2023/12/16

B2.2 mailako 21. eskola, 2023ko abenduaren 14koa

 

21.  eskola: 2023ko abenduaren 14koa

-     Kohesioa lantzen: Peñiscolatik bidalitako gutuna, lokailuekin osatzekoa, zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Ikasleei ohartarazi diet gutun horretako ideiak – esaldi nahiz paragrafoak – zein ongi dauden uztartuta, euren arteko erlazioa adierazten duten lokailuekin, hauek ideiak lotzeko klipak balira bezala.

-  Gramatika: erlatibozko perpausak. Erlatibozko perpausak lantzen 4 izenpean datozen itzulpenak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Horretarako, neuk itzuli eta arbel digitalean jarri dizkiet itzulpenak eta aipagarriak diren oharrak egin dizkiet; ondoren, ikasleek eurenak nireekin alderatu dituzte eta onar daitezkeen aldaerak onartu ditugu. Bigarren ariketa (erlatibozko deklinatuekin esaldiak amaitzekoa) nahi duenari neuk jasotzekotan geratu naiz, erantzun libreak baitira.

-  Itzulpen horietako batzuetan EGIN aditz-indartzailea agertu zaigu: Diru asko dutenak (=daukatenak) aspertu EGITEN dira. Eskolan geratu direnak (< diren ikasleak) aspertu EGIN dira. Hortaz,  EGIN indartzailea noiz eta nola erabiltzen den azaldu diet:

Esaldi bateko predikatuan (subjektua kontatu gabe) aditza bakarrik dagoenean eta, beraz, “protagonismoa” kenduko dion beste osagai bat ez dagoenean (non, noiz, nola, zergatik, zenbat…), aditza bera izaten da protagonista (“galdegai”) eta, beraz, derrigorrez, markatu edo indartu egin behar da “EGIN” gehituta (edo, aspektuaren arabera, “egiten”, “egingo”).

Dena den, “egin” horrek ez du aditzaren erregimena aldatzen, IZAN / UKAN izaten jarraitzen du: 

§  Txankete gaur goizean (noiz) hil  da.

§  Txankete istripu batean (non) hil da.

§  Txankete ustekabean (nola)  hil da.

§  Txankete   hil (part.) EGIN da (predikatuan aditza bakarrik dagoenez, berau bihurtzen da “galdegai” edo “protagonista”, eta beraz, indartu egin behar da “egin” erabiliz).

§  Maria askotan (noiz) aspertzen da klasean.

§  Maria klasean (non) aspertzen da.

§  Maria gai honekin (zerekin) aspertzen da.

§  Maria aspertu (part.) EGITEN da (predikatuan aditza bakarrik dagoenez, berau bihurtzen da “galdegai” edo “protagonista”, eta beraz, indartu egin behar da “egin” erabiliz, kasu honetan, ohiturazko aspektuarekin: egiTEN).

§  Mariak etxean (non) bazkalduko du.

§  Mariak gurasoekin (norekin) bazkalduko du.

§  Mariak ordu bietan (noiz) bazkalduko du.

§  Mariak lekak (zer) bazkalduko ditu.

§  Mariak bazkaldu (part.)  EGINGO du (predikatuan aditza bakarrik dagoenez, berau bihurtzen da “galdegai” edo “protagonista”, eta beraz, indartu egin behar da “egin” erabiliz; kasu honetan, geroaldiko aspektuarekin: eginGO).

§  Klase honek asko (zenbat) aspertzen nau.

§  Klase hauek aspertu (part.) EGITEN naute (predikatuan aditza bakarrik dagoenez, berau bihurtzen da “galdegai” edo “protagonista”, eta beraz, indartu egin behar da “egin” erabiliz; kasu honetan, ohiturazko aspektuarekin: egiTEN).

OHARRA: Baina batzuetan, predikatuan beste osagai bat agertu arren, guk hala nahi dugulako, marka dezakegu aditza:

§  Bihar (noiz) ezkonduko naiz (hemen, “bihar” ezkonduko naizela azpimarratzen ari gara, ez gaur, ez etzi, ez datorren hilean).

§  Bihar ezkondu (part.) EGINGO naiz (hemen, bihar zer egingo dudan ari naiz azpimarratzen, ezkondu egingo naizela eta ez dibortziatu, depilatu, jubilatu… Horrexegatik markatu dugu aditza “egingo” gehituz).

-   AHOZKO JARDUERA: MINTZA KATEATUA. Indikatiboko iraganeko NOR-NORK adizkien erabileran trebatzeko, ahozko saio bat egin dugu. Oinarritzat honako esaldi hau hartu dugu gaurkoan:

“Igande goizean zuk (nork) gu (nor) Urbasan ikusi GINTUZUN, perretxikotan genbiltzala(rik)”.

Ikasle bakoitzak ondoko ikaskideari konbinazio bat eskatu dio esaldi bera probextuz; batzuetan, NORK edo ZERK aldatuta; beste batzuetan, subjektuari eutsi eta NOR edo ZER aldatuta, eta, besteetan, biak (subjektua eta objektua) aldatuta. Horrela, iraganeko NOR-NORK adizkiak landu ditugu ahoz gurpilean.

Jarraian, beste saio bat egin dugu, NOR edo ZER 3. pertsona (hura / haiek) duten adizkiekin.

-  AHOZKO ADIERAZPENA: BITARTEKOTZA: Sexuaren araberako erosketa joerak edo ohiturak” eta “Genero indarkeria edo indarkeria matxista” (2. saioa). Ikasleak binaka jarrita, bakoitzari bitartekotza-fitxa bana eman nion joan den egunean. Fitxa hauen gaiak, berariaz aukeratu nituen; izan ere, orain dela bi aste, batetik, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen (azaroak 25) eta, bestetik, Black Friday eguna, erosketak egitera bultzatzen gaituena. Horren harira, batetik, Ciudad de Juarezeko errealitate gordina ezagutu genuen, non emakume asko hiltzen edota bortxatzen baitituzte, eta bestetik, erosketen zurrunbilora garamatzaten egun seinalatuen gainean hitz egiten jardun  genuen. Beraz, egoki deritzot bi gai hauek hautatzeari joan den eguneko eta gaurko bitartekotza egiteko.

Ikasleei denbora-tarte bat utzi diet, euren jarduna presta zezaten eta, ondoren, ahoz azaldu diote elkarri euren infografian edo grafikoetan duten informaziorik esanguratsuena. Gaurkoa 2. saioa zenez, bikoteak aldatu egin ditut.

-   Ariketari ekin aurretik, zenbait aholku edo gomendio eman dizkiet, bitartekotza fitxetan infografiak dituztenean hauek azaltzeko:

§  Honako datu hau (=ehunekoa = portzentajea)  deigarria = nabarmena = azpimarragarria iruditzen zait:…

= Datu (=ehuneko = portzentaje) honek atentzioa eman dit: …

§  Ehunekoak, printzipioz mugagabean: emakumeen % 20, herritarren % 20k, nerabeen      % 20ri, gurasoen % 20rentzat, gazteen %20 ren ustez…… 2008an emakumeen %34ri bota zieten atzera egindako babes-eskaria.

Salbuespena: konkretuak direnean (adibidez, erlatibozko batekin doanean): Salaketa jarri zuten emakumezkoen %19,5ak gero uko egin zion salaketari.

§  Konparaziozkoak ere barra-barra erabiltzen dira: Emakumeek gizonek baino gustukoAGO dituzte denda fisikoak.  On-line dendak gustuko dituzten gizonen eta emakumeen ehunekoak (=portzentajeak) oso antzekoak dira.

-    Emakumeen aurkako indarkeriaren gaiari helduta, Emakume bati sexu erasoa egitea egotzita (=leporatuta), hiru gazte atxilotu dituzte izeneko ulermen-jarduera, esaldiak testuan txertatzekoa, zuzentzen jardun dugu (hurrengoan amaitzekotan geratu gara), astiro, oharrak eginez. Ohar horien kopia bana eman diet eta zuzenketa egin ahala, azaldu egin dizkiet.

1.      Leporatu = egotzi = errua bota = aurpegiratu:  Norbaitek kristala puskatu du eta Dabidek Elenari leporatu dio ( kristala apurTZEA edo apurtu izana).

2.      Sexu erasoak egin zizkioteLAKOAN (= zizkiotelako ustean = zizkiotela pentsatuz). USTEA adierazten du.

·         Batzuetan, kasu honetan bezala, beste aditz batekin doa:

Gaur nik liburua klasera ekarri dut, erabiliko duguLAKOAN = erabiliko duguLAKO USTEAN = erabiliko duguLA PENTSATUZ.

Maila honetan matrikulatu gara, aurten asko ikasiko duguLAKOAN = ikasiko duguLAKO USTEAN = ikasiko duguLA PENTSATUZ. 

Ertzaintzak hiru gazte atxilotu zituen, emakume bati sexu erasoak egin zizkioteLAKOAN = egin zizkioteLAKO USTEAN = zizkioteLA PENTSATUZ.

·         Beste batzuetan, berak darama EGON aditza:

Alderdi politiko horiek luze baino lehen adostasun batera iritsiko dirELAKOAN NAGO. = iritsiko dirELA USTE DUT.

Iparraldeko herrialdeetako bizitza-kalitatea gurea baino askoz hobea dELAKOAN NAGO = dELA USTE DUT.

Sindikatuek datorren iganderako deitu duten manifestazioan istiluak sortuko dirELAKOAN GAUDE = sortuko dirELA USTE DUGU.

Txertoak eraginkorrak dirELAKOAN ZAUDETE?= txertoak eraginkorrak dirELA USTE DUZUE? 

3.      Autostop egiten ari zeLA(RIK). Denbora adierazten du, baina puntukaria da; beraz,

a)      edo ARIrekin erabiliko dugu: dutxatzen ari nintzela(rik), deitu zenuen. Afaltzen ari ginela(rik) argindar-hornidura moztu ziguten.

b) edo aditz trinko batekin: sofan nengoela(rik), txirrina jo zuten. Eskolara nentorrela(rik) /nindoala(rik) istripua izan nuen. Korrika nenbilela(rik), orkatila bihurritu nuen. Zure zain geundela(rik), sexu eraso baten lekuko izan ginen. Testuan bertan baditugu adibide gehiago: zirela(rik), zihoala(rik).

4.      partizipioa + ostean = partizipioa + ondoren

5.    Ustezko hiltzailea, ustezko erasotzailea, ustezko bortxatzailea, ustezko etakidea, ustezko bahitzailea, ustezko iruzurgilea… (-KO hori behar du klip baten moduan, ondoren doan izenari atxikitzeko).

6.      Jakinarazi = jakitera eman = adierazi  (eskutitz formaletarako egokia, aberatsa izateaz gain, formala ere izan baitaiteke).

Gutun honen bidez, jakinarazi nahi nizuke (=jakitera eman nahi nizuke) erositako telebista ez dabilela.

Zuzendariak Eskola Kontseiluko kideei jakinarazi die (=jakitera eman die) ikasle kopuruak behera egin duela.

-          Etxerako lanak:

1.  Kohesioa: Madrildik bidalitako gutuna, lokailuekin osatu beharrekoa (gaur zuzendu dugun Peñiscolakoaren kalkoa da eta, hortaz, gaurkoa ongi egina ez zutenentzat, oso egokia izan liteke).

2.   Gramatika: Indikatiboko iraganeko NOR-NORK / NOR-NORI-NORK nahasian. Ariketa honetan, 31 esalditako hutsuneak bete behar dituzte iraganeko adizkiekin, kontuan izanik NOR-NORK ala NOR-NORI-NORK erabili behar duten. Ebazpen orria ere banatu diet eurek etxean zuzen dezaten.

3.  Gramatika: Erlatibozko perpausari edota honek daraman ondoko izenari kasu-marka egokia ipintzen trebatzeko berariaz (=espreski) prestatutako indartze-ariketa, hau da, erlatibozko deklinatuak lantzekoa, erlatibozkoa deklinatzeko arazoak dituztenentzat oso egokia. Errepara diezaiotela beltzez dagoen aditz nagusiari kasu egokia hautatzeko. Erantzunak ere banatu dizkiet, egin ostean eurek zuzentzeko.

Ederki asperrarazi …nautenei / nautenak (nor plurala) / nautenek …nire lagunak dira.

4. Asteko irakurgaia. Garaian garaikoa: Eguberrietan, kontuan izan, kontuak egin. Artikulua irakur dezatela, datorren egunean honezaz mintzatzeko, Gabonak ate-joka ditugu eta. Testu honetan solasaldian erabiltzeko informazio aski esanguratsua topa dezakete.

5.  Iritzi artikulua. Honako bi gai hauetako baten gainean idatz dezatela: Zoritxarreko (=zorigaitzeko) sexu jazarpena eta genero indarkeria / Erosketen zurrunbiloan buru-belarri sartzera garamatzaten egun seinalatu horiek…

6.      JARRAITU EGITEN: EZ BEZALAKOA(K) eta EZ BEZALA lantzeko bi ariketak. Erantzunak banatu nizkien, egin ostean zuzen zitzaten.

7.      JARRAITU EGITEN: Iraganeko NOR-NORK adizkiak lantzeko ariketak, Bakarka liburukoak (194, 195, 170, 171. orrialde osagarriak) (erantzunak ere banatu nizkien). Ariketa hauek nahieran administra zitzatela esan nien. OHARRA: ariketa hauek ez dira blogean egongo.

-          Oraindik egina ez baduzue… zuzendu gabeko etxeko lanen biltegian izan behar dituzue postit batekin:

1. Erreklamatzen ere jakin egin behar da izeneko jarduera bikoitza: batetik, lexikoa lantzeko egokia deritzot, hitz-bankuko hitzak testuan txertatu behar baitituzte eta, bestetik, gramatika lantzeko aproposa da, parentesi arteko hiru aukeren artean zuzena hautatu behar baitute.

2. Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan – identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, Argentinan, esaterako. Gure hurrengo protagonista jaiotzez argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala) aritzen da (=irakasle jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari eginiko elkarrizketan, testutik ateratako hainbat esaldi txerta ditzatela hutsune egokietan, distraktoreak saihestuz.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

3.  NOIZNAHI EGITEKOA: Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, dela-eta, horrekin lotura estua duen jarduera, tratu txarrei buruzko cloze-testa (Eguneroko albisteak, Maite Asensio) (ebazpena ere banatu nuen erantzunekin eta beharrezko azalpenekin).

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

4.  NOIZNAHI EGITEKOA: Perretxikotara joateko garai berriak deritzon cloze-testa, udazkenerako aproposa. Honekin batera, ebazpen orriak eta azalpenak ere banatu dizkiet, azalpen guztiekin argudiatuta, jarduera eurek zuzen dezaten; dena den, zalantzarik izanez gero, galde diezadatela nahi dutenean, eta argituko diet.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

B2.2 maila: Erlatibozko perpausak lantzen IV. EBAZPENA + "EGIN" indartzailea

B2.2 maila: Erosketak sexuaren arabera / Indarkeria matxista (2. saioa)

B2.2 maila: Kohesioa lantzen. Abenduko zubian Peñiscolatik bidalitako eskutitza. EBAZPENA

B2.2 maila: Kohesioa lantzen. Abenduko zubian Madrildik bidalitako eskutitza

B2.2 maila: Autostoparen arriskua, emakumeentzat, batik bat. EBAZPENA

B2.2 maila: Autostoparen arriskua, emakumeentzat, batik bat. Zuzenketa-oharrak

B2.2 maila: Iritzi artikulua. Zoritxarreko sexu-jazarpena eta genero indarkeria / Erostera bultzatzen gaituzten egun seinalatuak

B2.2 maila: Eguberriak ate-joka ditugula eta, egin kontuak

B2.2 maila: Erlatibozko perpausak deklinatzen trebatzeko indartze-ariketa

B2.2 maila: Erlatibozko perpausak deklinatzen trebatzeko indartze-ariketa. EBAZPENA

B2.2 maila: Iraganeko NOR-NORK ala NOR-NORI-NORK? (I)

B2.2 maila: Iraganeko NOR-NORK ala NOR-NORI-NORK? (I). EBAZPENA

B2.2 maila: (H5P) Iraganeko NOR-NORK ala NOR-NORI-NORK? (I)

 

Osatu hutsuneak Indikatiboko iraganeko NOR-NORK ala NOR-NORI-NORK adizkiak erabiliz.

Aizu, ezagutu zenuen atzo zure paretik pasa zenean zu agurtu  mutila?  Ikusi zintudanean, agur egin (nik zuri) eskuz, baina horrenbeste jende zegoenez, zuk ni ez  ikusi eta, horregatik, zuk niri ez kasurik egin.  Dirurik ez nuelako bota  tabernariak kalera (= kaleratu tabernariak). Txikitan, mutiko batek niri harria bota  eta buruan jo ninduen.  Gehiegi edan zenutenez, etxera ekarri  bart (gauean), baina zuek niri ez  eskerrik eman.  Gustatu al zitzaizkizuen (nik zuei) Indiatik ekarri  oroigarriak?  Txikitan aita-amek (=gurasoek) eramaten  eskolara; orain, berriz, koskortu zaretenez, bakarrik joaten zarete.  Pisu edo zama handia zuenean, aitak eramaten  (niri) motxila eskolara.  Gerratean (=gerra garaian) bere etxean gorde (=ezkutatu) gu alkateak, iraultzaileak ginelako.  Aitak sotoan gorde(=ezkutatu)  (guri) bizikleta, baina guk berehala aurkitu traste zaharren artean.  Zergatik bidali  (zuk ni) pikutara? Zer egin (nik zuri) hori merezi izateko? Zertarako bidali niri egunkaria ospitalean nengoenean? Ez al zenekien, bada,  ez la (= neukala) irakurtzeko batere gogorik?  Irakasleek, ni kontrolpean izateko, aurre-aurrean jarri , baina ni berehala aldatu nintzen lekuz.  Nota ona jarri  (haiek niri) Fisikan, ongi egina bai azterketa.  Zu azpian harrapatu  autoak ihes egin zuen, zuri lagundu beharrean.  Ateak zuri eskuko hatza harrapatu ean, min handia hartu al zenuen?  Gaztea zinenean, gehiegi edateak hondatu eta galbidera eraman zu.  Zuri ere hondatu al  haizeteak teilatua?  Gaixorik zeundenean, gurasoek gau eta egun zaindu Zure gurasoak gaixorik zeudenean, zuk zaindu  suspertu ziren arte. Oporretara joan zinenean, auzokoak zaindu  (zuri) txakurra?  Lasai geunden, baina lana eskasten (=murrizten = gutxitzen) hasi zenean, nagusiek kalean utzi  gu ere (= kaleratu egin ). Eskolako haurrek ahaztuta (=ahantzita) kalean utzi  baloia guk itzuli (haiei).  Herrian egitasmo interesgarriak gauzatu nahi dituzulako aukeratu guk geure alkate.  Ona iruditu al zitzaizun (guk zuri) oporretarako aholkatu (=gomendatu)  lekua?  Geltokian geundela(rik), kamioi zahar bat pasatu eta goitik behera busti  (= kamioiak gu blai egin ). Barruraino ez zitzaigun pasatu, baina arropa ederki busti  atzoko euri-zaparradak.  Txikia zinenean, nik janzten  egunero, ez zinelako zeure kabuz janzteko gauza (=janzteko gai).  Inauterietako konpartsan atera zintezen (nik zuri) jantzi  mozorroak ederki ematen zizun.  Neska atsegina zinenez, lankide guztiek onartzen eta estimatzen . Aizu, eskolako zozketarako zenbat zenbaki hartu ?  = (niri)?

 

HITZEN BUZOIA