- Pregunta 1
Ate-joka dugu San Valentin eguna, maiteminduek elkar musukatzeko, besarkatzeko, laztantzeko egun aproposa, nahiz eta nire ustez, maitasuna urte osoan zehar erakutsi behar litzatekeen. Igaro berri dugun pandemia zela-eta, kontu handiz jokatu behar izan da maitasun-erakusgarriekin.
Maitasunaren arriskuak Ana Galarraga. Elhuyar zientzia. 2020ko abenduaren 8a (moldatua)COVID-19a iritsi aurretik, askorentzat, HIESarena zen pandemiarik beldurgarriena. Eta oso gaixotasun desberdinak diren arren, badituzte parekotasunak (=antzekotasunak). Lehena, biak direla biralak.
Lehen agerraldietan[1], ez batean, ez bestean, medikuek ez zuten arrastorik ere zein izan zitekeen gaixotasun haien eragilea[2]. HIESaz hildako lehenengoak ez ziren diagnostikatu, eta 1980ko hamarkadara arte ez ziren ohartu (=jabetu = konturatu) paziente batzuek antzeko sintomatologia zutela eta guztiek zituztela linfozitoak (immunitate-sistemako zelulak) maila ikaragarri baxuetan. Hortik abiatuta aurkitu zuten GIBa, ordura arte ezezaguna zen birusa. Askoz ere azkarrago lortu zen jakitea COVID-19ari lotutako pneumonia hilgarri haiek koronabirus berri batek sortuak zirela.
1. Ana Galarragak dioenez,[1] Agerraldia: agertzen den aldia: “brote”
[2] Hau da, gaixotasun haiek eragiten zituen faktorea edo kausa
- HIESak jota lehenengo gaixoak hil zirenean, oraindik ez zekiten medikuek zergatia (=arrazoia).
- Pregunta 2
Bietan, zientzialariei kostatu egin zitzaien ebidentzia onartzea eta, gero, gizarteari ondo azaltzea. Bietan jatorria animalietan badago ere (simioetan, HIESaren kasuan; saguzarretan, COVID-19arenean), oraindik tarteko pausoak guztiz argitu gabe daude (=argitzeke daude = argitzeko daude). Eta bietan izan dira konspirazio-teoriak eta laborategian sortuak diren susmoak[1].
Bietan agintariek ukazioz eta beldurrez erreakzionatu zuten: larritasuna agerikoa (=begi-bistakoa) izan arte, gutxietsi[2] egin zituzten; gero, lurraldea ixtea eta kanpokoei sarrera mugatzea izan zen lehenengo neurrietako bat. Eta hala ere, pandemia bihurtu ziren. Bietan, gaitza transmititzen duena ez da norbera, bestea baizik: homosexuala, emagaldua (=prostituta), drogazalea, migratzailea, gaztea edo langile pobrea.
2. Bai COVIDaren kasuan, bai HIESarenean,[1] Laborategian sortuak dirEN susmoak = sortuak dirELAKO susmoak (sortuak dirENAREN susmoak)
[2] Gogoan duzue aditz hau? GUTXIETSI: zerbait edo norbait, berez den baino gutxiago dela pentsatzea (subestimar, menospreciar). Oraindik gizarte matxista honetan, gizonezko askok emakumezkoak gutxiesten dituzte, tamalez.
- jakitunek egoeraren larria (=larritasuna) ukatu egiten zuten hasiera batean.
- Pregunta 3
Bietan gaitza modu desberdinetara ager daiteke: HIESean, hartutako infekzioen arabera; COVID-19an, berriz, akutua (=larria), hiperinflamatorioa edo iraunkorra[1] izan daiteke. Baina bietan asintomatikoak eta presintomatikoak gako[2] izan dira transmisioa ulertzeko. HIESaren kasuan, GIBak urteak eman ditzake ezkutuan, sintomarik eragin gabe; SARS-CoV-2 birusaz infektatutako askok ere ez zuten sintoma nabarmenik. Eta gako dira bietan gizarte-baldintzatzaileak ere: talde zaurgarrienetan[3] askoz ere nabarmenagoa da eragina, bai HIESarena, bai COVID-19arena. Halaber, izan badira bi infekzioak izan dituzten edo dauzkaten pazienteak.
Biak dira ikergai[4] nagusi mundu osoan. HIESaren kasuan, urte askoren ondoren, zorionez, lortu da tratamendu eraginkorrak garatzea; COVID-19rako oso azkar egin ziren txertoak lortzeko ikerketak, eta txerto horiek ohi baino lehenago hasi ziren merkaturatzen, herritar batzuen ustetan, azkarregi.
3. Bestalde, Ana Galarragaren esanetan,[1] Iraunkorra: luzaroan irauten duena
[2] Gako: “clave”
[3] Zaurgarria = kaltebera: erraz zauri daitekeena, erraz kalte egin ahal zaiona: “vulnerable”
[4] Ikergai: ikerketarako gai
- baliteke COVIDa pairatzen (=jasaten) dutenek, HIESAk jota daudenek ez bezala, ezein sintomarik (=inolako sintomarik = inongo sintomarik) ez izatea.
- Pregunta 4
Biak izan daitezke hilgarriak; ez neurri berean, dena den: Galder Gonzalez Larrañagak gogorarazi duenez, Hego Euskal Herrian 30 urtean HIESak hil dituenen %80 baino pertsona gehiago hil ditu COVID-19ak. Beraz, ez da txantxetako kontua.
Biek behartu (=derrigortu) dute prebentzio neurri zorrotzak hartzera harreman estuetan: HIESean, sexu-jardueretan bereziki (=batik bat = batez ere); COVID19an, askoz ere egoera gehiagotan. Gaur egun sinesgaitza dirudien arren, izan zen HIESetik babesteko neurriei uko egitea (=muzin egitea) (koitoa kondoirik gabe egitea) maitasun frogatzat hartu zuenik (herritar ausartak bezain burugabeak). Ez da, zorionez, gauza bera gertatu COVIDarekin; aitzitik, senide eta lagunekin elkartzen ginenean, gehienok koronabirusaren transmisioa eragozteko neurriak zorrotz betetzen ahalegintzen ginen, elkarrenganako maitasuna erakusteko era (=modu) hoberik ez baita.
4. Azkenik,
- Ana Galarragaren ustez, maitasun adierazlerik onena maite ditugunak ez kutsatzeko segurtasun neurriak hartzea da.
2023/02/17
B2.2 maila: (H5P) Maitasunaren arriskuak
Lista de soluciones
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina