2022/12/01

B2.2 maila: ARRATSALDEKO TALDEAren 19. eskola eta GOIZEKO TALDEaren 18.a. Azaroak 30 eta abenduak 1

Arratsaldekoen  19. eskola eta goizekoen 18.a: azaroak 30 eta abenduak 1

- Arratsaldeko taldean: Larunbatean, abenduak 3, Euskaren Eguna dela-eta, gaur MINTZODROMOA (18:00-19:15) egin dugu. Arratsaldeko taldeko ikasleak, Joxemi eta Dabid irakasleekin bildu eta elkarrekin solasean aritu dira guk proposatutako gaien gainean.

-   Autokarabanaz bidaiatzea modan jarri da. Barraskiloen modura deritzon jarduran, batetik ENTZUMEN ARIKETA bat egin behar zuten (entzungaia blogean dute). Itemak arretaz irakurri (parentesi arteko sinonimoak eta oin-oharretako azalpenak barne) eta entzungaia birritan entzun behar zuten. Gaur, goizeko taldean, entzumen-jarduera zuzendu dugu, erantzunak arbelean jarrita eta erantzun zuzenak behar bezala arrazoituta. Arratsaldeko taldeko ikasle gehienek egin gabe zutenez, ez dugu zuzendu eta eurek zuzen dezatela esan diet gaur blogera igoko dudan ebazpen-orriarekin.

Bestetik, idatzizko elkarrizketan ideien arteko kohesio edo lotura adierazteko lokailu egokia hautatu behar zuten, emandako hiru aukeretan zuzena zena, alegia. Astiro zuzendu dugu, beharrezko argibide guztiak emanez, besteak beste, honakook:

- Etorri / Joan NOR-NORI adizki trinkoen berri eman diet:

DOAKIt, DOAKIo, DOAKIgu, DOAKIzu, DOAKIzue, DOAKIe: Kaixo, aspaldiko! Zer moduz doakizu Londres aldean?

DATORKIt, DATORKIo, DATORKIgu, DATORKIzu, DATORKIzue, DATORKIe: Bihar elkarrekin kafetxo bat hartzeko gera gintezke; zer moduz datorkizu bostetan?

Eskutitz honen bidez, diru-laguntza eske(an) natorkizu.

-T(z)EAGATIK (kausazkoa edo helburuzkoa) / -AGATIK (ere) (kontzesiboa) arteko aldea gogorarazi diet.

-T(z)EARREN (helburuzkoa edo kausazkoa) / partizipioa + ARREN (kontzesiboa) arteko aldea gogorarazi diet.

- ZERI edo NORI BURUZ + aditza (esan, adierazi, azpimarratu, irakurri, entzun…). Aditz baten beharra du esaldia osatzeko eta ez du testu antolatzaile gisa funtzionatzen / ZERI edo NORI DAGOKIONEZ. Ez du beste aditz baten beharrik, barnean baitauka aditza; hortaz, autonomoa da eta testu antolatzaile gisa erabil daiteke ideiak elkarrekin lotzeko.

-       Erreklamatzen ere jakin egin behar da izeneko jarduera bikoitza zuzendu dugu. Batetik, lexikoa lantzeko egokia, ikasleek hitz-bankuko hitzak testuan txertatu behar izan baitituzte, eta bestetik, gramatika lantzeko aproposa, parentesi arteko hiru aukeren artean zuzena hautatu behar izan baitute. Zuzenketak luze jo duen arren, merezi izan duelakoan nago. Zuzendu ahala egin ditudan azalpenak oro biltzen dituen orria banatu diet eta ure oro egin diet erreferentzia horko ohar nahiz azalpenei. Goizeko taldean, osorik zuzendu dugu; arratsaldekoan, 5. hutsunera arte (a,b,c,d,e oharrak).

-      Goizeko taldean, ENTZUNAREN ULERMENA. Gaztainak eta gaztainondoak. Garaian garaiko gai bati buruzko entzungaia aukeratu dut gaurko: gaztainei buruzkoa, udazkenean bete-betean sartuta baikaude eta udazkenaren adierazleetako bat baitira gaztainak. Horretarako, lehenik itemak azaldu dizkiet; gero, behin entzun ahal izan dugu entzungaia (zubitik itzulitakoan eginen dugu bigarren entzunaldia).

-          ETXERAKO LANAK:

1.      Kohesioa lantzen: Peñiscolatik bidalitako gutuna, lokailuekin osatzekoa (gelan zuzenduko dugu).

2.      Idatziaren ulermena. Azkenaldi honetan puri-purian dagoen gaia da Irulegiko Eskuarena. Jakinaren gainean zaudete? Horri buruzko artikulu bat duzue, testutik ateratako esaldiak bertan txerta ditzazuen (gelan zuzenduko dugu). Erreparaiezue, ohi bezala, nik emandako sinonimoei eta oin-oharretako azalpenei.

3.      Gramatika: iraganeko NOR-NORI-NORK / iraganeko NOR-NORK. Bete hutsuneak adizki egokiekin. Kontuz!!! Nahasian dauzkazue NOR-NORI-NORK eta NOR-NORK (ebazpen-orria, klasera itzulitakoan emango dizuet; dena den, blogean jarriko dizuet aste honetan).

4.      Gramatika: erlatibozko perpausak. Erlatibozkoak 4. Bi ariketa: lehenengoan, esaldiak itzuli; bigarrenean, esaldiak egin (2. ariketa, nahi duenak niri eman diezadala  neuk zuzentzeko).

5.    Berridazketak: Hurrengo egunean, bigarren gaiari helduko diogu – Giza harremanak – eta honen barnean, lehenengo azpigaiari: Familia ereduak.  Familia ereduak: bikotean, bakarka, umeekin edo gabe, izeneko testua arretaz irakurri eta berridatz itzazue testutik ateratako esaldiak (gelan zuzenduko dugu).

6.     Cloze-testa: Ardilatxa, larretik errepidera izeneko cloze-testa,  identifikazio pertsonalaren gaiari amaiera emateko; izan ere, ardilatxa omen da euskaldunon irudia edo euskal kulturaren ezaugarria, bereizgarria. Erantzunak (azalpenekin) ere banatu dizkizuet, zeuek zuzentzeko. Arretaz erreparatu erantzunekin batera dauden azalpenei eta, zalantzarik sortuz gero, galdetu niri.

7.      Idatzizko ekoizpena: erreklamazio gutuna: amesgaiztoko bidaia.

8.      Irakurgaia: Has zaitezte Alberto Ladron Aranaren liburua irakurtzen.

9.      EGINAK EZ BALDIN BADITUZUE, JARRAI EZAZUE EGITEN:

-     Joan den astean, erlatibozkoetako ondoko edo erreferentearen kasu-marka egokia ipintzen ikasteko berariaz (=espreski) prestatutako indartze-ariketa, hau da, erlatibozko deklinatuak lantzekoa, eman nizuen, erlatibozkoa deklinatzeko arazoak dituztenentzat oso egokia. Beltzez dagoen aditz nagusiari erreparatuta, kasu egokia hautatu behar duzue. Erantzunak ere banatu nizkizuen, egin ostean zeuek zuzentzeko. Oraindik egin ez duenak egin dezala.  Ederki asperrarazi nautenei / nautenak (nor plurala) / nautenek …nire lagunak dira.

-      Jarraitu Iraganeko NOR-NORK adizkiak lantzeko ariketak, Bakarka liburukoak (194, 195, 170, 171. orrialde osagarriak), egiten (erantzunak ere banatu nizkizuen).

-       Gogoan izan tratu txarrei buruzko cloze-testa (Eguneroko albisteak, Maite Asensio) egina ez baduzue, egitea komeni zaizuela eta nire erantzun orriekin (azalpenekin datoz) zuzentzea.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina