Arratsaldekoen 32. eskola eta goizekoen 31.a: 2023ko otsailaren 6 eta 7koa
- Joan den egunean honako egituraok azaldu genituen:
EZ DAUKAZU (=EZ DUZU) + partizipioa + BEHARRIK
= EZ DAUKAZU (= EZ DUZU) + ZERTAN
+ partizipioa + (-rik)
Hona hemen ohiko adibide
bat:
Opari hori niretzat da??? Jooooo, EZ ZENEUKAN (=EZ ZENUEN) ezer oparitu BEHARRIK !!
= EZ ZENEUKAN (=EZ ZENUEN) ZERTAN ezer oparitu(rik)
!!
Bi esaldi horietan ez dago opariak egiteko debekurik, iradokizuna baizik, hau da, ez zela beharrezkoa opari hori egitea.
Baina…
Klasean zaudeten bitartean, EZ DUZUE
mugikorra erabili BEHAR.
Esaldi honetan badago
debekua edo ezintasuna, debekatuta dago mugikorra erabiltzea, ezin da erabili.
- Ondoren, partizipioa + BEHARRIK zeramaten esaldiak ZERTAN + partizipioa + (-rik) erabiliz berridatzi behar zituztenez, ariketa hori zuzendu dugu, arbelean erantzun orria jarrita eta ordena desberdinak zilegi direla azalduz (eurei erantzun orriaren ale bana eman diet).
- ENTZUNAREN ULERMENA: La Palmako sumendiaren erupzioa. Joan den eguneko albistegian jakin genuen Filipinetako Mallon sumendia laba isurtzeko zorian (=isurtzeko arriskuan = isurtzekotan = isurtzear) zegoela eta inguruko herritarrak ebakuatu behar izan zituztela zer gerta ere (=badaezpada ere). Baina ez daukagu Filipinetaraino jo beharrik erupzioez hitz egiteko; izan ere, duela urtebete La Palma uharteko Cumbre Vieja sumendiak laba isurtzeari ekin zion (=isurtzen hasi zen) eta hilabeteak eman zituen berriro lokartu arte. Garai hartan puri-purian egon zen gai hori eta horri buruzko entzungaia jarri diet, EITBko “Faktoria” saioan Arturo Apraiz geologoari eta Maribi Iturrino getariarrari egindako elkarrizketa, hain zuzen ere. Testuingurua eta itemak irakurri eta beharrezko azalpenak eman ostean, entzungaia behin bakarrik entzun dugu – ikasleek eurek nahikotzat jo dute behin bakarrik entzutea – eta horko hamar adierazpenak egiak ala gezurrak diren hautatu behar izan dute. Jarraian, arratsaldeko taldean, jarduera zuzendu dugu, erantzun zuzenak eta hauek argudiatzeko transkribatutako hainbat zati arbelean jarrita. Goizekoan, hurrengoan zuzentzekotan geratu garenez, nahi duenak bigarren entzunaldia etxean egiteko esan diet.
- Gure gai berriari ekin diogu – Internet, sare sozialak eta teknologia berriak – eta hasteko, Arrasto digitala izeneko cloze-testa zuzentzen jardun dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Jarduera honek merezi du, ikasleei hainbat eduki gogorarazteko eta eduki berri batzuen berri emateko, hala nola:
o Nola vs. Zertan (gaztelaniaz biak gerundioak direnez, ikasle batzuek nahastu egiten dituzte) (1, 24). Hau azaltzeko orrialde osagarria banatu diet eta irakurri ahala, azalpenak eman dizkiet.
o ERE (esaldian aditz jokatua dugunean, inoiz ez “ere bai”,
aditzak berak adierazten duelako esaldi hori baiezkoa dela. Ni ERE Irunen bizi naiz (Ni ere bai
Irunen bizi naiz). ERE BAI, BAITA…ERE, bertsio laburra dira, aditzik
gabe erabiltzekoak.
o EZIN + partizipioa: ezin naiz etorri, ezin dut egin, ezin gara ibili, ezin genuen ikusi…. EZIN IZAN aditzaren erabileraren berri eman diet. Horretarako, berariaz prestatutako taula azaldu diet.
o NORI buruz = NOREN gainean = NOREN inguruan
o NORI buruzko + izena = NOREN gaineko + izena = NOREN inguruko + izena:
§
Gaur
eguraldiARI BURUZ = eguraldiAREN GAINEAN mintzatuko gara (= solastuko gara = hitz egingo dugu).
§
Azkenaldi
honetan etorkinEI BURUZ = etorkinEN GAINEAN ari gara hitz egiten.
§
Hurrengo
klasean modARI BURUZ = modAREN GAINEAN arituko gara (solasean) (hizketan).
Baina…
§
Gaur
etorkinEI BURUZKO + izena
(artikulua, erreportajea, albistea…) =
Gaur etorkinEN GAINEKO + izena
(artikulua, erreportajea, albistea,
iruzkina…) irakurri dut egunkarian.
§ ModARI BURUZKO + izena (saioa, aldizkaria, artikulua, iruzkina…) = modAREN GAINEKO + izena (saioa, aldizkaria, artikulua…)
o –T(Z)EN + saiatu. Nominalizazioen orria banatu diet eta –T(Z)EN nominalizazioa zein aditzek eskatzen duten azaldu diet. Ohar berezia merezi izan du “ahaztu” aditzak, bi nominalizazio desberdin eraman baititzake:
Argia itzalTZEA ahaztu zait; ni gaurko tortilla bat egitekotan geratu nintzen, baina tortilla egiTEA ahaztu zait gaurko hamaiketakorako (nahiz eta badakidan tortillak egiten); etxetik irteterako, pertsianak jaisTEA ahaztu zait.
Lehen banekien, baina tortilla egiTEN ahaztu zait, aspaldian ez dut egin eta (alegia, tortilla nola egiten den ahaztu zait); txikitan pianoa jotzen nuen, baina aspaldian ez dut praktikatu eta joTZEN ahaztu zait; ikastolan oso ona nintzen ingelesean, baina ikastolatik atera nintzenetik ez dut ingelesa erabili eta horregatik, ingelesez hitz egiTEN ahaztu zait (alegia, nola hitz egiten den ahaztu zait); Alzehimerra duenari pertsianak jaisTEN (nola jaisten diren) ahaztu zaio.
-EZEAN (ezezko baldintza
egiteko partikula. Partizipioarekin doa eta hiru baldintzetarako balio du).
EZEAN = EZIK ezezko baldintza egiteko erabiltzen da. Hiru baldintzetarako (erreala, alegiazkoa edo hipotetikoa, irreala edo iraganekoa) balio du eta oso erabilerraza da: partizipioari gehitzea nahikoa da, ez darama aditz jokaturik. – (e)Z GERO baldintzazkoaren ezezko bertsioa da.
Baldintza erreala: Zuk egiten EZ BAduzu, neuk hitz egingo dut zuzendariarekin = Zuk egin EZEAN, neuk hitz egingo dut zuzendariarekin (baldintza erreala).
Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: Ekainean ahozko proba gaindituko EZ BAnu, udan barnetegiren batera joango nintzateke = Ekainean ahozko proba gainditu EZEAN, udan barnetegiren batera joango nintzateke (alegiazko baldintza edo hipotetikoa).
Baldintza
irreala edo lehenaldikoa: Radarraren
parean abiadura moteldu (izan) EZ Banu,
radarrak argazkia aterako zidan = aterako zidakeen.
Radarraren parean abiadura moteldu EZEAN, radarrak argazkia aterako zidan = aterako zidakeen (baldintza irreala edo iraganekoa).
Aukera hau probestuz, honako hiru egitura hauen
arteko aldea zein den gogorarazi diet,
ikasleek nahas ez ditzaten. Izan ere, bada ikasleren bat edo beste oraindik
nahasten dituena. Hona hemen zuzendu berri dudan idazlan bateko adibidea:
Bi gizonezkok osatutako bikote
homosexualek ez dute beste aukerarik berezko oinordekoa izan nahi badute,
haurdunaldi subrogatua ez ezik.
...haurdunaldi subrogatua IZAN EZIK (=salbu) 😊
…ez dute haurdunaldi subrogatua beste aukerarik. 😊
a EZ EZIK, b ERE… = EZ BAKARRIK a,
b ERE… = a ETA b
Gogoan izan, “A ez ezik, B ere”
egiturak bi osagai uztartzen edo lotzen dituela. Hamaika bider ari zaigu agertzen
ikasturte honetan zehar: tren geltokiko erabiltzaileentzat (A osagaia) EZ
EZIK, inguruko auzoetako biztanleentzat (B osagaia) ERE baliagarria
izango da geltokian Udalak jarri berri duen igogailua = EZ BAKARRIK tren
geltokiko erabiltzaileentzat (A), inguruko auzoetako biztanleentzat (B) ERE
baliagarria izango da geltokian Udalak jarri berri duen igogailua = Tren
geltokiko erabiltzaileentzat NAHIZ = ZEIN = ETA inguruko auzoetako
biztanleentzat baliagarria izango da geltokian Udalak jarri berri duen igogailua
= BAI tren geltokiko erabiltzaileentzat, BAI inguruko auzoetako biztanleentzat,
baliagarria izango da geltokian Udalak jarri berri duen igogailua.
EZIK = EZEAN. Partizipioarekin joan ohi
da eta ezezko baldintzak egiteko “komodina” da: Zuk egin EZIK =
egin EZEAN, neuk egingo dut / nuke / nukeen” = Zuk egiten ez baduzu /
egingo ez bazenu / egin (izan) ez bazenu,…” Gogoan izan hiru baldintzak
(erreala, alegiazkoa edo hipotetikoa eta irreala edo lehenaldikoa) egiteko
erabil daitekeela.
IZAN EZIK = SALBU. Salbuespena adierazten du eta beti darama “Izan”: Gune horretan ezin da aparkatu, elbarriek IZAN EZIK = elbarriek SALBU.
OHARRA: gaurkoan honaino zuzendu dugu.
-
ETXERAKO LANAK:
o Nola
vs. Zertan bereizteko ariketa (ikasleen idazlanetako
zenbait esaldi, eurek aukeraketa zuzena egin dezaten).
o
EZIN IZAN aditzaren
erabilera lantzeko ariketa.
Erreparatu diezaiotela ongi IZAN / UKAN behar duen eta zein alditan jokatu
behar duten, denbora aditzondoei begiratuta.
o -T(Z)EN nominalizazioa lantzeko ariketa
analitikoa (erantzunekin).
o EZEAN (=EZIK) / IZAN EZIK / a EZ EZIK, b ERE
bereizteko berridazketak. Klasean zuzenduko ditugu.
o
Prestatu bitartekotza fitxak: 15
minutuz, hurrengoan elkarri azaltzeko. Haurtzaroan
eta nerabezaroan pantailak segurtasunez erabiltzeko dekalogoa / Sare sozial nagusiak eta sare sozialen
erabiltzaileak eta eguneroko erabilera 15-29 urte arteko gazteen artean.
o Eginak izan behar dituzte:
- Ciberbullyng-a
izeneko jarduera (idatziaren ulermena)
-Begiradak izenekoa.
-Jarraitu egiten NOR-NORK baldintza hipotetikoa lantzeko ariketak. Norbaitek eginak baldin baditu eta errepasatze aldera berriz egin nahi baditu, nire blogean dauzka H5P formatuan, bertan egin eta zuzentzeko
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina