32. eskola, 2022ko otsailaren 2 eta 3koa
- Arrasto digitala, gure informazioa besteen esku testuko hamaika esaldi berridatzi behar zituzten ikasleek. Zuzendu egin dugu (zuzenketa orria banatu diet). Ongi etorri zaigu orain arte landutako hainbat eduki errepasatzeko. Bertan agertu zaizkigu:
o –AGATIK (ere) kontzesiboa (ez nahastu –T(Z)EAGATIK kausazkoarekin)
o NORI edo ZERI + AURRE EGIN
o ADINA (= BESTE = BEZAINBESTE) berdintasunezko konparazio partikulak, kantitatea adierazten dutenak.
o –(e)N SEINALE
o Partizipioa + EZEAN = EZIK (ezezko baldintza egiteko “komodina”)
o –T(Z)EA AHALBIDETU = -T(Z)EKO AUKERA EMAN
o Ondo baino hobeto = ezin hobeto
o Partizipioa + –(E)Z GERO (baiezko baldintza egiteko ¨komodina¨)
o NORI edo ZERI + ERREPARATU
o –TZAT kasua
o “mantendu” aditzaren gehiegizko erabilera
- Gure bigarren gaiko (Giza harremanak) bigarren azpigaiarekin (Internet, sare sozialak eta teknologia berriak) jarraituz, entzumen jarduera bat egin dugu. ENTZUNAREN ULERMENA: Internet landaguneetan. “Herri txikien ongizatea bermatzeko, oinarrizko tresna da Internet sarea” (x0,9).Gipuzkoako herri txikietan sakabanatuta = barreiatuta =bakanduta dauden baserrietara hedatuko (=zabalduko) dute banda zabaleko konexio ultra azkarra. Zegama dugu herri horietako bat eta Joseba Eizagirre alkatea izan da Euskadi Irratiko Mezularia saioan gaiari buruz hizketan. Itemak azaldu ostean – beharrezko oharrekin – entzungaia bitan entzun dute. Bigarren entzunaldia egin ondoren, zuzendu egin dugu. Oharrak (kopia bana eman diet):
b. EZ BEZALA (“a diferencia de”: ezezko konparazioak egiteko erabiltzen da): Gaur egun, garai batean ez bezala, familia eredu asko daude; Gaur egun, garai batean ez bezala, jende askok kanpoan afaltzen du Urtezahar gauean.
c. ZEREN JAKITUN IZAN = EGON: Horren jakitun da = Jakinaren gainean dago = Badu horren berri = Badaki hori
- Bai, HORREN JAKITUN NAGO (jakitun + egon = izan = egin).
- Bai, BADUT HORREN BERRI.
- Bai, JAKINAREN GAINEAN NAGO.
- Bai, BADAKIT.
d. LUZE BAINO LEHEN = LASTER. Luze baino lehen gauzatuko du Diputazioak internet sarea sakabanatutako baserrietara helarazteko egitasmoa = proiektua.
e. Aurrekoaren aurkakoa: LUZE JO = LUZATU. Zoritxarrez, pandemia madarikatu honek luze joko du = …honek asko iraungo du = … hau asko luzatuko da = …pandemia madarikatu hau ez da egun batetik bestera amaituko.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Internet bidez erostea (30´). Ekin aurretik, hiztegi lagungarria banatu diet.
- ETXERAKO LANAK:
§ Deklinabidea lantzeko bigarren orrialdea (“Zenbait herritan = herrik ez dituzte Inauteriak ospatzen”).
§ Arratsaldeko taldean: Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORI sistema. Neuk espreski prestatutako ariketa egin dezatela (www.euskaljakintza.com web orriko ariketak ez ditugu egingo. Izan ere, NOR-NORI lantzeko ariketetan pertsona guztiak ageri dira eta guk hirugarrenak baino ez ditugu ikusi).
§ Bitartekotza idatzia lantzeko idazlantxoa: Estatistika Institutu Nazionala.
§ Goizeko taldean:-T(Z)EKOA IZAN egitura lantzeko berridazketak.
§ Haurrak eta mugikorrak deritzon jarduera sorta:
§ Mugikorrek eragiten dituzten onurak eta kalteak
§ Mugikorra egoki erabiltzeko aholkuak
§ Hauek dira nire aholkuak (idazlan laburra). HAU EZ.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina