Goizekoen 53. eta 54. eskolak
(maiatzaren 16koa eta 18koa)
Arratsaldekoen 54.a (maiatzaren
17koa).
AZKEN EGUNA
- Goizeko taldean: Izenorde bihurkariak (“neure burua” eta kidekoak) lantzeko bazuten ariketa bat. Bertan, eskutitz bateko zenbait esaldi – erdarakadaz josia – zuzendu behar zituzten izenorde bihurkariak erabiliz. Arretaz zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
- Goizeko taldean: Genero berdintasunaren gaian murgilduta, eta Historian zeresana eman duten emakumeen lana eta meritua aitortze aldera, gaur Elbira edo Elbire Zipitriari buruzko ulermen jarduera zuzendu dugu, testua irakurri ahala. Zipitria bere garaian aitzindaria, aurrendaria, bide-urratzailea izan zen eta ikastolen sortzaileetako bat izan zela baiezta liteke.
- Goizeko taldean: Euskal Herritik haratago, beste emakume bide-urratzaile bat Coco Chanel izan zen. Berari buruzko ulermen-jarduera (Coco Chanel: moda-diseinatzaile ausarta baino zerbait gehiago) zuzendu dugu, testu osoa irakurri beharrean, pasarte esanguratsuenak irakurriz.
- Bi taldeetan: egungo emakumeei buruzko ulermen-jarduera zuzendu dugu, Karmele Jaiorena, “Andreak” izenekoa. Bertan, ikasleek zenbait esaldi txertatu behar izan dituzte testuan.
- Bi taldeetan: Emakumeei askotan argalak eta lirainak izatea eskatzen zaie, gizonezkoei ez bezala, baina egia da, halaber, gero eta gizon gehiago direla itxuraz arduratzen direnak. Fashion izan nahi, kosta ahala kosta izeneko ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Ulermen itemak ez ezik, sinonimoak ere zuzendu ditugu. Oharrak:
o
Ziztu bizian = ziztu batean etorri naiz (= oso azkar).
o
Jo! Autoa bi minutuz utzi (dut) eta isuna jarri
didate! Marka da, gero!! = Hori
ere ikusi behar! = Hamaika ikusteko / entzuteko jaioak gara!
o
Bertsua (=beretsua) = antzekoa
o
Istripu baten berri izan dut = jakin
dut istripu bat gertatu dela
o
Istripu baten berri eman dizuet
= jakinarazi dizuet istripu bat gertatu dela.
OHARRA: ZEREN +
BERRI +IZAN / EMAN egiturak aditza beti singularrean darama, nahiz eta ZEREN
kasua pluralean egon: Arazo batzuEN (pl.) BERRI EMAN DIT (dizkit);
Ingurukoei gure asmoEN (pl.) BERRI EMAN GENIEN (genizkien); Hilabete
honetako gastuEN (pl.) BERRI EMAN ahal DIDAZU? (dizkidazu).
o
Gai honen harira / harian / haritik = ildo berean /
beretik = honekin
lotuta = gai
honekin duen zerikusiagatik… (euren idazlanetarako lokailu
egokia).
o
Azkenik,
errepara diezaiotela jardueraren amaieran duten taulatxoari; bertan
datorkiz GERO(Z) ETA... –AGO/-AGOA/-AGOAK konparaziozko
egitura, bilakaera adierazten duena. Behin baino gehiagotan ohartarazi izan
ditut ohiko akats honetaz ere: zenbat
eta... gero eta... eta ordena
egokiaz:
GERO(Z)
ETA…-AGO/A/AK + aditza. Hona hemen ikasleen idazlanetako pare bat
pare akats: Egun, gero eta
gehiago hegazkinez bidaiatzen dugu > Egun, gero eta gehiago bidaiatzen
dugu hegazkinez. Gaur egungo gaztetxoak gero eta lehenago
ordenagailua erabiltzen hasten dira > Gaur egungo gaztetxoak gero eta
lehenago hasten dira ordenagaiua erabiltzen.
- Bi taldeetan: AHOZKO ADIERAZPENA: Elkarrizketa: Elikadura
osasungarria, osasuntsu egon gaitezen.
Urdaiazpiko moztu berria (a) bilduta dagoena (b) BAINO osasuntsuagoa da
Bilduta dagoen urdaiazpikoa (b) ez da moztu berria (a) BEZAIN
osasuntsua.
- Goizeko taldean: Nik emandako txostena baliatuz, berdintasunezko eta desberdintasunezko konparazio partikulak errepasatzeari ekin diogu, adibideen bidez ulertaraziz.
- Goizeko taldean: AHOZKO BITARTEKOTZA: Binaka bilduta, batak, apirilaren 23a Liburuaren Naziorteko Eguna dela eta, irakurzaletasunari buruzko infografiak azaldu dizkio bikotekideari (“Liburuak oraindik modan?”); besteak, Nafarroako N-121A errepidearen arriskuaz eta bertan jazotzen diren istripuez (“Belate, bihurguneak korapilo”). Jarduera honetan, ahal dituzten konparaziozko gehienak osa ditzatela aholkatu diet, saia daitezela konparaziozko perpausak egiten. Adib.
- Irakurleek paper euskarrian (A) euskarri digitalean
(B) BAINO
GEHIAGO
irakurtzen dute (zenbat? > kantitatea).
- 15-25 urte arteko gazteak dira GUTXIEN
irakurtzen duteNAK (superlatiboa + erlatibozkoa konbinatuta)
- Goi-mailako
ikasketak dauzkatenek (A) ikasketarik gabekoek (B) BAINO GEHIAGO
irakurtzen dute. (zenbat? > kantitatea).
- Ikasketarik
gabekoek (B) EZ dute irakurtzen goi-mailako ikasketak
dauzkatenek (A) ADINA
= BESTE = BEZAINBESTE (zenbat? > kantitatea).
-
Emakumeek
(A) gizonek
(B) BAINO
gogokoAGO
dute irakurtzea.
-
Gizonek
(B) EZ
dute emakumeek
(A) BEZAIN
gogoko_ irakurtzea.
- N-121A errepidean, udan (A) neguan (B) BAINO istripu GUTXIAGO
gertatu ohi dira. (zenbat? > kantitatea).
- N-121A errepidean, udan (A) EZ dira neguan (B) ADINA = BESTE = BEZAINBESTE
istripu gertatzen. (zenbat? > kantitatea).
- N-121A errepidean, istripu GEHIEN gertatzen dEN zatia
Sunbilla eta Almandozeko tunelaren artekoa da (superlatiboa + erlatibozkoa
konbinatuta). Hau da, zati hori da arriskutsuENA. (nolakoa? >
kualitatea).
- Istripu GUTXIEN gertatzen dEN zatia, berriz,
Almandoz eta Belateko tunelen artekoa (superlatiboa + erlatibozkoa konbinatuta).
-
Almandoz eta Belateko tunelen artean gertatzen da
istripu GUTXIEN.
- Hirugarren infografian ikusten denez, N-121A errepidearen 3. zatia,
Almandozeko eta Belateko tunelen artekoa (A), 1. zatia, Burutain eta Ezkabako tunelaren artekoa (B) BAINO
askoz seguruAGOA da. (nolakoa? > kualitatea).
- Beraz, errepidearen 1. zatia (B) EZ da 3. zatia (A) BEZAIN segurua. (nolakoa? > kualitatea).
Bi taldeetan: KONTUZ!!
Kantitatea adierazteko, ADINA = BESTE = BEZAINBESTE erabiltzen da (Zenbat? galderari erantzuten dio eta “asko”ren konparazioa litzateke). Intentsitatea adierazteko, berriz – zenbatu edo kontatu ezin diren izenekin, abstraktuekin, adibidez – ADINAKO = BESTEKO = BEZAINBESTEKO erabiliko dugu (Zenbateko? galderari erantzuten dio eta, nolabait esateko, “handia”ren konparazioa litzateke).
-
Herrietan
(A) ez da ibiltzen hirietan (B) ADINA auto_ (zenbat auto?)(auto
asko).
-
Herrietan
(A) ez dago hirietan (B) ADINAKO trafikoA (zenbateko trafikoa?) (trafiko handia) (trafiko asko).
-
Hirietan
(A) ez dago herrietan (B) ADINAKO
lasaitasunA (zenbateko lasaitasuna?) (lasaitasun handia) (lasaitasun
asko).
-
Nik
(A) zuk (B) ADINAKO interesA daukat gai horretan
(interes handia) (interes asko) .
-
Nik
(A) zuk (B) ADINAKO gogoA daukat konfinamendua
amaitzeko (gogo handia) (gogo asko).
- Bi taldeetan: ENTZUNAREN ULERMENA: Albiste laburrak. Proba zuriko 3. entzumen ariketaren pareko hau egin dugu gaurkoan. Ikasleek bi aldiz jarraian entzun dituzte sei albiste labur eta a) b) c) artean aukeraketa egokia egin behar izan dute.
- Bi taldeetan: Albiste horietako batean honako hau entzun
ahal izan dugu. Hamar urte BADIRA nesken trainerua ureratu
zutenETIK Esaldi hori abiapuntutzat
hartuta, denbora adierazten duen egitura hau azaldu diet: BADA / BADIRA + denbora erreferentzia (3
aste, 4 hilabete, 2 urte, 3 ordu, denbora luzea, urteak, hilabeteak…) + -(e)LA
edo –(e)NETIK. Izan ere, oraindik badira ikasleak – zorionez, ez
asko – “hace…que…” gaztelaniatik kalkatuta “orain
dela” edo “duela” –(e)LA gehituta
erabiltzen dutenak. OKERRRRRRRRR DAGOOOOOOO.
- Bi taldeetan: Ikasturte amaierako azterketaren nondik norakoak azaldu dizkiet (atalak, iraupena, trebeziak, puntuazioa…).
- Bi taldeetan: Zer egingo zenuke telefono-kabinekin? jarduera bikoitza zuzen dezatela eurek (erantzun-orria eta zuzenketa-oharrak banatu dizkiet). Ikasleek, hasteko, testutik ateratako zenbait esaldi hutsune egokietan txertatu behar zituzten; zuzendu ondoren, bigarren ariketa egin behar zuten: testuko zortzi esaldi nik emandako egitura erabiliz berridatzi behar zituzten. Berridazketa horietako egitura gehienak ikusiAK ditugu urtean zehar; beraz, errepaso gisa ongi etorriko zaie ariketa hau. Zuzendu ahala, nire zuzenketa-orriei erreparatzeko esan diet.
Atzealdeko zortzi berridazketa horietan, honakook datoz:
-(e)Z GERO baldintzazkoa.
-T(z)EARI UTZI. Ezin genion txanponak sarTZEARI UTZI; edateari utzi diot, erretzeari
utzi diot… (alegia, lehen egiten nuen zerbait jada ez dut egiten orain).
-TZEAR = -TZEKO
ZORIAN = -TZEKOTAN = TZEKO ARRISKUAN (beti ez da aurrekoen parekoa)
Lintze iberiarra galTZEKOTAN dago = lintze iberiarra
galTZEKO ZORIAN dago = lintze iberiarra galTZEKO ARRISKUAN dago = Lintze
iberiarra galTZEAR dago. Aterki eta oinetako konpontzaileen lana desagerTZEKOTAN dago = desagerTZEKO ZORIAN
dago = desagerTZEKO ARRISKUAN dago = desagerTZEAR dago. Hau da, gutxi falta da lintzea
galtzeko eta aterki nahiz oinetako konpontzaileen lana desagertzeko, ia
desagertu da.
Ane, amaitu duzu ariketa? Ez,
Dabid, baina amaiTZEKOTAN nago (=amaiTZEKO ZORIAN nago = amaiTZEAR nago = amaitzeko
arriskuan). Hau
da, ia amaitu dut, gutxi falta zait amaitzeko.
-(e)NEZ (GERO), BAIT- eta ETA kausazkoak.
BEZAIN partikula, berdintasunezko konparazioak egitekoa.
Partizipioa + ORDUKO = BEZAIN LASTER =
BEZAIN PRONTO = BEZAIN AZKAR (denborazko
egitura hauek berehalakotasuna adierazten dute).
EZ EZIK…ERE…
- Goizeko taldean: ASTEKO IRAKURGAIA: “Gaztea, argala eta liraina izan behar duzu…emakumea bazara”, hurrengoan zuzenduko dugun “Fashion izan nahi, kosta ahala kosta” deritzon jarduerarekin zerikusia duena.
- Goizeko taldean: Orainaldiko
subjuntibo adizkiak lantzeko: Gramatika eta ariketak II liburuko 32. eta 33.
orrialdeetako ariketak. Erantzun orriak banatu dizkiet. Arratsaldekoek badute
jada.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina