- 1. galdera
Maiatzean Euskal Herrian gertatutako 36 indarkeria sexista kasuren (0) BERRI eman zuen kazeta honek; horietatik 31, emakume horien bikotekideek edo bikotekide ___(1)___ (bikotekide-ohiek, alegia) emakumeei egindako erasoak izan ziren.
izandakoek
- 2. galdera
Amelia Amayarena ez zen haietako bat izan, hilaren 2an ausarki (=ausardiaz) bikotekidearen aurkako ___(2)___ jarri zuenean Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ez zuelako kasuari lotutako prentsa oharrik bidali. Baina izan zitekeen.
salaketa
- 3. galdera
___(3)___, baina etengabe heltzen dira genero indarkeria kasuak. Egunero idazten, irakurtzen eta entzuten dugu mehatxuez, irainez, kolpeez, jipoiez.
Tantaka
- 4. galdera
Horrelako jokaera (=jokabide) oldarkorrak (=agresiboak), tamalez, ohiko bihurtu dira, eta ___(4)___ albisteek gizartea “narkotizatzen” dute, oharkabean (=konturatu gabe).
halako
- 5. galdera
Agian horregatik ez gara ohartzen eguneroko albiste txar horiek txarragoak izan daitezkeela, jipoitik hilketarako ___(5)___ oso laburra delako sarritan.
jauzia
- 6. galdera
___(6)___, eguneroko albiste gordin (=gogor) horiek, batzuetan, baikorrak izateko arrazoiak ere ematen dizkigute.
Edonola ere
- 7. galdera
Izan ere, duela gutxira arte ezkutuan egon den eta maiz isilpean gorde den ___(7)___ agerian (=bistan) utziz, pixkanaka gizartea kontzientzia hartzen ari da emakumeen aurkako indarkeriaren larritasunaz.
bidegabekeria
- 8. galdera
Errealitate horiek ___(8)____ emakume asko adoretzen (=animatzen) ditu.
azaleratzeak
- 9. galdera
Errealitate hori gizarteari ezagutarazteak horrelako egoera latzak jasaten dituzten emakumeak animatzen ditu, tratu txarren dinamikatik ateratzeko urratsak ___(9)___.
eman ditzaten
- 10. galdera
Genero indarkeria pairatzen (=nozitzen = jasaten = sufritzen) duten andreen bizitza etengabe dago ___(10)___.
arriskuan
- 11. galdera
Kable baten bidez bikotekidea itotzen saiatu zen gizonezko baten kasuak ireki zuen maiatzeko kronika beltza, eta bikotekidea jo eta mehatxatu zuen beste gizon ___(11)___ izan da ezagutu dugun azkena.
batena
- 12. galdera
__(12)___ edozein kasuk eragin zezakeen (=ahal zuen) indarkeria sexistaren ondorioz hildako laugarren emakumea.
Horietako
- 13. galdera
Amelia Amayak gutxienez bi urtez jasan zituen tratu txarrak; maiatzean, salaketa jartzean, jipoiak ohikoak zirela aitortu zuen. Eta azkenean, ___(13)___, jipoi haietako batean hil du bere bikotekideak.
ustez
- 14. galdera
Batzuetan kolpe batek ezartzen du bizitzaren eta heriotzaren arteko ___(15)___. Eta horrek irakatsi behar liguke genero indarkeria kasu guztiak direla larriak.
langa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina