2023/04/28

B2.2 maila: ARRATSALDEKO TALDEAren 49. eskola eta GOIZEKO TALDEAren 48.a. Apirirak 24 eta 25

Arratsaldekoen  49. eskola eta goizekoen 48.a: 2023ko apirilaren 24 eta 25ekoa


-    Arratsaldeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Zerbitzu enpresak (x0,9). Itemak astiro azaldu ostean, birritan entzun dugu entzungaia eta, jarraian, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala argudiatuz. Horretarako, arbelean ipini diet erantzun orria eta erantzunak ontzat / txartzat emateko argudioak.

-         Joan den egunean, kausazko perpausak lantzeko 3. eta 4. ariketak zuzendu genituen, zehazki, -(e)NEZ (GERO) kausazko menderagailua lantzekoak. Horietako esaldi bat hartu dugu oinarri:

Dagoeneko?? / Honezkero?? ordu biak direnez (gero) eta hiruretan biltzarra hastekoa denez (gero), goazen arin bazkaltzera.

Hortik abiatuta, DAGOENEKO eta HONEZKERO arteko aldea zein den badakiten galdetu diet eta DAGOENEKO = JADANIK = JADA eta HONEZKERO arteko aldea azaldu diet, biak gaztelaniaz “ya” direnez, bai baitira nahasten dituzten ikasleak. Gaztelaniaz, ziurtasuna (“ya ha venido”) eta zalantzaren (“ya habrá venido”) arteko aldea aditzarekin egiten da; euskaraz, berriz, partikula hauekin. Dagoeneko = jadanik = jada (ziurtasuna adierazten dute) // honezkero (zalantza adierazten du).

Bestalde,  DAGOENEKO eta ORDURAKO arteko aldea ere azaldu diet; dagoeneko orainaldian erabiltzen da eta ordurako, lehenaldian.

Pili gaur joan da Salou aldera egun batzuk igarotzera; honezkero hotelean egongo da = honezkero hotelean bide dago = honezkero hotelean dago (zalantza adierazten du) (“ya estará en el hotel”).

Pili dagoeneko = jadanik  Salouko hotelean dago. Oraintxe deitu dit iritsi direla esateko (ziurtasuna adierazten du) (“ya está en el hotel”).

Ene! Aspaldian ez dut ikusi zure semea! Dagoeneko handitu da / Honezkero handitu da! Honezkero handituko zen! (zalantza adierazten du, aspaldian ikusi ez baduzu, ezin zara ziur egon) (“ya habrá crecido”).

Atzo zinemara joan nintzen film bat ikustera, baina iritsi nintzenerako (noizko?), filma hasita zegoen = Dagoeneko filma hasita zegoen = Ordurako, filma hasita zegoen (ORDURAKO lehenaldian erabiltzen da, “para entonces…”). 

Halaber, honako denbora antolatzaile hauek gogorarazi dizkiet: Harrezkero = Geroztik = Ordutik = Ordudanik, une jakin batetik (noiztik?) aurrerako denbora tartea adierazten duena, eta aurrerantzean (=hemendik aurrera).

-          Begira ezazu leihotik. Dagoeneko = jadanik euria hasi du (gauza ziurra da).

-          Ikasleren bat honezkero aspertuko zen = honezkero aspertu da = honezkero aspertuta egongo da = honezkero aspertuta dago (hala uste dut, nire susmoa da).

-           Txikitan istripu bat izan nuen bizikletaz; harrezkero = geroztik = ordutik = ordudanik, herrenka ibiltzen naiz (hau da, “istripu hura izan nuenetik”).

-          Atzo zinemera joan nintzen film bat ikustera, baina iritsi nintzeNERAKO (noizko?), filma hasita zegoen = baina ordurako, filma hasita zegoen.

-          Gaur istripu bat izateko zorian egon naiz mugikorra eskuetan nuelako; aurrerantzean (=hemendik aurrera), ez dut deirik jasoko gidatzen noanean, gidatzean segurtasuna lehenetsi behar delako.


Azkenik, JADANIK = DAGOENEKO / ORDURAKO partikulen pareko esanahia duten aspektu burutu bereziak azaldu dizkiet.Zinemara heldu ginenerako, filma hasiA zen = hasiA zegoen = hasiTA zegoen”. “EsanA zidaten Nafarroako Erriberan garai honetan hotz izugarria egiten duelaEsanA zidaten Madrilen Eguberri aurretiko giroa izugarria zela”. Egia da ikasturtean zehar noiz edo noiz agertu zaizkigula horrelakoak eta aipatu dizkiedala, baina gaurkoan azalpen sakonagoa eman diet.

-          Ese cotilleo YA lo he oído un montón de veces” :

-          Zurrumurru = txutxu-mutxu = esames hori hamaika bider / makina bat bider (=aldiz)…

-          ENTZUNA NAIZ          (entzuna + IZAN)

-          ENTZUNA DUT           (entzuna + UKAN)

-          ENTZUNA NAGO        (entzuna + EGON)

-          ENTZUNA DAUKAT   (entzuna + EDUKI)

-          ENTZUNDA NAGO   (entzunda + EGON)

-          ENTZUNDA DAUKAT        (entzunda + EDUKI)

-          Zurrumurru hori JADA(NIK) hamaika bider entzun dut.

-          Zurrumurru hori DAGOENEKO hamaika aldiz entzun dut.

 

Ikusten duzue zenbat aukera dituzuen? Eta ohartu zarete UKAN motako aditzak izan arren – entzun, irakurri… – aspektu berezi honekin doazenean IZAN nahiz EGON aditza eraman dezaketela? Bitxia, ezta?

-    Joan den asteko entzumen jarduerako – “Beti pantailari begira” –lehenengo itemean agertu zitzaigun esaldi batek eman digu abiapuntua: Amaiak ez du mugikorra begiratzerik izan = ezin izan du begiratu. Abiapuntu hori hartuta, nominalizazio bidez osatzen den ahalera azaldu diet:

o   BADAGO…-T(Z)EA (= BADA…-T(Z)EA) (inpertsonalak)

o BADAUKAT…-T(Z)EA (= BADUT…-T(Z)EA) (subjektua den pertsona bat daramatenak).

Biek ala biek ahalera adierazten dute.

o   EZ DAGO…-T(Z)ERIK (= EZ DA…-T(Z)ERIK) (inpertsonalak)

o   EZ DAUKAT…-T(Z)ERIK (= EZ DUT…-T(Z)ERIK) (subjektudunak).

Hauek ezintasuna adierazten dute.

(Hauen erabilera galderetan, ezezko erantzunetan eta baiezkoetan).

              Eta, ondoren, ahalera / ezintasun egitura hauen erabilera denboran zehar:

o   EZ DUT IZAN…        -T(Z)ERIK = EZ DUT…-T(Z)ERIK IZAN (ekintza amaitua dagoenean)

o   EZ DUT IZANGO…-T(Z)ERIK = EZ DUT…-T(Z)ERIK IZANGO (geroaldiko ezintasuna adierazteko)

o   EZ DUT IZATEN…-T(Z)ERIK = EZ DUT…-T(Z)ERIK IZATEN (ohiturazkoa, maiztasuna adierazten duena).

-     AHOZKO ADIERAZPENA (0,30): Beti pantailari begira bizi gara, ez bakarrik haurrak, baita helduok ere. Joan den jarritako entzungaia laburbildu diet: Amaia Pavon ikus-entzunezko komunikazioko irakaslea dela; autobusaren zain zegoelarik, mugikorra ez hartzeko ariketa nahita egin zuela; ikasleen lanak ikusita ohartu zela – eta beraz, ikasleek ohartarazi zutela – hutsarteak, hots, ezer egin gabe igarotzen ditugun uneak, desagertu egin direla; zenbait hiritan oinez dabiltzanek mugikorra erabiltzea debekatuta daukatela; gizarte honi ezer egin gabe egotea denbora galtzea iruditzen zaiola eta ideia hori burutik kendu behar genukeela…

Ondoren, horko puntuen gainean solastu dira ikasleak. Arratsaldeko taldean lehenengo saioa egin dugu. Goizeko taldean,  joan den egunean hitz egin genuen lehenengo lau puntuen gainean. Gaur, berriz ozenki aritu gara eta, jarraian, azken bi puntuak izan ditugu mintzagai.

HITZ EGIZUE HONAKO PUNTU HAUEN GAINEAN:

-          Batzuek nahiago omen dute etxetik azpiko arroparik gabe atera mugikorrik gabe baino; ezin omen dira eskuko telefonorik gabe inora joan eta etxean ahaztuz gero, etxera itzultzeko gai omen dira. Zu ere horrelakoa zaitugu? Zenbaterainoko menpekotasuna daukazula esango zenuke? Handia? Kontrolaezina?

-          Amaiaren hitzek zer pentsatua ematen dute, ezta? Kaleko oinezkoei edota autobus, tren…barnean doazenei erreparatu besterik ez dugu ikusteko zenbat eta zenbat doazen mugikorrari begira edo mugikorrez hizketan. Gizakion arteko aurrez aurreko harremanak galduz doaz?

-          Zuk zertarako erabiltzen duzu eskuko telefonoa: hitz egiteko soilik? Ala bestelako funtzioak ere erabiltzen dituzu, hala nola, WatssAppa, bestelako sare sozialak (Instagram, Tik Tok…), Internet, musika entzuteko, gps moduan, argazki kamera gisa…

-          Ba al dakizu hotel bat ireki berri dutela eta bertara doazenek mugikorra harrera-gunean utzi behar dutela derrigorrez? Zu gai izango zinateke bertan egonaldi bat egiteko?

-          Mugikorrak sortzen duen menpekotasuna arriskutsua izan liteke? Oinezkoen harrapatzeak, auto istripuak… eragin ditzakeelako, adibidez? Eta osasun aldetik, ez al dira ba –   hasieran hala esaten zuten –  telefono uhinak guztiz kaltegarriak gure osasunerako? Badirudi ahaztu egin zaigula.

-          Edozein mugikorrekin konformatzen den horietakoa zaitugu ala azkenekoa, punta-puntakoa erosi behar izaten dutenetakoa?

-    Goizeko taldean: AHOZKO BITARTEKOTZA: Mugikorraren, Interneten eta ordenagailuen erabilera lurraldeka eta Sare sozial nagusiak eta hauen erabilera 15-29 urte arteko gazteen artean. Ikasleak binaka bildu dira. Ondoren, A ikasleak Internet eta mugikorraren nahiz ordenagailuen erabilerari buruzko hiru grafiko azaldu behar izan dizkio B ikasleari. Hiru grafiko hauek lurraldearen, sexuaren  eta biztanleriaren jarduera nahiz helburuaren araberako Internet, mugikor eta ordenagailuaren erabilerari buruzkoak dira.

Jarraian, B ikasleak A ikasleari sare sozial nagusiei eta 15-29 urteko gazteek egiten duten erabilerari buruzko bi grafiko azaldu behar izan dizkio.

-   Goizeko taldean: Bitartekotza jarduera honi ekin aurretik, ehunekoak edo portzentajeak mugagabean deklinatzen direla – salbuespenak salbuespen – adierazi diet: biztanleen %20, %20k, %30ek, %20ri, %30i, %30entzat, %20rentzat… Halaber, grafikoak interpretatzen dituztenean, superlatiboa erabiltzea ohikoa izaten dela adierazi diet eta berau bi modutara erabiltzen dela: erlatibozko batean txertatuta edo erlatibozkorik gabe esaldi sinpleago batean. Idatziz eman dizkiet aholkuok.

-          ETXERAKO LANAK:

1. Orainaldiko ahalerak eragiten dizkigun buruhausteak izeneko indartze-ariketa, orainaldiko ahalerako lau sistemak (nor, nor-nori, nor-nork eta nor-nori-nork) lantzeko (erantzunak ere eman dizkiet).

2. Nominalizazio bidez (-t(z)ea / -t(z)erik) osatutako ahalera. BADAGO...    -T(z)EA / EZ DAGO…-T(z)ERIK / BADAUKAT…-T(z)EA / EZ DAUKAT…-T(z)ERIK lantzeko berariaz prestatutako ariketa (erantzunekin).

3. “Ese libro de Bernardo Atxaga ya lo tengo leído” = “…ya lo he leído”. Amaitutako ekintza, hots, burutua adierazten duen esaldi hau ahal duten modu desberdin gehien erabiliz euskara dezatela.

4. Iritzi artikulua: Bi gai, aukeran: “Sarean, armiarmen modura” / “Gaur egun ezin liteke bizi mugikorrik gabe?”

5. Josebe Iturrioz: “Denok izan beharko genuke oso feministaizeneko ulermen-jarduera, galderak eta erantzunak uztartzekoa

6. Coco Chanel: moda-diseinatzaile ausarta baino zerbait gehiago izeneko ulermen-jarduera, esaldiak testuan txertatzekoa.

7. Elbira Zipitria, euskal aitzindaria deritzon jarduera, idatziaren ulermena lantzekoa.

8. EKARRI: Hernaniko igogailuari buruzko jarduera eta telefono kabinei buruzkoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina