2023/04/19

B2.2 maila. ARRATSALDEKO TALDEAren 46. eskola eta GOIZEKO TALDEAren 45.a. Aste Santu osteko lehenengoa (apirilak 17 eta 18)

 

Arratsaldekoen  46. eskola eta goizekoen 45.a: 2023ko apirilaren 17 eta 18koa (Aste Santu osteko lehena)

-   Orainaldiko ahalerako adizkiak lantzeko indartze-ariketak egin dituzten galdetu eta balizko zalantzak argitu.

-      Gaurkoan Gramatika eta ariketak II liburuko 16. orrialdera jo dugu. Bertan dugu  AHALERA HIPOTETIKOA edo ALEGIAZKO AHALERA: izan eta ukan (3. pertsonak baino ez). Taula bat prestatu diet azalpenekin. Ohar bitez, baldintza hipotetikoan gertatzen den bezalaxe,  ahalera hipotetikoan ere 3. pertsonek L- daramatela hasieran, alegiazko adizkiak edo hipotetikoak diren seinale:

Hura gurekin etor_ LITEKE.

Haiek hitzaldia entzutera joan_ LITEZKE, gaia oso interesgarria iruditzen zaielako.

Hark ogia ekar_ LEZAKE otorduetarako.

Hark azukrerik gabeko galletak ekar_ LITZAKE gosaltzeko.

Haiek jauregi hori eros_ LEZAKETE diruz ongi baitabiltza.

Haiek luxuzko bitxiak eros_ LITZAKETE bitxi-denda ospetsu horretan.

 

Alegiazko ahalera edo hipotetikoa – orainaldiarekin alderatzen badugu – noiz edo zertarako erabiltzen da?

 

a) Alde batetik, zerbait gertatzeko orainaldian baino aukera gutxiago dagoenean edo norbaitek zerbait egiteko daukan ahalmena hain garbi ez dagoenean, zalantzazkoagoa denean:

Adituen esanetan, datozen urteetan koronabirusaren aldaera desberdinak ager_ LITEZKE (“podrían aparecer”).

Klima aldaketaren ondorioz, gero eta hondamendi natural gehiago gerta_ LITEZKE (“podrían suceder”).

Lanpostu horretan jarduteko, ni egokia izan NINTEKE.

Horrela jokatzen jarraituz gero (=jarraituko bagenu), denon artean hainbat animalia-espezie desagerraraz_ GENEZAKE (“podríamos hacer desaparecer…”).

 

b) Bestetik, baimenak nahiz mesedeak kortesiaz edo era leunean (modu “edukatuan”) eskatzeko erabiltzen da:

 

BAIMENA:

Ireki dezaket leihoa? (gure artean konfiantza handia baldin badago) (“puedo abrir? “can I open?”).

Ireki nezake leihoa? (adibidez, ezagutzen ez dudan jendearekin    nagoenean) (“podría abrir?” “could I open?”). 

MESEDEA:

Etor zaitezke nirekin gauza bat ikustera?  Ken dezakezu autoa hortik? (adibidez, ikaskide bati esango nioke).

Etor zintezke nirekin gauza bat ikustera? Ken zenezake autoa hortik?(adibidez, ezagutzen ez dudan norbaitek bere autoa nirearen parean utziko  balu). 

c) Planak egiteko:

Datorren asteburuan Soriara joan GAITEZKE / GINTEZKE eta han txerrikumea proba DEZAKEGU / GENEZAKE eta onddoak nahiz boilurrak bil DITZAKEGU / GENITZAKE.

OHARRA: praktikan, batez ere, planak edo proposamenak egiten ditugunean, orainaldikoak eta alegiazkoak berdintsuak dira, hots, neutralizatu egiten da bien arteko aldea eta, beraz, nahas genitzake gure planei buruz ari garenean. Adib: Datorren asteburuan Tuterara joan gintezke = gaitezke eta han zainzuriak, kukuluak  eta orburuak eros ditzakegu = genitzake.

-          Gure gaiari heldu diogu: Internet, sare sozialak eta teknologia berriak.

Duela aste batzuk, Internetek haurrentzat dakarren arriskua izan genuen hizpide – ciberbullyng-a, jazarpena... – eta horrekin estuki lotua dago eskuko telefonoa edo mugikorra, spartphone berriak hedatu direnetik, haurrentzat lehen baino eskuragarriago baitago Internet. Heldu askok mugikorrarekiko menpekotasun handia dute, eta haurrek? Horren harira, Haurrak eta mugikorrak jarduera sorta zuzendu dugu.

-    Lehenik, Mugikorrek eragiten dituzten onurak eta kalteak deritzon ulermen-jarduera zuzendu dugu. Testua irakurri ahala, zenbait hitz eta egituraren sinonimoak aipatu dizkiet (kopia bana eman diet).

§  Onurak  = abantailak

§  Kalteak = desabantailak

§  Gogoeta = hausnarketa

§  Egundoko = sekulako = izugarrizko = ikaragarrizko + gorakada.

Gorakada + izugarria = ikaragarria = itzela

§  Hedatu = zabaldu

§  Desplazamenduak = joan-etorriak

§  Saihestu = ekidin

§  Inoiz = noizbait

Inoiz pentsatu dut lan hau uztea eta Nafarroan landetxe bat zabaltzea (=noizbait pentsatu dut).

Inoiz EZ dut pentsatu lan hau uzterik, asko gustatzen zaidalako.

§  Baliagarriak = erabilgarriak

§  Baina Izan baditu bere alderdi txarrak ere;  Jakin badakit B2 maila gogorra dela.

§  Zenbait leku publikotan NAHIZ pribatutan = leku publikotan ZEIN pribatutan

§  Noiznahi = edonoiz = edozein momentutan

Nonahi = edonon = edozein tokitan

Nornahi = edonor = edozein pertsona

Zernahi = edozer = edozein gauza

§  Adizkioa = menpekotasuna = mendekotasuna

§  (=beldur dira mugikorra gazteriarentzako droga berri bat bihurtuko ote den)

§  Gaur batez beste 15 gradu ditugu > Batez besteko tenperatura 15 gradukoa izan da.

§  Ezagutzak = ezaupideak: conocimientos

§  Zuhur = zuhurtziaz = zentzuz

§  Analizatu = aztertu

§  Eboluzionatzen du = bilakatzen da

§  Xehetasunak = ñabardurak

§  Zertarako….-EN

§  Behar-beharrezkoa = derrigorrezkoa = ezinbestekoa  = nahi eta nahi ezkoa = nahitaezkoa

Halaber, BELDUR IZAN …(EZ) OTE…-€N egituraren erabilera gogorarazi diet:

Beldur naiz lan horri aurre egiteko gai izango EZ ote naizeN. >>> lan hori behar bezala egiteko gai izan nahi dut.

Beldur naiz gripea harrapatu ote dudaN.

>>>> ez dut  gripea harrapatu nahi.

-          Ondoren, aholkuak emateko egituren berri eman diet.

Aholkuak emateko egitura hauek erabil daitezke:

a) Baldintzazko esaldiak:

-(e)z gero (instrumental mugagabea + gero) (baiezko esaldietan erabiltzen da):

Aukera izanez gero, hobe duzu haurrari mugikorra beranduago erostea.

 Haurrei nahi dutena egiten utziz gero, gero ere nahi dutena egingo dute.

-t(z)en ba-

Aukerarik (baldin) baduzu = (baldin) badaukazu, hobe duzu haurrari mugikorra

beranduago erostea. 

Haurrei nahi dutena egiten uzten badiezu = uzten bazaie (inperts.), gero ere

nahi dutena egingo dute. 


  b)  Nominalizazioak:

Komenigarria da / litzateke...........................-t(z)ea  

Gomendagarria da / litzateke……………………..-t(z)ea

Mesedegarria = onuragarria da……-t(z)ea 

Kaltegarria da…………………………….. –t(z)ea                              

Behar-beharrezkoa (=derrigorrezkoa = nahitaezkoa = ezinbestekoa) da.............-t(z)ea  

Garrantzitsua da..........................-t(z)ea                                

Saiatu behar duzu(e) (=ahalegindu behar duzue)....................-t(z)en   

t(z)eko aholkatzen = gomendatzen dizut.

Nik, zu izango banintz,… (hipotetikoa).

Partizipioa + behar(ko) zenuke.   

-       Hor agertu zaizkigun nominalizazio horietatik abiatuta,  nominalizazioen taula banatu diet eta –T(Z)EA  nominalizazioa zein aditzek eskatzen duten azaldu diet. Gogorarazi diet AHAZTU aditzak bi nominalizazio desberdin eraman ditzakeela eta adiera desberdina dutela: 

Aiiiiiiiii,,, autoa giltzaTZEA ahaztu zait!!!!! Hau burua, nirea!!

Liburua ekarTZEA ahaztu zait!!!

Atzo agindu =hitzeman nizuen gaur bizkotxoa ekarriko nuela, baina ahaztu egin zait bizkotxoa egiTEA, lanez lepo ibili naiz eta.

Aspaldian praktikatu ez dudanez, ingelesez hitz egiTEN ahaztu zait (nola hitz egiten den)

Aspaldian egin ez dudanez, bizkotxoa egiTEN ahaztu zait    (nola egiten den.: zenbat  arrautza, zenbat gramo irin,…) 

-    Gero, Mugikorrak arduratsu erabiltzeko aholkuak deritzon cloze-testa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Ongi etorri zaigu honako hauek ezagutarazteko edo gogorarazteko:

-          Partizipioa + -(e)Z GERO (baldintzazkoa) //

Aditz jokatua + -(e)NEZ GERO (kausazkoa):

·         Goizegi emanEZ GERO = goizegi ematen badiozu. (baldintzazkoa da).

·         Goizegi eman diozuNEZ GERO = goizegi eman diozulako (kausazkoa da). 

-          -KO BADIZU: ez da baldintza erreala (eskatzen badizu); ez da alegiazkoa (eskatuko balizu). Bien arteko nahasketa bat da eta “zertarako?” galderari erantzuten dio: “erosiKO BADIZU “ = “erosteko”.

-          -OK plural hurbila lehenengo nahiz bigarren pertsona izan daitekeela gogorarazteko:

(guk),GurasoOK haurrak ongi hezten ditugu.

(zuek), GurasoOK haurrak ongi hezten dituzue. 

-  ENTZUNAREN ULERMENA: Haurrak eta mugikorrak: Noiz eman telefono mugikorra haurrari? (x1): Galdera horretatik abiatuta, Izaskun Estonba irakasleak gogoeta egin eta gurasoei zenbait aholku edo gomendio emango dizkie sor litezkeen arriskuak saihesteko edo ekiditeko. Itemak irakurri ostean, ikasleek bitan entzun dute entzungaia eta entzun ahala, adierazpen horiek egiazkoak diren ala ez markatu behar izan dute. Jarraian, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala argudiatuz.

-     AHOZKO ADIERAZPENA: Haurrak eta mugikorrak (30´). Entzun eta irakurriak ditugu adituen gomendioak nahiz jarraibideak. Baina zuek guraso moduan zer iritzi duzue honetaz guztiaz???? Galdera hau luzatu eta horrezaz hizketan aritu dira. Hiru galderari erantzun diete. Talde bakoitzean seme-alabak dituen ikasleren bat, gutxienez, egon dadin saiatu naiz, bere ikuspuntua garrantzitsua izan daitekeelakoan.

-          ETXERAKO LANAK:

-    Gramatika eta ariketak II liburuko 17. orrialdeko ariketak, alegiazko ahalera edo hipotetikoa lantzekoak. Ez dut uste arazo handirik izango dutenik, denak baitira IZAN edo UKAN (3. pertsona). Egin eta eurek zuzen ditzatela (erantzun orria banatu diet, gaurko azalpen-taularen atzean).

-     Alegiazko ahalera edo hipotetikoa lantzeko indartze ariketak (NOR eta NOR-NORK 3. pertsona). Hauekin ere ez dut uste zailtasun handirik izango dutenik hauek egiteko, maila baxuagoetan jada lantzen baitira (hurrengo egunean, sistema guztiak ikusiko ditugu eta haiek bai, haiek  zailagoak dira).

-   -T(Z)EA nominalizazioa lantzeko ariketa analitikoa (erantzunekin) (astebururako gorde dezakete).

-      Bitartekotza fitxak presta ditzatela, binaka adostuta: Mugikorraren, Interneten eta ordenagailuen erabilera lurraldeka eta Sare sozial nagusiak eta hauen erabilera 15-29 urte arteko gazteen artean.

-   Idazlantxoa: “Zure lagun batek arazoak ditu 9 urteko semearekin / alabarekin, mugikor bat eskatzen ari zaiolako, eta mezu bat idatzi dizu aholku eske (aholkua eskatzen). Behean duzu idatzi dizun mezua. Idatziozu erantzuna aholkuak emanez. Nahi izanez gero, aurreko ariketan landutako egiturak (IKUS aurreko orrialdeko taula) erabil ditzakezu. Horietako batzuetan, saia zaitez alegiazko adizkiak edo hipotetikoak erabiltzen: Komenigarria (izango) litzateke, gomendagarria (izango) litzateke, saiatu behar(ko) zenuke…”

-         EKARRI:

-          Kausazko perpausak lantzeko ariketak (1 eta 2)

-          Igogailuan izeneko ulermen jarduera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina