Arratsaldekoen 34. eskola eta goizekoen 33.a: 2023ko otsailaren 13 eta 14koa
- Hasteko, alegiazko baldintza edo hipotetikoari heldu diogu. NOR-NORK adizkiak lantzeko etxerako bidalitako ariketa analitikoetan zalantzarik baduten galdetu eta, izanez gero, argitu.
- Jarraian,
neuk berariaz prestatutako ariketa
osagarria, alegiazko NOR-NORK baldintza lantzekoa, zuzendu dugu, astiro,
beharrezko azalpenak emanez. Oharrak:
§ Estimatu = preziatu, agurtu, besarkatu,
maite izan = maitatu, gonbidatu, animatu, bultzatu, tentatu, jipoitu, zigortu,
behartu = derrigortu, goraipatu, zaindu, zoriondu, musukatu, besarkatu,
engainatu, gorrotatu. Aditzok
NOR-NORK gisakoak dira, pertsona bat osorik estimatzen, agurtzen, maitatzen,
goraipatzen, zoriontzen…duzulako: Zuk ni jipoitu nauzu /
ninduzun; haiek gu agurtu gaituzte / gintuzten; nik zuek besarkatu zaituztet /
zintuztedan; biek elkar musukatu dute / zuten;
zuek ni zoriondu nauzue /
ninduzuen; guk zu asko estimatzen zaitugu / zintugun…
Esanahi aldetik berdinak izan arren, gramatikalki desberdinak dira honako
esaldi hauek, NOR-NORI-NORK eskatzen baitute: Zuk niri jipoi bat eman didazu / zenidan; haiek guri agur egin
digute / ziguten; nik zuei besarkada bat eman dizuet / nizuen; biek elkarri
musu eman diote / zioten; zuek niri zorionak eman dizkidazue / zenizkidaten;
guk zuri estimu handia dizugu / genizun; haiek guri ziria sartu digute / ziguten.
§
Aditzari -ARAZI eranstean, hau gradu bat
igotzen da: Ni lagunengandik urrundu = aldendu naiz (neuk hala nahi nuelako) > Zuk
ni lagunengandik urrunARAZI nauzu, oso jeloskorra baitzara. Ni harrotu naiz > Zuk ni harroARAZI
nauzu egin dizkidazun laudorioekin. Ni neu ohartu naiz horretaz > Zuek ni horretaz ohartARAZI nauzue. Ikasle hori isildu egin da > Irakasleak ikasle
hori isilARAZI du. Ni hemen eseri naiz > Zuk ni hemen eserrARAZI
nauzu (=eserTZERA BEHARTU nauzu).
§ Lagundu. Gogoan izan bi modutara erabil daitekeela: hegoaldeko euskalkietan, nor-nori-nork gisa erabiltzen dugu (“faltsua”): Zuk niri lagundu didazu. Zuek guri lagunduko bazenigute,…Ekialdeko euskalkietan, berriz, nor-nork gisa: Zuk ni lagundu nauzu. Zuek gu lagunduko bagintuzue…
Dudarik gabe = zalantzarik gabe = ezbairik gabe. Indar gehiago eman nahi izanez gero: duda izpirik gabe = zalantza izpirik gabe; inongo dudarik gabe = inongo zalantzarik gabe; inolako dudarik gabe = inolako zalantzarik gabe.
-
Zuzenketa amaitutakoan, honako honetaz ohartARAZI
DITUT:
NOR-NORK adizki askok –T(Z)ERA nominalizazioa eskatzen dute, “zertara?” galderari erantzuten diona: -T(Z)ERA bultzatu, animatu, behartu, derrigortu, gonbidatu… Zuzendu berri dugun ariketa osagarriaren ebazpen orria arbelean jarrita, aisa ikusi ahal izan dute hori. Horrek emandako aitzakia baliatuta eta nominalizazioen taula arbelean ipinita, -T(z)ERA aditz-izena (nominalizazioa) zein aditzek eskatzen duten gogorarazi diet.
- Baldintza hipotetikoa edo alegiazkoa: NOR-NORI-NORK sistema. Adizki hipotetikoak nola sortzen diren gogorarazi diet. Gaurkoan NOR-NORI-NORK adizkiekin egin dugu proba. Arbel digitalean ipini eta zenbait adibide azaldu dizkiet, Indikatiboko iraganeko adizkietatik alegiazkoetara igarotzeko urratsak gogoraraziz. Jarraian, taulei erreparatu diegu, ikus dezaten –KE ondoriozkoa amaieran geratzen dela, nork kasuko zuek eta haiek pertsonekin izan ezik (-KEte): nioke, zeniguke, zenidake, genieke, nizueke… baina… zenidakete, ligukete, zeniokete, liekete, lidakete, zenigukete...
- Gure gaiarekin (Internet, sare sozialak eta teknologia berriak) jarraituz, entzumen jarduera bat egin dugu. ENTZUNAREN ULERMENA: Internet landaguneetan. “Herri txikien ongizatea bermatzeko, oinarrizko tresna da Internet sarea” (x0,9 x1).Gipuzkoako herri txikietan sakabanatuta = barreiatuta =bakanduta dauden baserrietara hedatuko (=zabalduko) dute banda zabaleko konexio ultra azkarra. Zegama dugu herri horietako bat eta Joseba Eizagirre alkatea izan da Euskadi Irratiko Mezularia saioan gaiari buruz hizketan. Itemak azaldu ostean – beharrezko oharrekin – entzungaia bitan entzun dute. Bigarren entzunaldia egin ondoren, zuzendu egin dugu, erantzunak behar bezala argudiatuz. Oharrak (kopia bana eman diet):
§ EZ BEZALA (“a diferencia de”: ezezko konparazioak egiteko erabiltzen da): Gaur egun, garai batean ez bezala, familia eredu asko daude; Gaur egun, garai batean ez bezala, jende askok kanpoan afaltzen du Urtezahar gauean.
§
ZEREN
JAKITUN IZAN = EGON: Horren jakitun da
= Jakinaren gainean dago = Badu horren berri = Badaki hori
Badakizu
Miren gaixorik dagoela?
-
Bai, HORREN JAKITUN NAGO (jakitun + egon = izan = egin).
-
Bai, BADUT HORREN BERRI.
-
Bai, JAKINAREN GAINEAN NAGO.
- Bai, BADAKIT.
§ LUZE BAINO LEHEN = LASTER. Luze baino lehen gauzatuko du Diputazioak internet sarea sakabanatutako baserrietara helarazteko egitasmoa = proiektua.
§ Aurrekoaren aurkakoa: LUZE JO = LUZATU. Zoritxarrez, pandemia madarikatu honek luze joko du = …honek asko iraungo du = … hau asko luzatuko da = …pandemia madarikatu hau ez da egun batetik bestera amaituko.
- Arratsaldeko taldean: Bere garaian adostu bezala, gaur, irakurria duten Alberto Ladron Aranaren nobela beltza laburtu behar izan dute ahoz. Hiruk baino irakurri ez dutenez, ozenki gelakide guztiei egin diete laburpena. Arotzaren eskuak, Harrian mezua eta Piztiaren begiak izan dira laburbildu dituzten eleberriak.
- Goizeko taldean: Arratsaldekoekin bezala, Alberto Ladronen liburua laburtu behar zioten elkarri, baina gehienek irakurri edo prestatu ez dutenez, ez dugu egin. Horren ordez, bitartekotza ariketa egiten jardun dute. AHOZKO BITARTEKOTZA: Eguraldi makurrarekin gidatzeko aholku edo gomendioak / Zelan identifikatu fake news bat. Binaka jarrita, joan den egunean adostu bezala, elkarri euren hitzekin azaldu diote testutxoak / infografiak dioena.
-
A) Egunotan
hizpide (=mintzagai) izan dugu elurra eta honek eragiten dituen zailtasun nahiz
arazoak, errepideetan, batik bat. Auto-gidariek zuhur eta kontu handiz gidatu
behar dute horrelako eguraldiarekin, baita euri-jasa nahiz haize-bolada bortitzekin
(=indartsuekin) ere. Zure ikaskideak gidabaimena atera berri du eta zuk zenbait
aholku ematea erabaki duzu, balizko istripuak saihestearren (=ekiditearren).
Labur iezazkiozu.
- B) Zure lagun batek deitu dizu esanez albiste bat heldu zaiola sare sozialen bidez eta ez ez diola egiantzik[1] edo sinesgarritasunik[2] hartzen. Irakur ezazu hurrengo dokumentua eta azal iezaiozu, zure ustez eta zure hitzez, zeintzuk diren gomendiorik eraginkorrenak albiste bat fidagarria ala faltsua (“fake”) den jakiteko.
-
ETXERAKO LANAK:
- Alegiazko
baldintza edo hipotetikoa: NOR-NORI-NORK sistema lantzeko ariketa analitikoak
(eta erantzunak).
-
–T(Z)ERA nominalizazioa lantzeko ariketa analitikoa
(erantzunak atzealdean dituelarik).
-
Arrasto digitala. Testuko zenbait esaldi
berridatz ditzatela neuk emandako egiturak erabiliz.
- Prestatu bitartekotza fitxak: 15 minutuz, hurrengoan elkarri
azaltzeko. Haurtzaroan eta nerabezaroan
pantailak segurtasunez erabiltzeko dekalogoa / Sare sozial nagusiak eta sare sozialen
erabiltzaileak eta eguneroko erabilera 15-29 urte arteko gazteen artean.
-
Ekarri:
-
Begiradak
-
Ciberbullyng-a
-
Zibersegurtasuna
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina