Arratsaldekoen 23. eskola eta goizekoen 22.a: Abenduak 21 eta 22 (Eguberri aurretikoa)
- Bi taldeetan: Madrildik bidalitako eskutitza (Peñiscolatik bidalitakoaren parekoa) zuzendu dugu. Eskutitz horretan ikasleek testutik ateratako hainbat lokailu txertatu behar izan dituzte. Zuzenketak luze jotzen duen arren, oso egokia deritzot ariketa honi. Etxerako jarduera honen pareko indartze-ariketa – Tuteratik bidalitako eskutitza – banatu diet.
Hor
atera zaigu honako hau: partizipioa
+ EZINIK = partizipioa + EZINDA (“nola?” galderari
erantzuten dio):
Berandu iritsi naiz klasera, autoa aparkatu ezinIK = aparkatu ezinDA ibili naizelako. Eguberrietako gehiegikerien
ondoren, asko urtarrilean, hilabete amaierara iritsi ezinIK = iritsi ezinDA ibiltzen
dira.
Lo hartu ezinIK =
Lo hartu ezinDA nabil.
Zarata honekin, gogoa bildu ezinIK gabiltza (= kontzentratu ezinIK) = gogoa bildu ezinDA gabiltza.
Alderantziz ere egin daiteke: EZIN +
partizipioa + -(r)IK = -TA:
Berandu iritsi naiz klasera, autoa ezin aparkatuRIK
= ezin aparkatuTA ibili naizelako. Eguberrietako gehiegikerien
ondoren, asko urtarrilean, hilabete amaierara ezin iritsiRIK =
ezin iritsiTA ibiltzen dira.
Lo ezin hartuRIK
= Lo ezin hartuTA nabil.
Zarata honekin, gogoa ezin bilduRIK gabiltza (= ezin kontzentratuRIK)
= gogoa ezin bilduTA gabiltza.
- Bi taldeetan: Azkenaldi honetan puri-purian dagoen gaia da Irulegiko Eskuarena. Horri buruzko artikulu bat eman nien, testutik ateratako esaldiak bertan txerta zitzaten eta, ohi bezala, nik emandako sinonimoei eta oin-oharretako azalpenei errepara ziezaieten. Jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
- Bi taldeetan: IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Mattin Aiestaran, Irulegiko Eskuaz hizketan. Irulegiko aztarnategia gidatzen duen arkeologoa da Mattin Aiestaran. Irulegiko Eskuaren aurkikuntzaz eta aztarnategiaz hitz egin digu bideo-pasarte honetan. Itemak azaldu ostean, birritan ikusi dugu bideo-pasartea eta, jarraian, jarduera zuzendu dugu, erantzunak behar bezala arrazoituz.
- Bi taldeetan: ELKAR
izenordearen erabilera azaldu nien joan den egunean. Gaur, azalpen horren ideia
nagusiak gogorarazi dizkiet (idatziz eman dizkiet).
- Ongi
erreparatu aditzari, horren arabera ondorioztatzeko ELKAR izenordeak esaldi
horietako bakoitzean zein kasu-marka hartu behar duen (aditz horrek kasu
marka hori eskatzen duelako: Adibidez, “ezkondu”, “egon”, “bizi”, “bidaiatu”,
“hitz egin”, “afaldu”, “oheratu”… aditzek NOREKIN kasua eskatzen dute eta
beraz, ELKAR izenordea kasu horretan deklinatuko da: ELKARREKIN; “ezagutu”,
“agurtu”, “maitatu”…aditzek, berriz, NOR kasua eskatzen dute eta, hortaz, ELKAR
izenordea NOR kasuan joango da). Pernandok
erosleari esan dio (astoak) elkarrekin egon direla (NOREKIN + egon) eta ezin dutela elkar ikusi (NOR +
ikusi).
- Aditz
laguntzaile egokia nola ipini zalantzak izanez gero, hona hemen trikimailutxo bat: ELKAR partikula
singularreko 3. pertsona bailitzan hartuta: ipotxa, amona, Irungo alkatea,
Aitziber…).
- “maite dira”, “ezagutzen dira”, “ikusten
gara”, “agurtu dira”... bezalako erdarakadak onartezinak dira
erreziprokotasuna adierazteko; izan ere, aditz hauek UKAN motakoak dira (transitiboak,
alegia) eta ezin dira erabili IZANekin.
-
Arratsaldeko taldean: ELKAR izenorde elkarkaria lantzeko etxean egin dituzten hiru ariketetan
lehenengoa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
- Bi taldeetan: AHOZKO ADIERAZPENA: Eguberrietako gehiegizko kontsumoa hizpide.
1. Telebistan eta saltoki handietan, Eguberrietako produktuen iragarkiak eta eskaintzak gero eta lehenago hasten dira. Zergatik ote? Gu kontsumitzera bultzatzeko. Eta joera horrekin bat egiten ez duena pertsona “berezitzat” hartzen da[1]. Jendearen jokabidea nolakoa izaten da garai honetan? Zer iruditzen zaizu batzuk gastu horiei aurre egiteko zorpetzea?
2. Zure jokabidea sasoi (=garai) honetan. Azpian harrapatzen zaitu olatu kontsumistak? Zeure burua gehiegizko kontsumo (=kontsumismo) horren barruan ikusten duzu? Zeure burua kontrolatzeko arazoak izaten dituzu jai hauetan (otorduetan, erosketetan…)?Ala gai zara gehiegizko kontsumo horri aurre egiteko, hau da, kontsumismoa saihesteko (=ekiditeko)?
3. Horrenbeste kontsumitzeak zer ondorioa izan litzake? (etxeko ekonomian, ingurumenean…). Esaterako, kontsumitzeko modu jasangarriagoa (“sostenible”) bilatu behar genukeela diote adituek eta ezinbestekoa dela gure pentsaera eta jarrera aldatzea, gutxiago kontsumitze aldera (=kontsumitzearren). Zuk ere uste duzu beste kontsumo eredu bat posible dela? Zein?
4. Eguberrietan gutxiago gastatzeko badira zenbait aholku (aurretiaz zerrenda egitea, erosi aurretik birritan pentsatzea, gastuak idaztea, erosketak garaiz egitea…). Betetzen al dituzu aholkuok?
5. Zer da Eguberrietan gehien atsegin duzuna? Kaleetako argiak? Etxeak apaintzea? Otorduak? Opariak jaso nahiz egitea? Senideekin elkartzea?... Eta gutxien gustatzen zaizuna?
- Bi taldeetan: ETXERAKO LANAK:
- Eguberrietako
bideoarekin (blogean ikusgai) – “Zenbat
diru gastatuko duzu Gabon hauetan?” – batera datozen lau
berridazketak egin itzazue. Ongi etorriko zaizkizue zenbait egitura
errepasatzeko eta egitura berri batzuk ikasteko. Gelan
zuzentzekoak.
- Elikagaien bankuak izeneko cloze-testa. Badirudi urte-sasoi honetan bakarrik gogoratzen garela beharrean edo premian daudenez. Edozein saltoki handiren aurrean topa ditzakegu boluntarioak elikagaien bankurako jangai eske. Elikagaien bankuek, ordea, urte osoan zehar gauzatzen dute euren lan isila. Gelan zuzenduko dugu.
- Tuteratik bidalitako eskutitza osa ezazue bertatik ateratako lokailuak hutsune egokietan txertatuz. Jarduera hau Peñiscolako eta Madrilgo gutunen antzekoa da eta, beraz, indartze-ariketa gisa ongi etorriko zaizue (ebazpen orria, itzulitakoan emango dizuet eskura, baina lehenago nahi baduzue, blogean izango duzue eskuragarri).
- ELKAR izenordea lantzeko ariketak II (Iñigo Mendiaurreri egindako elkarrizketa eta hutsuneak betetzeko ariketa). Gelan zuzentzekoak.
- Aita San Antonio, Urkiolakua izeneko ulermen-jarduera, Onintze Enbeitiak iditzitako artikuluan oinarritua. Gelan zuzenduko dugu.
- Familia ereduen azpigaiarekin jarraituz eta homosexualek haurrak izatearen edota adoptatzearen inguruan, Aran, Ariane eta Olaia, familia bat beste askoren artean izeneko ulermen jarduera. Bertan, haur bat izan duen bikote homosexual baten berri ematen zaigu. Testuaren zati bakoitzari dagokion ideia nagusia ondoen laburbiltzen duen esaldia aukeratu behar duzue. Oso jarduera egokia da idatziaren ulermenean trebatzeko. Gelan zuzentzekoa.
- Perpaus kontzesiboak lantzeko ariketak (5 ariketa dira). Norberak zuzen ditzala.
- DEKLINABIDEA:
- Batetik, Deklinabidea gogoratzeko
txostena banatu dizuet.
- Bestetik, Mugagabea noiz erabili? izenekoa.
- Txosten horiekin, deklinabidearen eta, bereziki, mugagabearen erabileran trebatzeko, “Mugagabeak ematen dizkigun buruhausteak!” izeneko ariketa. 51 esaldi dira, deklinabide kasu egokiarekin osa ditzazuen. Erantzunak atzean daude eta erantzun horietako zenbakiek – 4. kasua, 6. kasua… - mugagabearen txosteneko puntuei egiten diete erreferentzia. Zeuek zuzendu.
- Iritzi artikulua. Horretarako, bi gai dituzue aukeran: “Eguberrietako gehiegizko kontsumoa” / “Bidasoaldea, atomoen bizitoki”.
- AUKERAKO JARDUERA I: IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Zuhaitzen horoskopoa. Horoskoporik ezagunenaz gain, ba al zenekiten badela zeltiarren horoskopoa ere? Bada, bai, zuhaitzetan oinarritutako horoskopoa da zeltiarrena. Aukerako jarduera honetan, lehenik, irakurri osatu beharreko esaldiak; ondoren, ikus ezazue bideo-pasartea bitan eta osatu hutsuneak falta den informazioa txertatuz. Jarraian, zeuek zuzendu entzumen-jarduera nik igotako ebazpen orriarekin eta egin berridazketak (ikusiak ditugun hiru egitura errepasatzeko egokiak: a EZ EZIK, b ERE, bi osagai lotzeko balio duena. –TZAT + eduki / hartu / jo / ukan, ustea adierazten duena. EZ BEZALA(KOA), ezezko konparazioak egiteko erabiltzen dena. Zeuek zuzendu berridazketak. OHARRA: Leioako alkatea bizkaieraz mintzo da: “gitxi” (gutxi), “be” (ere)…
- AUKERAKO JARDUERA SORTA II, Gabonei buruzkoa (blogean eskuragarri). Erantzun orriak ere badituzue. Jarduera multzo honetatik, nahi dituzuenak egin itzazue – komenigarriena denak egitea litzatekeen arren, badakit ariketa asko direla eta beraz, norberak ikusiko du zenbat denbora eta zenbateko gogoa daukan – eta egiten dituzuenak, erantzun-orriekin zeuek zuzendu.
- Irakurliburua: Jarraitu Alberto Ladron Aranaren liburua irakurtzen. Gutxi-gorabehera, otsailaren erdialderako irakurri behar da. (Arotzaren Eskuak, Harrian mezua…).
- Iraganeko
NOR-NORK vs. NOR-NORI-NORK adizkiak bereizteko orain arte eman
dizkizuedan ariketak oraindik eginak ez badituzue, egiten jarraitu eta
amaitu, itzulitakoan baldintzari helduko baitiogu. Horietako bat duzue
eman nizuen azkena (“Anderrek ni Ken Zazpi taldearen kontzertuan ikusi
NINDUEN (nor-nork), baina (berak niri) ez ZIDAN (nor-nori-nork) batere
kasurik egin”). Norbaitek
gehiago nahi izanez gero, www.santurtzieus.com
web-orrian eta www.euskaljakintza.com
web-gunean aurki ditzake (nahi baduzue, nire blogetik zuzenean sar
zaitezkete orri horietan, esteka edo loturen bidez).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina