eta Amazon gabe ezin izango
nintzateke bizi.
§
Maitasunaren arriskuak izeneko
ulermen-jarduera.
§
Otsailak 14, San Valentin eguna izeneko
cloze-testa.
§
AUKERAKO ENTZUNGAIAK, San Valentin egunari buruzkoak (blogean dituzue ariketak, ebazpen
orria eta entzungaiak):
§
San Valentin eguna dela eta
§
Maitasuna adierazteko moduak
§
Maitasun anitza
§
Maitasun istorio bitxiak
§
Noizkoa da San Valentin eguna ospatzeko
ohitura?