35. eskola, 2022ko otsailaren 14 eta 15ekoa
- Joan den astean, mugikorraren gehiegizko erabileraz aritu ginen. Heldu askok mugikorrarekiko menpekotasun handia dute, eta haurrek? Horren harira, Haurrak eta mugikorrak jarduera sorta zuzendu dugu.
Lehenik, Mugikorrek eragiten dituzten onurak eta kalteak deritzon ulermen-jarduera zuzendu dugu. Testua irakurri ahala, zenbait hitz eta egituraren sinonimoak aipatu dizkiet (kopia bana eman diet).
i. Onurak = abantailak
ii. Kalteak = desabantailak
iii. Gogoeta = hausnarketa
iv. Egundoko = sekulako = izugarrizko = ikaragarrizko + gorakada.
Gorakada + izugarria = ikaragarria = itzela
v. Hedatu = zabaldu
vi. Desplazamenduak = joan-etorriak
vii. Saihestu = ekidin
viii. Inoiz = noizbait
Inoiz pentsatu dut lan hau uztea eta Nafarroan landetxe bat zabaltzea (=noizbait pentsatu dut).
Inoiz EZ dut pentsatu lan hau uzterik, asko gustatzen zaidalako.
ix. Baliagarriak = erabilgarriak
x. Baina Izan baditu bere alderdi txarrak ere; Jakin badakit B2 maila gogorra dela.
xi. Zenbait leku publikotan NAHIZ pribatutan = leku publikotan ZEIN pribatutan
xii. Noiznahi = edonoiz = edozein momentutan
Nonahi = edonon = edozein tokitan
Nornahi = edonor = edozein pertsona
Zernahi = edozer = edozein gauza
xiii. Adizkioa = menpekotasuna = mendekotasuna
xiv. (=beldur dira mugikorra gazteriarentzako droga berri bat bihurtuko ote den)
xv. Gaur batez beste 15 gradu ditugu > Batez besteko tenperatura 15 gradukoa izan da.
xvi. Ezagutzak = ezaupideak: conocimientos
xvii. Zuhur = zuhurtziaz = zentzuz
xviii. Analizatu = aztertu
xix. Eboluzionatzen du = bilakatzen da
xx. Xehetasunak = ñabardurak
xxi. Zertarako….-EN
xxii. Behar-beharrezkoa = derrigorrezkoa = ezinbestekoa = nahi eta nahi ezkoa = nahitaezkoa
Halaber, BELDUR IZAN …(EZ) OTE…-€N egituraren erabilera gogorarazi diet:
Beldur naiz gripea harrapatu ote dudaN >>>> ez dut gripea harrapatu nahi.
Ondoren, aholkuak emateko egituren berri eman diet.
Aholkuak emateko egiturak azaldu dizkiet.
Hor agertu zaizkigun nominalizazio horietatik abiatuta, nominalizazioen taula banatu diet eta –T(Z)EA nominalizazioa zein aditzek eskatzen duten azaldu diet. Gogorarazi diet AHAZTU aditzak bi nominalizazio desberdin eraman ditzakeela eta adiera desberdina dutela:
Liburua ekarTZEA ahaztu zait!!!
Atzo agindu =hitzeman nizuen gaur bizkotxoa ekarriko nuela, baina ahaztu egin zait bizkotxoa egiTEA, lanez lepo ibili naiz eta.
Aspaldian praktikatu ez dudanez, ingelesez hitz egiTEN ahaztu zait (nola hitz egiten den)
Aspaldian egin ez dudanez, bizkotxoa egiTEN ahaztu zait (nola egiten den.: zenbat arrautza, zenbat gramo irin,…)
Gero, Mugikorrak arduratsu erabiltzeko aholkuak deritzon cloze-testa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Ongi etorri zaigu honako hauek ezagutarazteko edo gogorarazteko:
· Partizipioa + -(e)Z GERO (baldintzazkoa) //
Aditz jokatua + -(e)NEZ GERO (kausazkoa):
1. Goizegi emanEZ GERO = goizegi ematen badiozu. (baldintzazkoa da).
2. Goizegi eman diozuNEZ GERO = goizegi eman diozulako (kausazkoa da).
· -KO BADIZU: ez da baldintza erreala (eskatzen badizu); ez da alegiazkoa (eskatuko balizu). Bien arteko nahasketa bat da eta “zertarako?” galderari erantzuten dio: “erosiKO BADIZU “ = “erosteko”.
· -OK plural hurbila lehenengo nahiz bigarren pertsona izan daitekeela gogorarazteko:
o GurasoOK haurrak ongi hezten ditugu
o GurasoOK haurrak ongi hezten dituzue
- ENTZUNAREN ULERMENA: Haurrak eta mugikorrak: Noiz eman telefono mugikorra haurrari? (x1): Galdera horretatik abiatuta, Izaskun Estonba irakasleak gogoeta egin eta gurasoei zenbait aholku edo gomendio emango dizkie egon daitezkeen arriskuak saihesteko edo ekiditeko. Itemak irakurri ostean, ikasleek bitan entzun dute entzungaia eta entzun ahala, adierazpen horiek egiazkoak diren ala ez markatu behar izan dute. Jarraian, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala argudiatuz.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Haurrak eta mugikorrak (30´). Entzun eta irakurriak ditugu adituen gomendioak nahiz jarraibideak. Baina zuek guraso moduan zer iritzi duzue honetaz guztiaz???? Galdera hau luzatu eta horrezaz hizketan aritu dira. Hiru galderari erantzun diete. Talde bakoitzean seme-alabak dituen ikasleren bat, gutxienez, egon dadin saiatu naiz, bere ikuspuntua garrantzitsua izan daitekeelakoan.
- Goizeko taldean: BADAGO…-T(Z)EA, BADAUKAT…-T(Z)EA… EZ DAGO…-T(Z)ERIK, EZDAUKAT…-T(Z)ERIK egiturak, nominalizazioekin ahalera / ezintasuna adieraztekoak, lantzeko berridazketak zer moduz egin dituzten galdetu (erantzun orria ere banatu nien) eta balizko zalantzak argitu (ikasleren batek ordenarekin izan ditu zalantzak).
- Gai hori Gramatika eta ariketak II liburuko 25. gaian lantzen denez, liburuko 102. orrialdea laburbiltzen duen nire laburpena irakurtzeko esan diet – liburuan nahasi samar datorrelakoan – eta 103. orrialdeko ariketak egiteko.
- ETXERAKO LANAK:
a. –T(z)EA nominalizazioa lantzeko ariketa analitikoa (erantzunekin).
b. Gramatika eta ariketak II liburuko 25. gaiari dagozkion ariketak, 103. orrialdekoak (erantzunak, hurrengoan banatuko dizkiet).
c. –(e)Z GERO eta –(e)NEZ GERO bereizteko berridazketak.
d. Idazlantxoa. Semea / alaba mugikor eske dabilkien lagunaren e-postari erantzun, zure aholkuak emanez.
e. 10-15 minutuz prestatu Internet eta sare sozialen gaineko bitartekotza fitxa (adostu bikoteka zeinen zein).
f. Ahots morroiak deritzon ulermen-jarduera.
g. Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORK sistema lantzeko neuk berariaz prestatutako ariketa.
h. Eginak izan behar dituzue:
§ Deklinabidea lantzeko bigarren orrialdea (“Zenbait herritan = herrik ez dituzte Inauteriak ospatzen”).
§ Maitasunaren arriskuak izeneko ulermen-jarduera.
§ Otsailak 14, San Valentin eguna izeneko cloze-testa.
§ AUKERAKO ENTZUNGAIAK, San Valentin egunari buruzkoak:
§ San Valentin eguna dela eta
§ Maitasuna adierazteko moduak
§ Maitasun anitza
§ Maitasun istorio bitxiak
§ Noizkoa da San Valentin eguna ospatzeko ohitura?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina