Arratsaldekoen 22. eskola eta goizekoen 21.a: Abenduak 19 eta 20
- Bi taldeetan: Familia ereduen azpigaiaren barnean, Singleak izeneko cloze-testa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Izan ere, gaur egungo familia eredu anitzen artean (eredu tradizionala, guraso bakarreko familiak…), bakarrik bizitzeko hautua (=aukeraketa = apustua) egiten dutenak ere baditugu, “single” hitzarekin ezagutzen direnak. Joan den egunean irakurritako testuak zioenez, %23 dira egun singleak eta bizitzeko bigarren eredu bihurtu da familia eredu tradizionalaren atzetik. Zuzendu ahala, honako ohar hauek egin dizkiet:
o ERE
lokailua. Esaldi batean aditz
jokatua dagoenean, ERE bakarrik erabili behar da, eta ez ERE BAI. Izan ere,
aditz horrek jada adierazten du baiezko esaldia dela eta, beraz, “BAI” horren beharrik ez dago.
Neu ere bai bakarrik bizi naiz
o NOREN hitzetan = NOREN esanetan = NORK dioenez (=esaten duenez). Esate baterako, Asun Garikanori buruzko entzungaiaren (“Kalifornia, Euskal Herriko beste probintzia bat”) zuzenketa-oharretan azaldu nuen.
o ZENBAT ETA….- ago(a/ak), ORDUAN ETA….-ago(a/ak). Ahozko euskaran “zenbat eta…-ago” “gero eta …–ago”rekin konbinatzeko joera oso zabaldua dagoen arren, berez, zuzena “orduan eta” (=”hainbat eta”) da. Hiru aukera (aditzik gabe, partizipioarekin edota aditz jokatuarekin):
-
Zenbat eta urte gehiago, orduan eta zimur gehiago.
-
Zenbat eta urte gehiago izan (= eduki), orduan eta zimur gehiago dauzkat.
-
Zenbat eta urte gehiago ditudaN = dauzkadaN, orduan eta zimur gehiago dauzkat.
Konparaziozko
egitura honek bilakaera adierazten du. Lehenengo zatia areagotzearekin batera,
bigarrena ere areagotu egiten da. Honako hauen parekoa litzateke:
Urteak igaro= pasatu AHALA, gero eta zimur gehiago dauzkat.
Urteak igarotzen dirEN NEURRIAN, gero eta
zimur gehiago dauzkat.
Urteak igarotzen dirEN HEINEAN, gero eta zimur gehiago dauzkat.
o Euskaraz: “Egia biribila” / “gezurra galanta”.
o 9. itemeko erantzuna: MERKEEN.
§
MerkeEN dauden jogurtak = jogurt merkeENAK (superlatiboa).
§
Supermerkatuan
(a) auzoko dendan (b) baino merkeAGO
daude jogurtak (konparaziozkoa).
§
Merke-zurrean ibili / erosi. Hau esapide bat da eta zera adierazten
du: ahalik eta merkeen erosi nahian ibiltzea, xuhurra izateagatik. Supermerkatuan merke-zurrean erosi dituzten
jogurtak…Galtzerdiak merke-zurrean erosi nituen txinatar denda batean eta
orain, begira, estreinatu orduko zulatu zaizkit!
o Nolanahi ere = Dena den = Hala ere (balio kontzesiboa daukaten lokailuak).
o Eutsi aditza euskaraz Nor-nori-nork “faltsua” da: Komunera noa, eutsiko diozu mesedez nire poltsari? Eutsi botila honi. Testuinguru honetan, “eutsi” aditzak “mantendu” esan nahi du (“ekonomiaren kateari eusten diogu” = “ekonomiaren katea “mantentzen” dugu”). “Mantendu” aditza gehiegitan erabili izan dugunez, komeni da gutxiago erabiltzea eta, ahal den neurrian, saihestea.
- Bi taldeetan: ENTZUNAREN ULERMENA: Kaixomaitia.com (x0,9 x1). Batzuk gustura daude “single” moduan, ezkongabe, baina badira, kosta ahala kosta bikotekide bat topatu nahi dutenak. Horiek hautabide bat baino gehiago dituzte (herriko jaietara jotzea, taberna edo dantzalekuren batera, San Antoniori eskatzea…) eta horietako bat dugu bikotekidea topatzeko berariaz (=espresuki) sortutako web-guneetako batean izena ematea, Kaixomaitia.com web-gunean, esaterako. Itemak azaldu ostean, ikasleek bitan entzun dute web-gune honi buruzko entzungaia. Ondoren, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz.
-
Entzungaian honako esaldi hau agertu zaigu:
“aurrez aurre
elkar_ ezagutzeak baino mesfidantza edo errezelo gehiago eragin
dezake Internetez ezagutzeak”.
Zergatik ELKAR (nor kasuan) ezagutzea eta ez ELKARRI ezagutzea? Zergatik ez ELKARREKIN ezagutzea?
Bi taldeetan: Esaldi honek aitzakia ezinhobea eman digu ELKAR partikula edo izenorde elkarkaria (erreziprokoa) azaltzekoa eta lantzeko. Horretarako, neure eskemako zortzi batuketak egin ditugu arbelean, azalduz batuketa horietako bakoitzean ELKAR partikulak zein kasu-marka daraman eta zergatik (ikasleei kopia bana eman diet). Hiru arauok laburbildu dizkiet:
· Ongi erreparatu aditzari, horren arabera
ondorioztatzeko ELKAR izenordeak esaldi horietako bakoitzean zein kasu-marka
hartu behar duen (aditz horrek kasu marka hori eskatzen duelako: Adibidez, “ezkondu”,
“egon”, “bizi”, “bidaiatu”, “hitz egin”, “afaldu”, “oheratu”… aditzek NOREKIN
kasua eskatzen dute eta beraz, ELKAR izenordea kasu horretan deklinatuko da:
ELKARREKIN; “ezagutu”, “agurtu”, “maitatu”…aditzek, berriz, NOR kasua eskatzen
dute eta, hortaz, ELKAR izenordea NOR kasuan joango da).
Pernandok erosleari esan dio (astoak) elkarrekin egon direla
(NOREKIN + egon) eta ezin dutela elkar ikusi (NOR + ikusi).
· Aditz laguntzaile egokia nola ipini zalantzak
izanez gero, hona hemen trikimailutxo
bat: ELKAR partikula singularreko 3. pertsona bailitzan hartuta: ipotxa, amona, Irungo
alkatea, Aitziber…).
· “maite
dira”, “ezagutzen dira”, “ikusten gara”, “agurtu dira”... bezalako erdarakadak
onartezinak dira erreziprokotasuna adierazteko; izan ere, aditz
hauek UKAN motakoak dira (transitiboak, alegia) eta ezin dira erabili IZANekin.
- Bi taldeetan: Identifikazio pertsonalaren gaiaren barnean, gure izaeraren (izaera: izateko era edo modua) adierazle izan daitezke horoskopoak. Gaurkoan, “Horoskopoak esanda bezalaxe” ulermen-jarduera zuzendu dugu. Testu osoa irakurri beharrean, zatirik esanguratsuenak irakurri eta neure hitzekin laburbildu dizkiet. Aipagarria iruditu zait testuan ageri den honako egitura hau, kontzesibo kutsua duena:
Datorrena datorrela, prest egon zaitez ( edozer
etorrita ere, edozer etorri arren…)
Egiten duzuna egiten duzula,
irakaslea ez da zurekin haserretuko (edozer eginda ere, edozer eginik ere,
edozer egin arren…)
Zoazen
tokira zoazela, hango ohiturak
errespeta itzazu (edozein tokitara joanda ere, edozein tokitara joan arren…)
Ikusten duzuna ikusten duzula, zuk ez esan ezertxo ere inori (edozer ikusita ere, edozer ikusi arren…)
Honako ohar hauek ere interesgarriak dira:
§ Ohartu
naiz tenperatura jaitsi dela = konturatu naiz tenperatura jaitsi dela
= jabetu naiz tenperatura jaitsi
dela
Soniak horretaz ohartarazi nau = Soniak hori jakinarazi dit
Ohartarazpena
=jakinarazpena (notificación)
§ Nekeza
= nekagarria: nekatzen duena, nekea eragiten duena.
§ Errua
bota = egotzi = leporatu = aurpegiratu
§ Bete-betean
asmatu: “acertar de lleno”
§ Sekulakoak
eta bi = kristorenak = senperenak bota zizkion
§ Biraoa
= maldizioa
§ Ezustean
= ustekabean
§ Luze
baino lehen = laster
§ Ez
zuela amore emango = ez zuela etsiko
§ Supermerkatu horretan aste honetan legatza oso merke erosTEKO PARADA dago / daukazu = erosTEKO AUKERA dago / daukazu
- Bi taldeetan: AHOZKO ADIERAZPENA (0´30): Horoskopoa eta etorkizuna hizpide. Identifikazio pertsonalaren gaiaren barnean, gure izaeraren adierazle izan daitezkeen horoskopoei buruz hitz egiten jardun dugu. Horoskopoa, etorkizunaren iragarpena, etorkizun iragarleen lana, gutun astrala, familiar konstelazioak… izan ditugu mintzagai. Horretarako, berariaz prestatutako mintza-fitxa banatu diet eta denon artean solastu gara.
-PEAN atzizkia
azaldu diet, “azpian” esan nahi duena:
Maite
scorpio zeinuPEAN jaio zen.
Zuek
nire arduraPEAN zaudete.
Felipe
V.aren aginduPEAN judutarrak Espainiatik kanpora bidali zituzten.
Manifestazio
bat egingo dugu “MURRIZKETARIK EZ” leloPEAN.
Karpeta
besaPEAN daramat.
Arlote
gizagaixoa zubiPEAN bizi da.
UrPEAN, lurPEAN…
Hitz
autonomo ere izan daiteke:
Etna mendiaren magalean bazen
gaztainondo ikaragarri handi bat, ehun zaldi eta ehun zaldun bere pean (=azpian) babesteko gai zen gaztainondoa: Castaño
di cento caballi.
Jaiotegunaren arabera, zeinu bat edo beste dagokizu eta zeinu horren pean (=azpian) jaiotakoek ezaugarri komunak omen dituzte.
-
Bi taldeetan: ETXERAKO
LANAK:
o ELKAR
izenordea lantzeko lehenengo hiru
ariketak (esaldiak uztartu eta zuzentzekoak), izenordain honen azalpena
eurenganatu duten ikusteko eta erabiltzen trebatzeko.
o Perpaus kontzesiboak: zuzen ditzatela liburuko 162-163. orrialdeetako 1,2 eta 3. ariketak neuk emandako erantzun-orriekin.
o EGINAK IZAN eta EKARRI:
o Madrildik
bidalitako gutuna, lokailuekin osatu beharrekoa (Peñiscolako gutunaren
antzekoa).
o Emakume bati sexu erasoa egitea egotzita,
hiru gazte atxilotu dituzte izeneko ulermen-jarduera, esaldiak testuan
txertatzekoa.
o Irulegiko
eskuari buruzko ulermen-jarduera.
o Eguberrietako
gehiegizko kontsumoari buruzko testua irakurria izan dezatela, hurrengo egunean
horrezaz mintzatzeko.
o Goizekoek: ekar dezatela Pernando Amezketarrari
buruzko jarduera.
o Arratsaldekoek: ekar dezatela erreklamazioei
buruzko jarduera, erdi zuzendua daukaguna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina