18.
eskola: 2023ko azaroaren 30ekoa
- Lehenengo eskola eguna. Aurreko ikasturteetako ikasleek ekoiztutako 32 esaldi banatu nizkien ikasleei, baina erlatibozkoen kasu-marka (nor, nork, nori) kenduta (klasean ere egin liteke ariketa hau, ongi iritziz gero). Ikasleek esaldi horietako erlatibozkoak deklinatu behar zituzten. 20-32 esaldiak zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak emanez. Gogorarazi diet erlatibozkoaren ondoko izenak (erreferenteak edo ondokoak) aditz nagusiarekin komunztatu behar duela eta ez erlatibozkoaren barruko aditzarekin:
- 20. esaldia zuzendutakoan, BERA = BERBERA // BERDINA arteko aldea azaldu diet.
Zuk
eta biok auto BERA =
BERBERA daukagu: batzuetan nik erabiltzen dut eta beste batzuetan, zuk (auto
bakarra da, partekatu egiten dugu).
Zuk
eta biok auto BERDINA
daukagu: biok Cupra bana (bi auto dira).
Mikel
eta Ana anai-arrebak dira eta etxe BEREAN bizi dira, baina ez dute lo egiten gela BEREAN (=berberean).
Mikel eta Ana bizilagunak dira eta etxe BERDINEAN bizi dira (bi etxe dira, baina berdinak, etxadi bereko familia bakarreko etxe atxikiak, gaztelaniaz “unifamiliar adosatuak”).
- Erlatibozkoak deklinatzeko ariketa horretako 17. esaldian honako hau agertu zaigu: KARGU HARTU aditz konposatua, gaztelaniazko “llamar la atención”. Baina “llamar la atención”ek bi adiera edo esanahi desberdin izan ditzake. Hona hemen euskarazko itzulpen egokiak:
- Altzoko
HandiaK (nork) ATENTZIOA
EMATEN zuen, bere ez-ohiko
altuerarengatik (llamaba la atención) (= Altzoko Handia deigarria
zen).
Goizean egunkarian irakurri dudan albiste horrek (zerk) ATENTZIOA EMAN dit (=deigarria egin zait albiste hori) (esa noticia me ha llamado la atención).
- Berandu iritsi naizelako irakasleak niri KARGU HARTU dit (= errieta egin dit =
errieta eman dit) (me ha llamado la
atención).
Atzo ertzainak KARGU HARTU zidan segurtasun-uhala lotu gabe neramalako; zorionez, ez zidan isunik jarri.
Ez erabili “atentzioa
deitu dit/zidan”, ezta “bronka bota dit/zidan” ere.
→ Abagunea probestu dut euskaraz gaztelaniazko “echar” asko euskaraz erdarakadak direla azaltzeko:
Echar
el ojo > Norbait edo zerbait begiz jo.
Echar
de menos, echar en falta > Zeren edo noren falta sumatu (=nabaritu).
Echar
la bronca > Errieta egin = Errieta eman = Kargu hartu.
Echar
la siesta > Siesta egin = lo-kuluxka bat egin.
Echar
una mirada > Begirada bat eman = begiratu bat eman.
Echa
cuentas > Atera kontuak!
Echar
una mano > Lagundu.
Echar
una foto > Argazkia atera = argazkia egin.
Echar la tarde > Arratsaldea eman = igaro = pasa(tu)
- Erlatibozko perpausak lantzen III zuzentzen amaitu dugu (9. eta 10. esaldiak), beharrezko azalpenak emanez. Honako ohar hauek egin dizkiet:
- Dabid,
ba al dakizu Jaione haurdun dagoela?
- Bai, jakinaren gainean nago = Badakit = Badut horren berri.
Jakinaren gainean JARRI = jakinARAZI = Zeren
berri EMAN = OhartARAZI
§
(hark gu) Jakinaren gainean jarri gaitu (nor-nork)
§
= (hark gu) zerbaitetaz ohartarazi gaitu
(nor-nork)
§
=(hark guri) zerbaiten
berri eman digu (nor-nori-nork)
§ = (hark guri) zerbait jakinarazi digu (nor-nori-nork).
Dabidek (nork) istripu bat gertatu dela (zer) ohartarazi digu.
Dabidek (nork) (gu) horretaz (zertaz) ohartarazi gaitu.
Dabidek istripu baten (zeren) berri eman digu.
Dabidek istripu bat gertatu dela (zer) jakinarazi digu.
Istripua gertatu omen da. Dabidek jakinaren gainean
jarri gaitu (Dabidek istripu bat gertatu dela jakinaren gainean jarri gaitu).
§ “Begi” daramaten
zenbait esapide:
Norbait
edo zerbait BEGIZ JO dut
(begia bota diot).
X ikaslea BEGIKO DUT (=gustuko dut, gogoko dut).
Y ikaslea BEGITAN HARTU DUT (“mania diot”).
-
10.
esaldiari erreparatu diogu:
A) (erakusleihoan) Goizean (erakusleihoan)
begiz jo duguN gona
arratsaldean erosi dugu
.
B) Arratsaldean erosi duguN gona goizean jo dugu begiz erakusleihoan.
Zergatik ageri da “begiz jo dugun gonA” eta
“erosi dugun gonA” aditz nagusia “dugu” (UKAN) baldin bada? Ez al luke, bada,
UKAN horrek NORK kasua eskatuko? “gonaK”? Ezzzzzzz.
Hamaika aldiz esana diet erlatibozkoaren ondoko izenak edo erreferenteak (edo erlatibozkoak berak, izen hori desagertua bada) aditz nagusiarekin komunztatu behar duela, baina horrek ez du esan nahi aditz nagusia UKAN denean erlatibozkoaren ondoko izen hori (edo erlatibozkoa) beti NORK kasuan agertuko zaigunik. NORK = ZERK kasuan agertuko da, baldin eta ondoko izen hori (edo erlatibozkoa) UKAN aditz nagusiaren subjektua bada; aditz nagusi horren objektua baldin bada, ordea, NOR = ZER kasuan egongo da. Azalpena ulerterrazagoa gerta dakien, honako adibide hauek ipini dizkiet.
Zuloa duEN galtzerdiA (nor,zer) armairuan dago.
Zuloa duEN galtzerdiA (nor, zer) /AK
zaborretara bota dut (nik)(nork)
Zuloa duEN galtzerdiA / AK (nork, zerk) erronboak (zer) ditu.
- 9. erlatibozkoa honako hau izan da:
Gai horretaz dezente dakiENAK (nork
sing.) jakinaren gainean jarri gintuen (=horren berri eman zigun).
Eta nik haiek? Nituen
Eta zuk gu? Gintuzun
Eta guk zuek? Zintuztegun
Eta zuek ni? Ninduzuen
Eta zuek hura? Zenuten
Esaldi hori
aitzakiatzat hartuta, Indikatiboko Iraganeko edo Lehenaldiko NOR-NORK adizkiak
errepasatu ditugu.
1. Horretarako,
hasteko, adizki horien eskema banatu diet eta beharrezko azalpenak eman
dizkiet: eskema nola dagoen egituratua, pertsona markak edo morfemak aurrean
ala atzean doazen…
2. Jarraian, eskemaren
azpiko bost oharrak arretaz azaldu dizkiet. Behin
eta berriz azpimarratu diet 5. oharrak dioena, hau da, kontu izan dezatela NOR
edo ZER 3. pertsona denean, adizki horietan NORK edo ZERK subjektuaren pertsona
marka edo morfema aurrean baitoa (nuen, zenuen, genuen, zenituzten…),
gainerakoetan ez bezala. Izan ere, gainerakoetan, atzean doa NORK edo ZERK subjektuaren
pertsona marka (ninduzun, zintudan…). Beraz, NOR edo ZER 3.
pertsona (hura / haiek) duten adizkiak EZINGO DIRA eskema horretatik atera,
ezingo dira eskema horretan “enkajatu”.
3. Ondoren, adizkien taulak banatu dizkiet, bai horizontalki dagoena, bai bertikalki eskema eta adizkiak dakartzana. Lehenengoari arretaz erreparatu diogu eta ikasleei ohartarazi diet adizki horietan NOR pertsona marka aurrean doala, eta beraz, berdin hasten direla, 3. pertsonetan ez bezala; izan ere, arestian aipatu bezala, hauetan NORK marka da hasieran doana eta, beraz, subjektuaren arabera, modu desberdinean hasten dira 3. pertsonako adizkiok.
- Adibide batean atera denez, honako esapide hauen berri eman diet:
NORBAIT + NOREN ONETIK + IRTEN = ATERA + IZAN
NORBAITEK + NORBAIT + NOREN ONETIK + ATERA + NOR-NORK
Egoera horren aurrean, NEURE ONETIK
IRTEN = ATERA NINTZEN
(“perdí los papeles”). BERE ONETIK
IRTETEN = ATERATZEN DENEAN,
arnasa sakon hartu eta lasaitzea lortzen omen du.
Ikasle horrek ni NEURE ONETIK ATERATZEN NAU (“me saca de mis casillas”). Hirigunean aparkalekurik ez aurkitzeaK GEURE ONETIK ATERATZEN GAITU. Igogailuaren zain egon behar izateaK NEURE ONETIK ATERATZEN NAU. Gaur goizaldean, bizilagun zalapartatsu horrek ZEURE ONETIK ATERA ZAITU.
- Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zela-eta, Ciudad de Juarezen emakumeak hiltzen deritzon jarduera, genero indarkeriaren gaia eta testu antolatzaileen erabilera uztartzen dituena, zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
1. Kontuz 6. itemarekin. Erantzun zuzena IZAN ERE da, ondoren datorren ideia aurrekoaren kausa baita (ez ondorioa):
§ Askok
ez dute familiarik; izan
ere, mugan bizi dira eta gurasoak AEBetara joanak dira.
(familiarik ez edukitzearen kausa, gurasoak AEBetara joan izana da).
§ Asko
mugan bizi dira eta gurasoak AEBetara joanak dira; hortaz =
ondorioz, askok ez dute familiarik.
(familiarik ez edukitzea, gurasoak AEBetara joan izanaren ondorioa da).
Ez dute
familiarik; IZAN ERE, mugan bizi dira eta gurasoak AEBetara joanak dira
= Ez dute
familiarik, ZEREN mugan bizi dira eta
gurasoak AEBetara joanak dira
= Ez dute familiarik, mugan bizi dirELAKO eta gurasoak AEBetara joanak dirELAKO.
Mugan bizi dira eta gurasoak AEBetara joanak dira; HORTAZ = ONDORIOZ = BERAZ =HORREGATIK =HORRENBESTEZ = HORI DELA ETA, ez dute familiarik.
2. Azalpenen artean, arreta berezia eskaini
diogu hiru denborazko hauen arteko aldeari: -T(z)ERAKOAN / -T(z)EAN
/ -TAKOAN. Orri osagarri bat eman diet, hirurak bereiz
ditzaten, ikasleen zenbait oker eta beste zenbait adibide zuzen biltzen
dituena. Oker egiten duten ikasleek
-T(z)ERAKOAN gerokotasuna adierazteko erabiltzen dute (etxera iristerakoan, telebista
pizten dut) eta ez da hala; -T(z)ERAKOAN denborazkoak
justu aurretik gertatzen dela adierazten dut (etxera iristerakoan, ogia erosten dut atari ondoko okindegian).
Gerokotasuna adierazteko, erabili -TAKOAN (etxera iritsitakoan, telebista pizten dut). Bereizketa hau hamaika bider azaldua dudanez,
eurek irakur dezatela esan diet. Nik jarduera honi buruzko oharretan ipini
diedana laburbildu diet:
–T(z)ERAKOAN (justu aurretik) /-T(z)EAN
(bitartean) /-TAKOAN (justu ondoren) denborazkoak:
BazkalTZERAKOAN (= justu
bazkaldu aurretik, bazkaldu baino lehen), eskuak garbitu behar dira.
BazkalTZEAN (bazkaltzen
ari zarenean, bazkaldu bitartean), janaria ongi murtxikatu behar da.
BazkalduTAKOAN (=bazkaldu ondoren, bazkaldu ostean, bazkaldu eta gero), hortz-haginak garbitu behar dira.
Emakume hauek hiltzen dituzte, torturak jasanDAKOAN (=torturak jasan eta gero, torturak
jasan ondoren). Izan liteke torturak jasaTEAN hiltzea ere, hau da, torturak jasaten ari diren bitartean.
**Baina torturak
jasaTERAKOAN (= jasan baino lehen) hiltzea ezinezkoa da.
3. ORO = GUZTIA > OROTARA = GUZTIRA. Nire arazo guztiak = nire arazo_ oro = nire arazoak oro.
4. Ciudad de Juarezeko egoeraren balizko
konponbideak datoz testuaren
amaieran. Konponbideen enumerazio
edo zerrendaketa bat denez, euren artean ez dago kausa /ondorio harremanik,
EMENDIOZKOA baizik:
§
Alde batetik, borroka sozialerako
fronteak sortu.
§ Bestetik, gobernuei presioa egin.
§ Halaber = gainera, haurrak berdintasunean hezi.
§ Gainera, emakumeek berdintasun ekonomikoa lortu behar dute.
§ Inpunitateari dagokionez, nazioarteko auzitegiak sortu.
-
Etxerako lanak:
1. Iraganeko NOR-NORK adizkiak lantzeko
ariketak, Bakarka liburukoak
(194, 195, 170, 171. orrialde osagarriak) (erantzunak ere banatu dizkiet). Denak
hurrengorako egitea ez dela derrigorrezkoa adierazi diet, nahieran administra ditzatela ariketa hauek. OHARRA: ariketa hauek ez dira blogean egongo.
2. Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, dela-eta,
horrekin lotura estua duen jarduera, tratu
txarrei buruzko cloze-testa (Eguneroko
albisteak, Maite Asensio) (ebazpena ere banatu diet erantzunekin eta
beharrezko azalpenekin).
3. Autokarabanaz bidaiatzea modan jarri da. Barraskiloen
modura deritzon
jarduran, batetik ENTZUMEN ARIKETA bat egin
behar dute. Itemak arretaz irakurri (parentesi arteko sinonimoak eta
oin-oharretako azalpenak barne) eta entzungaia birritan entzun dezatela
(blogean dute). Bestetik, idatzizko elkarrizketan ideien arteko KOHESIO edo lotura adierazteko lokailu
egokia hautatu behar dute, emandako hiru aukeretan zuzena dena, alegia.
4. Idazlana: Eskabide gutun formala. Ikasleek diru-laguntza eskatu beharko diote Gipuzkoako Foru Aldundiari, landetxe bat ireki ahal izateko.Idazlan hori egiteko, gutun edo e-mail formalak idazteko argibideak eta jarraibideak biltzen dituen txostena banatu nizuen: Gutun edo e-mail formalak idazteko jarraibideak. Erreparatu arretaz, idazlana idazteari ekin baino lehen!!!!!!
5. JARRAITU EGITEN: EZ BEZALAKOA(K) eta EZ BEZALA lantzeko bi ariketak. Erantzunak banatu dizkiet, egin ostean zuzen ditzaten.
-
Oraindik egina ez
baduzue… zuzendu gabeko etxeko lanen biltegian izan behar dituzue postit
batekin:
§
“Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara
zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan –
identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, Argentinan, esaterako.
Gure hurrengo protagonista jaiotzez argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala)
aritzen da (=irakasle jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari
eginiko elkarrizketan, testutik ateratako hainbat esaldi txerta ditzatela
hutsune egokietan, distraktoreak saihestuz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
§ Bidaiatzeko zenbait aholku edo
gomendio. Ulermen-jarduera
honetan, batetik, hitz bankuko hitzak txertatu behar dituzte aholkuen
hutsuneetan eta, bestetik, a), b) eta c) artean aukeratu behar dute ondo
deklinatuta dagoena. Lexikoa ikasteko eta mugagabea errepasatzeko, ariketa
egokia da guztiz.
§ NOIZNAHI
EGITEKOA: Perretxikotara joateko garai berriak
deritzon cloze-testa, udazkenerako aproposa. Honekin batera, ebazpen orriak
eta azalpenak ere banatu dizkiet, azalpen guztiekin argudiatuta, jarduera
eurek zuzen dezaten; dena den, zalantzarik izanez gero, galde diezadatela nahi
dutenean, eta argituko diet.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina