2022/02/10

B2.2 mailako 33. eskola, 2022ko otsailaren 7 eta 8koa

 

33.  eskola, 2022ko otsailaren 7 eta 8koa

-     Tuteratik bidalitako eskutitza. Eskutitza osatu behar zuten bertatik ateratako lokailu nahiz testu antolatzaileak hutsune egokietan txertatuz. Zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak emanez.

-      Testu horretan agertu den hitz batek - Osaba-izebENEAN (=osaba-izebEN etxean) – eman didan aitzakia baliatuta, honako hau gogorarazi diet. Euskaraz, bi generoak uztartzen edo lotzen dituzten hitzak – ahaidetasuna edo senidetasuna adierazteko erabiltzen direnak – pluralean deklinatzen direla beti, hitz horietan gutxienez bi lagun baitaude.

o   Aitona-amonak: Eguberri egunean aitona-amonEN etxean bazkaldu genuen.

o   Koinatu-koinatak: Koinatu-koinatEKIN oso ongi konpontzen naiz.

o   Unibertsitatean matrikula egiteko inprimakiak ekarri ditut seme-alabENTZAT.

o   Osaba-izebak

o   Lehengusu-lehengusinak

o   Seme-alabak

o   Aita-amak

o   Aitaginarreba (suegro) / amaginarreba (suegra)

o   Aitagin –amaginarrebak

-        Zer egin behar nuke Googlek nitaz dakien informazio guztia ezabatzeko? deritzon cloze-testa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez (hauek kopia bana eman diet). Oharrak:

a.       Nire lana zuei klaseak ematean (zertan?) DATZA = oinarritzen da.

b.      Iturriari ura DARIO (“jario” aditza); Ikerri kiratsa (usain txarra) DARIO (= Iturriak ura “botatzen du”, Ikerrek kiratsa “botatzen du”). Aspaldian itxi zuten Andoaingo paper-fabrika, baina garai batean, tximiniatik kea ZERION.

c.       Mikelek lanean DIHARDU = Mikel_ lanean ari da

d.      Esaldian aditz jokatua dagoenean, ERE bakarrik erabiltzen da, “bai” partikula gabe. Aditzik ez dagoenean, orduan erabiltzen da “ere bai”.  Googlek badaki egiten duzun guztia, ematen dituzun pausuak… eta, sarritan, egingo duzuna ERE badaki. (= eta, sarritan, egingo duzuna ERE BAI).

e.       Nahi duzuNEZ (GERO) (= Nahi duzulako)(kausazkoa)

Nahi izanEZ GERO (baldintzazkoa) (= Nahi baduzu): partizipioa + -(e)Z GERO. Kontuan izan aditz konposatua dela eta, beraz, partizipioak IZAN daramala (nahi izan, behar izan, ahal izan, ezin izan, bizi izan, balio izan, falta izan…): ahal izanez gero, nahi izanez gero, ezin izanez gero, behar izanez gero…

f.     Bilkura = bilera (“bildu” aditzetik datoz. Bildu gara = elkartu gara).

Bilaketa (“bilatu” aditzetik dator).

g.       EginDAKO = eginIKO (erlatibozkoa)

h.       ZERI BURUZ + ADITZA = ZEREN GAINEAN + ADITZA

       ZERI BURUZKO + izena = ZEREN GAINEKO + izena

i.     Jatetxeetan prezioa egoten dira IKUSGAI (=ikusteko moduan)

j.   IkusTEKE = ikusTEKO = ikusi GABE.  Astebururako eguraldi txarra iragarri dute; ikusTEKE dago elurra egingo duen ala ez.

k.    IKUSMIRAN: Sukaldeko ate ondotik ikusmiran: fisgando desde la puerta de la cocina. Maiz dabil hemen ikusmiran: anda curioseando muchas veces por aquí. Gaztelaniaz: curioseando, fisgando, fisgoneando; observando.

l.     Garraio publikoa sustatu (=bultzatu) behar litzateke.

m.    NOREKIN edo ZEREKIN + BATERA: Zu beti esertzen zara MilaREKIN BATERA. Gabonak irisTEAREKIN BATERA, jendea erosketak egiten hasten da.

n.     Aditz trinkoekin ere egin liteke alegiazko baldintza edo hipotetikoa. Horretarako, indikatiboko lehenaldiko adizkiak hartu, -(E)N kendu eta BA- erantsi aurrean: Ibiliko BANITZ   = BANENBIL ( nenbilen > nenbil_ > BANENBIL); egongo BAZINA = BAZEUNDE (zeunden > zeunde_ > BAZEUNDE);  3. pertsonetan, hasierako Z > L: egongo BALITZ = BALEGO (zegoen > zego_ > bazego > BALEGO); ibiliko BALIRA = BALEBILTZA (zebiltzan > zebiltza_ > bazebiltza > BALEBILTZA); ibiliko BALITZ = BALEBIL (zebilen > zebil_ > bazebil > BALEBIL).

o.  GAIei BURUZKO informazioa = GAIen GAINEKO informazioa  = GAIen INGURUKO informazioa.

p.      Kendu AHALKO duzu = kendu AHAL IZANGO duzu (geroaldiko ahalera).

KenduKO AHAL DUZU!!!!!!  = Ea kentzen duzun!!!! (desioa).

q.      Esteka horrek zu…eramango ZAITU.

r.       Bilaketaren zerrendan > bilaketaRENEAN.

-        Zuzendu berri dugun testuan behin eta berriz agertu zaizkigu Hau guztia eta kidekoak. Horri buruzko teoria azaldu diet. Euskaltzaindiaren araua azaldu  diet honen erabilerari dagokionez. Horretarako, taula irakurri dugu denon artean. Jarraian, neure azalpena eman diet, argiagoa delakoan eta hainbat adibide ipini dizkiet arbelean.

-     Azkenaldi honetan, sarearen bidez gauzatzen diren giza-harremanei buruz ari gara. Izan ere, gero eta gehiago dira gainerakoekin harremanetan jartzeko sarearen aldeko apustua (=hautua) egiten dutenak: Facebook, twenty, twitter, whatsapp

Teknologia berriek zeresan handia dute horretan, eta, batez ere, gaur egungo mugikorrek. Gero eta jende gehiago ikusten dugu kalean telefonoaren pantailari begira, elkarrekin hitz egin gabe. Jokaera horrek adikzioa edo menpekotasuna sor dezake eta izena ere jarri diote: Nomofobia: mugikorrik gabe geratzeko beldurra. Phubbing-a: inguruan daukazun  jendeari kasurik ez egitea, mobilaren pantailari begira zaudelako. ENTZUNAREN ULERMENA: Beti pantailari begira bizi gara (x0,9). Eskuko telefonoen gehiegizko erabilera izan dugu entzungai. Itemak azaldu ostean, bitan entzun eta zuzendu egin dugu. Gogorarazi diet ez dela gauza bera “ohartu” eta “ohartarazi”:

·         Kotxeko atea ez dudala giltzatu ohartu naiz = jabetu naiz = konturatu naiz.

·     Nataliak ni horretaz ohartARAZI nau = Nataliak niri kotxeko atea ez dudala giltzatu ohartARAZI dit.

-     AHOZKO ADIERAZPENA: Beti pantailari begira bizi gara, ez bakarrik haurrak, baita helduok ere. Goizeko taldean: Sei ikasle baino ez zeudenez, denon artean jardun dugu solasean 30 bat minutuz.  Arratsaldeko taldean: denbora gutxiago eman dugu (15 bat minutu) eta lehenengo puntua bakarrik garatu dute.

Hor dituzten puntuen gainean solastu dira ikasleak; puntu bakoitzerako denbora-tarte jakina utzi diet.

§  Batzuek nahiago omen dute etxetik azpiko arroparik gabe atera mugikorrik gabe baino; ezin omen dira eskuko telefonorik gabe inora joan eta etxean ahaztuz gero, etxera itzultzeko gai omen dira. Zu ere horrelakoa zaitugu?

§  Amaiaren hitzek zer pentsatua ematen dute, ezta? Kaleko oinezkoei edota autobus, tren…barnean doazenei erreparatu besterik ez dugu ikusteko zenbat eta zenbat doazen mugikorrari begira edo mugikorrez hizketan.

§  Zuk zertarako erabiltzen duzu eskuko telefonoa: hitz egiteko soilik? Ala bestelako funtzioak ere erabiltzen dituzu, hala nola, watsappa, internet, musika entzuteko, gps moduan, argazki kamera gisa…

§  Ba al dakizu hotel bat ireki berri dutela eta bertara doazenek mugikorra harrera-gunean utzi behar dutela derrigorrez? Zu gai izango zinateke bertan egonaldi bat egiteko?

§  Mugikorrak sortzen duen menpekotasuna arriskutsua izan liteke? Oinezkoen harrapatzeak, auto istripuak… eragin ditzakeelako, adibidez? Eta osasun aldetik, ez al dira ba –   hasieran hala esaten zuten –  telefono uhinak guztiz kaltegarriak gure osasunerako? Badirudi ahaztu egin zaigula.

§  Edozein mugikorrekin konformatzen den horietakoa zaitugu ala azkenekoa, punta-puntakoa erosi behar izaten duten horietakoa?

-          ETXERAKO LANAK:

§  Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORI sistema. Neuk espreski prestatutako ariketa egin dezatela (www.euskaljakintza.com web orriko ariketak ez ditugu egingo. Izan ere, NOR-NORI lantzeko ariketetan pertsona guztiak ageri dira eta guk hirugarrenak baino ez ditugu ikusi).

§  Hau guztia:  1. graduko erakuslearekin deklinabide taula osa dezatela eta zuzendu beharreko esaldiak zuzendu.

§  Gramatika eta ariketak II testuliburuko 57. gaia (210-211. orrialdeak): Lokailuen aurkezpena. 210. orrialdeko teoria irakurri. Bertan, hainbat lokailuren sailkapena egiten da (dena den, nik bere garaian banatutako txostena osoagoa da). Ondoren, teoria hori baliatuz, 211. orrialdeko ariketak egin (norberak zuzen ditzala, ez dute zailtasunik).

§  EBAZPENA: -T(z)EKOA(K) + IZAN egitura lantzeko berridazketen erantzun orria banatu diet.

§  Ekarri:

§  Deklinabidea lantzeko egin behar zuten lehenengo orrialdea (Getariako arrantzaleek) zuzentzeko erantzun-orria banatu nien joan den astean. HURRENGO EGUNEAN ZALANTZAK ARGITUKO DITUGU!!!!!

§  Haurrak eta mugikorrak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina